Ezkontzeko Gogorik Ez Al Dezu Izan, Ala? Ezkondu?


1963ko maiatzaren 26an
44 urteko "neska zahar" bati elkarrizketa.

Euskalerriari gazte zaarrak gero ta geiago ote ditugun kezka daukat

Euskal-erriko etxe zabal berri batean. Lenbiziko pisuan iru neska zar ta mutil zar bat. Gaztenak irurogei ta amalau urte. Bigarren pisuan iru mutil zar ta neska zar bat. Irurogeita bi urte gaztenak. Irugarren pisuan, neska zar bat. Berrogoi ta lau urte, Emakume onekin alkar-izketa au izan nuan:

Bakarrik bizi al zera etxe aundi ta dotore ontan?

Bakar bakarrik, Jauna.

Etxe au zurea al da?

Iya nerea da. Baditut gañera beste iru baserri.

Ezkontzeko gogorik ez al dezu izan ala?

Ezkondu? Ezkontzea txorakeri aundi bat da. Zertarako ezkontzen dala uste dezu jendia? Ezkon-gai jator bat billatzeko zuk uste dezu leku egogiak dirala, Ernani, Errenderi edo dantza egiten dan saloia?

Mutillik ez al dezu ezagutu?

Ezagutu ezpanitu obe. Batekin lau urte ibilli nintzan. Eztaietara deitu zidaten, nere senar-gaiaren etxekoak. Ni bezelaxe, beste iru neska agertu ziran. Aiek ere, nere senar-gaiaren adre-gaiak ziran. Biotzkada garratz ura pitin bat aztu zitzaidanean, beste mutil bat ezagutu nuan. Jatorra benetan. Nola maite niñun! Etzidan beiñere ezkontzeko asmorik agertzen. Nik laister ogeita amar urte egiten eta adierazi nion nere gogoa. Arek, eskuan musu luze bero bat emanaz esan zidan: Bai, zeozer pentsatzen asi bearko degu. Gero jakin nuan ezkonduta zegola.

Ta orain?

Orain? Ementxe bizi naiz, iya kalera ateratzeko gogorik ez dedala. Irakurtzeko ta mikrosurko jotzeko zaletasun aundia daukat. Orrela ederki bizi naiz nere bakardadean. Udaran amazazpi urteko mutiltxo bat etortzen zait. Udarako egun geienak nere ondoan egoten da. Nere liburuak asko gustatzen zizaizkio. Eguberrik ezkero alkarri astero eskutitz bat egiten diogu. Bere ama baño geiago maite naula esaten dit. Bein examinak bukatu ezkero emen izango da. Aspaldi zai nago.

"Mutilzarra","neskazarra". Askok, itz oek entzutean parre egiten dute. Eta negar egin bear luteke. Zaartzaroa, bere garaian, gauza aundia da. Baña zaarra, beti gauza errukarria. Batez ere gaztetan. Bada gazte gaztetan zaarrak arkitzen dira. Euskal-errian alako gazte zaarrak gero ta geiago ote ditugun kezka daukat. Igande arratsalde osoa taberna zokoan edan da edan ari dan gaztea zaarra da. Buruauste ta korapilloak moskorrakin estaltzen dituan gaztea zarra da. Neska bati bear bezela itzegiteko gauza ez dan mutilla zarra da. Lotsa ta bildurrez ezkontzeko bidean jartzen ez dan gizasemea zarra da. Diruari edo gurasoen erentziyari bakarrik begiratzen dion gaztea zarra da. Iya erdi bersolari bezela mutil zar edo neskazarrez jolaslari ari dan gaztea zarra da.
Biotzeko bakardadea gauza garratza da. Bakardade ori derriorrean sortu bada, iya ezin eramana. Eta zenbat bakarde gure baserri eta errietan. Nola gauza oiek eztitu, aztunak arindu, zarrak gaztetu ? Danok examin zorrotza egin dezagun, sustraiak azaldu, bideak adierazi ta al dan bezela, bakoitzak bere laguntza eskeini dezala.

Bidani'tar Ladislao


Egileez\BIDANI1\Gizartea
Gaiez\Gizartea\Besteak



Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude