Eduardo Conderekin elkarrizketan.
Eduardo Conde:
"Garai latzak eldu dira AEKrentzat".
Gorabebera handiak gertatu dira azken urtean Nafarroako AEKn. Iaz Berriozarren burututako Batzarre Nazionalean suertatu zen zatibetaren ondorioz kuadro berriak heldu dira herrialdeko ardura postuetara. Horietakoa dugu Eduardo Conde, Nafarroako arduradun nagusia.
ARGIA.–Zein egoeratan aurkitzen da AEK Nafarroan?
E. CONDE.–Administrazioaren aldetik berdin segitzen du, ez du onartzen AEKren izaera eta zentzu horretan oraindik ez du ordaindu AEKri zegokion subentzioa. Zentzu horretan AEKk bi bide jorratuko ditu: bata, bide judiziala bi errekurtso edo baliabide judizialak sartuak ditugularik eta bestea, mobilizazioctara joko dugula. Gaur egun borroka kanpaina batean murgilduta gaude, informazio fasean aurkitzen garelarik.
ARGIA.–Zatiketaren ondoren nola ekin diozue birregituraketari?
E.C.–Zatiketaren ondotik AEKren planifikazioan ez dakit eraginik izan ote duen. Bai eragin zuzena izan duela sutentziorik gabe gelditzen. Dena den. ordurarte egin ezin zena orain egiten ari gara, hau da, denon artean guztion babak ateratzea. Zentzu honetan egin dugu erresistentzia kutxa deitu ahal dena eta beharren arabera batzarrak birtanatzen du diru hori eskualde guztien artean, inolako ezberdintasunik gabe.
ARGIA.–Matrikulazioako. Ia joan da?
E.C.–Alde batetik urtarrilean, kanporatuen kopurua kenduta, iazko ikasle kopurua mantentzea lortu zen, zabaldu zen ikasgu berri bat Iruñea zaharrean eta gero, otsailean, zertxobait igo egin dugu, ailegatzen ez ginen herritara ailegatu garelako: Lekunberri, Basaburua, Azkoien eta Iruñea bertan. Orduan igo egin dugu zertxobait baina inportanteago dena zabaldu egin gara beste eskualdeetara.
ARGIA.–Nafarroaz gain, nola ikusten duzu AEKren egoera eta zer eritzi duzu burutzen ari den mintegiaz?
E.C.–Nafarroan orain gertatu da ikusten zena eta Baskongadetan prozesu berdina ematen ari da baina gradualki, modulazio ezberdina da, ebazpenak urtero ateratzen dituzte. Hala ere hiru urteko epea jarri zuten zentro libreak subentzioak arautzeko. Hiru urteko epe hori hurrengo urtean bukatzen da, beraz kalkulatzekoa da, gauzak ez badira aldatzen, hemendik urte batera Baskongadetan ere Nafarroan bezala aurkituko direla. Iparraldean Nafarroan bezala daude Nafarroa baino askoz lehenagotik.
Seguraski garai latzak heldu dira eta mintegi honetan finkatzen ari da etortizun beltz horri begira AEK mantenduko dela beste funizionamendu era batekin, elkartasunera joz.
TXUMAI ITURRIA
63