Jugoslavia barneko Esloveniako aldaketen lekuko


1990ko martxoaren 24an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Italiako Friuli-ko parlamentuan esloveniarren ordezkaria den Bojan Brezigarri elkarrizketa.

Bojan Brezigar, Italiako gutxiengo esloveniarraren ordezkaria,
Jugoslavia barneko Esloveniako aldaketen lekuko
"Gaur egungo Jugoslaviak ez du etorkizunik"
Apirilaren 8an, hauteskunde libreak dira Eslovenian, Jugoslaviako sei errepublikatarik aberatsenean. Aldi berean, hegoaldeko Kosovo-n bertako albaniarrek Serbiaren zapalkuntza gordina jasan behar dute. Egoera honi buruzko hurbileko ikuspuntua dakargu gaur lerrootara.
Bojan Brezigar-ek italiar pasaportea dauka baina esloveniarra da, Friuli-ko lurralde autonomoan bizi diren esloveniarretako bat. Kazetaria da, herri txiki batetako alkate eta Friuli-ko parlamentuan diputatu ere bai alderdi eslaveniar baten ordezkari bezala. Era berean, Jugoslaviako Esloveniaren bizi den prozesua hurbiletik segitzen du. Euskal Herrira 24 orduko bisita egin zuen pasa den astean Herria-2000-Eliza-k antolatutako hitzaldi batetan parte hartzeko; tartean ARGIA-k elkarrizketatzeko hastia ere izan zuen.
ARGIA.- Esloveniako erreforma prozesua bide propiotik doa ala bizkortu egin da Ekialdeko "iraultza" delako honekin?
Bojan Brezigar.- Dudarik gabe, Eki-Europan gertaturikoak badu eraginik Eslovenian baina egoera esloveniarra, eta Jugoslaviako oro har, egoera sobietarrarekin edo Eki-Europako beste nazioetakoekin zerikusi gutxi dauka. Jugoslavia ez da estatu sozialista tradizionala, bere komunismo berezia bilakatu du, sozialismoaren bide politiko eta ekonomikoa berezitua, eta nazio ez alineatua da gainera; horregatik errejimen aldaketa ere modu desberdinean gertatzen ari da hemen. Hungria, Txekoslovakia edo Polonian, aldaketak estatuaren aparatuan izan dira, baina hemen ez, estatuaren parte batetan bakarrik izan dira, eta hori desberdintasun oso garrantzitsua da.
A.– Esloveniako Komunisten Liga Jugoslaviako Ligatik banandu egin da, badu antzak prozesuak Lituaniako Alderdi Komunistak Sobietar Batasunekoarekiko egin duenarekin?
B.B.–Bada paralelismorik, baina ez dira kasu bera eta ez daude elkar loturik. SESB-eko egoera guztiz desberdina da. Gainera Lituania independientea izan zen eta prozesu hau egoera hartara itzultzean datza; ez da hala gertatzen Esloveniarekin, inoiz ez bait da izan independiente, duela 12 mende izan ezik. Dena dela, desberdintasun nagusia zera da, Lituania eta SESB-eko alderdi komunisten artean ez-adostasunak egon arren, Gorbatxov-en alderdia progresista da, altaketen bultzatzaile, eta aldiz, Slobodan Milosevic-en Alderdi Komunista Serbiarra alderdi kontserbatzailea da, Kosovo-ko albaniarren zapaltzaile.
A.–Interesaz jarraitzen al ditu Italiako esloveniar gutxiengoak Esloveniako aldaketak?
B.B.- Jakina bada, herri bera gara eta naturala da beraz. Bestalde, Italia eta Austriako gutxiengo esloveniarrentzat erreforma hauek onuragarriak izango direlakoan nago. Austria eta Italiako gobernuek lurralde hauetan bizi garenak elementu jugoslaviarrak bezala identifikatu izan gaituzte, nahiz eta hori ez garen, italiar hiritarrak gara; baina orain hauteskundeekin Eslovenia nazio totalitarioa ez bada aurrerantzean, Austria eta Italiako estatuen gurekiko jarrera aldatuko dela uste dut.
A.- Nolako perspektibak dauzka Italiako gutxiengo eslobeniarrak?
B.B.- Lege baten zain gaude, ez dizkigu horrek arazo guztiak konponduko, baina behintzat eskubide batzu behin eta betirako berma ditzala legeak nahi dugu. Hizkuntzaren erabileraren eta hezkuntzaren eskubideak finka daitezen nahi dugu. Gaur egun eskola esloveniarrak Friuli lurraldeko bi probintziatan dauzkagu, Trieste eta Gorizia-n, baina ez Udine-koan. Era berean, erakunde kulturalen finantzi bideak ziurtatu behar ditu lege horrek, horiek bait dira arazo larrienak. Horretaz gain, gutxiengo esloveniarrak ez du autodeterminazioa eskatzeko aukerarik, ezta eskubide politiko bereziturik, oso gutxiengo murritza baitgara, 100.000 lagun besterik ez bait gara 1.500.000 bizi diren lurraldean. Egoera kaskarra da gurea eskubide berezituak eskatzeko, baina espero dugu halaber gure funtsezko eskubide kulturalak baliztatu behar dituen lege nazional hori.
A.- Eslovenia yugoslaviar federakundeko errepublika aberatsena da, eta hala ere krisi ekonomiko gordina jasaten du.
B.B.- Egoera oso konplexua da, sistemaren problema larriena, sistema burokratiko hau lehen bait lehen aldatu behar bait da. Ekonomia jugoslaviarra zer den argituko dizun datua emango dizut: badira lantegiak non alde produktiboak alde administratiboak baino langile gutxiago dituen. Hau ezin da izan sistema ekonomiko moderno batetan eta horregatik aldatu behar da. Gauzak honela, inflazioa %2.000-koa izan zen iaz, izugarria da hori.
Bestalde, Esloveniak gaur egun duen premiazkoen arazoa Serbiak inposatu dion blokeo ekonomikoa da. Eslovenia errepublika aberatsa da bai, baina txikia, bi milioi dira esloveniarrak 25 milioi jugoslaviarren artean, eta Esloveniako industria estatu osoko merkaturako produzitzeko antolatua dago. Hau dela eta, Esloveniako entrepresek %50ª murriztu dute produkzio blokeoa hasi zenetik, Serbiak ez bait du ezer erosten. Uste dut bi edo hiru hiletan langabezia asko haziko dela Eslovenian, egoera ekonomikoa oro har larriagotu dela. Hala ere, faktore baikor batzu badaude, ekonomia ofizialetik kanpo pribatua dago, entrepresa txiki piloaz osatua, eta horren bilakaera da une larri hau zuzentzeko esperantza bakarra.Beste arazo bat ere badago: Eslovenian hegoaldeko errepubliketako 300.000 bat etorkin dago, serbiarrak barne, eta krisia eta langabezia badago, sektore hauengan berebiziko eragina izango du. Egoera delikatua da beraz.
A.- Non dakusazu etorkizuneko Esloveniz, gaurko Jugoslaviar Federakundean, konfederakunde berri batetan edota estatu independiente oso bezala?
B.B.- Uste dut gaur egungo Jugoslaviar federakundeak ez duela etorkizunik, eta halaxe pentsatzen dute Esloveniako alderdiek, denak aho batez konfederakunde berri bat eskatzen duten artean; arras bitxia da hau, ia ez bait dago desberdintasunik hauteskunde programen artean. Badaude batzu independentziaz mintzo direnak, baina nire ustez, konfederakunde berri batez mintzatzea errealista da eta independentziaz mintzatzea ez. Esloveniak independentzia aldarrikatuko balu, seguraski Serbiak armada bidaliko luke.
A.- Deskriba iezaguzu laburki Jugoslaviako puzzle-aren gaurko egoera.
B.B.- Gaurko Jugoslavian bi bloke nagusi daude, Eslovenia batetik, eta honekin Kroazia eta Bosnia ere bai beharbada, eta beste bloke bat Serbia, Montenegro eta Mazedoniarekin. Gero Serbiako probintzia autonomoak dauzkagu, Vojvodina eta Kosovo, baina azken honetan bozketa eginez gero, segituan leudeke Esloveniaren alde, puntua da bertako albaniarrak zapalduta daudela, armadak kontrolatzen duela lurraldea. Bestalde, Kroazia eta Bosniak arazo serioa daukate: beren biztanleetarik %25 serbiarrak dira, eta ez Esloveniakoak bezelakoak, langile etorkinak, baizik eta bertan jaio eta bizi direnak. Jakina, serbiar hauek Milosevic-en alde daude, Serbia Handiaren amets zaharraren alde. Gogora daiteke puntu honetan Tito-ren esaldi bat: "Serbia txiki, Jugoslavia handi; Serbia handi, Jugoslavia txiki". Egi osoa da hau.
LUIS FERNANDEZ
Bojan Brezigar, Italiako Friuli-ko parlamentuan esloveniarren ordezkari.
Aurrikuspenek komunista-ohiei eta DEMOS aliantzari %30a inguru ematen diete, tarteko alderdi liberalak, boto gutxiago izan arren izango du beraz egoeraren giltza, eta ia ziurrenik komunista-ohiekin bilduko da. Parlamentu esloveniarrerako hauteskundeek ba dute bestalde, prozedura bitxi bat: Esloveniako gutxiengo italiar eta hungriarrak birritan ematen du botoa, bata beste esloveniar guztiekin batera 234 ordezkari hautatzeko eta gero berriro gutxiengo nazionalei dagokien beste 6 diputatu propio hautatzeko.
16,17


GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaESLOVENIA
GaiezGizarteaIdeologiakNazionalism
PertsonaiazBREZIGAR1
EgileezFERNANDEZ3Politika

Azkenak
“Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak” jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


Global Sumud Flotillako euskal ordezkaritza
“Israelek Gazara heltzea eragotzi nahi badigu, indarrez egin beharko du”

Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]


2025-09-01 | ARGIA
Trumpek uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango diola, eta muga zergak ez baliogabetzea lortuko duela

AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]


Espiritualtasun ukitu bat

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.[+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-09-01 | Behe Banda
Barra warroak
Makina

Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]


Labak astelehenean irekiko ditu ateak, eta larunbatean eginen da Irekiera Festa

Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.


2025-09-01 | Garazi Zabaleta
Gidari artzain eskola
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila

Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]


2025-09-01 | Jakoba Errekondo
Pagatza, bizitza, sutza

Ez naiz aparretsia, orraztearen aparretsia, ezta gutxiagorik ere. Baina ikasturte berriari ekiteko, zer den ez den, lakarra zuzen-zuzen ederki asko eginda nator zuregana.


2025-09-01 | Irati Diez Virto
Satitsua
Burmuina txikituta bizirauten duen ñimiñoa

Bizitza azkar pasatzen dela entzun eta esaten dugu maiz. Hala ere, gizakiok urte dezenteko bizi-itxaropena daukagu. Hainbat urte izan ohi ditugu ongi garatu, bizi eta ugaltzeko. Badira, ordea, hori guztia denbora askoz ere laburragoan egin behar duten gu bezalako ugaztunak:... [+]


Mingain urdina

Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.


Eguneraketa berriak daude