Bihotz Erre: «Zerbait indartsuagoa egiten saiatu gara»


1991ko martxoaren 17an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Bihotz Erre musika taldekoei elkarrizketa
Kaleratu berria dute bigarren maketa
Bihotz Erre: «Zerbait indartsuagoa egiten saiatu gara»
Orain dela bi urte sortu zen Oreretan Bihotz Erre taldea. Taldearen hastapenak garaje batetan kitarra espainolaz maitasunezko abestiak jotzen kokatzen dira. Urte bat entsaiatzen eta kontzertu batzuk ematen igaro ondoren "Sexu Gosea" izeneko bere lehen maketa grabatu zuten 1989ko azaroan. Aurtengo urtarrilean beste maketa bat grabatu dute bere ideia eta soinu berriak gauzatuz.
ARGIA. Zer dela eta grabatu duzue maketa berri hau?
BIHOTZ ERRE. Kanta berri asko egin ondoren grabazio berri bati ekin diogu. Jendeak ere eskatzen zigun, gainera konturatu ginen aurreko maketa eta zuzeneko soinua oso desberdinak zirela eta taldeak momentu honetan nola sonatzen duen ikusi nahi dugu. Horrela Oreretako Pako Floresen Entrebias estudioetara joan gara diskaetxeei erakusteko ere erabiliko dugun lana burutzera.
Gure musika kitarretan oinarritua dago eta lehen maketan kitarrak distortsiorik gabe sartu genituen eta bigun sonatzen zuen. Zer bait indartsuagoa egiten saiatu gara eta uste dugu lortu dugula nahi genuen soinu indartsua
A Soinu aldaketa hau eboIuzio baten ondorioz etorri da?
B.E. Bai, denborarekin tresna hobeak erosten joan gara, distortsionagailuak eta beste ideia batzuk geneuzkalako ere izan da. Ideia berri hauetara iristeko argi geneukan zer egin eta ideia hauek burutzea lortu dugula ziur gaude.
Hala ere nahiz eta musika aldetik gustora gelditu ikusten dugu ahotsetan asko hobetu behar dugula
A Azken lan honetan bost abesti agertzen dira. Hitzetan zer gai ukitzen dituzue?
B.E «Amazonas» izeneko abestian bertan gertatzen ari den sarraskiarekin lotua dago Abesti honek gainera zentzu bikoitza dauka, hemen Euskal Herrian gertatzen ari diren gauzekin erlazionatzen bait dugu Amazonasen gaia
«Izan euskaldun» abestian euskararen errealitatea adierazten saiatu gara, euskaraz gehiago hitz egin behar dela eta, jendea konprometitzen Gu bizi garen herrian, kaleko errealitatea ikusita, pentsatzen dugu lan handia egin beharra dagoela eta euskara aurrera atera behar dugula denon artean.
"Kokainaz blai", yuppy-ei egindako kritika bat da, «Gau hontan emakume bati egindako abestia, eta «Itsasoaren aurka» arraunlarien omenez egindakoa.
A. Hitzetan, esateko era zaintzen al duzue?
B E. Saiatzen gara hitzak piska bat lantzen gauzak esan behar dira baina nola esaten diren ere zaindu behar da. Forma kontuan edukitzea ere interesgarria dela pentsatzen dugu.
A. Irakurtzen al duzue? Zein dira zuen idazle gustokoenak?
B.E. Irakurtzea atsegin zaigu. Besteak beste Lovecraft, Sarrionandia, Juan Mari Irigoien, Gotzon Garate, Joxe Austin Arrieta, Anjel Lertxundi, Raul Guerra Garrido, eta beste asko dira irakurtzen ditugunak.
A. Iaz, Euskal Telebistan Katu-Kale programan atera zineten: Zer moduzko es perientzia izan zen?
B.E. Esperientzia nahiko ona izan zen beti publizitate aldetik eta taldea ezagutarazteko ongi etortzen da. Hala ere, abestia play-back moduan egin behar zen eta guk nahiago dugu zuzeneko soinua. Bestela ongi pasa genuen.
A. Aukerarik izanez gero diskorik grabatuko al zenukete?
B.E. Geroak esango digu, baldintzen arabera ere. Disko bat grabatzeko baldintza on batzuk beharrezkoak dira. Hala ere ez dugu pentsatzen disko bat graba dezakegunik, lan asko egin behar dugu oraindik.
A. Erraza al zaie talde euskaldunei diskorik grabatzea?
B.E. Gaur egun, disko bat ateratzeko kalitateari baino izenari ematen zaio garrantzia, hau da, talde ezaguna izatea eta nolabaiteko ospea edukitzea, eta guzti horrek salmenta batzuk edukitzea suposatzen dizu.
Oraindik ezer grabatu ez duen kalitatezko talde asko dago, nahiz eta ona edo txarra izan diskaetxeek zurekin dirua ateratzen dela ikusi behar dute. Hala eta guztiz ere, azken aldi honetan erdibanako diskoak ateratzen ari dira eta honek arriskua gutxitu egiten duela diote.
Euskadin, maila berdineko taldetan, euskaldunek diskoa grabatzeke erraztasun handiagoa dutela erdaraz egiten dutenak baino, argi dago. Bakarrik, gero guk ere badakigula gure mugak non dauden momentu honetan. Talde euskaldunok ez dugu talde erdaldun batek Madrilera joateko duen interesa, nahiz eta Euskadira mugatuak gelditzen garela jakin.
A.Nolakoa izan da jendearen erantzuna zuen kontzertuetan?
B.E. Gure lagunen artean jotzen dugunean ongi, giroa sortzen bait da. Gero jende desberdinaren artean jotzeko bi edo hiru aukera izan ditugu. Uste dugu harrera ona izan dela eta batipat gure azken kontzertuan, herrian jo genuen bainan herriko jende askok ez gintuen ezagutzen, kurioso asko joan zen eta guk horrela sonatzea ez zuten espero.
A. Entsaiatzeko lokalarekin zer moduz?
B.E. Gaizki, hemendik bi astetara lokalik gabe gelditzen gara. Mugitzen hasi gara, gure egoera berdinean dagoen zenbait talderekin elkartu gara eta ikusten dugu udal honek ez duela inongo laguntzarik ematen, taldeek lokala lor dezaten. Beste taldeekin harremanak nahiko onak izan dira eta hau piska bat antolatzeko lehen pausoak ematen hasi gara.
A. Taldea zer da zuentzat, denborapasa bat edo gustatuko litzaizueke taldetik bizi?
B.E. Gustatu noski baietz, zerbait gustora egiten baduzu eta gainera hortik bizi baldin bazaitezke, orduan ongi. Bainan, orain ikusten dugu ezin gaitezkeela arriskatu honetatik bakarrik bizitzera. Bitartean denbora pasa izango da, bakoitzak beste nolabaiteko zereginak ditu gainera.
Orain hobby bat da, badakizulako ezin duzula hortik bizi. Alderantziz izango balitz lan gehiago egin beharko genuke, denbora gehiago... zerbait serioagoa, desberdina da.
A. Proiekturik?
B.E. Gure herri ingurutik kanpo jotzen hastea gustatuko litzaiguke, Euskal Herri guztira ireki, probintzia guztietan jotzea, beste herrietan, gaztetxeetan... edozein lekutan jotzeko prest gaude.
Interesgarria irudizen zaigu maketa zabaltzea ahalik eta gehien, jendeak entzuteko aukera izan dezan eta... ea gustatzen zaion!
Joxinazio Ubeda
42-43


GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakBIHOTZ ERRE
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaBesteak
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaBesteak
EgileezUBEDA2Kultura

Azkenak
2025-06-23 | Hala Bedi
Gasteizko Txosnek 2025eko programazio osoa argitaratu dute

Gasteizko Txosnek gaur aurkeztu dituzte ofizialki 2025eko Andre Mari Zuriaren jaietarako kartela eta musika zein kultur programazioa. Hirugarren urtez jarraian, Entxosnatu, etorri gugana! lelopean, gune autogestionatuak abuztuaren 4tik 9ra egongo da irekita, 40 kontzertu eta... [+]


Ugatza Azazetan: kontserbazioa edo txikizioa?

Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]


Nekropolitiken politika

"Oxala Mediterraneoko herrialdeek beren betebeharrak beteko balituzte, eta bilaketa eta erreskateko uretan eskura dauzkaten operatibo guztiak martxan jarriko balituzte, jendeak itsasoan arriskurik izan ez dezan". Mikel San Sebastian Aita Mari erreskate ontziko kidearen... [+]


Astelehenean hasiko dira Zaharraz Harro! jaiak Gasteizko Alde Zaharrean

Astelehenetik igandera askotariko 106 jarduera antolatu dituzte auzoko bizilagun eta eragileek, parte hartzea, auzo harrotasuna eta autogestioa ardatz. Aurten poliziak bortizki hustu berri duen Korda espazioa izango dute gogoan. Hamazazpigarren edizioa da aurtengoa.


Gasteizko lorezainak hiru hilabete greba mugagabean
“Egoera oso zaila da une honetan, baina langileek borrokari eutsiko diote”

Ostegunean hiru hilabete beteko dira Gasteizko lorezainek greba mugagabea hasi zutenetik aho batez, ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta. Gasteizko parke, igerileku eta berdeguneak belar eta sasiek hartuta ikusteak oso ikusgarri egin du greba, baina iragan astean “zerbitzu... [+]


Sergio Ayucar (BSH): “Prozesuari eustea oso gogorra izaten ari da; mediku-bajak bikoiztu egin dira”

Eskirozko BSH lantokia ixteko asmoa plazaratu zutenetik lan taldearen mediku-bajak bikoiztu baino gehiago egin direla salatu dute gaur: "Abenduan prozesua hasi zenean lan taldearen %4 zegoEn bajan, orain %13 baino gehiago dago", adierazi du Sergio Ayucar BSHko langile... [+]


Kanpaina bukaerako ariketa

Hau idazten ari naizela, kanpaina bukatzear dugu. Datorren astelehenean jetzaldi batera pasako gara. Horrek esan nahi du hiru egunetik behin egingo dugula gazta, eta gaztek izango dituztela bospasei kilo. Uztailaren bigarren astean edo utzi egingo diogu gazta egiteari.


2025-06-23 | Irati Diez Virto
Askari izena duen haragijale txikia

Duela egun batzuk Zeraingo mendietan nenbilela, gorpu bat topatu nuen bidearen erdian. Lehen aldia zen halakorik ikusten nuela, eta kosta zitzaidan identifikatzea. Bere tamaina txikia ikusita, kume bat izan behar zuela pentsatu nuen; baina oker nenbilen. Munduko ugaztun... [+]


2025-06-23 | Jakoba Errekondo
Arrosa basatiaren izen saltsa

Loratu da. Kostata baina loratu da, bai, arkakaratsa (Rosa spp.). Lore arin, mehe, hegalari itxurakoa da, arrosa bat da eta lorea ere arrosakara eta zuriaren arteko kolorea du. Urtero loratzen da lurrin fina zabalduz. Lore horiek destilatu egiten dira, ia erabat kosmetikan eta... [+]


2025-06-23 | Garazi Zabaleta
Azpigorri
Bertako ahuntz arrazaren txorizoak

David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean, baina pandemia garaian artzain eskolara joan nintzen, eta ikasketak amaitutakoan... [+]


NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Eguneraketa berriak daude