"Atentatuaren atzean ahalmena duen norbait dago"


1990ko azaroaren 25ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Kepa Landa, Alcalako kasuan akusazio partikularra daraman abokatuari elkarrizketa

Kepa Landa, Alcalako kasuan akusazio partikularra daraman abokatua:
"Atentatuaren atzean ahalmena duen norbait dago"
Urtebete igaro da jadanik Madrilen Iñaki Esnaola larriki zauritu eta Josu Muguruza hil zituztenetik. Atentatuaren atzean izan zitekeen esku beltzaren inguruan eztabaida bizia sortu zen: eskuin-muturraren mendeku hutsa al kalkulu politiko zehatzez estatuko aparatoetatik zuzendutako ekintza? Akusazio partikularra daraman Kepa Landa abokatuarekin izan gara, ikerketa une honetan non dagoen jakin asmoz
ARGIA. Urte bete eta gero azal iezaiguzu zer eman duten ikerketek epe honetan.
KEPA LANDA. Nik hiru fase ikusten ditut ikerketan. Lehendabizikoan egin zitekeen apurrarckin has i ginen, eta zera zen, Alcalako Hotelean gertatutakoa zehatz mehatz jakitea. Hasiera batean, poliziak berak gertaeren errepikapena egin ondoren, bertsio bat eman zen. Baina geroxeago zehaztasun askoz handiagorekin egindako bigarren errepikapen baten bidez bertsio hori ezertan geratu zen. Azken errepikapen honekin funtsezkoak diren gertakizun batzu argi geratu ziren. Lehena, hiltzaileetariko batek Esnaolari zuzendu zizkiola tiroak, eta bigarrena beste hiltzaileak Josu tirokatu eta gero Jon Idigoras tirokatzen saiatu zela. Eta eman ez bazion Jonek ea zer gertatzen zen ikustera bueltatu zenean, burua bakarrik bueltatu beharrean gorputz osoa bueltatu zuelako izan zen, eta horrek libratu zuen. Hau guztiok nahiko garbi ikusten dugun gauza da. Honek beste gauza bat erakusten du, tiratzaileak trebezia handia zutela, mogitu izan ez balitz buruan emango ziotekeen eta.
Hau finkatu ondoren bigarren fasea letorke, atentatua nork burutu duen jakitea alegia. Eta maila honetan poliziak abuztuan zenbait pertsona atxilotzen ditu, komunikabide eta politikoen aurrean Alcalakoa konponduta dagoela erakutsi nahian. Eta honek hirugarren fasean sartzen gaitu, zeinak bi adar izango lituzkeen bata ea atxilotutakoak benetan diren errudunak eta bestetik, eta hau litzateke neretzat garrantzitsuena, ea Alcalan gertatutakoa zergatik gertatu zen eta ea nork bultzatu zuen.
A. Beraz, zure ustez, oraindik badago zer ikertu.
K.L. Bai, eta zenbait puntutik abiatzen naiz hori esateko. Bi pertsona haiek nola jakin zezaketen non zeuden, nortzuk zeuden, eta nola zeuden Alcalako Hotelean, eta gainera une zehatz hartan gainera? Nola era horretako ekintza bat burutu ondoren atera ahal izan ziren handik lasai asko, pertsona horien atzean joan ahal izateko ere inork inongo daturik jaso ez bazuen ere. Beraz, hasiera batetik heldu garen konklusioa, atentatuaren atzean ahalmena duen norbait dagoela izan da. Baina poliziak ez du bide hori jorratu nahi antza, eta komunikabideak eta eritzi publikoa ere badirudi konforme daudela orain arte eman dituzten emaitzekin. Gu ez gaude batere konforme.
A. Nola heldu izan da ikerketa une honetan dagoen lekura?
K.L. Lehenengo gertakizunekin zerikusirik izan duten pertsona guztien inguruko datu bilketa egiten hasi ginen, Hoteleko jendea, lekukoak, mahaikideak, ondoren gertakizunarekin zerikusirik izan zuten pertsonak... Noski, horrekin oso zaila zen jakitea nortzuk izan ziren egileak, nahiz eta hasieratik poliziak iragarri zuen bazekiela nortzuk izan ziren eta atxiloketak epe laburrean izango zirela. Alabaina, abuztura arte ez da agertzen egileen inguruko arrastorik, zenbait pertsona–nire ustez nahiko modu harrigarrian– atxilotzen dituzten arte. Batek–Ducek–gertatutako guztia kontatzen du, gauza batzu sinesgarriak eta beste batzu ez. Eta seinale guzti horiek ari gara ikertzen orain. Maila honetan zenbait kazetari ere lan handia egiten ari dira.
Jon Idigoras mugitu izan ez balitz buruan emango ziotekeen .
A. Eta zeintzu dira seinale horiek?
K.L. Horiekin ari gara lanean eta orduan ezin ditut aitatu. Une honetan nire zalantzak zeintzu diren esaten baditut, datu horiek inoiz ez daitezen argitu jende askori zer egin beharko ez lukeen esatea bezala litzateke. Ez naiz sartuko puntualak diren gaietan. Uztailaren bukaeran Duce atxilotzen dute eta ondoren beste atxiloketak hileran datoz, hori da azalpen ofiziala. Une honetan bost pertsona daude gartzelan: Yolanda Gonzalez, Antonio Lopez Gonzalez –"el joyero''–Jose Bartolome –armazaltzailea–, Angel Ouce eta Ricardo Saez de Inestrillas. Nik abuztuko hilean iragandako gauza guzti horretaz zalantza oso handiak ditut eta. orain ezin badut, noizbaiten azalduko ditut, gauzak ilunegiak bait daude. Gaur egun ez dut ulertzen hile horretan gertatu ziren gauza oso garrantzitsu batzu.
A. Ducek lehenengo esaten du Inestrillas zela bigarren hiltzailea, gero ezetz... Nola ulertzen duzu hori?
K.L. Ducek lau deklarazio ditu, lehenengoan, poliziaren aurrean, ez du ezer esaten. Ondorengo hiruretan errudun egiten du, eta, azkenik, gutun batean azaltzen du Inestrillasek ez duela zer ikusirik atentatuarekin. Baina niri benetan inporta zaidana errudun egin duen deklarazioetan Inestrillasen gainean esaten dituenik ea egia diren ala ez jakitea da eta bide horretan gaude. Dauden adierazpenez gain badaude beste zenbait elementu objetibo Inestrillas errudun egiten dutena, baina ez horrenbeste Alcalako kasuari dagokionean, baizik eta beste batzutan. Ez, ez da oso ondo ateratzen ikerketetatik.
A. Agertu berri dira Inestrillasen lagun batzu esanaz atentatuarengana beraiekin igarozuela. Zer diozu?
K.L. Ba nahiko txarto eraman dutela istorioa. Ez du sinesgarritasunik, eta ez da bidea hori. Inestrillas han zegoen ala ez jakitera heltzen bagara beste elemendu batzuengatik izango da eta ez koartadagatik. Lekuko bakoitzarekiko deklarazioa ikusi ondoren osotasunean aztertu behar da koartada, eta nire ustez txarto planteiatutakoa da gainera.
A. Zer esan liteke erabilitako armez, urtegian agertu ziren pistolak.
K.L. Ez dut ikusi oraindik armen txosten amaitua baina badirudi topatutako armak, pistola eta errebolberra, Alcalan erabilitakoak direla. Topatu badira Ducek non zeuden esan zuelako da, beraz garbiago azaltzen da bere errua. Armen saltzaileak ere ezagunak dira. Lopez Gonzalezek Azaroaren 20a baino egun batzu lehenxeago saltzen dio pistola Duceri, ilegalki gainera.
A. Atentatuaren unean HBko hautagaien mahaiaren onduan hiltzaileekin. Nahiko agerian da Gobernuak ez zuela horrelakorik espero harremanetan zeuden bi pertsona ere aipatu izan da.
K.L. Gauza asko aipatu izan da baina, egia esan une honetan ez dago datu objetiborik esateko janlekuan hautagaien ondoan zeguen inork atentatuarekin zerikusirik zuenik. Baina honek ez du du esan nahi atera ez litezkeenik.
A. Atera da baita ere HBkoei egun horretan babesa eskaini zitzaiela eta une oro izan zirela bigilatuak...
K.L. Batzuk diote HBkoak oso ondo zainduak zeudela –horrela balitz oraindik dena izango litzateke harrigarriagoa–. Baina Barne Ministeritzak guzti hori gogor ukatu du. Alcalan gertatutakoaz hi maila daude bata penala erabat, prozedura judizial baten bidez agian noizbaiten han gertatutakoa argitu eta norbait epaitzeko balio izango duena. Baina nire ustez Alcalan gertatutakoa estatu krimena da eta estatu krimen batean erru politiko eta etikoak daude, bide judizialari ihes egiten dizkiotenak. Orduan nik une honetan izan ditzaket datu sendoetan oinarritutako zihurtasun morala baina agian inoiz frogatuko ez direnak informazio iturriek informazioa sumariora pasatu nahi ez dutelako edo oso informazio frogagaitzak direlako. Bada bigilantzia zegoela esaten duen jendea eta ez dut esaten hori esateagatik.
A. Eta ba ahal da esaten duzan hori islada dezakeen datu zehatzik?
K.L. Nire ustez botere faktikoak errealitate bat dira eta horiek ziri bat sartu nahi izan zioten negoziaketaren inguruan gertatzen ari zen prozesu politikoari. Ez litzateke arraroa pentsatzea atentatuarekin HB mendiratu egingo zela baina HBk ondo jokatu zuen eta ez zuen jokaeraz aldatu. Nik ez dut dudarik Estatuko zerbitzuak barruan daudena, duda daukadana da ofizialki jokatzen duten ala estatuko interes paralelo batzuen aginduz. Nahiko agerian da baita ere gobernuak ez zuela horrelakorik espero. Hau prozesu batren pieza bat besterik ez zela seinale garbiak daude. Prozesua geldierazi egin da gainera, eta geldierazteko ahalmena duenak ezagutza ere izan behar du, eta ezagutza duenak badu baita ere errua. Den den, ez dut uste oraindik denbora gehiegirik pasa denik gauzak argitu daitezen. Estatu honetan normalean gauzak polikiago dihoaz. Badirudi datu asko agertu direla baina agian norbait interesatua egon litekeelako kasu honetan dena konponduta dagoen eritzia emateko. Gainera babes politikoa eta ideologikoa, nortzuk izan ziren goi mailako bultzatzaileak, ez da inoiz argituko bide penaletik, baina beste eremu batzutan oso garbi geratuko dira.
Gainera gauza hauek gertatzen dira, besteren artean, hori gertatzeko giro soziala sorterazten delako, eta hori paktuko alderdi politikoak eta kominikabideak sorterazi dute. Adibidez, azken hauteskunde kanpainan Arzalluzek mitin batean galdetzen zion Esnaolari ea zenbait minuta nondik jasotzen zuen. Inpunitate eta hoztasun osoz egindako adierazpenak dira eta egiten dituztenek jakin beharko lukete zer ekar ditzaketen horrelako jarrerek.
X. Letona
8-11


GaiezPolitikaEuskal HerrGerra zikin
PertsonaiazLANDA8
EgileezLETONA1Politika

Azkenak
Iturengo arotza eta arte birziklatua

Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Irunen eskuin muturreko “auzo patruilak” sortu dituztela salatu dute

Hainbat talde "neonazik" azkenaldian Irunen zabaltzen ari dituzten mezuak salatu dituzte asteazkenean Harrera Sareak eta hainbat kolektibok herrian. Eskuin muturreko "auzo patruilak" antolatzen ari direla salatu dute, eta hauek jendearen jatorriaren arabera... [+]


Udal legearen kontrako epai euskarafoboa
Euskararen aurkako erasoa salatu dute 200 alkate eta udal ordezkarik, eta hizkuntza bultzatzeko konpromisoa berretsi

Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]


Alonsotegiko Udalari dirua itzultzeko eskatu dio Bizkaiko Aldundiak, iruzurra egin zenetik hamairu urtera

Egun EH Bilduren esku dagoen udalak ia milioi bat euro itzuli beharko lioke foru erakundeari, duela hamairu urte, EAJ agintean zenean, diru-laguntza bat ez zelako behar bezala erabili, baizik eta iruzurra egiteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi duenez. Eskaerak erabat... [+]


Ertzaintzaren 300 BMW ibilgailuen erosketan irregulartasun posibleak salatu zituen barne txosten batek

Eusko Jaurlaritzako Ogasuneko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak barne txosten bat egin zuen Ertzaintzak jaso dituen 300 BMWen esleipen kontratuaren hainbat baldintza kritikatzeko. Ezarritako baldintzak zehatzegiak eta murriztaileegiak zirela salatu du ogasunak, eta horrek enpresa... [+]


Txosnetako “beto politikoaren” aurkako GKSren kanpaldiaren kontra oldartu eta lau pertsona atxilotu ditu Poliziak Gasteizen

Bi aste barru hasiko diren hiriko jaietan txosna jartzen utzi ez dietela salatzeko kanpaldia egin nahi zuten Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Andre Maria Zuriaren plazan. 20:30ak aldera, ertzainak oldartu egin dira kanpaldian zeudenen aurka, eta bi... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-24 | Nicolas Goñi
Europan, oraingo sinplifikazioaren izenean, biharko bizitzak kaltetuko dira

Jarduera ekonomikoak sinplifikatzeko eta lehiakortasuna indartzeko aitzakiarekin, Europa mailan baita Europar Batasuneko hainbat estatutan ere, klima, ingurunea eta giza osasuna kaltetuko dituzten legeak biderkatzen ari dira 2024tik, askotan interes pribatuen lobbyen eraginpean... [+]


Eguneraketa berriak daude