"Italiako ezkerrak krisi sakona bizi"


1991ko martxoaren 24an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Guillermo Almeyra, Italiako Proletal Demokraziako diputatuari elkarrizketa
Guillermo Almeyra, Italiako Proletal Demokraziako diputatua:
"Italiako ezkerrak krisi sakona bizi"
Argentinarra dugu jaiotzez. Bere herriak pairatzen zuen diktadurak bultzaturik Italiara abiatu zen 70. hamarkadaren hasieran. Bertan, politika eta langileria munduan murgildu eta Italiako parlamendura iritsi da. Tarte honetan Mexicon ere izan da hiru urtez, eta orain bertako "Uno más uno" egunkariaren korrespontsala dugu Italian. Langile mugimenduan espezializatutako 62 urteko historiagile honek, hala ere, Argentina du bihotzean eta bertara itzuliko dela iragartzen digu irrifartsu.
ARGIA. Zer egiten du zu moduko gizon batek italiar alderdi baten ordezkari gisa parlamentuan?
G. ALMEYRA. Gure alderdiaren sustraietatik dator hori. Argi dakusagu, Europan demokrazia izan dadin Europa interetniko bat behar dugu. Herrien Europa. Gure pentsamenduaren oinarriak errealitatera eraman ditugu. Bestalde, Frantzian Renaultean 20 arte lanean ari den argeliarrak zergatik ez ditu izango, bada, beste edozein frantsesek dituen eskubideak?
A. Azken bilabete hauetan aldaketa esanguratsuak gertatzen ari dira Italiako ezker mugimenduan.
G.A. Ezkerrak krisi prozesu sakona bizi du Italian. Ekialdeko sozialismo errealaren ereduak eragin handia izan zuen italiako ezkerrean eta haren hondoratzea nabarmenki isladatu da Italian ere. Italiako Alderdi Komunista (PCI) izan zenak hauteslegoaren %34a izatera iritsi zen, eta gaur egun %28a besterik ez du. Palmiro Toglatti izan zen burua urte askotan, Internazional Komunistaren Idazkari Nagusia ere, Stalinen pentsamenduaren jarraitzailea. Alderdi zentralista eta burokratikoa sortu zuen, apur-apurka porrotera abiatu dena. Orain Ezkerreko Alderdi Demokratikoarekin (PDS, lehengo PCI) ezkerreko posizioak alde batera uzten ditu. Liberalismoa hartzen dute oinarri gisa. Nahiko da esatea euren eredua–eurek horrela aitorturik–Estatu Batuetako Alderdi Demokrata dela. Bere helburua Internazional Sozialistan leku bat izatea da.
A. Zer esan nahi duzu horrekin?
G.A. Estatuaren garrantzia gutxitu egin da ekonomiaren alorrean, nazioarteko kapitalak gero eta parte handiagoa hartzen bait du estatuetako ekonomietan, honek sindikatuen zeregina nabarmenki mugatzen duelarik. Sindikatuek orain arte estatu aparatua presiona zezaketeen, honek langile eta enpresarien artean bitartekaritza lana bideratu zezan, baina nazioarteko kapitalak garrantzi handiagoa hartzen duen heinean gero eta presio gutxiago egin ahal izango zaio estatuari. Apur apurka sindikatuak negoziazio tresna izateari utzi dio eta dagoeneko estatu aparatoaren parte bihurtu da. Hori bultzatzen ari da Alderdi Komunista. Langilea japoniar eredurantz bultzatzen ari da eta haien egoera benetan da tamalgarria, egundoko esplotazioa jasaten dute. Soldatak, eta lan gunea orohar, nagusiak eskaintzen duenaren inguruan finkatzen dira.
A. Eta lana eta langile mugimenduari dagokionean?
G.A. Egoera soziala asko kaxkartu da. Langabezia izugarri gehitu da, Italiako hegoaldean batik bat. Han gazteriaren %50a langabezian dago. Eraldaketa sakona gertatzen ari da. Emigranteei dagokienean inoiz baino gehiago dira Hirugarren Mundutik Europarentz abiatzen direnak eta honek banaketak eta liskarrak sorterazten ditu langile mugimenduan. Beraz, egungo berezitasunek hiru "klasetan" banatzen dute langileriaren ohizko mundua: lehenez langile normalak; bigarrenez langabetuak, jubilatuak...; eta hirugarrenez emigranteak eta batik bat Hirugarren Mundukoak.
A. Baina PCI izan zenak ere sektore dexente zituen, batzuk ezkertiarragoak... Sindikal mailan, eta orohar ezkertiar mugimenduan, beste zerbait ere ari omen da sortzen.
G.A. Bai, baina oso poliki. Erdi epe edo epe luzara gauzatzeko moduan. Sindikatu handiek modu konfederatuan funtzionatzen dute: CGIL (Lanaren Italiar Konfederazioa, komunista); UIT (Lanaren Italiar Batasuna, sozialista). eta CISL (Langile Sindikatuen Italiar Konfederazioa, kristau-demokrata). Logika kapitalistan barneraturik dauden sindikatuak dira.
Hauez gain, orain herri edo zonalde desberdinetan talde sindikal eta ezkertiar mugimenduak sortzen ari dira nahiko modu autonomoan, eta batik bat gazteek bultzaturik. Herri mailako antolakuntza horrek askotan ikuspegi orokorra galtzera eramaten ditu mogimendu horiek, nahiz eta benetan egiten ari diren saioak estatu mailan ganoraz antolatzeko. Adibide moduan, Panteren mugimendua, iaz unibertsitatea okupatu zuen gazte mugimendua. Mugimendu Komunista ere hor da, PCIko krisitik sortutakoa, 15 senatore, bost diputatu eta 30.000 kide baino gehiago dituena. Postura sozialdemokratetan sartu nahi ez duen jedeak osatzen du mugimendu hau. Gu ere hor gaude baina indar gutxirekin, hauteslegoaren ehuneko bat eta zerbaitarekin. Epe laburrera mugimendu guzti honek ezer gutxi egin badezake ere, oso garrantzitsua da, epe luzera estatuaren kontrako giza mugimendu bat izan dadin balditzak sorterazi dezakeelako.
A. Konstituzioa aldatu beharraz ere mintzatu zen Cossiga lehendakaria.
G.A. Apur-apurka aldatzen ari den zerbait da konstituzioa. Exekutiboak gero eta gehiago menderatzen ditu epaileak eta parlamentua ere erabat ahuldua utzi du. Inongo balorerik izango ez duen eguna helduko da. Bestalde, jadanik oposizioak ez du esistitzen.
A. Azkenik, konta iezaguzu nola dakusazun zure jaioterria, Argentina.
G.A. Populazioa oso haserre dago Menemekin eta datozen hauteskunde probintzialetan ez du bere alde egingo. Partido Peronistako zortzi diputatuk ere alde egin zuten alderditik, euren parlamentari taldea osatuz. Oposizioa, Partido Radikala batik bat, banaturik dago, Alfonsinek ez zuen indultorik nahi, baina Angeloz, Cordobako gobernadorea eta alderdiko eskumako sektoreka denak Menemekin bat egin du. Oposiziorik ez delako sostengatzen da, finean, gobernua. Sekulako korrupzioa dago, ekonomia lur jota eta enbaxadore yankiak agintzen du: Erregimen zaharraren jarraipena da.
Xabier Letona

Almeyraren esanetan ezker berri bat sortzen ari da Italian.
16-17


GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaITALIA
PertsonaiazALMEYRA1
EgileezLETONA1Politika

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude