Nikanor Zabaleta"k 51 Konzierto eman berri ditu «USA» aldean


1965eko abuztuaren 22an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Nikanor Zabaleta, arpa jotzaileari elkarrizketa
Nikanor Zabaleta'k 51 Konzierto eman berri ditu «USA» aldean
Musika jakintzarik kaxkarrena daukanak ere ba-daki Nikanor Zabaleta ospetsuak ez duala leikiderik arpa-jotzen. Txapel ori iñork ez dio ukatzen. Horawitz pianoan bezela, Heifetz biolinakin bezela, Casals cello'akin eta Segovia kitarrakin antzo, da, Zabaleta bere arparekin. Gaur artista gutxi ditugu konziertoak tourneeka ematen dabiltzanak, eta leikiderik ez-izate orrek iduri luke asko lagundu diola Zabaleta' ri beste arpajotzalle guzien gañetik nabarmentzeko. Baña besterik da.
New York Times'ko kritikalariak zion bezela, aberezkoa neurriz gain daukan arpajotzallea da Zabaleta, eta orregatik, boste edozein instrumentearekin ere berdin berdin nabarmendu zitekeana».
Atsegingarria da egiazki euskaldun artista bat jotzen entzun eta ikustea, nun eta New York'en, eta munduko arpajetzallerik onenaren fama ta tzapelakin presentatua dala jakitea. Ezta gutxiago atsegingarri beste zer bat ere, alegia, emengo euskaldunak oso kasu gutxi egiten diotenarren, bera oraindik ere euskaldun jatorra dagoala ikustea, sendo egin ere.
Lenbiziko agurra euskeraz eginik, esan zidan, pena aundia zeukala euskera aaztu zaiolako, bere artista-bizimoduaren kulpaz. Itz gutxi batzuen jabe da, ta oiekin esakera batzuk tajutzen ditu agurtzeko eta abar euskal" dunekin biltzen danean. Nik uste det ulertu poliki egiten duala oraindik.
Etxerako egazkiña artu bitartean ordu batzuk zituan N. York'en egoteko eta beste norbaitek laister jakin zuan ori. Musikalaria au ere, ta Zabaleta'ren adiskide. Aita F Madina'tarra. NUEVA YORK HISPANO aldizkariak Zabaleta'ren argazkia zekarren bere azalean, eta alako bat aldian arturik, pentsatu nuen naiko altzaki zala artistaren aurrean agertzeko, eta galdera batzuk egiteko ere bai. Ara emen, bi euskaldun anndien erdian exeririk, Zabaleta'ri entzundakoak.
-Nundik nora zoaz?
–Emen bueltan 51 konzierto eman ditut. Oietatik 11 Alaska'n, 6 British Colembia'n eta besteak Estadu Alkartuetan barna. Orain Alaska'tik nator. Artista gutxi dira araño juaten diranak eta orregatik, oso txeratsu artu naute, artisten egarriz baitaude eurak ere. Joan Donosti ra noa, nere jaioterrira, emazte ta semeen ondora. Nire ango egonaldia "atseden" egiteko izango da teoriz, baña iru-lau tokietan konziertoak emango ditut, eta Paris'a joan bear det, grabazio batzuk egiteko.
–Nazio askotan ibili al zera?
–Dan danetan esan diteke ibili naizela, Rusia ta Txina kenduta.
–Sortaldeko urrutietan ere bai, beraz?
–Noski baietz. Japoi'en, Korea'n, Filipinas'en etab., etab. Eta bazter guzi oietan gure euskal musikaren lorrotza utzi izan det, Madina'ren Euskal Sonata, Guridi'ren Zortziko Zarra, Mateo Albeniz'en Sonata eta A. Donosti' ren zenbait lan interpretatuaz.
–Zure iritzia euskal musikaz?
–Errikoa edo folklore-musica oso aberatsa ta interesgarria dala esango nuke, mundutik interesgarrienetakoa folklore artean. Ez diot oro nerez, baizik eta altxor ori nik baño obeto jorratu izan duten musikalari altuengan onarria arturik, nik astirik ere ezbaidet orretarako. Ortik kanporako musikan, ba-ditugu euki musikagille baliokoak, baña mundu zabalerako ez da oraindik iñor sortu.
–Zure karreran etzan izango dana ezti?
–Ez orixe. Saiatuki burrukatu bearra izan det arpari bere tokia egiteko. Nere alegiñaren alegiñez. Bada, gezurra dirudien-arren, arpajotzalle geienak zer egin dute? Omendu ordez galdu arparen izena, emen Estadu Alkartuetan batez ere. Onezkero, nik uste det, garaipena lortu detala, nire instrumentuari ez baidiote orain zearka ta ozki begiratzen; altzi, bakarreko instrumenduan artean mailla jeikia du.
–TXISTUA, musikagallu interesgarria da?
–Bai, dudarik gabe, baña erriak ezarri dion barrutian. Agerrean, landan jotzeko da batipat. Etxe-barrnan flauta'k geiago egiten dio. «Basoko flauta» dala esango nuke.
–Urte barrnan zenbat konzierto ?
–Eztakit ziur, baña aal dedan geien. Zenbateari buruz, gogoan det Argentinat'ik zear nenbillen baten 60 eman nituala. Eraman - ekarrirako instrumentu erreza izateak asko esan nai du.
Ontan, aita Madina'k itzegiten du: Egia da, ta utzi neri zerbat esaten orain. Argentina'ko enpresarioak au ziagoten: «Onen malllako artistarekin erreza da konziertoak antelatzea». Artistak berciz au ziagoten: «Zabaleta' ren enpresarioak bezelakoak euki ezkero erreza da konziertoak ematea».
Zabaleta'k parre baten, au erantsitzen du: Nik ez det zertan erabaki enpresarioak ala artista-bera zan konziertoen ugaritzearen miraria egiten zuana. Kustiñua da, an ba-zala miraria, eta ondo agirikoa ain zuzen.
–Aparen soñua lenengoz entzutean, zer da entzuleak sentitzen duana?
–Aurretiaz iritzi okerra ta txarrakin etortzen dira geienetan, baña laster asko lilluratzen ditu bere jatorria sortalde misteriotsuko urruti lañotsuan izkutatzen duan instrumentu onen poesi ta lillurak.
–Estranjeriko euskaldunak arrera txeratsua egiten al dizute?
–Zoritxarrez au aitortu bear det: abeslari fama era. bili-arren euskaldun askoen musikazaletasuna ondo merkea da. Itxura danez, bost ajola zaie ondo jakin arren ni naizela gaurregun mundu guzia zear kritikalarien txaloak entzuten dabillen euskaldun artista bakarra.
Emen New York'en, Laterandar Kananigoak (moltsoan etortzen dira), Amador Marin eta Juanito len Oñatibia kentzen baditut, ez da euskaldun alerik agerizen nere konziertora, eta ori 5.000 baño geiago daudela inguru onetan. Uste det ordua dala euskaldun oiek salatzeko, ozera uste baidute dala euskotar jatorra izatea: musean egin, makalloa jan eta gora Euskalerria! arrantzaka ibili.
–Asko kosta zitzaizun USA'n toki egitea?
–Ain gizena ta etorkizun aundikoa izanik, zaillenetakoa ere bada lur au, arraza ta kolore guztietako artisten konpetentzi aundia gatik; emen pillatzen baitira danak. Eunetik 95-ek porrot egin oi dute. Erri onek lilluratu egiten du urrutitik, baña urbil dalarik zigorkada minkerrak eman ere bai.
Urteen eta ekiñaren puruz konkistatu det nik larralde naigarri au. Garaitu detala uste det, argiro egin ere.
Aita Madinak, irri egiñez, itzegiteko gogoa agertzen du. Ala dio: Zuk esan nai dezuna auxe da. «Asko dira lur onetara deituak, baña oso gutxi aukeratuak», ezta?
Orixe berbera, erantzuten du parrez Zabaleta-k; ni, «modestia aparte», azkenenguen artean egongo naizela uste det, ez?
JK. MALLEA OLAETXEA
12

GaiezKulturaMusikaMusika klasPertsonak
PertsonaiazABALETA1
EgileezMALLEA1Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude