"Afrikak duen arazorik larriena tribu kontzeptuaren gainditzea da"


1990ko abenduaren 23an
Hirugarren Munduko parajeetatik itzuli ugari egin du Iñaki Olasok. Azkenaldi honetan Mozambiken igaro ditu hiru urte eta duela hilabete batzutatik hona Hegoa erakundeko elkarlaguntzarako proiektuen koordinatzailea dugu. Bilbotarra eta ingeniari indutriala. Bilboko Ingeniaritza Eskolan ziharduen irakasle bezala, gogaiturik gure Lurraren hegoaldeko bideetan murgiltzea erabaki zuen arte.

Ze ondorio izango du -edo dagoeneko badu- nazioarteko distentzioak African?

Batez ere, eta hori da orain ikusten ari dena, Europan ematen diren aldaketak eurek ere jasan beharko dituztela, mendebaldekoak zein ekialdekoak. Kolonismoa indartu egiten da, Iparrak Hegoerari bere modelo eta garapenari moldaturiko aldakuntzak esigitzen dizkio. Japoni, aldiz, inork ez dio ezer esigitzen, nola esigituko zaio bere eredu inperialarekin amaitu dezan? Ekonomikoki ederto asko sustraiturik dago eta kitto, Japon da. Frantziak adibidez, bertan inbertitu ahal izateko bere baldintzak jartzen dihardu. Kapital frantsesa eta Europar Komunitatekoa mugitu dadin batez ere baldintza politikoen aldaketa eskatzen zaie afrikar estatuei, rnendebaldeko eredu politioen kopia, pluripartidismoa eta abar, hots europar demokrazia Afrikan.
Latinoamerikan, aldiz, FMIk baldintza politikoez gain, batez ere bere baldintza ekonomikoak eskatzen zituen. Lehen gerra mundialaren aurretik bezala, potentzia inperialistek -orain gelditzen diren nagusiak Europa, EEUU eta Japon- euren gatazkak izango dituzte, baina horien ondorioak batez ere hegoak pairatuko ditu. Ikusi golkokoa bestela, funtsean iparra eta hegoaren arteko gatazka izanik hegoakoen artekoa bezala uler dadin nahi dute. Horrenbeste entzuten den nazioarteko ordenakuntza berri hori finean inperioen eraketa berri bat besterik ez da.

Herrialde azpigaratuen arazo nagusienetarikoa kanpo zarra da. Afrikaren kanpo zorra Afrikako estatu guztien Barne Produktu Gordinaren (BPG) %80 da. Nola atera egoera horretatik? Egiten al da zerbait modu koordinatuan?


Kanpo zorra latinoamerikako arazorik larriena da baina African ez da horrenbestekoa, zorra azken finean aurretik emandako mailegu batzuen arabera bait daude. Latinoamerikak 70. hamarkadan izugarrizko diru kopuruak jaso zituen, kapitalak egoera aproposa ikusi bait zuen eremu hartan, Afrikan sekula ikusi ez duena. Beraz, Afrikan kapitalak ez du inbertitu eta orduan itzultzekoa ere ez da gehiegizkoa. Arazo larrienetarikoa da ez duela kapitalen inbertsiorik erakartzen. Badaude Salbuespenak, Senegal, Zaire eta mediterraneoko nazioak batik bat. Baina, zeinek inbertituko du Burkina Fason, adibidez, abandonaturiko herria da eta; edo Etiopian, bertatik FMI ere ez da iragan eta.

Eta lurralde banaketa berriaren aurrean nola geratuko litzateke Africa?


Afrika, nahiko argi gainera, Europaren kontrol eremuan. Bestalde, Europak hor dihartu baita ere Ekialde Hurbila eta Erdikoa lotu nahian, baina hor EEBBekin egiten du topo. Afrikan Frantziak eta Sobiet Batasunak izango dute eraginik handiena, nahiz eta Sobiet Batasunak gutxiago hauek ez bait dute inbertsiorik egin bertan; bere laguntza militarra izan da batik bat, Angola, Etiopia, Mozambikek gutxixeago, Benin, Ginea... Eta hemendik aurrera lehengo gatazka militarrak ez dute zentzurik. Angolan kubatarrak iaz erretiratu ziren, Namibiak independentzia lortu du eta Hegoafrika ere zenbait aldaketatan ari dela dirudi.

Ingelesek ere izango dute eragin apur bat eta alemanek gutxiago, hauek izan duten bakarra lehen gerra mundialean galdu zutena bait zen. Aleman eta ingelesen arteko gerra Afrikan Kenia eta Tanganikaren (Tanzania) arteko gerra suposatu zuen, eta milioiak ziren. Senegal, Costa de Marfil, Sudan eta beste zenbait gerra mundialera joan ziren baita ere. Inperioek beti isladatu izan dituzte euren arazoak hegoan. Ingelesek eragin handia galdu dute batik bat Frantziak baino askoz txartuago jokatu duelako; ingeles eskumak ikusmira gutxiago izan zuen Frantziak baino. De Gaullek neokolonialismo berri honen antolamendu osoa asmatu zuen eta Mitterrandek etekina ateratzen jakin izan du. Begira bestela, Frantziaren menpe egondako herrialdeen artean ez da egon sobietarren aldekorik ðBegin kenduta agianð, eta gainera erregimen moderatuak, guztiak "ton ton Mitterrand"en atzetik.

Orain badirudi Hego Afrikaren "zabaltze prozesuarekin" hegoalde hartan indar ekonomiko indartsu bat sortu litekeela.

Hor aspalditik dago Hegoafrika inguruko nazioen arteko batasun bat, Frenteko Lerroa (Tanzania, Zambia, Zimbawe Mozambike, Angola, Leshoto eta Bostwana), Hegoafrikaren indar politikoari aurre egiteko sortua. Batasun ekonomikoa ere osatzen dute, SADCC. Baina inoiz ere ez dute lortu nahi zutena Hegoafrikak nahi duena egin izan du eta. Hegoafrikari oraindik ere inguruko herrialde ahul mantentzea komeni zaizkio, batik bat ezkertiarrak baldin badira. Mandela konfidantza botua eman behar zaiola esaten du, baina nik ez dut uste hain errez etsiko duenik. Nahiz eta itxuraz normaldu, bere barne bideak erabiliz ðzerbitzu sekretuak etab.ð inguruko gerrilei laguntzen edota beltzen arteko gatazkak areagotzen jarraituko du. Apartheidaren amaiera ez da argi ikusten oraindik, baina oso krisi handian dago eta eraldakuntza bilatzen ari da. Beraz, apartheida bukatu arte hegoalde hartan ez da sortuko batasun ekonomikorik, dagoena txiroak aberatsaren aurkakoa bait da. Apartheidak erori egin behar du, baina ondo, eta horretarako milaka txuri hil behar badute, hil daitezela, hitzen direnak beti beltzak dira eta. Baina lasai, ez dira hilgo, Australiara egingo dute alde.

Afrikako mugak erregelaren bidez egin zituzten europarrek. Horrek ere makina bat arazo sortu du. Aldatu beharko lirateke hobeto egiteko, ala zein da irtenbidea?


Oso irtenbide zaila. Printzipioz ikutu ere ez. Somalian bada, adibidez mogimendu pansomaliar bat, somalia bera, Keniako iparraldea... hartzen dituena, a ze saltsa hor gauzak mugitzen hasiz gero!. Horrenbeste muga ikutu beharko litzateke!

Baina berez oso era injustuan egin ziren ez, orduan?

Bai, nik esango nuke filosofikoki mugen ezartzea injustizia bat dela, eta gainera erridikulua askotan. Ze dunetan jarriko dira mugarriak Sahara eta Marruekosen arteko muga bereizteko?. Berlineko Hitzarmenaren emaitza da eta orduan oraindik Afrikako mugak egiten ari ziren. Baina arazoa da europar estatu eta nazioaren kontzeptua ez dela bera Afrikan. Afrikan estatuen egitura bultzatzea sekulako hutsegitea izan da. Baina, bestalde, nazioarteko ekonomian jardutea posible ahal da estatu egituratik kanpo antolatu gero? Gaur egun ez. Eta irtenbideak ere oso zailak. Bitartean mugak mantendu beharko dira, Afrikarrek antolakuntza modu berri bat bilatu arte mugak mantendu beharko dira. Munduko beste zonalde batzutan ere gertatzen da hori, begira Irak eta Kuwaiten arteko gatazka. Kuwait beti izan da Irak, ingelesek 60an eta petrolioaren esplotaziorako mugak jarri zituzten arte. Gertatzen dena da gero asentamendu bat sortu dela, baina berez...

Berez zein da Afrikak duen arazorik garrantzitsuena?

Tribua eta nazio kontzeptuen gainditzea. Kolonialismo ingelesak egin zuen horrelako saiakera bat, alegia, tribu bakoitza estatu bat izatea, eta nahiko ondo atera zitzaion. Hortik sortu ziren Zwazilandia, Lesotho (lehen Basutolandia), Botswana... Tribuen arteko elkarbizitza da irtenbide bakarra. Eta leku batzutan ederto funtzionatzen du gainera, Mozambiken adibidez, non lau tribu bizi diren elkarrekin. Inongo errekurtso ekonomikorik ez duten lurraldeetan ez da posible 200.000 pertsonetako estatu bat sortzea, hortik pasatzen den lehenengo multinazionalak -pasatzen bada- irentsi egingo luke bapatean Hegoafrikako xoxa eta zuluen arteko gatazka adibidez, zuriek bultzatutakoa izateaz gain, euren desberdintasunean ere badatza. Xoxak industrialak dira, eskulan merkea, eta zuluak, aldiz, nekazariak. Industrial modu berrien eta lehengo nekazal produkzio modu zaharkituen arteko gatazka da baita ere.

Pluripartidismoa esigitzen zaio Afrikari. Berorren finkatzeak edo ez zerikusi handia du tribu sistemarekin.


Pluripartidismoak arrisku bat du, estatu askotan partiduak tribuekin identifika ditezkeela -eta zenbait kasutan horrela gertatu da- eta orduan partido baten nagusitasunak tribu batek bestea menderatzea dakar, azkenean borroka ideologiko demokratikoak etnien arteko gatazkan amaituz.

Zelakoak dira afrikarren arteko harreman ekonomikoak?

Harremana ekonomikorik garrantzitsuenak ez dira euren artekoak baizik eta iparreko herrialdeekin dituztenak. Mozanbiken bada abioi konpainia, baina Beninera joateko onena, merkeena eta seguruena Bruselara joatea eta handik Beninera. Dagoeneko laugarren munduaren kontzeptua sortzen ari da, hots ezertxo ezertxo ez duten estatuak. Mozambike adibidez munduko errenta perkapitarik txikiena duena da. Mapatik desagertzen bada ez da ezer gertatzen, kanpoan dauden familiartekoez gain inor ez da enteratuko. Hartu kontutan latinoamerikako herrialderik kaxkarrena, Haití edo Honduras adibidez, Afrikako erdi mailakoa dela. Gero gertatzen da baita ere, badagoela jende asko bere kontu produzitzen duena, bizitzeko beste eta kitto, ez dute elektrezitaterik, ez eta urik etxean bertan, baina bai jatekerik. Familiarteko trukea nahiko handia da eta hori ez da inon erregistratzen.

Azkenak
2024-04-30 | ARGIA
Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

Israelek 40 eguneko su-etena eta preso trukea eskaini dio Gazari, baina akordioa lortu edo ez Rafah inbadituko dutela adierazi du Netanyahu lehen ministroak. AEBk eta Erresuma Batuak Hamas presionatzen ari dira Israelen eskaintza onar dezan. Astelehenean 47 palestinar hil zituen... [+]


2024-04-30 | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Eguneraketa berriak daude