«Unibertsitateoren independentzia; funtseskoa da»


1990ko maiatzaren 13an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Emilio Barrerarekin elkarrizketan.
EMILIO BARBERA
«Unibertsitateoren independentzia; funtseskoa da»
Lau urteko zuzendaritzaren ondoren martxoaren 21ean errektore lekua utzi zuen medikuntzako irakaslea dugu Emilio Barbera. Zenbait zalantza argitu eta berriro ere errektoradutzara zuzentzen duen lasterketan dihardu
ARGIA.–Zein izan dira azken ur teotako emaitza garrantzitsuenak?
EMILIO BARBERA.– Ikerketarako finantziazio bideak lortzea batipat, aurrerantzean ikerketa ororen oinarri izango den azpiegitura ari gara lortzen. Halaber irakaskuntz ekimena eta normalizazio ekonomikoaren iltotik eginiko lanek izan dute ondoriorik. Azken finean, egitura indartsua duen unibertsitate zibilizatu bat lortzeko bidean ari gara.
A.–Zenbait zalantza izan dituzu aurkezteko orduan. Zein izan da aurkezteko arrazoia?
E.B.–Lagun eta taldekideek emaniko indarra. Orain arte egindakoa finkatu nahia unibertsitate europear eta baliagarri bat lortu nahia. Honek, nere curriculum-a galerazten du, baina gure herriarekin konpromezu bat dugula uste dut, bai eta gure unibertsitatearekin.
A.–Zein helbururekin aurkezten zarete?
E.B.–Helburu praktikoekin: orain arte egin duguna finkatu nahirik. Halaber, zenbait oinarri ezarri asmoz, hain zuzen ere, irakaskuntzaren kalitatea, eta gizarte-atzerriarekiko harremanak.
Helburu hauek betaz gero, unibertsitatea gizarteari egokitzea, ikasketa eta lanaren arteko zubia eraikitzea eta gure kultura zabaltzea lortuko dugu.
A.-Bitartekoak?
E.B.–Taldekideen arteko konfidantzan oinarritu, ardurak banatu. Egun unibertsitatean dagoen zensura oro ezabatu beharra dago, arduradunek edozein erabaki har dezakete. Lanak banatu eta emaitzen balorazio egitea proposatzen dugu guk, jendeari konfiantza eskainiz.
A.–Ekipo berria aurkezten duzue horretarako?
E.B.–Ez da guztiz berriai aurretik hasitako plangintzen zuzendariek aurrera darraite. Hala ere zenbait hutsune ditugu oraindik, aukeratuak baldin bagara osatuko diren hutsuneak. Izaerari dagokionez, botua nori ematen dioten azaldu beharra ez duten gizabanakoz osatua dago lantaldea, urteetan zehar unibertsitatean lanean aritu direnekin osatua.
A.–Aurreko hautezkundeetan EAJk eskainitako laguntza galdu duzuela diete batzuk. Zer diozu zuk horretaz?
E.B.–Nik ez dut uste hori horrela denik. Aurrekoan EAJren laguntzaz azaldu nintzen, baina oraingoan, eta unibertsitatearen autonomiaren mesedetan, babesik ez eskaintzea erabaki du alderdiak; ez dut uste horregatik alderdiak bide baztarrean utzi nauela esan daitekeenik.
M.A.
21


GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaEHUErrektoreak
GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzErabilera
PertsonaiazBARBERA1
EgileezARRIETA4Gizartea

Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude