Ramon Lazkano: "Ezinditut nire lana eta errealitatea, kaleko musika, berezi"

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Ramon Lazkano konpositoreari elkarrizketa.

Ramon Lazkano: "Ezinditut nire lana eta errealitatea, kaleko musika, berezi"
Bere Pariseko lanetatik atsedenalditxo bat hartuz Donostiako kafetegi batean topatu dugu Ramon Lazkano konpositore gaztea. Hiri horretako Musika Hamabostaldian "Chant III" bere azken obra aurkeztu du abuztuan.
ARGIA. Hogeitabi urte eta dagoeneko historia luzea duzu.
RAMON LAZKANO. Bai, txikitatik, hamaika-hamabi urterekin hasi nintzaion honi gusto hartzen eta ikastola eta gero Escuderorekin ikasi nuen konposizioa eta hemezortzi urterekin bukatu nuenez 1987an Pariserako beka eskatu nuen.
A. Gustora ari al zara, Parisen?
R.L. Bai, eta azaroan ikasketak bukatu arren hantxe segitzeko asmotan nago, hemen ezer ez dago eta. Noski, Madriletik pasa ez izanak zenbait problema ekar diezadake, Espainian ez bait dut projekziorik baina...
A. Frantzian bai ala?
R.L. Bai, han urte hauetan Evreux, Angers, La Corneuve, Parisen estrenatu izan ditut zera batzuk... Han azpiegitura nahiko ona dago, eta bestalde lan egiteko medio hobrak ere. Elektroakustikarekin esate batera hemen hasi baizik ez dira egin eta han ikasteko aukera izan dugu.
A. Zuk lanean erabiltzen al duzu?
R.L. Nik neuk beste era bateko musika nahiago dut, baina elektroakustika, besteren artean, musika instrumentalean aplikatzeko ere oso baliogarria da. Esate baterako apirilean burutu nuen "Chant II" viola eta zinta magnetikorako konposizioan, denbora eta tinbre arloan aplikatu nuen.
A. Eta hemen, egiten al zaizu jaramonik?
R.L. Bueno, hemen Euskadiko orkestak sinfonia bat egin dit, eta 89ko Musika Asterako ere pieza bat egin nuen...
A. Chant IIIz esaiguzu zerbait.
R.L. Ba, pieza honetarako ez nuen formazio tradizionalik nahi eta, hiru tronboi, hiru txelo eta klarinete baju bat erabili ditut.
A. Nolakoa izan da sortze prozesua?
R.L. Ikaragarria. Sei hilabeteko lana, idaztea hilabete terdiz egin badut ere. Ez bait dago zerutikako inspiraziorik honetan: etxean giltzaperatuta ordu piloa egin beharra dago.
A. Eta pozik gelditu al zara?
R.L. Bai. Momentu honetako nire behar espresibo guztiak biltzen dituen obra da.
A. Zein dira zure erreferentziak?
R.L. Bizirik dauden konpositore askorengatik jaso dut zerbait, dela pentsamentuan, dela teknikan edo estetikan... Baina bat esan eta beste zazpi ahaztuko litzaizkidake.
A. Esan bada zortzirak.
R.L. Lutoslawski eta Dutilleux, 10.etakoak, eta Boulez, Donatoni, Halffter, Henze, Berio eta Maderne, 20-30.etakoak. Berriagorik ezin esan oraingoz.
A. Eta bestelako musiketatik?
R.L. Eraginak asko dira: entzuten ditudan hots eta doinu guztietatik jasotzen dut zerbait. Baina, igual obra bat asko mirestu arren hartatik ez duzu ezer jasotzen, eta gero berriz maite ez duzunetik –nire arrebak batzutan jartzen duena edo taberna musika errepikakor horretatik esate batera–zer edo zer jaso egiten duzu.
Nik ezin ditut nire lana eta errealitatea, kaleko musika, berezi. Horregatik, nire lankide batzuk ez bezala, garbi esatea daukat niri kale musika horiek, rocka, erritmo karratua, parte ahulak azentuatzen dituena, ez zaidala gustatzen. Iruditzen zait musika horiek, zenbat eta interes gutxiago izan, orduan eta altuago jartzen direla.
A. Zer iruditzen zaizu Hamabostaldia?
R.L. Hau eta hura esango nuke baina, egia esan, perspektiba falta dut kritika sakon bat egiteko. Dena den, Malher-en kontzertua eta beste zera interesante pare bat izan da baina, gauza handirik ez. Victoria Eugeniako programari soilik ematen bait zaio garrantzia, beste guztia bazter utzita. Bertoko prentsak aldiz XX. mendeko musikaz batere kritikarik ez du argitaratu.
A. Euskadito orkestraz.
R.L. Bere programazioa ez zait oso egokia iruditzen, halere kalitatez igo direla uste dut. Hemengo jendea preparatzea ongi litzateke baina horrek luze joko du, Kontserbatorioko maila ez bait da izugarria.
A. Noizko diskoren bat?
R.L. Mesedez! Bururatzea ere! Alemanian argitaratzen da era honetako musikarik gehiena, eta han ere klasiko kontenporaneoak soilik argitaratzen dituzte.
A. Esaiguzu zein den zure instrumento faboritoa.
R.L. Niri grabeak gustatzen zaizkit, demagun klarinete bajoa.
A. Orain zer?
R.L. Lasaialdia bukatzen ari zait. Aurki Parisera joango naiz eta berriz ere lanean sartuko naiz buru-belarri.
Pablo Sastre
"Madriletik pasa ez izanak zenbait problema ekar diezadake, hemen ez bait dut projekziorik, baina".
"Chant III-k momentu honetako nire behar espresibo guztiak biltzen ditu".
48-49

GaiezKulturaMusikaMusika klasPertsonak
PertsonaiazLAZKANO8

Azkenak
UEMAra beste bost herri batu dira eta plan estrategikoa adostu dute

Azkoitian egindako aurtengo lehenengo batzar nagusian batu dira UEMAra ondoko bost herri hauek: Donamaria, Ibarrangelu, Mundaka, Mutiloa eta Ormaiztegi.


Istilu arrazistak gertatu dira Martzillan, eta bizilagunek adingabeen zentroa ixtea eskatu dute

Joan den asteko asteazkenetik ostegunera bitarteko gauean istiluak izan ziren Martzillan (Nafarroa), eta hainbat bizilagunek harriak eta aulkiak jaurti zizkieten zentroan zeuden etorkin adingabeei. Bizilagunak kalera irten ziren igandean, "herri seguru bat defendatzeko"... [+]


BSHko langileek Eskirotzeko lantegiko sarrera moztu dute berriz, kaleratzeen aurka

Joan den astean iragarri zuen BSH enpresak Eskirotzeko lantegia itxiko zuela langile batzordeak, Espainiako Industria Ministerioak eta Nafarroako Gobernuak eginiko eskaerei jaramonik egin gabe. Asteartean egingo dute Enplegu Erregulazioko Espedientearen negoziatzeko lehen... [+]


B etiketadun ibilgailuak Bilboko Emisio Gutxiko Eremuan sartzea debekatu dute

Neurriak orain arte, A etiketadun eta etiketarik gabekoei eragiten zien.


Subflubialaren proiektua gelditzea eskatu dute Leioako Artatza parkeko kanpaldian

Ekainaren 14 eta 15ean ibaipeko subflubialaren proiektuaren aurkako kanpaldia egin zuten 200 lagun inguruk Subflubiala Ez! plataformak antolatuta.

 


Israelek eta Iranek elkarri eraso egiten jarraitzen dute, geroz eta intentsitate handiagoarekin

Israelek ostiralean Irani eraso egin ostean, azken horretako lider nagusi Ali Khameneik "mendekua" iragarri zuen. Israelen erasoek dagoeneko 224 lagun hil dituzte Iranen; 23, berriz, Iranek Israelen eginikoek, horietatik zortzi igandean. Irango Parlamentuan NPT Arma... [+]


2025-06-16 | Behe Banda
barra warroak
Berandu zabiltza

Oporretan nago baina oraindik ez dut zutabea hasi. Oporretan nago baina nire gelak ez du igarri. Oporretan nago eta etxeko hautsa ez da mugitu. Oporretan nago eta topaguneko kanpin dendak lokatzez beteta jarraitzen du egongelan. Oporretan nago baina nire agenda ez da... [+]


Ehunka herritar turismo masiboaren aurka manifestatu dira Donostian, Europako hainbat hirirekin koordinatuta

Donostiako desazkunde turistikoaren aldeko BiziLagunEkin plataformak deituta, Europa hegoaldeko turistifikazioaren aurkako SET sarearekin koordinatu dute ekimena.


Analisia
Kanarietara bidaiatzeko oharrak

Mingainari kosk txikia eginda joan ginen oporretan Kanarietako Lanzarote irlara. Maiatzaren erdian, turista asko-askorik topatuko ez genuela jakinda, prezio guztiak ere merkeago, eta hara eta hona mugitzeko lasaitasun gehiago. Espero bezalaxe izan zen. “Esperientzia”... [+]


2025-06-16 | Bertsozale.eus
Unax Aizpuruak irabazi du Euskal Herriko Eskolartekoa
Arantzan izan da saioa eta herrialde guztietako 13 bertsolari aritu dira kantuan. Bertsozale asko gerturatu dira eta giro ona gailendu da.

Jerusalemen eraikitzen ari den tren sarea gelditzea eskatu diote ehunka lagunek CAFi

CAFek urteroko akziodunen batzarra egin duen egun berean, Jerusalemgo trenaren martxan duen tren proiektua bertan behera uztea exijitu diote Donostian eginiko manifestazioan. Amnesty Internationalek hitza hartu du tren ekoizlearen akziodunen batzarrean, eta Israelen "legez... [+]


2025-06-16 | Aiaraldea
Juan Garai konkistatzailearen “aurpegia zuritzea” leporatu dio EH Bilduk Urduñako Udalari

2025. urtean konkistatzaile baten omenezko monumentu bat egitea "lekuz kanpo" dagoela adierazi dute oposizioko kideek.


Irungo kale-segurtasuna zaindu nahian sortu den ‘Auzo Patruilak’ ez ditu agintariak kezkatzen

Irungo Udalak isilarena ematen duen bitartean, asteburuero hiriko kaleen segurtasuna zaintzeko aitzakiapean "Patrullas Vecinales" antolatu duten herritarren taldea ugaritzen doa. Ertzaintzak sare sozialetan ikusi dituztela aitortu du, baina Andoni Urdangarin Irungo... [+]


Eguneraketa berriak daude