"OPUSekoak ez du mugatu Nafarroako Unibertsitate Publikoa"


1990ko otsailaren 18an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Pedro Burillorekin elkarrizketan.
PEDRO BURILLO
"OPUSekoak ez du mugatu Nafarroako Unibertsitate Publikoa"
Aragoen sortua, Nafarroako Unibertsitate Publiko sortu berrian errektore lanetan dihardu, gestioen egiten. Ez da ezaguna Euskal Herrian. Liberal, pluralista eta demokrata azaldu zaigu. Asmoaren berri badugu segurik. Sortzeko dagoen itxaropentsu, Unibertsitatearen hasierari zuzenki loturik dagoke betiko.
Ideologia arloa hain zehaztu eta polarizatua egonik gizarte nafarroan, unibertsitate publikoa ezerezetik sortzera etortzea suertatu zaizu. Apustu zail askoa.
Bat nator zuekin nafar gizarteaz hori diozuenean. Halaz ere unibertsitateak gizartearekiko harremana eduki behar duela hain dago garbi! Unibertsitateak aberastu egin dezake karrikako debatea. Hori praktikan gorpuztea zail da. Unibertsitateak saiatu behar du eskolatik landa jendearengana iristen, nekazari, emakume e.a.engana. Unibertsitate estilo libre, publiko eta muga gabekoa sortzea ordea eginkizun dugu.
10 miloi ditu Nafar gobernuak unibertsitaterako hiru urtetako bere aurrekontuan. Aski ote?
Zer nahi zifra eskas da kulturan inbertsio egiten denean. Diru hori gehienbat etxegintzarako dago, eta ikerketarako zenbat beharko dugun ez da samurra jakiten.
Unibertsitate Publikoak zuzendaria behar zuela eta, zu hautatu zintuzten. Norainoko kontsentsua sumatu zenuen?
Kontsentsua badakit izan zela Parlamentuan unibertsitate publikoa sortzeko, baina ni izendatzeko unean ez hainbestekoa. Esan nahi dut norbait proposatzeak beste norbait ez proposatzea dakarrela berarekin, eta alde horretatik kontsentsua ez zen erabatekoa izan. Gero ordea Parlamentuarekin izan dudan hartu-emana ona izan da, ez da arazorik izan eta ez dut honelako aprioririk ikusten inorengan honelakorik gerta dadin.
Mintza gaitezen pixka batez unibertsitate publiko honetaz. Norainoko independentzia unibertsitarioa lortuko du?
Unibertsitatearen Berrikuntzarako Legea Espainian atera ondoren begien bistako da honek gaitasun juridikoa eskuratzen duela. Beraz gu ere autonomoak izanen gara, baina orain ez gara. Ez gara klaustroa eta unibertsitate barneko araudiak antolatzeko eta zehazteko astirik izan ez dugulako. 93erako uste dut horiek gure esku izanen ditugula. Independiente izanen garela diodanean garbi utzi nahi dut badirela beste lege batzu, estatuarenak adibidez, gure gainetik daudenak.
Eskubide hori baliatu ahal izan dezagunean hasiko gara zehazten nolako harremana eduki nahi dugun politikoekiko, gizartearekiko edo parlamentuarekiko. Ezin ahantzi da unibertsitate hau dela estatuan parlamentu batek sortu duen lehena eta bakarra, ez, barkatu, oraintsu Santiagon bigarrena sortu dute. Gu parlamentuak sortu gaitu, beraz gizarteak, herriak. Parlamentu hori gusta dakiguke edo ez, baina berak sortuak gara.
Nola zehaztu liteke UPN, Nafarroako Unibertsitate Publikoa?
Taburik gabeko unibertsitatea, libre, demokratiko eta plural izateko asmoz, gizartean txertatu nahi duena: Ez ordea politika, erlijio, filosofia edo etono ekonomia zehatz baten araberakoa. Oso besterik da noski gizarteak guregandik zer espero duen. Batzuek zioten aski zela OPUS DElren Universidad De Navarra pribatua. Beste batzuk berriz unibertsitate publiko honek konpetentzia egin behar diola pribatuari. Bestek ongi erizten dio bi egoteari. Beste batzurentzat EHU UPVretin lotu behar luke.
Unibertsitate honek estilo bat sortu betar du, baldintzarik ezaren estiloa, adierazpide askatasunaren estiloa, ideologiari mugarik ezartzen ez dionarena.
Zenbaiten ustez OPUSen unibertsitate pribatuak mugatu egin du praktikan berri honen hedadura titulazioak direla eta.
Ez, inolaz ere. Parlamentuak erabaki zuen zer titulazio eta zein fakultate behar genuen. Injeniaritza arloko unibertsitatearen idela parlamentuarena da. Halaz ere gizarte eta gizakiaren zientzien fakultatea ere badugu, eta hor nahi adina titulazio sar dezakegu. Hemendik aurrera UPNren esku dago erabat zein titulazio sartu eta zein ez. Alde horretatik ez dago mugarik. Jakina, merkatuari ere begiratuko diogu titulazioa emanen duen karrera ireki aurretik, ez bait dugu lanik ezean itsasoratuko den unibertsitaririk nahi.
Unibertsitate pribatuaren betegarri garela usu entzun dugu, baina hori hasierako planteamendua izan daiteke, hemendik aurrera legeak ez bait digu inolako mugarik jartzen guk nahi duguna erakusteko.
Baina OPUSen pribatuak eragin dezakeen presina erreala da, ez?
Orain artean ez da presiorik izan. Ager balitez, eta uste dut ager daitezkeela, hemen eta nonahi gainera, asmatuko dugu modurik hori gainditzeko. Ene erreferentzia gainera, parlamentua da, ez sekula Universidad de Navarra.
Izena dela eta, zergatik publikoak eraman behar izen markatua teorian OPUSeioak beharko lukeela izena mariatu?
Hasiera hasieratik agindu nion neure buruari honelako borroketan ez sartzea, eta garrantzia, merezi zuten arloei eskaintzea. Bestalde gogoan izan Universidad de Navarra izena oso gorpuztuta dagoela, eta ideologia txit berezi bati lotua; alderdi horretatik kalte ere egin liezaguke. Bestalde, tradizioarena duzu, kanpora begira sekulako nahaspilak sortuko lituzke, ez bait zuten jakinen zein den zein. Horrezaz gain ez dut uste gure ahuldadea aditzera ematen duenik termino markatua guk eta ez berek hartzeak. Azken finean honela baietsi egiten baita gure izaera esplizitoki, publikoak garela alegia. Nik gostuko dut, eta aitortu betar dut ohitzen hasiak garela izen honekin.
Zerengatik uste duzu sortu dela UPN?
Uste dut UNk ez zuela asetzen Nafarroak duen unibertsitate behar oro, hain baita lerrotua. 500.000 lagunekin, Nafarroak merezi du unibertsitate publikoa, hori Europako ratioen barnean kabitzen da. Demokraziak ekarri duen zerbait da unibertsitate hau.
Postmodernia eta desideologizazioa garaie dugun garaian, teknikariz gainezka gabiltzalarik, industri tajua hartu diote askok unibertsitate honi, merkatu baldintzei erantzuteko dagoela soilik. Ez ote giza arlea zokeratuxe gelditzen?
Egia da karrera nagusienak, etorkizuna izanen dutenak, teknikari dagozkionak izanen direla gurean, eta merkatuari ere begiratu beharko zaiola. Halaz ere nik hautsi egin nabi nuke ohizko dikotomia hori, uste bait dut egun moderaitateak ere interdisziplinitatearen premia duela. Ez dugu espezializazio bortitzegia bultzatu nahi. Teknikariak izanen dira, baina giza prestakuntza ahantzi gabe, gogoan izanik pertsona ere badirela. Horretarako interdisziplinitatea duzu, eta bestalde pentsa ikasleek berek antolatzen dutela beren curriculuma, aukeran baitute musika, literatura edo filosofia bezalako gaiak hartzea beren karrera teknikoaren barnean. Arazo horretaz oso arduraturik nago, eta uste dut ez dela fakultate tekniko edo humanistikoaren arteko dikotomia gertatzen. Batean nahiz bestean besteko gaiak hautatzeko aukera zabala du ikasleak. Ikasketa plangintza ongi antolatzean datza lorpen hori, eta saiatzen ari gara.
Nafarroan ideologiaren arlea OPUSen Unibertsitatearen esku uztea kaltegarri gerta litekeela ez duzu uste?
Hori egia da, eta hori ekidin egin behar dugu. farroan gabezia hori historikoa izan da unibertsitatean, ideologia librearen beharra zegoen, aitortzen dut. Baina jakina, denbora pixka bat behar dugu gauzak eratzen hasteko, eta tankera teinikoko unibertsitatea garen arren, giza arloei garrantzia emanen diegu gurean, ez soilik merkatu baldintzei.
Interdisziplinitateaz mintzatu gara, giza prestakuntza integralaz. Zein paper luke guzti horretan hizkuntzaren aferak?
Bai, jakina, hori arazoa da. Baina ez da gurea, politikotik gehiago du guretik baino. Gainetik legegintza eta araudi bat duzu. Konnotazioak bestetik, Nafarroan hizkuntzaren atera politizaturik baitago. Guk soziolinguistika arloari ez diogu eremu politikotik heldu nahi. Independentzia, Nafarroa eta Euskal Komunitatearen arteko lotura eta antzeko gai guztiak parlamentuari dagozkio. Euskara kultur balio gisa harturik, errespetoa, txera eta palagua eskainiko diogu, UNESCOk dioenaren arabera. Ahalegina eginen dugu euskarak unibertsitatean akademikoki bere lekua izan dezan, baina egia handia da euskara egun E.T.A.rekin, HBrekin, autodeterminazioarekin edo independentziarekin erlazionaturik dagoela. Guk euskara zaindu egin behar dugu, unibertsitatearentzat hori kuestionatu ere egiten ez den helburua da. Hori nola gorpuztu, horra hor arazoa.
Zaintzea eta bultzatzea oso bi dira ordea.
Nik garbi utzi nahi dut unibertsitateak euskararen bilakaera bultzatu egin behar duela, kulturari dagokion aldetik ez da inolako arazorik izanen UPNn, alderantziz, guk abegi ona eginen diogu. Nik ez dakit euskaraz, baina komunikazio balio gisa izugarri estimatzen dut euskara. Baina UPN hasi besterik ez da egin, epeak luzeak dirateke. Ikasle eta irakasleendako antolatu ditugu euskarazko eskolak. Magisteritza arloa euskaraz dugu, 12 ikasle besterik ez, baina tira! arlo honetan irakasle eskasia dago, gure erreferentzia EHU/UPV da, baina ez dago injenieritza katedratiko euskaldunik premia edo eskaera sor baledi.langintzarik ez da egin, egin egin behar da, baina ez dut bete ez dezakedanik agindu nahi.
I.CAMINO I.MURUA
27-30


Gaiez\Gizartea\Irakaskuntz\Unibertsita\NUP
Pertsonaiaz\BURILLO1
Egileez\CAMINO2\Gizartea
Egileez\MURUA2\Gizartea

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Eguneraketa berriak daude