«Abertzaleen arteko zubi berriak eraiki behar dira»


1989ko abenduaren 17an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Jesus Insaustiri elkarrizketa

JESUS INSAUSTI, 'UZTURRE'
«Abertzaleen arteko zubi berriak eraiki behar dira»
Uzturre goitizenak Tolosako jatorria salatzen batu ere Bizkaiko Belendiz-en, alde batera itsasoa eta bestera Oiz erakusten dituen txalet koskorrean hartu gaitu Jesus Insaustik. Euskaldun kulto zaharrek erabiltzen duten doinu gipuzkoarrean, euskara pausatu eta dotorean, mintzatu zaigu Primo de Riveraren garaiko militantzia, atzerria eta EAJko EBBko buruzagitza ezagutu dituen 78 urteko gizona.
Primo de Riveraren diktaduraren azken urteetan –1928 inguroan–ekin zion Jesus Insaustik militantzia nazionalistari, 16-17 urte zituenean. Bitan zatituta zegoen, urte haietan, gerora bere betiko alderdia izan den EAJ: berak 'Aberri'koengana jo zuen. "Nahiago izan nuen 'Aberri', bertan langileak eta herriko jendea biltzen bait zen; 'Comunión'ekoak beste maila batekoak ziren, abokatuak eta horrelakoak». Nazionalista eta sozialisten arteko burruka latzak gogoratzen' ditu batez ere: oraingo sozialista errejionalisten antzik ez omen zuten ordukoek, «zeharo zentralistak ziren haiek, antieuskaldunak».
Sozialistekin izaten zituzten istilu eta iskanbilak ez ziren txantxetakoak, 'Uzturre'k kontatzen digunez; alde bateko zein bestekoek pistola zutela ibiltzen omen ziren, badaezpadaere. "Esate baterako, ni ELAn sartu nintzenean, lehenengo egunean 'Uzturre' mendira eraman eta pistolak erabiltzen erakuts zidaten, gertatu zitekeenaren aurrean prestatuta egon behar bait genuen».
Sozialistek desberdinak zirela diozu. Primo de Riveraren garaiko abertzaletasuna ere desberdina izango zen noski.
Bai, orduko abertzaletasuna euskaltzaletasuna zen gehiago. Euskal Pizkundearen garaia zen hura. Orduan izan ziren olerkiaren pizkundea, lehen Bertsolari Txapelketa eta euskararen inguruko hainbat ekintza, folkloreari lotuta gehienak. Urte haietan euskara eta kulturaren inguruan zebilen jendea Errepublika iristean abertzale bihurtu zen, mugimendu politikoago batean bilakatu zen.
Gerra bukatzean Santoñan atxilotu eta gartzelatu egin zuten 'Uzturre', gero libre utzi eta beranduago berriro espetxeratzeko. Ihes egin zuen azkenean, atzerrira joateko. Zortzi urte egin zituen, guztira, lau hormen artean. Atzerrian, aldiz, hogeita hamar: hogei Brusselan eta hamar Parisen.
Gerra garaian atera zenuten euskarazko egunkaria.
Bai, baina ideia lehenagotik zetorren. Mendilauta eta Lizardik idatzi zuten hortaz, proiektua eta dena zuten: irakurlegoa, ze diru beharko zen, halako eta honelakoa izango zela... 'Itz-lauz'. liburuan jasota daude Lizardik honi buruz idatzitakoak. Kolaboratzaile bezala aritu nintzen ni. Baina hori Jaurlaritzak horretarako dirua eman zuelako izan zen, ez zen izan euskaltzaleok bultzatu genuelako.
Halako egoera larri eta baldintza eskasetan atera zenutena zergatik ez da orain egiten?
Baina ez dut uste gauzak horrela egin behar direnik. Ni orduan ere ez nengoen egunkaria horrela ateratzearen alde. Hori artifizial jokatzea da. Euskaldunok benetan euskarazko egunkaria nahi badugu, atera dezagun erakundeen laguntzaren zain egon gabe. Hori geure adorez atera behar dugu. Eta euskararen arazoa ere hori da, euskaldunak ez dugula geure katuz aurrera egiten. Gero eta euskaldunberri gehiago dago, ikastoletatik gero eta haur euskaldun gehiago ateratzen da, baina kalean gero eta euskara gutxiago enizuten da. Arazoa politikoa ere bada; helburu bezala elebitasuna izatea akats izugarria da, horrek euskararen heriotza ekarriko luke. Flamendarren adibidea dugu hor: lehen, zona batzutan, flamendarra %80ak hitzegiten zuen, baina elebitasunerantz jo dutenez, eta frantsesak indar handiagoa duenez, honek flamendarrari lekua jan dio eta orain %lOak baino ez du flamendarrez hitzegiten. Gizarte elebidunean hizkuntza indartsuak ahulari tokia jaten dio.
Hor alderdi politikoek badute erantzunkizu Sar galtezen politika munduan. Ikuspegi abertzaletik EAJ eta PSOEn arteko hitzarmena ez al da kritikagarria?
Hara, gauza bat esango dizut, beti partiduei botatzen diegu errua baina norberak izan behar du euskaltzale; euskaraz mintzatu, irakurri eta bultzatzeko prest egon. Partiduak pertsonez osaturik daude.
Sar gaitezen politika munduan. Ikuspegi abertzaletik EAJ eta PSOEn arteko hitzarmena ez al da kritikagarria?
Iparrik galtzen ez den bitartean alderdi batek momentu batean dagokion paktu bat egitea ez da kaltegarri; baina iparra galtzen ez baldin bada, bere azken helburuak tinko dauzkan bitartean. Bestetik, askotan gogoratzen dut Irujo zenaren teoria. Hara, herri honek urtetan bere nortasuna zaindu baldin badu ez da izan burruka bidez, ez da izan gerra bidez, paktu bidez izan da. Azken berrehun urte hauetan hiru gerra egin ditugu, eta hiru gerretatik kakaztuta atera gara, eta laugarrena egingo bagenu oraindik eta kakaztuago aterako ginateke. Herri honetan azeritasunez jokatu beharra dago.
Baina posible al da sozialistekin politika abertzale bat eramatea?
Bai. Baietz uste dut. Badakizu gaurko egunean beneta zuhur jokatu beharra dagoela, eta orainarteraino behinik behin, sozialistekin paktu hori egiteak herri honi ez dio kalterik ekarri. Ondo aztertuez gero, on ekarri dio kalte baino. Bere arriskuak ere baditu, eta niretzat arriskurik handiena nahasketa horretan gure nortasuna galtzea da, baina ez dut uste gaur egun arrisku hori dagoenik. Pakutagatik ez balitz herri hau honezgero jota legokeen.
Abertzaleen arteko enfrentamendua gero eta gogorragoa da. Ez al da zubiak eraikitzeko biderik?
Euskaldunak, abertzaleak batez ere, ezin genezake zubirik apurtu, eta zubiak apurtuta baldin badaude, zubi berriak eraiki behar direla.
Zein dira zubiak, nondik nora eraiki daitezke?
Kontaktuak. Esate baterako, legealdi hau hasi zenean, edo aurrekoan, ez dut ondo gogoratzen, Herri Batasunako jendearekin izan genituen hartuemanak. Beraiek esaten zuteen: 'gu prest gaude politikan sartu, parlamentura joan eta konponketa bat zuekin egiteko', baina kondizioekin. Kondizioak gerra kondizioak ziren, zeren eta horretara makurtuez gero, orainarteareaino ondo edo gaizki lortu dena zakurraren ipurdira joango litzateke.
Zein ziren, bada, kondizio haiek?
Konstituzioa ontzat hartzen ez genuela esatea eskatzen ziguten lehenik, gero, ez zela... gerra kondizioak ziren. Bi bilera publiko egin genituen, bata Bergaran eta bestea Durangon. Bergarako bilera aurretik bost heriotz izan ziren, eta Herri Batasunakoak uste zuten ez ginela joango, baina joan egin ginen. Denon artean hitzegin genuen, eta nire eritzia zen behinik behin, 'hara, joatekotan ginen, heriotz horiek gertatu direla, bada, gertatu direlako oraindik eta motibo handiagoa joateko'. Bestea Durangon egin genuen, baina erdaraz esaten den bezala, 'dialogo de sordos' izan zen.
Publiko egindako elkar hizketa hauez gein, izan al duzue beste kontakturik?
Badakizu, herri hau txikia da, denok elkar ezagutzen dugu, eta beti da posible halako bati deitu eta 'aizak, hola eta hola hitzegingo al dugu?', eta hitzegin. Baina batere konpromezurik gabe.
Zubiak eraikitzeko bidea, kontaktuaz aparte, jestuen bidez ere egin daiteke. Esate batera, Madrilgo Parlamentuan HBrekin gertatu dena...
Umekeria!
Zeinen aldetik?
HBren aldetik, hori izan daitekeen umekeriarik handiena izan da. Alde batetik, negoziaketa nahi dutela, hori gabe ez dagoela aurrera irteterik. Baina Espainiako legepean gaude, legea beraiek egiten dute, eta parlamentari izateko esan behar da 'juro' ala 'prometo', beti izan da horrela, transizio guztian izan da horrela.
Baina oker ez banago, osoko bilkura hori baino astebete lehenago aldatu zuten araudia Monteroren formula horren balioa ukatzeko.
Ez, ez. Hori beste gauza bat da: 'betidanik izan den ohitura hautsi behar al da?'. Herri Batasunak, gogoraturik hori ondo pasa zela Strasburg-en, hemen berritu nahi izan du, baina bazekiten hori ez zela aurrera aterako.
Beste alderdien jarrerak ez al du oztopatu hainbestetan HBri eskatu zaion pausu hori ematea?
Aizu, jendea ez duzu ekarriko txoro txoroan. Momentu honetan bertan, hori esaten duten momentu honetan, Villoslada hori bahituta daukazu, heriotzak .ta abar izan dira... hori al da borondate oneko bidea? Bide bat badu errazagoa HBk. Kondenatu al du ETAren ekintzarik? Niri beti esaten zidaten, 'gauza bat duk ETA, eta bestea Herri Batasuna'. eta sinisten nien, baina gaur, pasa diren gauzak ikusita, atera dudan ondorioa zera izan da: biak bat direla, eta gainera, agintzen duena ETA dela, eta ez Herri Batasuna.
Negoziaketa al da egoera gatazketsu honetatik ateratzeko bidea?
Esaten dizut, orain dela urte batzuk ezin zitekeen horretaz hitzegin. Lehenengo izan genuen bileretan beraiek zioten negoziaketak ejertzitoarekin behar zuela, eta guk ezetz, negoziaketa Estatuarekin eraman behar zutela. Bilera horiek ez ziren duela 20 urte egin, ni EBBko lehendakari nintzela izan ziren, 85 edo 86ean.
HBk bere eritzia moldatu du beraz. Baina zuek, orduan Estatuarekiko negoziaketan alde zineten, eta orain?
Gu lehenengoan gaude. Nik beti esan dut, herri honek ezin dezake egoera honetan luzaroan iraun. Arazo hau hasiera batean politikoa denez, erabakiak ere politikoa izan behar du, eta bide bakarra horretarako negoziaketa da. Paktuari buruz esaten dudan gauza bera esaten dut: etsaiarekin negoziatu behar bada, ba, negoziatu, pena balio du eta bakea herri honetara ekartzeko.
Negoziaketa hori emateketan zeinen artean eman beharko litzateke, ETA eta Estatuaren artean?
Hobe izango litzateke negoziaketa hori euskaldun partidu guztien artean eraman ahal izango balitz, tartean Herri Batasuna dela.
'Bloke demokratikoa' deitu den horrek ez al du abertzaleen arteko enfrentamendua areagotu?
Bai, eta goazen bidetik gehiago gogortuko da. Nik ikusten dudan arriskua zera da, egun batean hau Ulster-en biburtzea, eta abertzaleak elkarren artean tiroka hastea. Hori orainarteraino, ez da pasa, baina gerta daiteke, askotan egongo gara arrisku gorrian hori pasatzeko, eta hori pasatzea herri honen azkena izango litzateke. Gaur egunean gauden bezala nik ez dut ikusten bide zabalik gauzak hobetzeko. Pesimista naiz.
EAJren eszisioa aipatu diogu grabageilua itzali aurretik. Garbi azaldu digu hortaz mintzatzea mingarri zaiola, ez duela gustoko gai hori. "Nahiago dut horretaz ez hitzegin, momentu horretan EBBn nengoen eta nahiago dut ez hitzegin".
J.SARASUA I MURUA
27-30

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEAJ
PertsonaiazINSAUSTI1
EgileezMURUA2Politika
EgileezSARASUA2Politika

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Eguneraketa berriak daude