Mikel Hernandez: (r)Liburua amaituta, gogorik gabe gelditzen naiz»

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Mikel Hernandez musikaria eta idazleari elkarrizketa
Musika zinta bat salduko da "Etorriko haiz nirekin?" nobelarekin batera
Mikel Hernandez: (r)Liburua amaituta, gogorik gabe gelditzen naiz»
Ofizioz institutuko irakaslea, euskara eta euskal literatura irakasten ditu. Afizioz, idazle eta musikaria. Pribilejiatutzat du bere burua irakasle batek finean mehatzari batek baino denbora gehiago duelako beste gauzetara dedikatzeko, irakaskuntzak sistema nerbiosoa hondatzen duen arren. Duela sei bat urte ipuin liburu pare bat argitaratu zuenetik musikara dedikatu da, ez du oso zorte ona izan, baina beti izan du oso gogoko. Beti tartekatu izan ditu hala ere musika eta literatura.
ARGIA. Zer kontatu nahi izan duzu "Etorriko haiz nirekin?" nobelarekin?
MIKEL HERNANDEZ. Oraingo Euskal Herria da kokalekua, hobeto esan orain dela bost bat urtekoa, 86koa. Egoera sozio-politikoa azaltzen da, protagonistak 35 bat urte ditu, oraingo berrogei urtekoen belaunaldia izango litzateke. Zertaz idatzi dudan esatea zaila da, baina esango dizut Euskal Herriko egoera azaltzen dela, inongo asmo moralistarik gabe, zer edo zer isladatu.
A. "Zer edo zer" hori zer da?
M.H. Zer ikusten den kalean, manifestazioak, biolentzia... bi alderdi daude nolabait. Intimoa, edo pertsonek bizi dituzten eguneroko problemak batetik, eta bestetik, alderdi publikoago bat. Hau da, denon bizitzetan agertzen diren bi alderdiak, barne bizitza eta kanpo bizitza. Biek elkarri eragin diote.
A. Flash moduko butzuk tartekatu dituzu hari nagusian kapitaluen artean.
M.H. Berez bada istorio lineala. Horretan gauza batzuk azaltzen dira, baina ez dira kontatzen, aipatu besterik ez dira egiten. Gauza horiek gero bereziki, zehaztasun handiz kontatzen dira beste kapitulu batzuetan. Gertakariak dira gehienbat, oso biolentoak. Tortura eskena bat agertu nahi badut, zehaztasun oro ematen dut. Dokumentatu egin naiz asko horretarako. Testigantzak, liburuak irakurri ditut. Norbaitek kalean kasualitatez lehergailu bat zapaltzen badu, hori ere zehaztasun handiz azaltzen da. Beraz, horiek askoz kontakizun (r)objetiboagoak» dira, ez zentzu politikoan, literarioan baizik.
A. Zergatik banatu dituzu elkarrekin hainbesteko eragina badute?
M.H. Bada arrazoi bat. Hemen Euskal Herrian bada, beste leku askotan bezala, bizitza pribatu bat. Eta denen atzean, bizitza publikoago bat. Nahiz eta gizon publikoak ez izan, edo politikoak ez izan, kaleko bizitza hori badago. Bi bizitza horiek askotan nahastu egiten dira.
A. Ipuin liburuak idatziak dituzu lehenagotik. Bost bat urte izango dira. Nolaz eten hori?
M.H. Sei urte dira. Zergatik? Bigarren liburua argitaratu zenean ez nuen idazteko gogorik. Gero musika munduan hasi nintzen. Musika talde bat osatu nahian ibili nintzen. Proiektu horretan hainbat urtetan aritu ondoren ikusi nuen ezinezkoa zela neretzat gauzak behar bezala egitea. Gainera problema handiak daude musikoak lortzeko. Azkenean porrot egin nuen, baina gorde dut zeozer horretatik. Nobela honek erreferentzia musikal asko du. Musika mota askotakoak ditu erreferentziak. Liburuan protagonista batzuk grabatzen dute maketa bat. Maketa hori salduko da liburuarekin batera.
A. Nola eta non grabatu duzu?
M.H. Ez da marabila bat. Badakizu nola grabatzen diren maketak. Ez da estudioan grabatzea bezala. Nik etxean grabatu dut, erritmo kaja bat, kitarra elektrikoa, bajo elektrikoa, kitarra akustikoa... gero lagun batek teklatua... Lau pistako traste batean grabatu dut. Kalitate handirik ez duelako, eta argitaletxekoek pentsatzen dutelako liburua erosten dela liburuarengatik eta ez liburuarekin batera erregala litekeen musikarengatik, orduan bostehun ale bakarrik argitaratzea erabaki zuten. Lehenengo bostehun erosleentzat dohainik izango da zinta. Gauza bitxi moduan. Hori bukatzen denean kitto.
A. Liburua uler al liteke zintarik entzun gabe?
M.H. Bai. Dudarik gabe.
A. Eta zinta libururik gabe?
M.H. Baita ere. Gusto kontua da, jakina. Estilo aldetik denetatik du zintak. Badira abestiak pro-rock eta beste batzuk rockeroagoak, besteak esan genezake rock-pop direla. Ez da, hala ere, rock-gogorra, nahiz eta distortsioa erabili.
A. Instrumentu guztiak zuk jo dituzu maketa horretan. Zer nahiago duzu, musika ala literatura?
M.H. Pasiboki ala aktiboki?
A. Aktiboki, esate baterako.
M.H. Ez dakit. Uste nuen musika gehiago gustatzen zitzaidala literatura baino, baina horretan sartu nintzenean... Saturazioa gertatzen da, batez ere liburu bat amaitzen dudanean, gogorik gabe geratzen naiz literaturarako. Saturatu egin nintzenean, musikara pasatu nintzen, eta momentu horretan dirua nuelako, lanean hasi bait nintzen, instrumentuetan gastatu nuen dirua, asko gainera. Tresna asko erosi nuen. Ilusio handiz ekin nion musikari, baina akaso berandu xamar, nik nahi nuena egiteko. Hamabost bat abesti bukatu nituenean, eta maketa batean disketxeetan erakusten saiatu nintzenean, konturatu nintzen liburua bukatzean bezain saturatuta nengoela. Aspertuta bezala. Sekula ez nukeen esango literaturarekin bezala musikak ere saturatuko ninduela, baina azkenean bai. Orduan ez dakit zer den gehien gustatzen zaidana. Biak dira oso inportanteak.
A. Eta pasiboki?
M.H. Ez dakit beharbada aktiboki gehixeago gustatzen zait musika literatura baino. Baina momentu honetan ez nago hain ziur. Eta pasiboki, ez dakit. Sekula baino gustorago idatzi dut. Ez dut balantzarik, ez dakit.
A. Zer momentutan nahiago zenuke idatzi, musika egin edo entzun baino?
M.H. Seguru aski liburu bat amaitzean, musikarekin gustorago ibiliko naiz, eta musika asko konposatu badut, urtebetean nahiago izango dut idatzi edo irakurri. Orain alde batera utzita dut musika, etxean jotzen dut, nik konposatutako abestiak jartzen ditut eta bitartean kantatu, baina oso gauza pribatua da.
A. Ez alda gutxiri onartzen zaion pribilejioa libaruaren batera zinta erregalatzea?
M.H. Pribilejioa iruditzen zaizu? Edozer gauza argitaratzea da pribilejioa nere ustez. Egia esan bai, hala da, baina zorte ona izan dut. Musika argitaratu nahi izan nuenean ez nuen horrelako zorterik izan.
Garbiñe Ubeda
44-45


GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakHERNANDEZ3
GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakMusikoakHERNANDEZ3
PertsonaiazHERNANDEZ3
EgileezUBEDA1Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude