Bizkarrezurra: "Iparraldelo publikoak ez ditu berritasunak maite"


1990ko uztailaren 15ean
Bizkarrezurra musika taldekoei elkarrizketa.

"IPARROCK-90" MUSIKALDIKO LEHIAKETAN HOGEITIK GORA TALDE PARTU HARTU ZUTELA, "BIZKARREZURRA" ROCK TALDEA SUERTATU ZEN FINALISTA
Bizkarrezurra: "Iparraldelo publikoak ez ditu berritasunak maite"
Aurten lehenengoz, maiatza eta ekaina bitartean "Iparrock 90" musikaldia ospatua izan da. Iniziatita, rock talde desberdinen eta Iparraldeko irrati euskaldunen laguntzaz, Izurako "Haize Berri", Hazparneko "Ehiartze" eta Zuberoako "Uhaitza" taldeen eskutik etorri da eta era berean antolaketa. Musika lehiaketara inguratu diren taldeak hogeitik gora izan dira.
Hiru finalerdi eta final bakarrean, kalitatezko musika entzuteko aukera izan da azken bi hilabeteotan iparraldean. Kontzertu guzti hauek grabatuak izan dira eta irratiek zabaltzera emanak. Musikaldian parte hartzeko baldintzak hiru izan dira. Noski iparraldekoa izatea, euskaraz kantatzea eta talde ez profesionala izatea. Helburuak berriz anitzak eta maila handi batean bete direnak. Talde berrien ezagutza bultzatzea, Iparraldeko rock-a bultzatuz eta musikaldi erakargarriak antolatzea. Finaleko irabazleetako bat dugu "Bizkarrezurra" taldea eta sari gisa IZ disketxean grabazio bat burutzeko aukera izango du. "Bizkarrezurra" taldeko Paxkal, Iñaki eta Kitturekin mintzatu gara.
ARGIA.- Orain bi urte sortu zenuten Bizkarrezurra taldea, zenbat kanta egin dituzue ordudanik?
Paxkal.- Kantu gehienak guk asmatutakoak dira, bat edo bi salbu. Baina hauek ere, ez ditugu hartu eta berdin egin, moldatu egin ditugu, ahal izan ditugun bezala. Eta orain izango ditugu hogetabost bat kantu inguru.Orain bi urtetatik jotzen ditugu batzu eta aspertu ere egin gara.
A.- Nola definitzen duze egiten duzuen musika, zein motatakoa da?
Paxkal.- Bai ska, bai reggae, bai folk, eta bai hard core. Piska bat denetarik egiten dugu. Taldean oso gustu desberdinak daude, gure artean ez dugu batere musika bera entzuten. Bakoitzak maite duen estiloa ezartzen du beti kantu bakoitzean.
A.- Musika mota guzti hauek jotzeko, zenbat instrumentu dituzue?
Iñaki.- Bateria, baxua, gitarra, tekladoa, flauta, gaita, txalaparta...
A.- Nola ikusten duzue Iparraldeko rock-aren egoera eta zein oztopo dituzue rock-a egiteko orduan.
Paxkal.-Batetik iparraldeko rock-aren publikoa euskalduna da beraz euskaraz abesten baduzu gehienetan aurrera ateratzen zara. Beraz ez da hainbesteko zailtasuna ateratzeko euskaraza kantatzen bauzu. Gure hautaketa hasieratik euskaraz kantatzea izan zen eta beraz ez dugu arazorik izan. Talde bat biziki gaztea gara eta 30 bat kantalti egin ditugu, orduan pentsa. Uste dut erreza dela jotzea. Gero beste gauza bat da publikoak ez dituela maite berritasunak. Badira talde batzu biziki onak eta biziki interesgarriak eta ez dira ateratzen nahiz eta euskaraz abestuz, berritasunik ez bait dituzte maite iparraldean. Adibidez, Kanabera, keñu eta beste batzu ere badira biziki onak direnak, baina gogorrak ez direlako ez dira ateratzen. Hemengo publikoak badu moda bat musika gogorra entzutea: baina hori ere ikusi betar da, zer den gogorra. Distorsioa erabiltzea gogorra bada orduan badira talde anitz horrelakoak. Nik ere erran nahi dut berritasunik maite ez dituzten talde batzu badirela. Orain hamabost urte gauza bera jotzen zutela eta oraindik ateratzen dira eta asko. Erran onak direla baina hamabost urtez musika bera egitea eta berritasunik ez ekartzea aski bitxia atzematen dut eta hori onartzea poseismoa dela ere bai.
A.- Badago dirurik irabazterik, materialea erosteko eta abar?
Paxkal.- Bai eta ez. Irabazten ahal da piska bat, material gutti erosteko. Baina dirua galtzen da anitz iparraldean rock taldeetan. Guk adibidez ez dugu libera bat ere eta ikusten duzu dugun materiala, ez dago hain gaizki.
A.- Hegoaldearekin zein harreman duzue, hango musika taldeekin eta publikoarekin?
Iñaki.- Hango jende bat ezagutzen dugu; bi kontzertu egin ditugu Iruñean. Baina hemen badira beste talde batzu ez dituztenak gure harremanak.
A.- Eta diskoa grabatzeko dituzuen medioak eta nola daude?
Paxkal.- Prestuak, Zerri Bazka, Iztripot, Bizkarrezurrak, Kanabera, Erokeria eta beste talde batzuen artean ZTK antolatu genuen. Zimako Talde Koordinakuntza da, elkarte bat, promotora antzeko bat, taldeak ezagutarazteko. Hor erosi dugu multipista ttiki hori eta hasiko gara gure maketak egiten, orain arte ezinezkoa zena, baina orain ahal dena.Egia da ezin ditugula maketak egin nahi ditugun bezala. Diskarena zailagoa da, ez digute inoiz horrelakorik aipatu. Ohiuka disketxearekin zerbait hitzegin izan dugu baina ikusi egin behar. Gainera jakin behar dute guk pensatzen dugula orain hegoaldean ez dela talde berri anitz eta bestetik ez direla haina onak . Nik uste dut Iparraldean badirela talde batzuk hobeagoak, Zein Ere eta Keñu besteak beste.
A.- Iparrock amaitu berria da, zer pentsatzen duzue horri buruz, nola joan da.
Kittu.- Iparrock-en helburua zen, iparraldeko taldeak ezagutaraztea. Orain hilabete batzu anitz talde sortu dira eta horiek piska bat ateratzea zen helburua eta uste dugu bete dela. Datorren urtean berriro ospatuko da, baina ez da txapelketarik izango.
A.- Posible al da Iparraldeko taldeak bezala funtzionatu ahal izatea?
Paxkal.- Ateratzeko behar da publiko bat izatea. Musika, ez da ona edo berezia behar. Produktoreak ikusiko duenean publiko bat duela taldeak, aukera emago dio. Azken finean Euskadin edozein tokitan bezala da. Diska bat grabatuko da dirua emango badu. Ez taldeentzako edo euskaraz abesteagatik, ezin da diskarik grabatu, diruarengatik ez bada. Horregatik talde ttikiek ezin duten irten, haien musika ez bait da entzuten, eta ondorioz ez dira ateratzen eta ez badira ateratzen ez da haien musika entzuten. Azkenean zirkulu bizioso bat da. Eta kontua da nola atera hortik....
A.- Zer kantatzen duzue, zer esaten zuen kantuetan, errebeindikaziorik agertzen da?
Paxkal.- Kantu batzu gureak dira eta beste batzu, beste poetei hartzen dizkiegu. Gehienetan gureak dira. Jadanik Iparraldean euskaraz abestea errebeindikazio bat da. Hain atzeratua da auskara Iparraldean. Pentsatzen ditugun gauzak kantatzen ditugu eta pentsatzen ditugunak errebeindikazio asko dira.
BIXENTE VRIGNON
Zimako Talde Koordinakuntza (ZTK), Iparraldelo taldeak ezagutarazteko sortu den elkartea dugu.
Bízkarrezurra taldeak Iparraldean nahiz Hegoaldean eman izan ditu kantaldiak.
50-51

GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakBIZKARREZUR
EgileezVRIGNON1Kultura

Azkenak
Aroztegiko epaiketaren kronika (bosgarren eguna)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean

Fiskalak eta akusazio partikularrak zazpi auzipetuen zigor eskaerak berretsi dituzte, 46 hilabeteko kartzela zigorra eta 56.000 euro enpresei egindako kalteen ordain gisa. Auzipetuen abokatuek absoluzioa eskatu dute. Epailearen eskuetan geratu da erabakia.


Arabako zentral fotovoltaikorik handienari baimena eman dio Espainiako Gobernuak

231.000 panel jarriko dituzte, Arabako hego-mendebaldeko ehun hektareatan zehar: Armiñonen. EUskal Herriko bigarren eguzki parke handiena izango da.


2025-05-23 | Gedar
Preso politikoei harrerak egitea debekatzen saiatuko dira berriz Espainiako Estatuan

PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.


2025-05-23 | ARGIA
Arantxa Tapia fitxatu duen enpresak diseinatuko du Jaurlaritzaren mila milioi euroko inbertsioa

Maiatzaren 22an EAEko Legebiltzarrak mila milioi euro zorpetzeko lege proiektua onartu du “zientzian, teknologian, enpresan eta industria sektorean eragiteko”. Naiz hedabideak jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzak KPMG Asesores SL enpresari eskatu dio plana... [+]


2025-05-23 | Irutxuloko Hitza
Aldi baterako alokairu kontratuen “iruzurra” salatu du Donostiako Stop Kaleratzeakek

Donostiako Parte Zaharreko maizter batek 11 hilabeterako alokairu kontratua bost urterako legezko kontratu bihurtzea lortu du.


Netanyahuk dio ‘Palestina askatu’ dela gaur egungo ‘Heil Hitler’

Washingtonen Israelek duen enbaxadako bi langile tiroz hilda agertu eta gero egin ditu adierazpenak Netanyahuk. Israelgo Gobernuak zuzenean lotu ditu Washingtongo erasoak eta  Europako zenbait gobernuburuk Gazako sarraskiaren aurka egindako adierazpenak.


Seaskaren baliabideak emendatzeko eskatu diote Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko parlamentariek

Maiatzaren 21ean bidali diote gutuna Elisabeth Borne Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko sei parlamentariek. Dagoen ikasle kopurua ikusita, ikastoletarako aurreikusi dituzten lanpostuak "aise gutxiegi" direla deitoratzen dute gutunean. Kexua adierazteko... [+]


Eibarko Udalak jai batzordeari jarritako oztopoak salatu dituzte

Eibarko San Juanetara begira, Eibarko jai batzordeak udal-gobernuaren eta alkatetzaren aldetik jasotzen ari duen jarrera salatu du. JHH Jaixak Herrixak Herrixandakoak batzordeak luzatu proposamenak "arrazoirik gabe" errefusatu dituztela deitoratzeaz gain, Udalak... [+]


2025-05-23 | Elhuyar
Ipar globaleko konpainia gutxi batzuk dira baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazken arduradun nagusiak

Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]


“Arau askorekin jaten ikasten badugu, agian ez ditugu gorputzaren beharrak nabarituko”

Mireia Centeno Gutierrez psikopedagogoak haurren elikaduraren inguruko zenbait gako eman ditu; hala nola jatera behartzeak eta jakiak debekatzeak dituen ondorioak aipatu ditu.


Aroztegiko epaiketaren kronika (laugarren eguna)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek

Ostegunean auzipetuek deklaratu dute, eta haien adierazpenetatik honakoa laburbildu liteke: Lekarozko plazan edo akanpadan biltzen ziren herritarrek taldean erabakitzen zuten zer egin; oro har, obren eremura joan eta makinen aurrean era pasiboan jarri.


2025-05-22 | ARGIA
Bizilagunekin plataformak ‘Donostia Tropikala’ festa egingo du maiatzaren 30ean

Ekimen honekin tonu alai eta ironikoan salatu nahi dute aldaketa klimatikoa eta turistifikazioa elkar elikatzen ari direla, eta horrek "gure hiria eta lurraldea merkatuaren logikaren esku uzten" dituela.


Eguneraketa berriak daude