"Ziklo krosean benetazko profesionalak behar dira"


1990ko azaroaren 25ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Jose Ramon Izagirre txirrindulariari elkarrizketa

Jose Ramon Izagirre
"Ziklo krosean benetazko profesionalak behar dira"
ARGIA. Nazioarteko txapelketetan lehen lekuetatik oso urruti zaudete oraindik, zergatik?
J.R.IZAGIRRE. Hemen oraindik ez dago honetara osoki dedikatzen den txirrindularirik. Bizi ahal izateko beste lanetan aritu behar gara, eta honela ezinezkoa da atzerriko txirrindularien maila lortzea.
A. Euskal Herriko txrrindulari profesional eta zaletu baten arteko ezberdintasuna zein da?
J.R.I. Ez dago ezberdintasunik. Kontratua pixkat hobetzen da, baina...
A. Profesional batek zenbat irabazi dezake ziklo krosean?
J.R.I. Milioi bat inguru. Era honetako kontratuekin ezinezkoa da honetara guztiz dedikatzea.
A. Zein motatako entrenamendua egiten duzue?
J.R.I. Orain mantendu besterik ez dugu egiten Ziklo kroseko entrenamendu gogorrenak udarakoak izaten dira: lau bost ordu bizikletan (aste bukaeratan behintzat), mendian korrika ibili, gimnasia... Entrenamenduetan ere aldaketak izan dira, serieak, medikuaren jarraipena...
A. Ziklo krosean munduko txapelketara begiratzrn duzue guztiek. Nola ikusten duzu aurten Holandan jokatuko dena?
J.R.I. Orainarteko maila mantentzen baldin badut joateko esperantza daukat. Emaitzei dagokienez, aurrean ibiltzea oso zaila da, baina saiatuko gara.
A. Izkara Munduko Txapelketara profesionalik gabe joateko prest agertu zen denboraldi hasieran. Zer diozu horretaz?
J.R.I. Izkarak gauza asko esaten ditu, baina gero ez ditu betetzen. Errepideko profesionalekin gurekin baina esperantza gehiago dituela ere esaten du, eta ni noski, ez nago ados.
A. Txutxi Izkarak ordea errepideetako profesionalen.aldeko apostua egin du orain arte.
J.R.I. Gu baino gehiago ibiliko balira, onartuko nuke. Errepideko profesionalek ordea ziklo krosa ez dute serioski hartzen, Mundako Txapelketara joan eta gu bezala ibiltzen dira, hori ezin da onartu.
A. Zein da espezialitate hoien etorkizuna?
J.R.I. Errepideko profesionalak ez behintzat. Ziklo krosean arituko diren benetazko profesionalak behar dira. Honetarako, errepidean gertatzenden bezala, babesleak beharrezkoak dira.
Mikel Arrieta

"Errepideko profesionalek ez dute ziklo-krosa serio hartzen".
44


Gaiez\Kirola\Txirrindula
Pertsonaiaz\IZAGIRRE4
Egileez\ARRIETA4\Kultura

Azkenak
Eguneraketa berriak daude