"Nik idatzia ameskaizto bat ballitz bezala gera dakiola jendeari"

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Jon Arano, «Malezia sorta» plazaratu berria duen goierritarra:
"Nik idatzia ameskaizto bat ballitz bezala gera dakiola jendeari"
Taberna zuloak, kale zokoak eta irakurritakoak izan ditu poesia-maisu. Haietan ikasitakoak aginduta jarri ditu paperean sekula hitz politak izan ez litezkeenak. «Malezia», "Familiarteko gorrotoak" eta "Zerbitzariarenak" izeneko hiru ataletan egin du Aranok meltzurrak inoiz egingo ez duena: kontatu.
ARGIA. "Malezia sorta" izena du zure azken liburuak. Zer du poesiarako on maleziak?
JON ARANO. Ez dakit zer den malezia. Ni maliziosoa banintz ez nituzke kontu hauek esango. Malezia duenak gorde egiten du. Gu ez gara horrelakoak.
A. Oso poema gordinak idatzi dituzu...
J.A. Literaturak, buruan emandako mailukadaren modukoa behar zuela izan zioen Kafkak. Ni horretxetan saiatu naiz. Nik idatzia ameskaizto bat balitz bezala gera dakiola jendeari. Ez bait diot ezer zor munduari. Astindu ederra eman behar zaio gizarteari erreakziona dezan.
A. Poeta "maldito"tzat duzu zeure burua?
J.A. Neri jostailua iruditzen zait lantxo hau, ez zait gogorra egiten. Pentsa lezake norbaitek enkarguzko liburua dela, "malditismoa" edo joera horren ingurukoa behinik behin. Badute, nere uste apalean, sakonean beste zerbait, bada beste irakurketa klase bat idatzi dudan metaforen artean. Nola esango nizuke nik... "Famili arteko gorrotoak" atalean, "Arbola gaiztoa" poemak halaxe dio: "Noiz zabalduko ote da goiz hura/ zeinean egingo duten arbola gaiztoaz zura/ ezpal nimiñoenak surtara deliberatu `anaitasun` bilkurak/(...)" Ez dut azken bi hitzekin anaien, familiaren berri eman nahi izan. Herri honetan jende konkretua baztertzeko, marginatzeko duten joera ere lasai asko jar lezake agerian. Ortzik lehengo egunean esandakoa adibide gisa jarrita, HBk kontragizartea egin du, eta kontragizarte horretan "arbola gaiztoa beti pronto arbola gaizto izateko, baina ni izan behar orain ere arbola gaiztoa". HB marjinatu egin dute, ez dakit zer dela eta.
A. Baztertuta al zaude zu ere?
J.A. Ni ez naiz akaso lotsatia, baina bai lotsatua. Ez naiz akaso bakartia baina bai bakartua. Bakartia izana naiz, baina ez sekula bakarzalea. Ez naiz bakarka ibiltzekoa. Hobea nago bakarka ibiltzeko igoal, ez ordea gusto dudalako. Asko estimatzen dut laguna, gaizki nagoenean batik bat, eta Susa estimatzen dut batez ere. Susak salbutu ninduen ni.
A. Zeren gaitzetik salbutu zaitu Susak?
J.A. Mundu guztiak ahaztuta eta inguru oso marjinaletan ibili nintzen, Josuk, gure aita zena hiltzean, 81ean, poema batzuk argitaratu zizkidan arte. Orduan "Beltzarana" nintzen ezizenez. "Billeterik gabe" izan zen hurrena. Txarra gogotik. Ez nengoen alfabetatuta. Geroztik ikasi dut dakidana, asko eta asko irakurri dut, oso zalea izan naiz beti. Arlo grafikoa zaintzen ere aritu nintzen Susan, eta "A ze astelehena" gehigarrian ere idazten nuen. Oso ondo pasatu nuen.
A Liburu hau plazaratu ahal izateko beka eskatua zenuen
J.A. Bai, eta Eusko Jaurlaritzako Malezia sailak... barkatu Malizia Sailak ez, Kultura Sailak antolatutako beka sistima horretan halako elementu batzuk, Jon Kortazarrek adibidez, eta Mendigurenek (nik ez dakit zer egiten zuen honek poesia sari baten epai mahaian), hauetxek, bekarik ez ematea erabaki zuten. Hiru anaiarrebek jaso zuten! Gorka Arresek "nepotismo" hitza erabili zuen gertatutakoa definitzeko. Mindu ere egin zen baten bat.
Mesfidantzak eraginda edo fama txarra dela eta lagunak galdu ditut, baina beti saiatu izan naiz esan beharrekoak esaten, salatu beharrekoak salatzen eta ahotsik ez dutenei ahotsa ematen.
A..Nori esate baterako?
J.A. Zaharrei. Liburu bat daukat egina Itsasondoko amona baten kontuekin. Gure zaharrek ez dute okasiorik izan haienak paperean jartzeko. Pasadizoak kontatu dizkiete akaso ilobei, hauek ondorengoei ere kontatuko zizkietelakoan. Ez dugu horrelakorik egin behar nere ustez. Ezin dugu besteek konta dezaten utz. Alde horretatik kamikaze bat naiz ni. Herri honetan gauzak egiazkotzat jotzen dira, halakoak ez izanda ere. Liburu hau nere bizitzaren ispilu dela esango dute. Hemen ez dago autobiografiarik, eta balego ere, nik dakit zer den nerea eta zer ez den. Katalogatu nahi duenak, katalogatzea du, baina "Amarena" poeman agertzen dena ez da gure ama. Ama Euskal Herria, Ama Euskara, Ama Untxia... edozein izan liteke. "Lo dagoenari"n ere beste horrenbeste. Hor agertzen dena ez da aita.
A. Zu ordea bertsolarien kontrakoa zara
J.A. Bertsolari onen aldekoa naiz. Hildako bertsolarien aldekoa, berehala egingo nieke eresia. Orain bertso gutxi dago. Bai Joxerra Garziak eta bai Atxagak erradikalismorik ez dagoela zioten. Nere liburuxka honek, izatez gero, pretentsio horixe bera luke, erradikala izatea, ondorioak ondorio. Ez du akaso inork bota bat batean eta hain arinki halako ezentzutekorik, gustugarri ez denik. .Metaliteratura baizik ez dela egiten ere esana dute, hitz joku besterik ez dela egiten. Liburu honetan ere badira halakoak, jendeak uste baino gehiago, oharkabean irten zaizkit errekurtsoak. Hizkuntza asko maite dut, euskara politean idaztea ederki asko dago. Ez da ordea nahikoa. Zerbait esan beharra dago. Edorta Jimenezek dena esaten du, baita Monzonek ere, eta Sebero Altubek, eta Koldo Izagirrek, Atxagak oso poliki paratu baina ezer esaten ez duen bitartean.
A. Asko erreparatu diozu zure herriko hizkerari.
J.A. Amari zor diot dakidana, nahiz eta hark ni ondoan edukitzea baino sugegorria haztea hobe dela esaten didan. Hala ere, aholku onak ere eman izan dizkit.
Garbiñe Ubeda

Jon Aranok bigarren poema liburua du "Malezia sorta".
42-43


GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaPoesia
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakARANO2
PertsonaiazARANO2
EgileezUBEDA1Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude