EEBBak munduko jendarme lanetan

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
HBko Jon Idigorasekin Persiar Golkoko gatazkaren ondorioei buruz
JON IDIGORAS (HB)
EEBBak munduko jendarme lanetan
ARGIA. Zein ondorio ekar lezake Persiar Golkoko gatazkak mundu mailan?
JON IDIGORAS. Gatazka oso larria da zalantza barik eta petroleoa tartean izanda epe laburrean eragin ekonomikoa izango du baina ez dut uste gatazka beste lurraldeetara zabalduko denik, hots gerra mundiala etorriko denik hortik. Baina egoera oso larria da, bere interesen defentsan munduko jendarmea izateko ate guztiak zabaltzen bait zaizkio EEBBei. Eta hau berez larria bada are larriago kontuan harturik Mendebaldeko Europaren erabateko babesa duela.
Gure ustez itxurakeria eta lotsagabekeria ugari ageri da Irakeko inbasioaz hitz egitean. Irak gerrazale eta espansionista bezala agertu izan da azken urteokaz eta gaitzesten dugu burutu duen inbasioa, baina argi da EEBBek eta mendebaldeko estatuek ez dutela maila berean jokatzen munduan zehar gertaturiko gainontzeko inbasioekin, Israelek okupatutako lurraldeak adibidez, edo Hegoafrikarekin, edo Panama eta Granada, non EEBBek gobernuak aldatu izan dituzten, edo... Orohar, EEBBetako munduko jendarme lan honek nazioen subiranotasunaren galtzea dakar, EEBBek bere interesak arriskuan ikusiz gero edonon parte hartuko bait dute.
Xabier Letona
18


Gaiez\Politika\Nazioartea\Gerra/Iraul\Golkoko ger
Pertsonaiaz\IDIGORAS1

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!