«Pastorala gero eta gehiago kanpokoei begira egiten da»


2021eko uztailaren 23an
Battitta Urruti, pastoraletan adituari elkarrizketa
Battitta Urruti
«Pastorala gero eta gehiago kanpokoei begira egiten da»
Gizon famatua da Battitta Urrati Zuberoan. Bertako herri-antzerkia muin-muinetik, gazte-gaztetatik ezagutzen duelarik, hamaika pastoraletan aritu izan da dagoeneko errejenta bezala. Bere aholku espertoak ehundaka gaztek segitu dituzte gazte honek, emango ote diote segidarik taula gainerako lanari? Arazoak arazo, Urrutik baiezkoari atxikitzen dio.
ARGIA. Etxahun Irurikoa ongi aski ezagutu zenuen, elkarrekin zenbait lan ere egin bait zenuten. Ze oroitzapen gordetzen duzu hartaz?
B. URRUTI. Bai, untsa ezagutu nuen hura, harekin hasi nintzen, haren segida hartu nuen nik. Haren "Chiquito de Cambo" izan zen nire lehenbiziko lana eta, geroztik, hark izkiriaturiko pastoral denetan izan naiz errejenta. Izugarri gizon kapablea zen, fina. Gizon xinplea zen. Oso poeta zen hura.
Nik hamaika pastoral eginak ditut, harenak eta, Muskildin, Allande Bordaxaharrena, Hegiaphalekin hiru eta Junes Casenaverenak, eta Davantena, joan den urtean.
A . Nola sartu zinen pastoralaren munduan?
B.U. Ni gerlatik landa egin zen lehenbiziko pastoralean akturra izan nintzen. Hura hemen, Garindañen egin genuen, 1951n, "kiristien errege"aren rola egin nuen nik. Herriz kanpo Gotañeko jendearekin egin nuen beste behin, eta gero beste behin ere bai. Hatsarrean behar duzu akturra bezala aritu. Hirurogeita hamaika urte ditut orain eta 1967an egin nuen "Chiquito".
A. Pastoral baten moldatzeko egilearekin nola lan egiten duzu?
B.U. Izkiratzailea bat da, errejenta beste bat. Ni ez naiz kapable izkiriatzeko. Eta, prefosta, behar duzu izkiratzailearekin akort izan; agitzen da, kasu, luzeegia izatea pastorala, eta harekin akortian laburtu behar duzu. Berrogeitamar jende duzularik, haien antolatzeko bada lana.
A. Zenbat denbora hartzen dizu horrek?
B. U. Usaian, lehen, Bazko edo Bazko zaharrez egiten zen eta orain udan egiten da –behar bezala egiteko, bost hile behar da, astean behin, eta azken bi hiletan, astean bitan.
A. Konta iezaiguzu nola pasatzen den pastoralaren eguna.
B.U. Goizean lehen-lehenik meza izaten da, ez, meza baino lehen defile bat egiten da, gero mezatik landa akturrak oro bazkarira joaten dira, eta arratsaldeko hiru orenetan beste defile bat izaten da teatroari buruz. Hiru orenetan hasten da pastorala eta hiru ordu t'erdiz á-peu-près hola izaten da.
A. Egin dituzun pastoraletan zein duzu, honengatik edo hargatik, gustokoena?
B.U. Denak dira biziki ederrak. Nik neskatilen pastorala: "Ximena", biziki gustoko dut. Neskekin lan egitea errexago da, behatzen diote biziki errejentari, borondatea badute, ixilago dira.
Lehen ez zen pastoralean emazterik; lehen-lehen bai, baina gerlatik landa ez zen emazterik. Urdiñarben egin zen "Iparragirre"rekin –Etxahunek izkiriaturik, Jean Mixel Bedaxagarrek apailatu zuena–hasi ziren haiek. Badu emazteak bere lekua pastoralean–lehen, haien rola egiteko, boz politena zuten mutikoak behar ziren.
Bestela, joan den urteko hori: "Antonio Abadia", historia polita atzematen dut.
A. Testu berriak, kantu zaharrak, zein dituzu nahiago?
B.U. Zaharretan bada testu ederrik, berrietan ere bai.
A. Pastoralaren hizkuntza, ongi konprenitzen du jendeak?
B.U. Liburua bada, biziki errex jarraitzen du jendeak. Frantximantak, euskaraz konprenitzen ez duenak, ez badu liburua ez du fitsik konprenitzen.
A. Ez al da asko galtzen horrela?
B.U. Lehen hobe zen, bistan da, orain galdu egiten du, ez da batere berdina. Baina frantximanta anitz bada, interesatuak direnak –salbu eta, mintzaira ez dute konprenitzen. Turistek ere ez dute euskara ematen, haientzako ona da liburua.
A. Emazteena aipatu duzu, zein beste berritasun ezagutu du pastoralak? Noraino berritu behar da?
B.U. Lehenagoko tradizionea segitu behar da. Guk ikasi dugun maneran segitu behar du: gorriak –turkoak– eta bluak –kiristiak–, aingeru eta satanak.
A. Gai erlijioso gehiago izaten zen orduan...
B.U. Bai, lehen erlijione gehiago izaten zen, orain ez da kasurik egiten. Apezak eta horiek lehen pastoralaren kontra ziren, orain apezek berek izkiriatzen dituzte. Zergatik ziren kontra? Pretesta zen, gazteak berantago joaten ziren etxera eta biharamunean eta repetizionetan-eta mezara mankatzen zuten. Nihauren herrian ere, apeza ez zen alde.
Baina lehenago izan da beti, orain berrehun urte ere –baina guk ezagutu ditugunek ez zuten nahi egitea.
A. Hor, 1983ko Pagolako hartan, zu errejenta zinela, izan zen istilurik.
B.U. Orduan ere apaizaren bat, Pagolako seme... Hartan politika bazen, ez luke behar politikarik–sei-zazpi akturrek utzi zuten, ez zirela haboro aritzen, ez dugu sekula jakinen xuxen, beren familiak, nik badakita zer, domage da. Baina berdin pastorala izan zen–bai, bai, behar ere! Denak arrangeatzen dira baina hura izan zen... Erran zuten politika aldetik zela, nik ez dut erraten ahal kuestionea zer izan zen... Aski lan bada pastorala egiteko, problemarik ateratu gabe, puta!, pastorala pastorala da eta politika herrian egiten duzu...
A. Diru laguntzarik izaten al da pastoralarentzat?
B.U. Hori ez bait dakit nik. Bada komite bat, kuestione horiek eramaten dituena. Nik ez dakit, ez da nire afera, ez dut arraposturik ematen ahal.
A. Pastoralaren nortasuna ez ote dira gazteak galtzen ari?
B. U. Ez da galtzen ari, aurten ere bada biga, gazteek hartu dute segida. Gerlatik landa urte hitsak izan dira, pastorala, maskaradarik gabe...
A. Aurtengo maskaradan gazteak soberaxko edanik ez ote zebilen...
B. U. Hori ez dago ongi, bistan dena, zer erran behar da? Baina maskarada tout- -fait diferenta da, ez da hain seriusa, herri batera ateratzen direnean etxeetan jaten dute akturrak... Pastoralean denak elkarrekin dira, ber tokian, errejenta han da, eta herrikoak, auzapeza –beste afera bat da.
A. Aurten Muskildin "Harispe marexala" eta Larrañen "Xalbador" jokatuko dira. Zer moduz ikusten duzu urte berean bi pastoral egin daitezen?
B.U. Domage da, izan dadin bi pastoral Zuberoan –ez dakit zer ekarriko duen, untsa zatekeen bat bakarrik egitea.
Larrañen gazte bat ezarri dut, altzaiarra: Jean Pierre Recalt, "AItabena", "Zumalakarregi"n orain bi urte dantzari izan zena.
Muskildin, zergatik? Ez dut fitsik erraten abal. Muskildikoek joan den urtean egin behar zuten, eta ikastolakoei utzi zieten, aurten egiteko, gero Larrañekoak heldu dira eta, beren artean ez dute arrangeatu ahal izan.
A. Zer iruditzen zaizu pastorala beste euskal herrietara eramatea?
B.U. Lehen Zuberoan baizik ez zen egiten, orain ateratzen dira. Ba!, ez du kalterik egiten.
A. Ordea, zeini begira egiten da pastorala, herrikoei edo kantokoei begira?
B. U. Gero eta gehiago kanpokoei begira bistan da. Joan den urtean Arrasaten eta Oiartzunen izan ginen, baina Etxahunen denboran ere, "Chiquito"ekin San Sebastianen izan ginen eta. Biziki untsa joaten da.
A. Gazteek frantsesez egiten dutela eta, noiz arte biziko da pastorala?
B.U. Bai, frantsesa gero eta gehiago mintzo da hemen –baina euskara ari da biziki sartzen. Hemen, Maule ondoko herrietan ez, baina arra-heldu da euskara mintzatzea.
Hemen, Garindañen, gazteek konprenitzen dute, baina ez dute egiten. Guk euskaraz galdetu eta haiek frantsesez arrapostia.
Gure generazionoak euskaraz aisago egiten du frantsesez baino –baina gero punitzen zuten euskaraz mintzatzea! Geroztik frantsesa azkartu da quoi! Gure denboran ez zuten punitzen, frantsesez ikasten genuen bistan da–salbu katixima, euskaraz. Baina gero, ez zen behar mintzatu, behar zen frantsesez ari! Orain ez da problemarik.
A. Baina gazteek ez dute egiten.
B.U. Ez. Ez dute egiten haboro.
A. Jakinmina badut: Bearnesek egiten al dute beren hizkuntzan?
B.U. Bai gure gisa, beren artean biarnesez egiten dute. Baina, euskara lengoajia da, eta biarnesa aldiz ez da lengoajia bat. Gurea, erraten da, «la langue basque», haiena aldiz, frantsesek deitzen diote "patois".
A. Portuges mordoxka bat ere ba omen dago Zuberoan.
B.U. Bai, sega egiten, entrepresa batean, bada andana bat, eta espartina usinan ere bai.
A. Zu zertan aritu zara?
B.U. Lehenik mutil nintzen, laborari-mutil Urdiñarben, hamairu urtetarik eta hamabost urtez. Gero espartinekin hasi ginen. Orduan berrehun baginen, geroztik kanbiatuak dira baxterrak, orain hogei bat edo hola dira, tipitua da lana –lana faltatu, hortako da xomagea.
Lehen, Basaburutik eta hortik, biderik ez zen, argirik ez zen, ez zen urik ere, laborari anitx joan da, biziki hustu dira kartierrak.
Orain aldiz ez da lanik, gazteak joaten dira beti; ez da fitsik, ez da usina bat...
A. Ze uste duzu turismari buruz?
B.U. Turisma? Badira kontent direnak, badira kontent ez direnak.
Hamobiak paseak, sukaldetik usain ederra dator. Paper bakanak biltzen ditugularik, irribarre egiten digu: "Galde paket bazenuten egiteko!" Koloretako argazkipare baten egiteto etxetik irten gara. Eguraldi garbia, mendi gainetan apirileko elurra. Muñeteniako bi katu ñabarrakso ditugula abiarazten dugu autoa muga traidoreari buruz.

NORTASUN AGIRIA
1939tik eta hiru urtez egin zuen «zerbitxua», Marokkon. Aspaldian herriko kontseilaria izandakoa da. Baratzan patatak, tipulak, karrotak... aldatzen ditu. Zoparik ez bada, ez dio bazkariari gustorik hartzen. Bere bi alaba eta semea etxean bizi dira, espartina fabrikan eta «intermarché»n lan eginez. Nora egingo zenuke bidaia? «Bortura tour bat edo hola»
Pablo Sastre

«Agosti Xaho» (1988). Aulkian, lehena ezkerretik, Battitte Urruti Erdian, Jean Mixel Bedaxagar, obraren izkiriatzailea.
35-38


GaiezKulturaAntzerkiaPastoralak
PertsonaiazURRUTI3
EgileezSASTRE2Kultura

Azkenak
2024-09-22 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 2.eguna
Ondo kiribilduta


Sail Ofiziala. 2.eguna
Mus jarraituan

Bai, aste honetan Chill Mafiak agur esan du eta zer eta musean jokatzen. Mus Corrido kantuan, metaforak hegan. Hordago batzuk bai bota dituela taldeak iraundako hiru urteotan. Jaso gabeko enbidorik geratuko zen bidean,  jakina, baina momentuz, nahiko; jaso... [+]


2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona

Urduritasunaren alarmak mugikorrekoak baino ordubete lehenago jota hasi da niretzat Donostiako 72. Zinemaldia, edo halabeharrak edo oparitu didan rol honetan. Goiz gosaldu eta akreditazioaren bila joan ostean, Victoria Eugenia antzokira hurbildu naiz 9:00etarako saiora, Emilia... [+]


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


Eguneraketa berriak daude