J.M.Gonzalez Bastida: "Ez nago konforme musika modernoarekin"


1990ko azaroaren 25ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
J.M.Gonzalez Bastida muskariari elkarrizketa

Larunbata hamazazpian omenaldia egin berri diote
J.M.Gonzalez Bastida: "Ez nago konforme musika modernoarekin"
Larogeitabi urte dituen arren, sasoia soberan du oraindik «Maisua» goitizenez ezaguna den gizon honek. Hainbat urtetan musika munduan atzera eta aurrera ibilia, etxeko piano zaharrak egunero gogora arazten dio baduela oraindik zer sortzerik.
ARGIA. Zu oso gizon polifazetikoa zara musika munduan, era askotako obrak sortu dituzu: obra erreligiosaak, txisturako eginak, musika sinfonikoa ere landu duzu besteak beste. Gainera, hainbat herrietako banda eta abesbatzetan zuzendari lanetan ibili eta Donostiako txistulariak zuzentzeko tartetxo bat izan duzu ere urte luzeetan. Denetatik egina zara...
J.M.G.BASTIDA. Denetatik egin dut bai, dena den, gehien-gehiena bandara dedikatu naiz. Obligazioa ere bandatik daukat, bandako lana izugarria da, zaindu egin behar da. Aita banda zuzendaria eta organista zen. Harek utzi zuenean nik hartu nuen. Bergaratik Zumaiara joan nintzen, han ere bandako zuzendari bezala aritu nintzen. Ondoren Hernanin, banda zuzendari eta organista moduan ibilia naiz. Handik, Gasteiza joan nintzen bandako zuzendari lanetan eta kontserbatorioan irakastera joan nintzen. Gaur egun, lasaiago, sortze lanetan ari naiz.
A. Hain zuzen ere, "Pasio Santua" obrari heldu omen diozu.
J.M.G.B. Bai, Don Luis de Eguia zenaren obra eder horrek bukatzea merezi du, hainbeste lan egin duen gizon horren omenaldi gisa.
A. Zuk sortutako obra zerrenda luze horretan, estima haundia diozunik izango da noski. ..
J.M.G.B. Zaila da esaten zein den onena. Azkena izaten da normalean gustokoena, onena. Aipagarri bezala, ez dakit datorren urtean joko ote duten, San Inazio Kantata, hori ondo dago.
A. Bestetik, txistu obrak idatzi dituzu, eta baita beste instrumentutarako idatzitako obrak txistura moldatu ere.
J.M.G.B. Oso gazte nintzela, zortzi bat urterekin edo, hasi nintzen txistua jotzen Bergaran. Hango txistulariek obrak behar zituztela eta, piezak sortzen hasi nintzen. Geroztik Alardeak ere asko egin ditut, Donostian, Bilbon, Gasteizen... Iruñan izugarrizko arrakasta izan nuen behin.
A. Badirudi txistua gero eta gehiago integratu nahi dela bandetan.
J.M.G.B. Txistua garai batean mendian eta kaleetan jotzeko instrumentua zen. Orain fin dago eginda, gero eta gehiago ari dira orkestetan sartzen. Flautaren paperean jarri dute ia txistua. Ni ez naiz horren aldekoa. Ez dakit ba! Pianoak orkestarekin ederki ematen du. Bibolinak zer esanik ez. Txistua, beste instrumentuen laguntzarik gabe, bakarrik jotzeko instrumentua da. Orkestarako nahiago dut flauta txistua baino.
A. Eta beste instrumentu herrikoiak? dultzaina, danbolina, ...
J.M.G.B. Horiek ere ez, oso narratsa geratzen da.
A. Ez lukete, beraz, orkestetan lekurik.
J.M.G.B. Ez. Baten batek jarri izan du, baina ez, hori ez da orkesten gauza. Txistua oraindik, tira, baina dultzaina eta gitarra bera ere ez dira orkestetako intrumentuak.
A. Garrantzi handia ematen zaio birtuosismoari.
J.M.G.B. Birtuosismoari ekiteko asko estudiatu behar da. Obra bat osatzeak ikasketa haundiak eskatzen ditu eta asko entzun behar da. Ez da zaila sortu behar obra. Konplikatuegiak asmatu ohi ditugu beti, nik neuk ere bai. Musika emozionatzeko egin behar da, musikak hori behar du lehenbizi.
A. Zein izan da zure karreran hartutako pozik handiena ?
J.M.G.B. Pozak asko eta haundiak izan ditut nik musika munduan. Haundiena ordea, Portugaleko kontsularen bitartez Lisboara joan ginenean hartu nuen, han Stravinski ezagutu bait nuen Nere ustez, mende honetako sortzailerik bikainena izandakoa. Astebete egon nintzen harekin, hark 86 urte zituela. Tirabira batzuk ere izan ziren, hasiera batetan bere obra Easo Abesbatzak kantatzerik ez bait zuen nahi. Koro txikia zela zioen, eta guk berriz, entzuteko esan. Honela, Aita Vitoriaren "Ave Maria" kantatu genion eta bukatzerakoan, «Zein koro ederra» esan zigun.
A. Eta kolperik haundiena?
J.M.G.B. Madrideko Banda munizipaleko zuzendari postua ez lortzea izan zen. 1944 .ean, postua ematera zihoaztela zirudienean ezezkoa eman zidatenean. Garai haietan ezin gintuzten euskaldunak ikusi ere egin eta horrexegaitik izan zenaren susmoa izan dut beti.
A. Makina bat obra egin dituzu euskaraz. Antzeko gora-beheraren bat ere izango zenuen noizpait obrak euskaraz eginagatik.
J.M.G.B. Lista izugarria duzu nahi izanez gero. Madriden ez nuen sekula estreinatu euskarazko obrarik. Bilbon bai, eta jakina, ez zidaten sekula ezer esan. Bertako abesbatz eta txistularientzako obra ugari egin ditut ere.
A. Gaur egungo musikarien artean zeintzuk aipatuko zenituzke?
J.M.G.B.Oso konpositore onak izan ditugu hemen, Guridi, Escudero eta Urteaga esate baterako. Hala ere gutxi geratzen gara, zaharrak gara eta! Gainerakoan gazteen artean, Bilbon Juanito Cordero,... Bernaola eta Larrauri modernisten artean. Baina ez nago konforme musika modernoarekin. Ez du emoziorik musika horrek, modernoa bada baina...
A. Ze prozesu jarraitzen duzu obra bat sortzerakoan?
J.M.G.B. Lehenengo letra aukeratu eta irakurri egin behar da ondo. Gero hari musika jarri. Lehenik musika sortu eta ondoren letra idatzi izan dugu noizbait, bi-hirutan uste dut.
A. Nola ikusten duzu herriko musika banden etorkizuna?
J.M.G.B. Ez dago dirurik, ezta garai bateko zaletasuna ere. Gero eta banda gutxiago dago. ondorioz. Kontserbatu egin behar dira, ordea. Gasteizen izan nuen banda ederra, han lan asko egin nuen, 2000 kontzertutik gora eskaini nituen haiekin. Irungoa ere ez zen makala. Garai batean jendea txiki-txikitatik sartzen zen bandan jotzen. Orain ez dago halakorik, gazteek ez bait dute nahi!
A. Omenaldia egin berria dizute.
J.M.G.B. Bat ez bi. Orain binaka datozela dirudi. Lehenengoa Gaztelubidek eskaini zidan, datorren laurnbatean, hilaren 25ean Easo Abesbatzak Victoria Eugenian.
Alberto Irazu
Garbiñe Ubeda

Obra asko sortu ditu txisturako maisuak.
56-57


GaiezKulturaEkitaldiakOmenaldiak
GaiezKulturaMusikaMusika tradTxistua
PertsonaiazGONZALEZ8
EgileezIRAZU1Kultura
EgileezUBEDA1Kultura

Azkenak
Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


Octavio Alberola zendu da, Donostian Franco hiltzen saiatu zen anarkista

1962ko udan, CNT Francisco Franco diktadorea hiltzen saiatu zen Donostian, ETAren laguntzarekin. Octavio Alberola anarkistak koordinatu zuen ekintza, baina huts egin zuten.


Paul Urkijoren ‘Gaua’ hurrengo filmaren soinu bandaren grabaketan parte hartu du Aiaraldeko Iaiaiai taldeak

Irrintzi eta performance taldeak aste honetan egin ditu grabaketak Paul Urkijoren eta Mursegoren eta Aran Callejaren gidaritzapean, eta beste artista batzuekin elkarlanean, Ibon RG-rekin besteak beste. Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko dute pelikula, urrian.


2025-07-28 | Gedar
Arrazakeriarekin lotu ziren iazko gorroto-delituen ia erdia Espainiako Estatuan

%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.


Umezurtz geratu diren Palestinako haurrei eskolak ziurtatzeko 41.000 euro bideratuko ditu Salam Gaza erakundeak

Nafarroako Kutxa Fundazioari esker 41.000 euro bideratuko ditu Palestinara Salam Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeak, umezurtz geratu diren haurrei eskolak bermatzeko gutxienez beste urtebetez. Alor akademikoa eskaintzeaz gainera, babes psikologikoa eta laguntza emozionala... [+]


2025-07-28 | Hala Bedi
Gasteizko kanpaldian jasandako Poliziaren bortizkeria salatu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak

GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela "giro lasaian" egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten Poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako... [+]


Espetxetik irten da Georges Abdallah, Europan espetxean denbora gehien zeraman preso politikoa

40 urte pasatxoko espetxealdiaren ostean, joan den ostiralean atera zuten espetxetik, eta segituan Libanora eraman, bere jaioterrira. Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz ez... [+]


Janaria sartzeko “10 orduko etenak” iragarri ditu Israelek, Gazan 100.000 haur desnutrizio arriskuan daudelako

"Pausa taktiko" gisa definitu ditu Israelek. Igandean hasi da eta 35 kamioi sartu dira Gazako zerrendara.


Sendabelarrak oliotan

Sendabelarra oliotan beratzeaz ariko gara baina ukendurik egin gabe. Bai, arraroa dirudi baina sendabelar freskoak oliotan beratu, iragazi eta erle argizaria ipinita ukendua egiten ikasi duenari olioarekin beste era batera lan egitea badagoela esan nahi nioke. Oleato edo olio... [+]


Eskuz eta banaka

Udan, Sargazoen itsasoan (Ipar Amerikako ekialdean) eme bakoitzak 2-3 milioi arrautza askatuko ditu. Baten batek bizirauterik badu, bi hilabeteren baitan ekialderantz igerian hasi eta urte erdi izaterako Azore uharteetara helduko da. Bertan elikatu eta haziko da, urtebeterekin,... [+]


2025-07-28 | Jakoba Errekondo
Harroputzetik artaputzera

Gabezia, pobrezia eta erromestasuna orokortu ziren. Euskal Herri atlantikoa harropuzkeriaren ur gaineko bitsetan bizi zen. Itsasoz haraindiko merkataritzak, arrantzak eta estraperloak gure iparralde osoko jendartea aberasten zuten. XVI-XVIII mendeak ziren. Meatzariak,... [+]


2025-07-28 | Garazi Zabaleta
Udako azoka ekologikoak
Aurtengo hamabi plazak

Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera... [+]


Iturengo arotza eta arte birziklatua

Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


Eguneraketa berriak daude