«Fraileok kalean bizitzera jo dugu»


1991ko urtarrilaren 27an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Pello Zabala
«Fraileok kalean bizitzera jo dugu»
Frantziskotar hau hiru arlotan ezagutzen dute Euskadi Irratiko entzuleek: Eguraldiaren informatzaile, musika klasikoaren programaren egile eta igandeetako meza emaile. Irratiko ahots anitz hori bere fraile bizitzarekin uztartzen du Pellok. Aurten aspaldiko partez Arantzazutik kanpo dago, urte lasaia hartu eta Gasteizen teologian eguneratzen. Bertan hartu gaitu, txandalez jantzita eta elkarrizketa bukatzeko presarik gabe.
ARGIA. Goazen eguraldiaren gorabeberak arakatzera...
PELLO ZABALA. Beharbada egiten ditudan lanetan hori da gutxien inporta zaidana. Hasieran Arantzazuko obserbatorioan datuak hartu besterik ez nuen egiten. Gero Euskadi Irratiko hasieretan Arantzazu inguruan egiten zuen eguraldia esateko deitu zidaten, ondoren tontamentean hasi nintzen goizeko programan iragarpena egiten. Piskanaka piskanaka, bestek ez zuela nahi eta, irratiko eguraldiaren iragarle egin nintzen, eta erantzun beharraz ikasten eta irakurtzen hasi nintzen. UZEIn terminologia piska bat zehazten ere ibili ginen eta gero eta gehiago gaian sartu.
A. Nola funtzionatzen duzue hemengo iragarleok?
P Z Ez da zientzia zaila meteorologia. Iragarpen nagusiak Madrilgo zentrutik datoz. Guk hura apur bat egokitu egiten dugu. Usabiagak ere hori egiten du, nahiz eta berak Madrilgoek adina jakin. Hangoa egokituta eman behar da. Gainera arazoak sor daitezke, Inglaterran adibidez sortu izan dira, iragarkizuna gaizki emanda sortu diren ezbeharrengatik epaibidean sar dezakete iragarlea. Beraz erantzunkizuna Madrilgo zentruan dago eta guk piska bat gurera egokitzen dugu.
A. Azken bi urteetako sustoaren ondoren aurten eguraldia "normaldu" dela dirudi.
P.Z. Azken bi urteekoa ez da izan klima aldaketa, hori beti esan dugu. Bi urteetako lehorteak lehen ere gertatu izandu dira. Bi urteok urari buruz eragin txarrekoak izan dira, baina mapari buruz erabat ezberdinak. Ondorioetan berdinak izan dira, baina lehen negua izotzezkoa izan zen, neguan gure parean ibili behar zuten antizikloiak askoz iparralderago ibili ziren, eta horien jiran zetorren haize hotza izan genuen. Joan den urtean, beherago izan ziren eta euria andaluzian ekarri zuten, hona hegoa. Aurtengo negua normala izan da, eurii, elur eta tenperatura aldetik.
A. Tenporen gaia ere buruan darabilzu.
P.Z. Hori estudioan dago. Probatu nahian ari naiz hiru-lau urtetan. Eta tranpa dexente dauka. Tranpa horiek hartu nahian nabil. Hau dena asmatzen duena hor goiko etxekoandrea da. Etxekoandrea ez da eguzkia, ilargia baizik. Eta horrek baditu bere tranpak, baserritarrak ez dakit zenbateraino esaten dituztenak edo aurrekoetatik jaso dituztenak. Horiek ulertu nahian nabil. Hori egiteko era, behin eta berriz ikustea da.
Adibidez, ilbehera eta ilgora ostiralean tokatzeak bere zentzua aldatzen duela diote. Horrek printzipioz inongo zentzurik ez du, baina tenporetako ostiraletatik etor daitekeda ikusi dut gero. Nik inoiz egin dudan hankasartzerik haundiena azken udako tenporekin egin nuen. Gero ohartu naiz, kasualidadez tenporetako ostirala tokatu zela, ilberako tenporetan. Izan liteke. Beste baserritar batzuek diote inportanteena tenporetan gelditzen den haizea dela, eta hori bai, hori beti betetzen da. Horregatik diot estudioan dagoela, ea baserritarrek hain sutsuki defenditzen duten horrek baduen bere tranpatxoa. Izan ere ez dago ezer idatzirik eta inork ez dizu ezer zehatzik esaten. Estudioan daukat, afizio horretan nabil eta uste dut merezi duela tenporak aztertzeak.
A..Meteorologia asko hobetu eta zehaztuko al da?
P.Z. Baietz uste dut. Radar meteorologikoek gauza asko erreztu dezakete. Adibidez iritsi den frente batek zenbat litro emango dituen eta dena. Orain arte Meteosat horrekin gabiltza, baina askotan engainagarria ere bada (laino ikusten dena, kristalezko hegolainoen itzalak dira eta laino bajuak ez dira ikusten askotan). Radarrak zeharkako kortea egingo du, berrebun kilometro inguru hartuz, eta horrek askoz datu gehiago biltzen du: Zenbateko hezetasuna duen lainoak, zabalera, altuera... Gertatzen dena da informazio puntuala dela, momentukoa.
Egia esan meteorologian gauza ezjakin asko dago. Noiz laino batek euria botzatzen duen eta zergatik, eta noiz ez, ez dakigu. Hori asko aztertu dute euri artifiziala lantzen jardun dutenek, eta azkenean erabaki dutena da, ez dakitela.
A. Beste arlo batera pasatuz, oraingo fraile bizitzarekin gustora aurkitzen zarela aipatu diguzu. Zertan aldatu da?
P.Z.Elizan orokorrean izan diren aldaketez aparte, aldaketa haundia geuk, frantziskotarrok izan dugu. Alde batetik, jatorriz frantziskotarrak beste anaidietatik berezi samarrak izan dira. San Frantziskok bere garaiko formekin apurtu eta beste era batera eratu nahi izan zuen bere ordena, berak herrian bizitzea nahi zuen, ez konbentuan itxita. Baina elizatik ez zitzaion utzi eta lau mendetan konbentuetan egon gara. Orain, berriz, konbentuko bizitza utzi eta pisotan eta kalean bizitzera jo dugu; hau da, kristauen modura, kristau normal gisa. Hala ere, erdizka bizi gara, aspaldiko konbentu eta elizak ezin ditugu utzi. Asko pisotan bizi dira, beste batzu etxe zabaletan, eta eoste batzu konbentuetan, Arantzatzun bezala.
A. Aldea egongo da batzuetatik besteetara...
P.Z. Konbentuetan oraindik badago lehengo ordutegi eta usadio zaharren zera hori eta zaila da pertsona zahar batzu hortik ateratzea. Baina gainerakoan, Arantzatzun bertan ere ez gara bizi lehengo ordutegi zehatzetan. Beste fraternidade txiki hauetan berriz, berez ikusten da, beste era batean antolatzen dira. Gainera, orain han eta hemen gabiltza, parrokietan, bilerak... eta ezin dugu denok ordutegi berdina bete. Gauza hoietan asko aldatu da, gustora gainera, egin behar zen gauza zelako.
A. Joan den urtean Arantzazuko eskola itxi egin zenuten Zer egiten dute orain Euskal Herriko frantziskotarrek?
P.Z. Arantzazuri dagokion zatian, Kantauriko Probintzian berrehun eta piku frantziskotar egongo gara. Gipuzkoan zortzi bat anaidi ditugu, Bizkaian sei bat, Araban bakarra Gasteizen. Nafarroan bestea eta beste probintziatan gainerakoak. Lanak ere ez dira gaur egun konbentukoak. Berrehun hoietan bada abokatua denik, unibertsitateko irakasleak, gure probintziako bat musiko dago Parisen, misioetan asko...
Egia da Arantzazuko seminarioko iturria agortzen joan dela eta gauza batzu utzi egin behar izan ditugu. Arantzazuko eskolan lehendik konturatzen ginen lan antzua egiten ari ginela, 12 urtetako bati ezin bait zaio esan "zuk bokazioa daukazu" adin horretan ezin da esan. Saiatzen ginen bere sentikortasun hori piztu eta zerbait egin zezaten gizarte bidean. Erlijioso bokazioa hogei urtetik gora izango du, duenak bokazio bidean pertsona helduagoekin sartzea erabaki genuen eta eskola itxi.
A. Arantzazu zertan geratzen da orduan?
P.Z. Arantzazu orain santutegia da, beste ezer baino lehen. Santutegiei dagokiguna da datorren jendeari atentzioa jarri eta zerbitzua egitea, haien erara jarriz. Han urte guztian, igandeetan batez ere, erromesa dago eta horri erantzun behar diogu, gure ordutegiak eta abarrak moldatuz.
A. Elizaren barruan dabiltzan joera aurrerazale, askeapenzale, kontserbadore eta abarretan, ordena batzuei baterako edo besterako fama ematen zaie.Ba al dago frantziskotarrak nonbait kokatzerik?
P.Z. Nik uste kasu ezberdina izango dela batean eta bestean. Tokian tokiko arazoak eta erantzunak daude hor. Brasilen Boff eta hauek beren arazoak dituzte, Askapenaren Liberazioan sartuta daudenak dira misioetan Bolibia aldean eta daudenak. Asko aldatzen da. Estatu Batuetako eta Poloniako frantziskotarrak, adibidez oso ezberdinak dira elkarrengandik. Oso mundu ezberdinak.
A. Fraile berrietako bokaziotan nola zabiltzate Kantauriko Probintzian? .Nora bideratuko dira fraile berriak?
P.Z. Oraingo frailegaiak ez dira neurtzen lehen bezain zehatz, apaiz bihurtzearekin. Gaur egun ikasketak oso ezberdin egiten dira, igoal karrera bat egiten ari da, eta bitartean soldaduska egin behar du. Gero bide horretan pastoral lana egiten dute askok, parrokietan edo, ikus dezaten non konprometitu nahi duten. Gero tartean datoz nobiziatu urteak, teologia ikastea. Bidea askoz luzeagoa da. Gainera gehienek ez dute meza eman nahi. Tarte horretan hamabost hamasei izango dira azken urteotakoak. Gutxi dira.
Garbi dago hauek ez direla sartuko lehengo egitura trinko hoietan. Herri haundi samarretan, gazte jendearekin eta beste ibiliko dira asko. Gaur egun konbentu haundietan bizitzeak ez du zentzu haundirik, jende gutxirekin. Pisuetara jotzea da joera. Egiten den lan oso anitza da. Irakaskuntza ez dugu gure lan bezala ikusten, lan beharrezkoagoak ba daudelako eta gizarteak horren kargu hartu duelako. Beharra non den hango lanak egiteko gara fraileak. Gaur egun parrokiko lanak asko. Beste batzuk badaude, suelto, irakasle edo beste lan klaseak urratzen lehen ere erreztasuna izan dugu, beste lanetara, adibidez "Jakin" bezalako euskararen inguruko lanetara dedikatzeko.
A. .Musika mailan jakitun eta irratiko programa egile zara. Ez al dago musita klasikoa gainerako musika komertzialaren artean zoko batean galdtuta?
P.Z. Alde batetik gaur eguneko eskea gauza arinenganakoa da. Euskadi Irratiko klasikoaren ordua piska bat elitista gelditzen da beharbada. Entzuleak nahiko bereziak dira, baina arratsaldeko ordu horretan entzulego polita omen du. Musika klasikoa oso zabala da eta historia horretan oreka piska bat jartzen saiatzen naiz, XX. mendekoa ere sartuz. Gauza politak ere egin daitezke esplikazioak eman, musika beste arteekin (pinturarekin) konparatuz programak egin eta abar. Nik ez dakit jendeak zenbateraino eskatzen duen musika klasikoa, baina nik uste dut merezi duela eta aukera eman behar da. Euskal Herrian koruen inguruan jende dexente dago eta hortik ere badator musika klasikorako joera.

NORTASUN AGIRIA
Amezketan jaio zen duela 47 urte, Fernandoren odolekoa
Fraileak herrian ikusita 7 urterekin fraile izateko arra
31 urte Arantzazun
Gaztetako barneko iraultza gogoak euskaran eta musikan bota zituen
Piano eta organu jolea, konposaketan badu irabazitako saririk
Fraile bizitzarekin gustora «baina oraingoarekin»


Joseba Azpeitia Jon Sarasua
35-38


GaiezGizarteaErlijioaEliza katolApaizak
GaiezKomunikabidIrratiaEuskadi irrEsatariak
PertsonaiazABALA7
EgileezSARASUA2Gizartea
EgileezAZPEITIA1Gizartea

Azkenak
“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Eguneraketa berriak daude