"Ez dago gaitasun legalik kontratu laborala emateko"


1990ko urriaren 28an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Emilio Barbera EHUko erretoreari elkarrizketa
EMILIO BARBERA
"Ez dago gaitasun legalik kontratu laborala emateko"
Barbera erretorea elkarrizketatu behar genuela eta erretoregoko goardia juratuek aurrera jarraitzeko baimena eman ziguten. Galdera ugari buruan eta zrazoetatik hasi gu. Kontratu laboralaren gatazka aipatu eta Barbera goardian jadanik. Seriotasuna hasieran eta berriketaldi lasaia gero. Unibertsitatearen giro "epel-epelean" berorren arazo nagusienetakoen inguruan ihardun genuen.
ARGIA. Gauza asko entzuten da komunikabideetan unibertsitateaz, baina kaleko jendeak ez daki ondo azkenaldiko gatazka honen atzean zer dagoen. Zein dira irakasle asoziatuak eta errektoregoa banatzen dituen sakoneko planteamentuak?
EMILIO BARBERA. EZ dut uste dagoenik, uste dut gatazka honek ez duela garrantzirik gehiago hizketan iharduteko. Gatazka manipulatua izan da eta gehiegi idatzi da honetaz. Hau unibertsitatearen jardunaren zati txikitxo bat besterik ez da eta unibertsitatearen arazoa hau dela agertzea guztiz faltsua, absurdoa eta lekuz kanpokoa da.
A. Europako unibertsitateetan bai bide funtzionariala eta bai laborala martxan daude. Hemendik bi urtetara europakoekin homologatzeko kontratu laboralaren bidea zabalduko bada estatuan, zein dira arrazoiak une honetan EHU-UPVn ukatzeko?
E.B. Lehenik, europan badira itaera laboraleko kontratuak baina beti kontratu iragankorrak dira, aldibaterakoak, munduko unibertsitate guztietan kontratu laboralak aldibaterakoak dira. Aldibaterako kontratu laborala EHU-UPVn sartzeko eskaria oso zaharra da, nik ere defendatu nuena, eta ez da orain dagoen arazoa.
Estatua aipatu duzu baina nik ez nuke aipatuko, izan ere EHU-UPVko irakaslegoa autonomoa da, unibertsitate honen irakaslegoa, une honetan lege batzuen pean dago, batzu Euskadiko legeak eta besteak estatukoak, baina irakaslego propioa da. EHU-UPVk bere aldetik kontratu laboralak sor ditzake, estatuko erreferentzia jarraitu gabe, -baina unibertsitateak dituen bideetatik egin behar du, demokratikoki eta ordenatuta. Baina orain eskatzen dena ilegaltasunean dago. Gainerakoan inor ez dago kontratu laboralak sortzearen aurka, inola ere, gertatzen dena da une honetan ez daudela aukeran.
A. Baina zergatik ez daude une honetan aukeran? Zein da sakoneko arrazoia, ba al dago arrazoi estrukturalik horren atzean?
E.B. Oso erreza, ez dagoela gaitasun legalik kontratu laboralak emateko, estatuko eta komunitateko legeek ez dute uzten une honetan kontrato laboralak luzatzen.
A. Orduan Lan Magistraturako martxoko epaiak zergatik aitortzen die izaera laborala irakasleen kontratuari?
E.B- . Kontratu horiek egin ziren unean hutsune legala zegoelako, eta hutsune legal horretan, filosofikoki eta teorikoki kontratu hori laboraltzat har daiteke, teorikoki bakarrik. Aplikazio praktikoan, epaiak ere dio, kontratuaren klausularen arabera jokatu behar dela, eta hor dago kontua.
A. Beraz epaiak interpretario bat baino gehiago ditu?
E.B. Ez, hori kutsatutako giro honetako zati bat da. Hor interpretazio bakarra dago eta argi dago oso, kontratu horick irailaren 30ean agortu ziren eta kitto.
A. Lehen lege aldetiko oztopoa aipatu duzu, baina legearen atzean unibertsitate eredua dago. ..
E. B. Ez dauka zerikusirik unibertsitate modeloarekin, kontratu-lotura arautzen duen legalitatea da. Ez du zerikusirik ezerekin, legez araututa dator kasu bakoitrean ze kontratu mota izango diren. Eta honek dio irakaslegoak kontratu administratiboa behar duela. Eta gainera kontratu administratiboa laborala bezain ona da. Guzti honen atzean beste historia zahar bat dago, eta oraingoa haren deformazio edo karikatura absurdo bat da. Historia hura benetakoa zen, EHU-UPVk hezkuntza ministeritzaren peko irakaslegoa zuenean, unibertsitatearen autonomia maite zuen irakasle talde handi batek irakasle gorputz propioa eskatzen zuen, eta hori bide administatibo edo untzionarialetik egin ezin zenez, une hartan hori egiteko kontratu laborala bide bakarra zen. Hura oso ideia interesgarria zen, baina ez du zerikusirik gaurkoarekin, gaur irakaslego propioa badagoelako, transferitua bait dago. Beraz, helburu hura jadanik ez dago, beste zerbait izango da.
^A. Nolanahi ere, irakasle taldeak elkartasan haundia lortu du. Ze irtenbide ikusten diozu gatazka honi?
E.B. Ez dakit. Ez daukat igarkizunetarako gaitasunik. Egia bada jende guztiak Euskal Herriko Unibertsitatea aurrera atera nahi duela, unibertsitate publikoa defendatu nahi duela, orduan ez da arazorik egongo. Hori egia ez bada, agian arazoak egongo dira.
A. Azken egunetan arazoa konpontzeko irakasle kontratatuekiko kontaktuak izan dira, ez da?
E. B. Zeinetaz ari zara, paparretik helduta eta horrela izandako kontaktuez ala kontaktu zibilizatuez?
A. Ez dakit ziur, paparretik heldutako horrelako kontakturik izan den, batzuek baietz diote, beste batzuek ezetz...
E.B. Seguruasko paparretik heltzea jasan duenak baietz esango du, eta heldu duenari igual ezetz esatea bururatzen zaio, komenientzia kontua da. Gainerakoan, hilabete pila bat daramagu hitzegiten, serita, eta denok dakizkigu arrazoiak, beraiek badakite unibertsitatea beti saiatu dela denak barruan egon daitezen eta gainera badakite urte t'erdi dagoela unibertsitatean egoteko modu ezberdin guztiak garatzeko.
A. Beste gui blote batera paseaz, uníbertsitatea euskalduntzeko ze lehentasun dauka zuen talde errektoralak?
E. B. Guretzat lehentasun erreala da ez dadila egon talde euskaldunik irakasle euskaldunik gabe. Hori da lehentasuna. Kontutan izan arazoak daudela. Kontu egin ikaslegoa ehunekoa dela, lehen ehun hoiek denak ez-euskaldunak ziren eta irakaslego egina genuen. Denborarekin, ikastola eta abarren eraginez ehun hoietatik zati bat eus kalduna da. Baina kontu, ez dizkiegu lehengo ehun hoiei gaineratzen, ikasleak ez dira gehitzen, beraz eus kal lerroak zabaltzeko besteak gutxitzen dira. Irakasle erdaldunak kendu behar ditugu, irakasle batzu geldi kontaktu zibilizatuez uzten ditugu eta ezin da inor bota. Eta irakasleen or dezkatze azkar bat egin ezin dugunez, eta horretarako fondorik eta plaza justifika ziorik ez dugunez, lehenta sunak jartzen ditugu arlo batzutan.
A. Baina horretarako ez da plangintza indartsurik ikusten, errektoregoak justu justu barneko presioei erantzuteko lana egiten du.
E.B. Hori da presio egiten duenari gustatzen zaiona, bere presioarekin gauzak lortzen dirala propaganda eitearren. Hori gezur hutsa da. Unibertsitatearen bokazioa euskalduntzea da, eta presioa bide beretik egiten jarraitzear parasistismoa deitzen zaio. EHE-UPVk une honetan ez du behar inolako presiorik euskalduntzeko, gure plangintzak une honetan oso anbiziosoak dira. Baina ezin ditugu 400 irakasle bota erdaldunak direlako.
A. Leku guztietan esaten da unibertsitateak beregizarteari erantzun behar diola. Unibertsitate honek ez al dauka kanpoko baldintzapen gehiegi, irakaslegorako tribunaletan, ikasketa planak diseinatzerakoan... ?
E. B. Ez, argi eta garbi. Unibertsitatea guztiz autonomoa da. Une honetan dependentziarik badauka Eusko Jaurlaritzatikakoa da, dirua eta kontrola hortik datorrelako, baina ez estatutik. Estatuko irakasleak erabiltzea batzordeetarako eta ebaluaketarako ez da inolako dependentzia, ebaluaketa problema hutsa da. Irakaslegai bat fisika emateko gai denentz erabakitzeko aditu txinatar bat ere ekarri genezake. Alde horretatik nazioarteko tribunalak osatu behar genituzke.
Ikasketa planei dagokienez, egia da oraindik frankismoaren garaikoak dauzkagula asko, baina orain berritu behar ditugu. Urte bete daukagu Ikasketa planak egiteko eta oso prozesu garrantzitsua da.
A. Irakaskuntzaren gaian sartuz, irakasleen lana ebaluatzeko eta beraien kalitatea neurtu eta hobetzeko oraingo funtzionaritza bidea ez al da oso itxia? Kontratu laboralak alde horretatik ez al ditu beste bide batzu ematen?
E. B. Gu beti egon gara ebaluaketa horren alde. Eta hain zuzen ere funtzionari izateak aukera gehiago ematen ditu ebaluatua izateko eta baita ondo erantzuten ez duena alboratzeko ere. Alde horretatik kontratu laboral indefinitua askoz txarragoa da, lanean ez erantzun arren, ezagutzen al duzue bere postutik egotzia izan den norbait kontratu laboral indefinitua edukita? Inor ere ez. Euskal Herriko Unibertsitatean ebaluaketaren arlo hori aurrikusia dago eta hori posible da oraingo irakaslego ereduarekin.
A. Baina hori ez da inola ere gertatzen errealitatean.
E. B. Ni Madrilen egona naiz gai horri buruzko tribunal batean eta bost urtean behin irakasleak ebaluatzea proposatu nuen eta gainditzen ez dituena, kanpora. Gainera, EHU-UPVko estatutuak irakasleen ebaluaketari dagokionean beste leku guztietan baino aurreratuagoak dira, ikasleek beren irakasleak ebaluatzeko ahalbidea aurrikusten du.
A. Bukatzeko galdera arantzatsu samarra. Unibertsitateko erabaki zentruetan danden irakasleak, batzu kanpotik etorriak (asko) eta beste batzu bertakoak, ez al daude urrun herri honen kezka eta lehentasunetatik? Horrek ez al du zalantzan jartzen, kultura, politika eta gizarte mailan unibertsitateak gizarteari erantzuten diolako leloa?
E. B. Baliteke. Baina kontutan eduki kanpotik duela urte gutxi etorri izanak ez duela esan nahi herri honen nahiak bereganatzen ez dituenik. Ni duela hamabi urte kanpotik etorria naiz, baina herri honetako prozesua interesatzen zitzaidalako etorri nintzen eta honegatik jarraitzen dut lanean. Gizartearekiko urrunketa jarrera pertsonalaren kontua da. eta hor denetik dago.
Jon Sarasua
Xabier Letona
"Unibertsitatearen bokazioa euskalduntzea da eta presia bide beretik jarraitzeari parasitismoa deitzen zaio".
"Egia da ikasketa planak frankismoaren garaikoak ditugula, baina orain behar ditugu berritu".
"UPV-EHUko irakasleen ebaluaketa sistemak beste inon baino aurretuagoak dira".
35-39


GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaEHUErrektoreak
PertsonaiazBARBERA1
EgileezLETONA1Gizartea
EgileezSARASUA2Gizartea

Azkenak
Espainiako Gobernua Kanarietan dauden 827 asilo eskatzaile lekualdatzen hasi da

Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]


Getariako Salbatore jaietan emakume baten aurkako “eraso larri” bat salatu, eta egitaraua bertan behera utzi dute

Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.


Gizon bat atxilotu dute Erriberagoitian beste bat hiltzea leporatuta

Gizona Bilorian (Araba) hil dute, ustezko hiltzailea atxilotu dute Añanan (Araba).  


Al Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek

Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]


Zarrakazteluko sutea kontrolatzeko lanetan jarraitzen dute suhiltzaileek

Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela jakinarazi du gobernuak.


Emakumeak gizonenak ziren lekuak hartzen

Bizikleta hartu eta errepidera ateratzeko gogoa. Olatu gainean surf egiteak zein sentsazio eragiten duen probatzeko irrika. Mendirik mendi ibiltzearen plazera sentitzea. Mendian, hainbestean, baina emakumeak ez du erraza izan gizonenak izan diren kirol eremuetan sartzea... [+]


2025-08-11 | ARGIA
Editoriala
Hartu edo utzi

Okindegiko ilaran, bi emakume. Itxuraz erdi-ezagunak, hitz egiteko duten moduagatik. Pareko egunkaria hartzeko keinua egin du bietan zaharrena dirudienak, eta zera esan dio besteari: “Dauden albisteekin, agian gaur nahiago izango dut animalien dokumental bat ipini”... [+]


“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Eguneraketa berriak daude