"Gu indultatu beharrak damuturik ez dela frogatzen du"


1990ko otsailaren 18an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Txomin Urretabizkaiareki elkarrizketan.
Indultatu berria den Txominen hitzetan:
"Gu indultatu beharrak damuturik ez dela frogatzen du"
Zortzi urte luzez espetxean kartzelaratua izan ondoren Jose Luis Urretabizkalak, Txominek, ezin du sinetsi oraindik kalean denik. Euskal Preso "PM" hau beste sei kiderekin batera indultatu izan berria dugu, baina beraiek diotenez, "Gobernuaren joko bat besterik ez da, gu ez gara da. Mutu".
ARGIA.–Nola jakin zenuten Gobernuak indultatu egingo zintuztela?
Txomin Urretabizkaia.–Beno, nire kasuan, kasualitate hutsa izan zen. Preso kide batek, irratian nire izena entzun zuela aipatu zidan eta telediarioa entzutera joan ginen. Bapatean ni eta beste zazpi indultatuak izan ginela jakin genuen. Aibala! Kalera atera behar gaituztela enteratzen gara.
A.–Eta une horretan zer sentitu duzu, nori jaso zenuen berria?
T.U.–Hasiera batean kalera noala eta beno. Baina inolako itxaropenik gabe, beste joko bat dela pentsatuz. Gero egia denean sorpresa, baina haserrea ere bai. Kalera ateratzea izugarrizkoa da, baina gero maila pertsonalean lagunak barruan uzten ditudala pentsatzen jarri eta pena handia hartzen da. Lagunak han barruan uztea ez da erraza, gogorra egiten da.
A.–Beraz, zuek ez duzue indultorik eskatu?
T.U.–Ez, ez. Jakina zen orokorrean Gobernua indultoak mugitzen ari zela, baina nor izan zitezkeen ez genekien, eta gero geu ere tartean garela enteratzen gara. Guk bai erreinsertzio politikak eta baita indarrezko gradu inposaketa politikak porrot egin ondoren, beste urrats berri bati hasera eman behar ziotela bagenekien. Orduan indultoena joku politiko garbia dela ikusten genuen. Gobernuari interesatzen zaio, berak dioen guztia betetzen ari dela froga araztea, gezurra beda ere. Bere hutsegiteak arrakastatzat aurkezten ditu, besterik ez duen bitartean lorpenak eskuratzen dituela aurkezteko. Honela nahiz eta espetxean denok jakin beraiek esaten duten damutu edo erreinsertatu zerrenda hori gezur hutsa besterik ez dela, horrekin aurrera jo beharra dute. Bestela nola ulertu, damutu ez garen kide kopuru hau kaleratzea? Damutu zerrenda hori balego, hauetariko pare bat geure artean tartekatuko lituzkete, baina ez dagoen ezkero atzera botatzen ez garen jendea sartu behar izan dute.
A.–Eta noiz eta nola kaleratu zaituzitete?
.–Ba egia esanda, jakin eta ordu pare batetara, bapatean kalean aurkitzen nintzen. Kide baten gurasoengana joan nintzen eta gero senideei hots egin, bila etorri eta etxera abiatu nintzen. Hala ere irten aurretik paper bat eskatu nuen, barruan egon naizela frogatzeko. Zeren han nintzela gidatzeko karneta, NANa eta beste agiri guztiak pasata geratu zaizkit. Ez didate nortasun agiririk ere utzi, ezingo nuke ezer erakutsi, barruan izan naizenaren agiria soilik.
A.–Eta ez al dizute indultatu agiririk eman?
T.U.–Ez. Batzuri eskaini diete paper bat sinatzeko, indultatu agiria, baina noski sinatzeari uko egin diote. Baina inork ez dugu ezer sinatu, ez didate ez paperik eta ez kristorik eman.
A.–Behin kalera aterata, zein izan duzu lehen pentsamendua?
T.U.–Gu ez gara inoiz libretik joan, gu militanteak gara eta lehen pentsamendua, gure kideak oraindik barruan direla izan da. Garbi dugu denak irten arte hemen ez dela ezer amaitzen. Gu kalera atera gaituztelako ez zaigu ezer ere konpondu eta ongi ikusi behar da konponbidea, preso kolektibo guztia gartzelara eraman duen egoera aldatzea dela, preso politiko gehiago ez izateko. Gu hara eraman gaituen arazoa konpondu arte ez da presoen arazoa konponduko. Gainera orain nik uste maila batean gauzak konplikatuagoak bilakatu direla "paktoa" eta honelakoekin. Baina guk ez dugu atzera egin eta orain kalean gaudela ere betiko gauzengatik borrokatzen jarraituko dugu.
A.–Nola aldatu dira gauzak "zazpiki"en garaitik?
T.U.–Garai hartan jende kopuru bat damutu egin zen. Gobernuak "PM" taldea ahulena zela antzeman zuen eta honela gure aurka jo zuen. Baina saskiko sagar ustelak kendu eta gero... Gerora Azkarragaren ahalegina egon da, baina orain gauzak ez zaizkie espero bezala atera eta ez da inor damutu. Guri garai hartan papera eskaintzen ziguten sinatzeko, baina guk popatik hartzera bidaltzen genituen. Bide honetan batipat gurekin ahalegindu dira, guk iada erakunderik ez bait dugu aspaiditxoan. Baina gauzak aldatu dira, orain kolektibo denari dagokion politika berria diseinatu dute. Orain Madrilek, jakina den bezala Euskadiko zenbait partiduren laguntza ezinbestekoz, erreinsertzioa eskatu beharrik, sinatu beharrik, ezer egin beharrik ez dagoela garbi utzt du, gogoz kontra ezartzen dute. Sakabanaketa politika martxan jarri zutenetik, fase berriak irogatu dituzte loturak apurtu nahian. Honek alde batetik guk tinko eutsi diogula adierazten digu, baikorra da. Baina bestalde benetan gertatzen ari dena ulertu beharraren premia agertarazi du, atera gaituzten bezain pronto egin digutena esplikatu nahi izan diogu jendeari. Indultoek, bi gauza agertzen dute. Lehenik, gradu politikaren fasea baino urrunago joan behar izan dutela eta bestetik, hainbatetan aipatu duten erreinsertatu zerrenda hori gezur hutsa dela. Baina hau barruan egunero bizi dugunez badakigu, kalean azaldu behar da.
A.Baina nola ulertu zuek kaleratzea.
T.U.–Nik nahi izan banu, nire komandokide guztiekin batera, sinatu eta irtengo nintzateke, baina nik ez dut damutzerik onartzen. Gobernuak bere politikak huts egiten ez duela frogatzera beharturik dago, lorpenak aurrera doazela alegia. Guk badakigu gure kaleratzea erabat erabilia izan dela, beraien telebistan, beraien egunkarietan e.a. Baina guk berehala prentsaurrekoaren bidez gure betebeharrari ekin diogu, eta jarraituko dugu.
A.–Nola aurkItu zara kalean, lagunekin, herrian?
T.U.–Oraindik aterrizatu gabe nago. Ongi etorria, afaria e.a. prestatu zaizkigu eta denen zoriona jaso dugu, baina oraindik nahiko galdua nago. Herriko gazterik ez dut ezagutzen eta pasialeku berriak, etxeak eta beste aldaketa batzuk ikustean arraro egiten da. Baina ohartu naiz, nik monumentalismo bat neukala nire buruan. Han barruan dena askoz ere handiago gogoratzen nuen, gero konturatu naiz ez dela hala. Pentsatzen nuen kaleak, plazak, tabernak handiagoak zirela.
B. ARTOLA

Txomin eta beste indultauek prentsaurreko bat eskeini zuten.
12,13

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakTalde armatETABesteak
GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakAmnistia
PertsonaiazURRETABIZK2
EgileezARTOLA3Politika

Azkenak
Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


Elizondoko Benito Menni egoitzako langileek 60 greba egun bete dituzte

Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.


2025-09-04 | El Salto | El Salto
Genoako portuko zamaketariek Israelerako bidalketak blokeatuko dituzte, sionistek elkartasun ontzidiari eraso eginez gero

2010ean "Mavi Marmara" itsasontzia abiatu zenetik, Palestinarekiko elkartasun itsas operaziorik handiena osatzen du Global Sumud Flotillak. Israelgo Gobernuak terroristatzat jo ditu nazioarteko ekintzaileak.


Espainiako Vueltako Bilboko etapa geldiarazi dute Israelen aurkako protestek, eta ez dira helmugara iritsi

Bilboko erdigunean amaitu behar zuen txirrindularitza etapak, baina Deustun sartzear zirela antolakuntzak erabaki hori hartu du, helmuga ingurua manifestariz beteta zegoelako. Aurretik ere igaro dira helmuga puntu horretatik, eta istiluak izan dira. Ertzaintzak gutxienez hiru... [+]


Jerusalemgo tranbiaren proiektuaz “gogoeta etikoa" eskatu dio CAFi Pradales lehendakariak

Kontratua segi ala eten, enpresaren erabakia "errespetatuko" lukeela argi utzi nahi izan du Imanol Pradales lehendakariak, Euskadi Irratiari egindako elkarrizketan. Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza.


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Valle de Odietako makroetxaldearen epaiketa
Digestato kutsadura handia izan zen, eta isurketa, antza, Valle de Odietak eragin zuen

Astearte honetan egin da Valle de Odietako makroetxaldearen aurkako epaiketa Iruñeko Justizia Jauregian. Epaileak ebatzi behar du ea 2021ean haien lur sailetan egindako isuri baten ondorioz, lur eremu horiek larri kutsatu zituzten ala ez, eta nork eragin zuen. Aditu... [+]


2025-09-03 | ARGIA
Baionako Atalante zinema-ohia jarduera politiko eta kulturalerako okupatu du Kontseilu Sozialistak

Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.


Euskalduntze prozesu osoa doakoa izateko pausoak eskatu ditu AEK-k

Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.


2025-09-03 | ARGIA
Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestek Vueltaren Nafarroako etapa hartu dute

“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.


Venezuelak gezurtatu egin du AEBek ontzi baten aurka egindako erasoa

Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua:
“Jaurlaritzarena zehaztasunik eta daturik gabeko txosten politikoa da”

Pentsioak osatzeko 145.000 sinadura bildu dituen herri ekinaldi legegilea eztabaidatzeari ezezkoa eman ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua oso gogor agertu da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin eta "bi aldiz engainatuta" sentitu direla azaldu du. EH Bilduk eta... [+]


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]


Eguneraketa berriak daude