Pikutara: «Euskaraz segiko dugu eta harro komertzialak ez izateaz»


1989ko abenduaren 17an
"Pikutara" musika taldeari elkarrizketa

MAKETA-DUN TALDEAK EZ DITU INORK GELDI ERAZIKO (8)
Pikutara: «Euskaraz segiko dugu eta harro komertzialak ez izateaz»
Oreretar boskote hau nahiko berria bada ere, zazpi hilabete baino ez dira taldea sortu zela.
Hamar kantaz osatutako maketa grabatu zuten iraila aldera, eta 'Igo Bolumena' irratsaioan agertutako maketarik onena aukeratua izan zen Pikutara taldearena.
Fake baxua, Jon eta Iker kitarrak, Imanol bateria eta Unai ahotsa, martxoa inguruan elkartu eta ska-reggae tankerako musika egiten aritu dira orain artean. Kanta batzutan nabari da kaña piska bat gehiago sartu nahi dutela, eta hemendik aurrera hortik joko dugu. Orain arte atera ditugun hantak nahiko onak direla uste dugu, jendeari gustatu zaizkio, baina aldatzea erabaki dugu, ez dugu hor apalankatu nahi, jendea nazkatu egin daiteke eta. Kaña gehiagorekin, entzuleak hobe onartuko duen musika egin nahi dute, eta Hertzainak, Baldin Bada, Barricada ildotik abiatu nahi dute aurrerantzean.
Maketa 'Musikarte'n grabatu zuten, "eta burogogorkeria hutsa izan zen. Bagenuen nahiko kanta, eta grabatzea erabaki genuen. Herrian ezagutzen gintuzten juda, geure masika gustokoa zuten, eta hori ikasita maketa grabatzeko aprobetxatu genuen". Ez zaie batere gaizki atera, Oreretan 150 saldu bait dituzte, eta eskualde osoan 400; taldearentzat ere diru apurrak bildu dituzte, ekipoa osatzen eta joateko. Izan ere, dagoeneko hamar kontzertu jo dituzte. "baina gehienak 'por la causa', eta horrela ezin dugu segi, ze taldeak gastuak bait ditu, eta hemendik aurrera ea kobratzen hasten garen'.
Ertzainek erasotuak
Baldin Bada taldeak emandako laguntza gogoz eskertzen dute, eta aipatzen dutenez hauei esker atera da aurrera 'Pikutara' taldea. "Beraiek lortu zigaten lehen kontzertua, baita kitarrista ere, eta taldea sortzeko animatu gintuzten; egiaz, beraiei esker sortu da 'Pikutara'J'. Bereziki gogoratzen dute bestalde izan zuten azken kontzertua, Billabonakoa. Hura izugarria izan zen; bi tipok bronka armatu zuten eta Ertzainak agertu ziren. Alde egiteko esan zitzaien, geure arazoak geuk konponduko genituela. Baina errefuertzoak azaldu ziren eta istiluak egon ziren; giroa lasaitu zenean hara bueltatu ginen furgona kargatzera, Ertzainak agertu eta baxua korrika hasi zen; harrapatu egin zuten eta basera. Geu ere joan ginen, sprayaz hartu gintuzten, eta orain baxuari 6-12 hilabete sartu nahi dizkiote.
'Soldaduska honi ez', 'Gudarien Eguna', 'Txakur jana', 'Leizaran'... Argi ikusten da 'Pikutara'taldearen lerroa nondik doan. "Letretan nahiko garbi azaltzen da zein den geure postura: abertzaleak batez ere, eta erradikalak'. Orain arte lortu duten arrakastarik sonatuena 'Igo Bolumena' irratsaiokoa izan daiteke, bertan 'Pikutara'ren maketa `.Euskadiko urteko maketa mundial onena" aukeratu bait zuten; aurrera segitzeko biderik ikusten dute, gogorik behintzat ez zaie falta, "baina hori jendeak esan behar du; geuk entsaiatzen eta kanta berriak sortuz segiko dugu".
Kanta komertzialak eginaz jendearen aldetik kristoren kritikak jasotzea besterik ez omen da lortzen, eta beraien helburua kanta Onak egiten jarraitzea da, betiere euskaraz. "Euskara ez ba botere komertziala; egunen batean Euskal Herriak bere helburuak lortzen baditu, agian izango gara komertzialak, ze geure hizkuntzan joko dugu, eta harro komertzialak izateaz Baina gaur egun, etsaiak ematen dituen jipoiekin, euskaraz kantatzea ez da batere komertziala, eta harro komertzialak ez izateaz. Euskararena 'Pikutara' taldeak oso argi dauka.
XABIN MAKAZAGA
48

GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakPIKUTARA
EgileezMAKAZAGA2Kultura

ASTEKARIA
1989ko abenduaren 17a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Inko Iriarte (LAB): “Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz”

"Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz", salatu du LAB sindikatuko lan osasunerako Nafarroako arduradun Inko Iriartek. Atzo izan zen azken lan heriotza. Andosillako lantoki batean karga gainera erorita zendu zen 49 urteko errioxarra. Hamaika egunean... [+]


2025-05-28 | Irutxuloko Hitza
Gladys del Estal omenduko dute igandean, haren hilketaren 46. urteurrenean

Gladys Gogoan elkarteak eta Eguzkik Gladys del Estal ekologistaren omenezko ekitaldia antolatu dute igande honetan. Gladys del Estal duela 46 urte hil zuen Guardia Zibilak Tuteran, nuklearren aurkako mobilizazio batean. 1979ko ekainaren 3an gertatu zen, energia nuklearraren eta... [+]


“Konpetentziak ezin dira ebaluatu unibertsitatera sartzeko proba batean; ikasleen jarraipena behar da horretarako”

Unibertsitatera Sartzeko Probaren (USAP) eredu berriari egingo diote aurre Hego Euskal Herriko milaka ikaslek, ekainaren 3tik 5era. Batxilergoko bi irakasle elkarrizketatu ditu ARGIAk: “Azterketa berria konpetentziala bihurtu nahi dute, baina memorian oinarritua izaten... [+]


2025-05-28 | Sustatu
EAEko gazteen %43ak euskara darabil sare sozialetan

Gazteen Euskal Behatokiak EAEko gazteen sare sozialen inguruko inkesta baten emaitzak zabaldu ditu. Datuen arabera, euskararen erabilera sare sozialetan 15-29 urteko gazteen artean ehuneko 6,6 puntu hazi da azken hiru urteetan, % 43,6an kokatuz (2022 eta 2025eko neurketak... [+]


Naziometroa
Euskal herritarren %57ak uste du jarrera erreakzionarioak ugaritu egin direla bere inguruan

VII. Nazimetroaren emaitzak aurkeztu dituzte Telesforo Monzon eLab-ek, Aztikerrek eta Parte Hartuzek. Joera erreakzionarioen hazkundea bi eremutan identifikatu dute nagusiki: migratzaile eta kultura aniztasunarenean, eta genero berdintasun eta feminismoarenean. Joerak... [+]


Hurrengo ikasturterako irakasle gehigarriak jasoko ditu Seaskak

Bordeleko Errektorearekin hitzartu du "behin-behineko" akordioa Seaskak. Horrez gain, Euskararen Erakunde Publikoarekin eta Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin hitzarmena sinatzeko negoziaketak abiatuko dituzte hurrengo astean. Azterketak euskaraz egiteko aukera... [+]


2025-05-27 | ARGIA
Azpikontratatutako langile bat hil da Amurrion teilatutik behera erorita

Tubos Reunidos enpresan ari zen lanean eta teilatutik behera erorita hil da, sindikatuek jakinarazi dutenez. azken honekin 22 dira 2025ean hil diren langileak.


2025-05-27 | Estitxu Eizagirre
Lurraren defentsa
Uribarri Jauregiko akanpadan iraganeko borrokak eta egungo nazioartekoak uztartu zituzten

Maiatzaren 16tik 18ra EH Bizirik sareak deituta kanpaldia egin berri dute Uribarri Jauregin. Hainbat ekintza, hitzaldi eta tailer egin zituzten bertan. Besteak beste, Lemoizko zentral nuklearraren, Pasaiako superportuaren eta Olaztiko erraustegiaren aurkako borroketan ibilitako... [+]


Hilberria
Richard Irazusta politikaria hil da, 66 urterekin

Lizarra-Garaziko akordioan hartu zuen parte, Abertzaleen Batasunaren ordezkari gisa. Alderdi horretako bozeramaile izan zen. Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztu zen 1988an, 1993an, 1995ean eta 1997an. Azken hamar urteotan Hendaiako auzapezorde izan da.


Haur irakurzaleek ere beren topaketa eguna izango dute

Dantza, xake edo kirol topaketak egiten diren bezalaxe, literatura gustuko duten haur eta gazteek ere zaletasuna partekatu, elkar ezagutu eta egunpasa ludikoa egiteko aukera izango dute, datorren igandean. Ikasturtean zehar elkarri gutunak idazten aritu diren 130 gaztetxo... [+]


2025-05-27 | Jon Torner Zabala
Artzain eta sukaldariak eskutik, Ja(ki)tea elkartearen liburu berrian

2009an sortua, euskal sukaldaritza tradizionala sustatzea du helburu Ja(ki)tea elkarteak, abeltzain, laborari edota arrantzaleen jarduna nabarmentzearekin bat. Hamaika modura egin dakieke aitortza, eta oraingoan liburu berria plazaratuta azaldu die elkarteak esker ona,... [+]


Analisia
Aroztegiko epaiketa: sorgin ehiza modernoa

Aroztegiko epaiketaren akusazioen –fiskaltza eta akusazio partikularra– idazkiak irakurrita, pentsatzekoa zen epaiketan aterako zituztela froga argiagorik, horrekin bakarrik talde kriminalaren akusazioa oso larria baitzen. Ez ba, bost eguneko epaiketa zuzenean... [+]


2025-05-27 | Mikel Aramendi
Distopia orwelldarra beste 99 urterako Txagos uhartedi urrunean

Erresuma Batuko ika-mika parlamentarioaren mamia zen Keir Starmerren gobernuak, azkenean, sinatu duela Maurizioko Errepublikarekin Txagos uhartediaren subiranotasuna hari aitortzen dion tratua. Hori bai, bertan AEBek (Erresuma Batuaren presentzia hutsaren hurrengoa baita) duten... [+]


2025-05-27 | ARGIA
50 urteko behargin bat hil da Andosillan, zama gainera erorita

Foruzaingoaren esanetan, ezbeharra gertatu den lekuan bertan hil da 50 urteko langilea. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, urte honetan dagoeneko 21 langile hil dira beharrean ari zirela.


Eguneraketa berriak daude