«Bikoizleek dramatizatzen ikasi behar izan dute»

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Jose Ramon Zubimendi, Euskadi Irratia egiten ari den Atxagaren gidoiez osaturiko "Antzoki Iluna" saioaren grabaketen zuzendariari elkarrizketa
Jose Ramon Zubimendi, grabaketen zuzendaria:
«Bikoizleek dramatizatzen ikasi behar izan dute»
Antzoki Iluna irrati saio hauxe dela eta, Jose Ramon Zubimendik ordu erdi besterik ezin izan zigun eskaini, oraindik ere, lehen atalak emititzen hasi diren arren, buru-belarri ari bait dira zazpi istorioen grabaketa-montaia lanetan.
ARGIA. Bernardo Atxagaren istorioak zuk egokitu dituzu. Ze aldaketa eman diozu jatorrizko gidoiari?
J.R.ZUBIMENDI. Gidoi hauek orain dela bederatzi urte idatzita daude. Garai hartatik hona preskotasun aldetik, naturaltasun aldetik, estilo aldetik nabari da Bernardok izan duela aldaketa. Nik ikutu batzu bakarrik eman dizkiot, funtsean nabardura batzuk batzuk baizik izan ez direnak.
A. Ze zailtasun izan duzu herri giroko istorio hauek irrati saio bihurtzeko garaian?
J.R.Z. Umetan herri giroa ezagutu dugunoi, ez zaigu hain zaila egiten herri giroa isladatu ahal izatea. Gidoiak nahikoa markatuta dauzka gainera urratsik nagusienak. Zuzendaritzak lan haundiagoa eman digu. Hasteko, bikoizleek dramatizatzen ikasi behar izan dute, eta horretaz gain, zazpi istorioak kontutan hartuta hogeitik gora ahots koordinatu behar izan ditugu.
A. Nola egiten dituzue grabaketak?
J.R.Z. Lokuzioa grabatzen da lehendabizi, hainbat istorioena egina dugu jada. Orain, grabatutako horien montaia lanetan gabiltza, erabat bukatuta dozena bat atal, (bi istorio) ditugu.
A. Nolabaiteto eredurik izan duzue, programarik ikusi duzue lana burutzeko?
J.R.Z. Nik entzuna nuen duela 30 urte Espainian grabatu zuten "El quijote'' osoa eta haren zatiren bat edo beste entzun dut berriro, baina egia esan, non egiten ote dituzten bila ibili naiz, ez dut, ordea, aurkitu.
A. Lana euskara ikasten ari denarentzat egokitua omen da.
J.R.Z. Lana hizkuntza aldetik euskadun zaharrentzat egokitua dago. Alde horretatik ez da inongo mugarik jarri. Nik egokitu nuenean euskadunentzat egokitu nuen.
A. Behar baino mantsoago grabatua dago ordea.
J.R.Z. Hori bai, baina egokipena, testua bera ez. Halabeharrez egin da mantsoago kontalariaren hitzegiteko modua. Naturaltasunak eskatuko lukeena baino mantsoago, produkzioaren eskaria egin duenetako bat HABE izan delako izan da, eta beharkizun didaktiko batzu dituztelako. Ez dakit zehazki ze mailetarako pentsatua duten haiek, baina maila guztietarako gaia badute, bizitasuna hala ere badu, ez behar bada behar duen abiaduraz, baina bizitasun naturala badu.
Garbiñe Ubeda
43


GaiezKomunikabidIrratiaEuskadi irrSaioak
GaiezKomunikabidIrratiaEuskadi irrTeknikoak
PertsonaiazUBIMENDI1

Azkenak
Mingain urdina

Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.


2025-09-01 | Jakoba Errekondo
Pagatza, bizitza, sutza

Ez naiz aparretsia, orraztearen aparretsia, ezta gutxiagorik ere. Baina ikasturte berriari ekiteko, zer den ez den, lakarra zuzen-zuzen ederki asko eginda nator zuregana.


2025-09-01 | Garazi Zabaleta
Gidari artzain eskola
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila

Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]


2025-09-01 | Irati Diez Virto
Satitsua
Burmuina txikituta bizirauten duen ñimiñoa

Bizitza azkar pasatzen dela entzun eta esaten dugu maiz. Hala ere, gizakiok urte dezenteko bizi-itxaropena daukagu. Hainbat urte izan ohi ditugu ongi garatu, bizi eta ugaltzeko. Badira, ordea, hori guztia denbora askoz ere laburragoan egin behar duten gu bezalako ugaztunak:... [+]


2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


2025-08-29 | Egiari Zor
Elkarbizitza demokratikoak begirunea eta neurritasun instituzionala eskatzen ditu

Abuztu honetan polemika berri bat piztu digute, beste behin, belarrondokoa ematea baino larriagoa izan dena. Azken hamabost urte baino gehiagoan, Glen Cree ekimenetik hasi, Estatu bortxaren biktimei aitortza legala emateko mekanismoen sorreratik segitu eta herri honetan ireki... [+]


Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea epaituko dute lurrak nitratoz kutsatu dituelakoan

Irailaren 2an izango da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte.


Maila altua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons.
Bakarlaria: Isabelle Faust (biolina).
Egitaraua: Pärt, Dvorak eta Sibeliusen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Eskoletako euskalduntzea “arriskuan” ikusita, Aiaraldeko dozena bat ikastetxek konpromisoen dekalogoa adostu dute

Gordin esan dute Aiaraldeko ikastetxeok: euskalduntzea “arriskuan dago” eta ikastetxeek, bakarrik, ezin diote aurre egin “egoera larriari”. Autokritika egin, eta hamar konpromiso hartu dituzte, hezkuntza komunitateek praktikara eramatekoak. Era berean,... [+]


Atlantikoko korronte baten kolapsoa adituek uste baino gertagarriagoa da

Ikerketa batek ondorioztatu du adituek uste baino AMOC korrontearen kolapsoa egoteko aukera handiagoak daudela. Korrontean aldaketa handiek eta azkenengo kolapso batek euri tropikaletan eraldaketa handiak eragingo lituzke, Europan negu oso hotzak eta uda lehorrak izango... [+]


Gutxienez 23 hildako izan dira Errusiak Kieven egin duen aire erasoan

600 misil eta dronetik gora bota ditu Errusiak Ukrainako hiriburuaren aurka. Gerra hasi zenetik egindako aire eraso handienetakoa da. Zelenskik nazioarteari eskatu dio erantzun dezala, Putin Trumpekin bildu eta bi aste eskasera.


2025-08-29 | Joan Mari Beloki
Trump bake bila?

Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]


Poligono eolikoak: oportunismo gutxiago eta plangintza demokratiko gehiago

Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]


Nafarroako informazioaren arloko profesionalek Gazako kazetarien sarraskia salatu dute

Informazioaren arloko dozenaka profesional bildu dira ostegun arratsaldean Iruñeko Gazteluko Plazan, Gazan kazetari lanetan ari direnen aurka Israelgo armada egiten ari den sarraskia salatzeko.


Eguneraketa berriak daude