"Alemania handi horretan ez dugu pentsatu ere egin nahi"


1990ko urtarrilaren 28an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Wolfgang Domkerekin elkarrizketan.
Eki Alemaniako Ezker Gaztearen partaide batekin eleketan
"Alemania handi horretan ez dugu pentsatu ere egin nahi"
Murrurik ez zegoela nobedadearekin, Berlinen izan berri gara. Ekialdeko partera pasa gara, hango egoera gorabeheratsuaren berri zuzenean ekartzeagatik. Junge Linke, Ezker Gaztea mugimenduaren parteide batekin solastatu gara. Wolfgang Domke da bera, argazkirik nahi ez zuen 28 urteko teknikeria.
ARGIA.–Zer zarete, zuek?
Wolfgang Domke.–Gazte marxistez gehienbat osatuta dago gure mugimendua. Urria hasieran sortu genuen taldea, ezkerraldeko indarrak biltzeko xedean.
Asko SEDkoak [DDR, eki Alemaniako partidu komunistakoak] ginen hasieran, eta haiekin ez ginen gustora ja, SED bapatean marxista-leninista izatetik "apolitiko" izatera pasa zen eta. SED orain nora doan jakitea zaila da, elementu sozial-demokratak ari dira sartzen, "gizarte ongizate"az hitzegiten dute, gauza garbirik ez.
A.–Nola funtzionatzen duzue?
W.D.–Lan talde ezberdinak ditugu, bat zientzia marxista ikasten du, guretzat garrantzitsuena ez da Marxek esan zuena, haren lan metodoa baizik, hark orduko gizartea nola aztertu zuen eta zein ondorioak atera. Ez gara baina horretara mugatzen, Hegel ere aztertzen dugu...
SED ek nolabait ere eutsi
Gero ekologia taldea dugu, asteburuetan denok joaten gara egoitzetara lanera. Aktibitateak antolatzen ditu beste. Lan talde batek. Zuzendaritza eta ekonomia taldeak eratzen ari gara orain. Ahaleginak egiten bait ditugu ikasitakoak praktikara eramaten.
Hasieran hiru bat mila ginen. 15 herrialdeetatik 12tan ari gara.
A.–Zein da zuen projektu politikoa?
W.D.–Ez dugu modelo zehatzik, gure burua sozialista eta humanistatzat dugu. Gizarte sozialista bat, propietate sozialistarekikoa. Ahulekiko begiramena.
A.–Zein dira orain SEDen helburuak?
W.D.–DDR fuerte bat nahi du, propietate pribatu txikiak lagundu baina neurri ez handi batean, kooperatibak... Kurioso da ikustea nola, kooperatiba horietan ari diren nekazarietarik inork ere ez du BRDra aldegin.
Beste sektore batek kapitalaren %49a kanpokoa izan behar duela, dio, eta %51a bertakoa. Modelo horren ondorioak ikusten ditugu Hungrian, guk ez dugu horretara nahi.
A.–Zer beste proiektu dago?
W.D.– CDUk [kristau-demokratek] beste helburu batzuk ditu: merkatu librea eta gizarte mailan ahulago direnak, zulora sartu gabe, nolabait ere laguntzea. Baina jendeak ez du hori onartzen hemen.
Kristau-demokrata franko SEDen sartzen ari dira orain, SEDetik aldiz beste militante batzuek hanka egiten dute komunistak direlako eta ez dute oraingo eboluziorik onartzen. Norabiderik gabe dakusate partidua. SED orain SDP deitzen da, Sozialismo Demokratikoaren Partidua.
Nahikoa apoioa dute, diote intestek. Jende askok dio SEDez kanpo ez dagoela alternatibarik, berek dutela jenderik kongetenteena herria altsatzeko, eta ezkertiarrenak direla gainera.
A.– Esalguzu gehiago SEDren egoeraz.
W.D.–Nik dakidala 400 edo 500 mila kidek laga dute partidua hilabete hauetan. Gizartea eta partiduaren aldaketak oso lotuta daude. Azpiegitura beren eskuetan zeukaten, baina gauzek eskuetatik aldegin zieten, hainbat jenderen ibesketarekin erabat ez-gauza sentitu ziren. Jendea kaleratu zen, manifestatu, eta behartu zuen zuzendaritza alda zedin.
Erreformak beharrezkoak ziren. Partidu baten esku ez bait dago egia. Talde desberdinen arteko eztabaida eta borrokaz bilatzen da bidea. Bai eskuineko partiduekin ere, non ez diren oso eskuinekoak.
Urrira. arte SEDk zeukan gobernua bere eskuetan, nahiz beste bost partidu izan ez zuten ezertarako ahalmenik, ez zegoen dialektikarik. SEDek nahi zuena egiten zuen. Urritik hona hutsune politiko bat sortu da, bai SEDek bai besteek ere bete nahi dutena.
Oso prozesu gogor eta zaila da, denak ari direlako profitatu nahian, denek nahi dituzte azpiegituretan sartu eta barruan sendotu. Metodo zikinak ez dira falta.
Sovietar Batasuneko aldaketa ignoratu egin zen gobernuaren aldetik, baina herriak jaso zuen mezua, eta ihesketek lehertarazi zuten egoera.
BRDren menpe ez izan nahi
A.–Zein eredu ekonomiko antzematen duzue?
W.D.– Bakoitzak berea egiten du orain. Nahasketa bat izango dela pentsatzen dugu guk, kapitalismoa sartuko dela, propietate sozialista ere izango dela, herriaren propietatea. Produzitu beharrak berak planifikatuko duela pentsatzen dugu.
A.–Pasa gaitezen Alemaniako batasunaz hitzegitera.
W.D.–Gu zeharo batasunaren kontra gaude. Alemania handi horretan ez dugu pentsatu ere egiten. Baina kontutan hartu behar da %55a alde agertzen dela inkestetan, guk ahaleginak egingo ditugu ez dadin hori gerta. Ez dugu nahi BRDren errepublika bananero bat izatea, bere menpe egotea eta soldata merke leku bat izatea.
A.–Baina hori gertatuto da, nahiz independiente segitu.
W.D.–Gure gobernua argi badabil, ez da gertatu behar, 80ak arte egur-sistema bati jarraitu diogu, eta besteak kapitalismoan aritu dira. Guk ez dugu ez batea ez bestea nahi.
DDR oso ahulduta dago eta BRDk (mendebal Alemania), sartuz gero, egoera meneratuko du, badakite eurek daukatela indarra. Guk nahi dugu behintzat hemengo ezkerreko talde guztiak txapel baten azpian sartu, krisi honetatik indartuta atera gaitezen.
A.–DDR barruan zein talde dago batasunaren alde eta zein dago aurka?
W.D.–Ezin da jendea kajoika banatu, jendetza handi bat dago kontsumismoaren alde eta horiek elkarketa nahi dute, gero dago inteligentsi talde bat alde dagoena pertsonalki mendebaldeko teknikak-edo lagunduko liokeelako. Gero axola politiko handirik gabeko jende asko dago, orain bapatean horren alde direnak, inferioritate konplexu batetik-edo atératzeko.
Partiduetan CDU eta LDP [liberalak] daude alde, SPD [sozial-demokrata] ez da posizionatzen. Partidu hauek BRDtik laguntza materiala jasotzen dute. LDPk hango FDPren laguntza du, SPDk (oraintxe arte SDP zena) SPD bere homonimo sozial-demokratena...
Batasunaren aurka azaldu den partidu bakarra Nekazariena da momentuz. Esan beharra dago BRDko SPD [orain oposizioan dagoena] ere ez dela batasunaren alde argi azaldu, baina kontrakorik ere ez du esan.
A.–Zer, Neues Forum-i buruz?
.W.D.–N.Forum urria baino lehenagotik ari da lanean, intelektualak biltzen ditu batipat, oso konpetenteak, nahiko erradikalak ere bai. Lehen elizaren babesean antolatzen zituzten beren bilerak, orain herrialde denetan daude zabalduta. .
"Ez dago oposizioriku"
Neues Forumen problema da, erraza zela hau eta hau ez dugu nahi esatea, baina modelo berriak proposatzca anitzez zailagoa dela. Sozialista eta demokratikoak garela esatea bat da, beste bat da egitea. Talde horretako jendea oso da hitzetan trebea.
Ez dira partidu bat oraingoz, baina horretan DDRk hauteskundeei buruz zein lege jartzen dituen zain dago.
A.–Zeinek darama DDRn oposizioaren indarra.
W.D.–Orain ez dago oposiziorik, ez dago zeinen aurka egin eta, inor ez bait dago boterean.
Zein partidu dauden? Ezkerretik hasita, PDS–orain arteko SED, 1.700.000 kide duena oraindik–, Neues Forum, gero Ezker Batasuna, gero Dinelken ('Krabelinak', sozial-demokraten sinboloa), eta Nekazarien Partidua, 80.000 kiderekin.
Zentro aldean NDPD dago, artisauen partidua nolabait, lantegi txikietako jendea, beste 80 bat milarekin, hori ere ezker alderakoa, gero LDP, erdian, erdi-eskubian, eta gero CDU, kristau-demokratak, eskuinean: azken bi horiek ehun-na bat mila kide dituzte.
Gero ultrak daude, zeharo batasun-zaleak, BRDtik material asko altxatzen dutenak. Berlingo auzo batean 800 bat kide dute horiek, Dresden eta Leipzigen ere badira. Denborarekin uste dut herri txikiagoetan ere lortuko dutela euskarririk.
A.–Zer gertatuko da hauteskundeetan?
W.D.–Legea egiteko dago, baina guk ahaleginak egingo ditugu partiduak bakarrik ez, gazte, emakume taldeak, sindikatuak parlamentu barruan egon daitezen, orain arte bezala; ez genuke parlamentua BRDkoaren kopia bat izatea, partiduek herriaren %20aren hitza eramaten bait dute eta %lOOaren ordez erabakitzen, hori zorakeria iruditzen zait.
Diodan hori posible izango da baldin; eta ezkerreko mugimenduak ez badirai partidu gisa elkartzen, eta baldin eta ezkerra batzen bada.
A.–BRDko berde edo autonomoekin harremanik duzue?
W.D.–Bai, hemen ere bada partidu berde tiki bat, sortu berria, ezkerreko finean, ekologismoaren alde ari dena kapitalismoaren aurka ari bait da. BRDko berdeak parlamentuko talderik ezkertiarrena da eta gu bezala batasunaren aurka daude.
Gu autonomoekin eta gazteri sozialistekin gaude harremanetan, gu, gazteei dagokienean NDPDren «Ortzadarra» edo beste partiduen edozein gazte-taldek baino jende gehiago dugu.
Autonomoengandik badugu zerikasia franko, eskuinari nola aurka egin dakioke... Horrek ez du esan nahi guk kalean eskaparate puskatzen edo ibili behar du gunik. DDRko ezkerrak hango berdeekin gertatu dena ez gertatzea saiatu behar dugu, talde gehiago izan eta eszisio gehiago izaten bait da, guk batasuna dugu gogoan, gainerantzean eskuinari mesede.
Eztabaidatzen ere ikasi behar dugu, SEDren gazterian egiten ez zena, han batzuek hitzegin eta besteek entzun egiten zuten: Eztabaidaren kulturan ikasi.
A.– SESBeko inongo talderekin harremanik?
W.D.–Orain arte ez, han gazteentzako Komsomol bakarra dago, hori oso urruti gelditzen da guretzat.
JOXI RAZKIN

Alde egiten zutenek behartu zuten DDRko gobernuak bota zezan murrua.
Abenduaren 21eko manifestazioa ekialdeko Berlinen, EEBBen kontrako protestan.
Mendebaldeko Berlingo kale irudi bat, jendetza handiek muga pasatu zutela.
14,15,16


GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaALEMANIA
GaiezGizarteaAdin sektorGazteriaMugimenduak
PertsonaiazDOMKE1
EgileezRAZKIN1Politika

Azkenak
Iturengo arotza eta arte birziklatua

Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Irunen eskuin muturreko “auzo patruilak” sortu dituztela salatu dute

Hainbat talde "neonazik" azkenaldian Irunen zabaltzen ari dituzten mezuak salatu dituzte asteazkenean Harrera Sareak eta hainbat kolektibok herrian. Eskuin muturreko "auzo patruilak" antolatzen ari direla salatu dute, eta hauek jendearen jatorriaren arabera... [+]


Udal legearen kontrako epai euskarafoboa
Euskararen aurkako erasoa salatu dute 200 alkate eta udal ordezkarik, eta hizkuntza bultzatzeko konpromisoa berretsi

Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]


Alonsotegiko Udalari dirua itzultzeko eskatu dio Bizkaiko Aldundiak, iruzurra egin zenetik hamairu urtera

Egun EH Bilduren esku dagoen udalak ia milioi bat euro itzuli beharko lioke foru erakundeari, duela hamairu urte, EAJ agintean zenean, diru-laguntza bat ez zelako behar bezala erabili, baizik eta iruzurra egiteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi duenez. Eskaerak erabat... [+]


Ertzaintzaren 300 BMW ibilgailuen erosketan irregulartasun posibleak salatu zituen barne txosten batek

Eusko Jaurlaritzako Ogasuneko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak barne txosten bat egin zuen Ertzaintzak jaso dituen 300 BMWen esleipen kontratuaren hainbat baldintza kritikatzeko. Ezarritako baldintzak zehatzegiak eta murriztaileegiak zirela salatu du ogasunak, eta horrek enpresa... [+]


Txosnetako “beto politikoaren” aurkako GKSren kanpaldiaren kontra oldartu eta lau pertsona atxilotu ditu Poliziak Gasteizen

Bi aste barru hasiko diren hiriko jaietan txosna jartzen utzi ez dietela salatzeko kanpaldia egin nahi zuten Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Andre Maria Zuriaren plazan. 20:30ak aldera, ertzainak oldartu egin dira kanpaldian zeudenen aurka, eta bi... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-24 | Nicolas Goñi
Europan, oraingo sinplifikazioaren izenean, biharko bizitzak kaltetuko dira

Jarduera ekonomikoak sinplifikatzeko eta lehiakortasuna indartzeko aitzakiarekin, Europa mailan baita Europar Batasuneko hainbat estatutan ere, klima, ingurunea eta giza osasuna kaltetuko dituzten legeak biderkatzen ari dira 2024tik, askotan interes pribatuen lobbyen eraginpean... [+]


Eguneraketa berriak daude