"Bilboko burtsa atlantiar ardatzeko sarean erabakigune bilakatu nahi dugu"


1990ko ekainaren 24an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Bilboko Burtsako kontseilari-zuzendari nagusia den Jon Azuari elkarrizketa.

JON AZUA
"Bilboko burtsa atlantiar ardatzeko sarean erabakigune bilakatu nahi dugu"
Jon Azua, Bilboko burtsako kontseilari-zuzendari nagusiak gure etorkizuneko ekonomiaz hainbat klabe eskaini digu: atlantiar ardatza dela, 93ko Merkatu Bateratua, multinazionalen sarrera masiboa, entrepresa txiki, ertain eta sektore estrategikoen geroa, untzigintzan gerta daitekeen bigarren birmoldaketa... Bilboko burtsak ehun urte bete ditu bestalde, altaketen ildotik abiatuz.
Iazko urriaren 28an jarri zen martxan burtsaren aldaketa. Zer dela eta?
Baloreen merkatuaren albatzearekin batera burtsa bera aldatu egin delako, eta zentzu batean, kontratazio eta balore salerosketen sistima osoa. Balore agentzien elkarteak eratu dira burtsan. Hauek elkarte anonimoak dira eta dirutza handia behar dute, inbertsiorako segurtasun lasaiagoa lortuz modu honetan. Bestalde, aginte publikoa osatu da, Balore Merkatuen Batzorde Nazionala deitzen dena. Honekin batera, balore burtsen errektoretza organuak jarri dira martxan. Beraz, burtsaren izaera guztiz aldatu da.
Bilboko elkarte anonimoa adibidez hamar entrepresaz osatzen da (BBV, Santander, Hispano, Eurocapiotal...). Honen kapitala sei bat mila milioi pezetakoa da. Elkarte honen betebeharra, merkatua garbia izan dadin zaintzea eta azpiegitura osoa ziurtatzea da, baina, gainera, errektoretza organu hau osatzen dugunok, Eusko Jaurlaritzako Hazienda Departamenduarekin batera beste elkarte anonimo bat eratu dugu, Bilbao Plaza Financiera hain zuzen ere. Gure asmoa, Euskadi eta bere gain dagoen makro errejio handiago bateko gune ekonomiko eta finantziaria Bilbo izan dadin bultzako duen edozein projektu ekonomiko lideratu edo koordinatzea da, eta honekin batera Bilbo Atlantiko aldeko burtsa sarearen buru egitea.
Azken finean, atlantiar ardatzak dakarren aterki guzti hori, instituzioen arteko elkar trukeak, entrepresen arteko elkarteak, Atlantikokoko komertzio guneen ligak, azpiegitura eta politika mailako projektu baterakoiak atzean edukita, normalena inbertsioetarako Bilbo erabiltzea izango da. Beraz, burtsak herri honen garapen ekonomikoa bultzatzeko tresna izan behar du.
Atlantikoko ardatzaz mintzatu zarela, zer gerta daiteke Ekialdeko herrietan garatu den aldaketa eta gero? Ez ote dira inbertsioak harantz bideratuko eta ardatz hau bigarren mailan geratuko?
Nire ustez Ekialdeko herrien irekierak Atlantikoko ardatzaren ideia garatu du. Duela bi urte ardatzaz mintzatzen hasi ginenean, arrisku bat zen Euskadi erabakiguneetatik kanpo geratzea, baina egun emandako aldaketek egoera berri bat erakusten dute. Batetik, London–Milano ardatza Europa erdialderagotu egin da, eta honela Europako periferiaren garapena interesatzen ez zitzaienak lekuz kanpo geratu dira, Lyonen kasuan bezala. Horregatik aipatu da Frantzian kontzeptu berri bat, Europa Latina deitu dena.
Gainera, bestalde, estatuak indarra galtzen hasi direla garbi geratu da. Benetan eraikitzen ari den Europa berrian egunero agertzen ari diren arazoak konpontzeko Estatuak ahalegintasun egoeran aurkitzen direla ikusi da. Oraindik Estatuen Europa ari dira eraikitzen, baina orain kezkaz ikusi beharrean interesez dakusate errejioen Europa honen eraketa. Estatuak indarra galtzen doazen neurrian Area Homogenoak deitzen direnak hasi dira garatzen. Lombardian, adibidez, ez dute independentzi politikoa aldarrikatzen, baina antzeman dute Bruxelles eta beraien artean zuzeneko kontaktua dela benetan behar dutena, giltzarri ekonomikoa. Honek area homogenoaren planteamendura bultzatu ditu. Era berdinean, Atlantikoko ardatza area homogenoa da, oinarrian Oportotik Lyon arte gutxi gorabehera, kontuan izanik gero Britainia Handia ere goian dugula. Beraz, ematen ari diren altaketek, area hauen bultzada ekarriko dutelakoan nago.
1993an etorriko den Europako merkatu bateratu eta bakar hori dela eta zein neurri hartuko dira? Adibidez, kanpoko entrepresak geroz eta gehiago ari dira OPA indartsuen bidez bertako entrepresak erosteko edo kontrolatzeko bereganatze eskaintzak eginaz.
Ezin da ukatu Euskadiko entrepresen jabetze prozeso garrantzitsu bat ematen ari dela. Euskadiren industria geruza oso da interesgarri multinazional batek entrepresa baten erosketaren bitartez merkatuan eskua sar dezan. Baina ez da masiboki ematen ari, askoz ere kontrolatuagoa da Estatuarekin gonbaratuz gero. Hemen sarrera askoz ere selektiboagoa da, baina oso garrantzitsua. Konpetibitate aldetik interes handia duten bertako entrepresak multinazionalen "ikutuak" jasotzen ari dira, partizipazioak barneratu dizkietelarik. Hau, ona edo txarra izan daiteke. Inbertsioa produktiboa bada, ona izango da. Aldiz, espekulatzaile hutsa bada inbertsioa, noski ez da batere onuragarria izango. Nire ustez lehen motako inbertsioak egin dira nagusiki hemen.
Gauzak honela, nazioarteko ekonomilari ospetsu bati Euskadik nazio bezala duen konpetibitateaz ikerketa bat egin dezan eskatu zaio eta ekainaren 25 honetarako prest enongo da. Guzti honekin inbertsioa nola bidera daitekeen itus izango dugu, analisi sakon bat egiteko gai izango garelarik (Administrazioak zein sektore lagundu behar dituen, zein ez, kanpo inbertsioak edo multinazionalak zein sektoretan sartu behar diren eta zeinetan ez den komeni jakin izango dugu). Azken finean, Euskadi prestatzen ari da, eta sektore batzutan jada konpetetitiboa da eta beste batzutan ez.
Burtsak nola lagun diezieke enpresa txiki eta ertainei, eta zein da hauen atorkizuna?
Gurea bezalako burtsa batek talte handien inbertsio erraldoiak baino enpresa txiki edo ertainen arazoak konponizeko gai den heinean bideratu ahal izango du benetan etortizuna. Mota honetako enpresei lagundu ahal izateko bi mailatan joka dezakegu. Lehenik, burtsan finantziazioa bideratuz baina bestetik presioa eginaz legedia alda dadin. Jakin behar da enpresa hauek baldintza fiskal hobeak behar dituztela burtsan egoteko.
Egun dagoen sistimarekin, enpresa hauen etekinak edo irabaziak IRPF deitzaion inpostuengan geratzen da. Hots, ugazabak ordaindu behar du errentan enpresaren etekina. Noski, enpresaren etekin denak aitortu eta balio hori burtsan agertuko balu, oraindik eta zerga gehiago ordaindu beharko luke. Hala, ugazaba hauek ez dituzte beraien plusbaliak kaleratzen eta ez dute burtsan jotatzen. Gure asmoa legedi hau aldatzea da txiki eta ertainak diren enpresak ere burtsan ager daitezen.
Nire ustez etorkizun handiena enpresa txiki eta ertainetan dago, baina ez egun ditugun neurri berekoetan. Gaur egungoak txikiegiak dira gehienak, atomizatuegiak eta familiarteko kapitala dutenak. Lortu behar dena gerenteak, zuzendariek, enpresaren jabegora eta boterera iritsi ahal izatea da.
Mundu merkatu orokor bat dago eta burtsa handietan gertatzen dena, ordu gutxi barru beste guztietan gertatzen da. Azken urteotan, 87 eta 89ean konkretuki, krak txiki batzuk gertatu dira urrian burtsan. Zergatik?
Munduko ekonomia gero eta nezioartekotuagoa bilakatzen ari da. Munduko inbertsore edo agente handienak askotan benetako ekonomiatik kanpo funtzionatzen dute. Krak baten aurretik eta gerora, enpresak egoera berean jarraitzen du, baina sikologikoki baloreak erosteari utzi egiten diogu egun bakar batean. Kontuan izan behar da benetako arazo ekonomikoak egon daitezkeela baina arrazoi nagusia sarritan munduko 30 edo 40 boteretsuenek egun berean balore piloa erosten dutela eta hurrengo batean sal ditzaketela da. Modu honetan izugarrizko jeitsiera eman daiteke baina benetako ekonomia ez litzateke egun horretan batere aldatuko. Horregatik gora behera hauek askotan ez daude egoera errealarekin bat.
Baina azken denboretan izan diren gorabeherak egoera errealaren erantzun izan dira. Arrazoia sinpleki azalduz zera izan da: segurtasun handi batez eta denbora epe ertain edo luze batean, errenta fijo moduan, eduki dela dirua, epe laburreko inbertsioen irabaziaren beldur zelako jendea eta nahiago izan duelako ez arriskatu eta diru ziurra eskuratu. Gainera Alemaniaren baterakuntza ere nork ordaindu beharko zukeenaren beldur izan da jendea. Ikusi denean mendebaldeko Alemaniak ordainduko duela eta gainera ordaintzeko erreserbak dituela, lasaitu egin da burtsa.
Bilboko burtsak benetan isladatzen al du egoera ekonomiko errealaren egoera, eta nongo egoera, Bilbokoa, Bizkaikoa, Gipuzkoa ere bai? Non geratzen dira Araba eta Nafarroako ekonomia?
Beno, Nafarroako diruarekin nik uste gero eta erlazionatuago gaudela. Egunetik egunera gehiago dira hemen inbertitzen duten Nafarroako enpresariak. Orain arte Madriletik pasatzen ziren Nafarroako erabaki ekonomiko garrantzitsuenak. Eta gainera Euskadirekiko Nafarroako norabidea bera ere altatzen ari da, ekonomiko, so zial eta politikoki. Eta ez da kasualitatea.
Burtsak ekonomiaren egoera azaltzen du baina noski, ez bakarra. Ekonomia errealaren zati handi batek bizkarra ematen bait dio burtsari.
Euskadiko ekonomia aztertuz, kanpoko diruaren sarrera ikusiz, sektore estrategikoen eta beste sektoreen garapena aztertuz, noruntz doa gure ekonomia?
Orokorki lehenik tradizionalak ditugun industriak berritzera. Datozen urteetan egun garatzen dituen industri lan berak garatzen jarraituko du Euskadik. Pentsaezina da bizitza guztian garatu duen industria eta ekonomia bat utzi eta bapatean teknologia berrietara pasatzea. Burdin–mekaniko sektorea, eta siderugiak jarraituko dute batik bat gure sektore nagusi izaten. Egingo dena teknologia berria sartzea izango da, baina ohizko sektoreetan. Honela askoz ere konpetetitoagoa eta berrituagoa izango da. Euskadi gero eta gizarte modernoagoa izango da, zerbitzuen sektoreak gero eta pisu handiagoa hartzen duen neurrian, baina bai eta ere beste sektoreentzako zerbitzu gehiago (ingeniaria, diseinua, bizitza kalitatea...) eskeintzen den neurrian. Hemen ditugun industrietara moldatu behar dira zerbitzuak, beti ere gure errealitatea kontuan edukiz.
Baina norabide berri horrek zein ondorio dakartza langileentzat? Burtsak lanpostuak sortuko dituen gestio ekonomikoa egin nahi al du eta egin al dezake?
Nik uste, orokorrean eman beharreko lanpostuen galera emana dagoela iadanik, baina zenbait sektoretan beste bigarren birmoldaketa gerta daiteke, orain dirudien bezala. Baina lanpostuen sorrera orohar, ez da gehiago eroriko, bere garaian nahiko pairatu genuen. Lanpostuak orain hazkunde erreal bat ezagutzen ari dira.
Badirudi beste birmoldaketa berri baten keinua egin dela. Zer da benetan atzean dagoena eta zer gerta daiteke?
Untzigintzaren birmoldaketa bortitza eman da eta ohartu dira oraindik ere lanpostu batzuk soberan direla. Hori dela eta beste birmoldaketa baten beharra iragarri dute. Euskadik jaso zuen untzigintzaren birmoldaketa medio zigor gogorra, eta oraingoan, birmoldaketarik eman behar bada, ez daiteke Euskadin eman.
Baina gertatuko da...
Bai, ni beldur naiz baietz. Ni Euskaldunaren itxieraren aurka agertu nintzen bere garaian, eta batzuk pentsatu zuten itxiera horrekin arazoa konpondu zutela, baina beste laku batzuetan utzi zuten arazo bera. Birmoldaketa hura gaizki egin zen. Hala ere, gaur egun, untzigintza baino beldur gehiago ematen didan sektorea siderurgia da. Labe Garaien oso beldur naiz ni. Orain dirutza irabazten ari dira, inbertitzen, baina beldur naiz.
IÑIGO ODRIA
27-30

GaiezEkonomiaBurtsa
PertsonaiazAZUA1
EgileezODRIA1Ekonomia

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Eguneraketa berriak daude