«Gobernu nazionalistaren aukera, koherenteagoa dela pentsatzen dut»


1991ko otsailaren 24an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Jesus Egiguren, Gipuzkoako PSEko Idazkari Nagusia
«Gobernu nazionalistaren aukera, koherenteagoa dela pentsatzen dut»
Gasteizeko Legebiltzarrean lau urtez lehendakaria izan ondoren, lehendakariorde bihurtu da oposizioan dagoenetik. Nazionalista eta sozialisten arteko akordio historikoaz liburu bat argitaratu du eta kolaborazio demokratikoa kolokan ez ote dagoen aztertu digu. Aizarnako euskaldun sozialistarekin patxadaz mintzatu gara.
ARGIA. Gasteizeko Legebiltzarreko lehendakaria izan zara azken lau urte hauetan. Esperientzia horretaz liburu bat argitaratu berri duzu, zein da bere asmoa?
JESUS EGIGUREN. Liburuan adierazi nahi dudana, azken lau urte hauetan gobernatu duen nazionalista-sozialista koalizioak aurrekoarekin gonbaratuz ezberdina den egoera politiko berri bat lortu dela da. Akordio historikoa lortu zen. Honen ondorioak lau urte hauetan ikusi dira, kontsentsua, entendimendua, moderazioa eta kolaborazio demokratikoa. Normalizazioa azken finean.
A. Nazionalismoa eta sozialismoaren artean esan duzu, ez ote bi nazionalismoen arteko akordioa izan?
J.E. Ez, nik uste espainian nazionalismorik, edo gutxienez sozialistek ez dugula espainiako nazionalismoa ordezkatzen. Espainian diktaturak, frankismoak nazionalismoa erre egin zuen eta gaur egun nazionalismo espainola defendatzea ez da posible. Gure proiektua Espainia guztian lan egitea da, Espainia estatu bat bezala onartzea. Euskal Herria edo komunitate autonomoa Espainiaren barruan ikusten dugu. Beraz ez ziren bi nazionalismo ulertu koalizio hartan, bi pentsakera politiko ezberdin baizik.
A-Nazionalismoak txarra direla dirudi, baina hala al dira benetan?
J.E. Nazionalismo mota ezberdin asko eman dira munduan eta historian zehar. Beharbada euskal naionalismoa ez dago beste zenbait nazionalismorekin gonbaratzerik, baina nik ez dakit txarra edo ona den. Dakidana da gure ideologiatik oso urruti dagoela. Baina autonomismoa baino zerbait gehiago da, nahiz eta behar politikoak eraginda une batean nazionalismoak estatutu bat eta autonomia detendatu. Oinarrian beti nazio bat eta estatu bat osatzeko desioa dago. Hori galtzen badu ez da nazionalismoa.
A. Zure liburuaren funtsa aldatu al da egungo koalizioa dela eta?
J.E. Ez dut uste helburu hori galdu denik, soilik momentu politiko batean gehiengo absolutoa galdu zuela alderdi jeltzaleak eta PSErekin gobernua egin behar izan zuen, beste erremediorik gabe. Askotan gauza onak beste erremediorik ez dagoelako egiten dira.
A. Dena den oraindik baikorra zara...
J.E.Pasa den guztia pasa da baina nik liburua legealdia amaitzean bukatzea erabakia neukan eta ez du baldintzatu gerokoak. Sozialistak oposizioan egon arren eta gobernu abertzalea dankagula ere, azken lau urteetan emandako urratsak definitiboak dira. Joko demokratikoan gauza normala da gertatu dena, EAJk irabazi du eta alderdi nazionalistekin koalizioa egitea erabaki du. Oraingo gobernu koalizioa beharbada aurrekoa baino normalagoa da, nire ustez txarragoa baina koherenteagoa. Baina ez dut uste kontsentsua puskatuko denik.
A.Hitz hauek direla eta nola uler daiteke zure alderdiak azken bolada honetan esan dituenak?
J.E. Polemikaren berotasunean esandakoak dira. Gure ustez askoz hobea da herri honentzat Gobernua sozialisten eta nazionalisten artean egitea. Ez da posible izan baina ez da gure errua. EAJ nekatu samarra zegoen gurekin gobernatzeaz eta jeltzaleek eskatzen zuten guztiari PSOEk baietz esan balio, gobernua errepikatu egingo litzateke, baina sozialistek hala egin ez dutenez ez da posible izan. Negoziazioa garbi eginaz, zinismorik gabe, kanpoan geratu gara. Horregatik frentismoaren arriskuaz, kontsentsua apurtzeko arriskuaz hitz egin dugu. Ikusiko dugu hala den edo ez den.
A. Beldur hori badago eta kongresua laster duzue. Hemendik aurrera PSEren politika aldatuko al da?
J.E. Alderdi sozialistak garbi dauka Euskal Herrian zer izan eta egin nahi duen. Gure aukera Euskal Herrian sozialdemokrazia edo sozialismo demokratikoa ordezkatzea da, komunitate autonomoko ezkerra izatea. Orain oposizioan gaudelako ez dugu ezer aldatuko.
A. Kongresuari eutsiz, batasunik izango al da?
J.E. Ez, alderdi sozialista oso batua dago orain. Azken hamar urte hauetan gutxienez gure barruan banaketa bat pairatu dugu, batetik Danborenearen politika antinazionalista eta bestalde Gipuzkoakoek eta, beste sentsibilitate bat geneukan. Baina orain ezberdintasun guzti horiek desagertu dira eta alderdi guztiak zuzendaritza homogeneo bat dauka. Hori ez da kongresuan zalantzan jarriko. Alderdia oso batua dagoen euskal sozialistek egingo dugun lehen kongresua izango da. Orain arte gure kongresuetan Euskadiko ezkerrak eman dituenak bezalako emaitzak edukitzen genituen.
Gure proiektua gainera ez da hauteskundeetan emaitza onak ateratzea, gure apostua urrunago begira dago, epe luzera.
A. Espainolismo kutsu gehiago ez du jasoko beraz PSEk?
J.E. Ezetz pentsatzen dut. Gertatzen dena, gu oposizioan gaudela da eta Gobernuan aldiz alderdi abertzaleak eta gobernu honen kontrako dinamika bat garatuko da nahi eta nahi ez, baita ere Gobernua osatzen duten alderdien aurka.
A. Zer gerta daiteke EAJ-EA-EEren arteko akordioa udaletxe eta diputazioetara zabaltzen bada?
J.E.Pausu hori ematen bada, frentismo giroa gehitzen joango dela. Hori egiten badute beraien eskubidea dute, zilegitasun osoa, baina PSE instituzio guztietatik baztertzen badute, oso dinamika zailean sartzen gara.
A.Kontsentsu politita kolokan jarriko al luke?
J.E. Beno, hori gertatzen bada EAJren politikaren atzean PSE baztertzeko desioa zegoela adieraziko luke horrek. Guk hori pentsatuko genuke, bai.
A. Eta hala bada, Araban esan bezala PP, UA etabarrekin batzera joko al luke PSEk?
J.E. Hipotesi hori azaldu da baina oso egoera larrian gertatuko litzateke. Gure helburua orain arte bezala, azken lau urte hauetan bezalako akordioak egitea litzateke gehiengoa lortu duen alderdia errespetatuz.
A. Baina Gasteizeko koalizioa hedatzea zeuk aipatutako egoera larri hori litzateke ezta?
J E Ez dakit hori gertatuko den ordea. Aukera hori Araban planteatzen da soilik, egoera lokala dena.
A.Eta Arabako egoera berezia zein da?
J.E. Araban botu ez abertzalea abertzalea baino gehiago da eta frentismo giroan, frente abertzaleaz gain beste era batetako frenteak ere posible dira. Arrisku hori frente españolista bat osatzeko aukeraz hitz egin denean agertu da. Baina mutur-muturreko konponbide horietara heltzea beharrezkoa izango ez dela espero dut.
A.Kongresuan Ramon Jauregiren lidergoa zalantzan jarri al daiteke?
J.E. Ez. Ez dago beste alternatibarik alderdian, ez bere pertsonari dagokionez eta ez berak defendatzen duen politikari dagokionez.
A. Beraz "vasquismoa" berriz garaile aterako da?
J.E Bai, dudarik gabe.
A. Zer esan nahi zuen zure ustez Jon Azuak lau urte hauetan ez zirela trasferentzia gehiagorik espero esan zuenean?
J. E. Horrekin esan nahi zutena beraien ustez PSErekin negoziatzen bada konpetentziak izango direla eta PSE edo PSOErekin negoziatzen ez bada ez direla izango da. Baina planteamendu okerra da. Konpetentziarik lortzen ez bada negoziazioa gaizki planteatzeagatik izango da, edo Estatuak eta Gasteizek interpretazioa ezberdinak dituztelako. Eta trasferentziak lortzeko modu bakarra Madrilekin interpretazio berdin batera iristea da.
A. PSEren ezker handi bat osatzeko proiektuak aurrera jarraitzen du EEren kongresuan errenobatzaileek irabazi egin dute, hurbilketa erreztuko al du honek?
J. E.Errenobatzaileek esandakoak aurrera eramaten badira Euskadiko Ezkerra eta PSE ez dakit noiz baina azken batean bide berdinean aurkituko dira. EEk erabaki berri dituenak azkeneraino eramaten badira, toki berera eramaten gaitu bi alderdiak. Bertako, hemengo kontuek, konpetentziak edo, besterik ez giatuzke ezberdinduko. Mundu ideologiko berean gaude une honetan.
A. EEko kongresuak erabaki duena eta gero zer alda daiteke Gobernu nazionalistatzat jo duzuen horretan?
J.E. Beharbada EAJri ez zitzaion gehiegirik gustatuko EEn gertatu dena. Bi politika ezberdin zeuden eta azken batean irabazi duena, politika abertzaletasunetik kanpora egin nahi dutenen tesia da. Baina gertatutakoak EE eta PSEren arteko harremanak hobetuko ditu eta agian Gobernuaren barruan ezker alderdi izaera azaltzera behartuko du EE eta gobernukideen arteko harremana okertuko du beharbada.
A.Bizi dugun egoerak ez ote ditu azken lau urteotako lorpenak zalantzan jarriko?
J E Nik uste ez dela hori kolokan jarriko, Ajuria Eneako hitzarmenean dauden inork ez duelako kolokan jarriko.
A. Egongo diren gatazka guztien artean, hitzarmena hori zer izango da, harri sabratua?
J.E.Bai, nik uste baietz.
B.Artola.
Gipuzkoako Idazkari Nagusia eta PSE-PSOEko Exekutibako kide da Egiguren.
8-10


GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakPSE
PertsonaiazEGIGUREN3
EgileezARTOLA3Politika


Azkenak
Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Indendentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Israelek eta Hamasek su-etenerako negoziazioekin jarraitzen dute, Gazan gosetea “larritzen” ari den bitartean

AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]


Gaskoia irakatsiko dute lehenengo aldiz Samatzeko eta Bidaxuneko eskoletan

Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.


Itsas salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu Kanaria Handitik 429 kilometrora zegoen txalupa batetik

Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.


2025-08-25 | ARGIA
Dani Larrea euskaltzalea hil da, Emun kooperatibaren sortzailea

Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal. 


Gazte boluntarioak frankismoko memoria berreskuratzen

Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.


2025-08-25 | Euskal Irratiak
Zigor Akixo
“Euskal Herriari, Miarritzeko herriari eta itsasoari atxikia zitzaion Maite Maniort”

95 urte bete zituela zendu zen Maite Maniort Hennebutte, 2025eko uztailaren 10ean.


Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Eguneraketa berriak daude