"Integrazioa ez da inoiz gure planteamendua izan"


1989ko azaroaren 05an
Mirari Bereziartua, Euskal Herriko Ikastolen Konfederakuntzako idazkariari elkarrizketa

MIRARI BEREZIARTUA
"Integrazioa ez da inoiz gure planteamendua izan"
Hamabi urtetan zehar ikastolen andereño gisara aritu ostean, Euskal Herriko IKastolen Konfederakuntzako idazkaria dugu gaur egun Mirari Bereziartua azpeitiarra. Azken urte hauetan ikastolen nondik-norakoa gertutik jarraitu duen emakume honekin luzaz mintzatu gara, nolabait ere hezkuntzaren mundu antzu hau argitzeko xedez.
Orain bi urte eskas, Eusko Jaurlaritza eta Ikastolen Federakuntza akordio politiko batera heldu ziren. Horren aurrean, nola ikusten eta baloratzen duzu egun, harrez gero gertatutakoa?
Prebisioetan zegoen bezala. Guk ez dugu ezer inprobisatu eta gauza guztiak planteatu ziren marko berean eraman ditugu. Akordio politikoa sinatutakoan, txostena kaleratu eta bere estraineko orrian prestatutako prebisio denen pausuak argitaratu genituen, lehendik markatutako bost urratsak alegia, eta epe honetan, pausu horiek burutzen saiatu gara. prebisioetan zegoen bezalaxe. Garrantzitsua da seinaletzea, ene ustez, finkatutako marko horretan ematen joan direla fase guztiak, nahiz eta sarritan, gure sorpresarako, aspektu batzuk berriak baliren moduan aurkeztu zenbait jendek. Legeak komenioak luzatzeko autera ematen zigunez, berauek gauzatu genituen, eta horrekin batera, legealdi honetan politikoki jokoak ematen duen tenorean, beste zenbait lege osagarri aurreratu ditugu hura egokitzeko. Gauza guzti horiek, bada, martxan doaz, baina gure eskuetatik kanpo geratzen dira erabat. Gizarteko edozein talderen moduan batugu zeresanik edozer peskizan, baina ez guk bakarrik, legeek gizarte osoari eragiten baitie: hau honela izaki, denek daukate zeresanik.
Eta nola definituko zenuke gaurregungo momentua?
Orain bizitzen ari garen momentua, komenio hori gauzatzen zen egoera transitorioa, eta beronen epea euskal esiolaren legea egiten den bitartekoa da, politikoek herri honetako hezkuntza sistema nola gauzatu erabakitzen duten arte hain zuzen. Kolektibo bakoitzak bere erizpideak dauzka horretan, alderdi polititoek baita ere, eta argi dago, erakunde instituzionaletan erabakiko dela hori. Baina guk, denok parte hartu behar dugula deritzogu, legeak, berez, gauza gutxi konponduko baititu, baldin eta itaun zabal batez lortzen ez bada.
Oraingo hau, momentu klabea al da Eskola Publikoarentzat?
Euskal Herriko sistema osoak gehiago murgildu behar du herriko projektuetan; mundu guztia, beharbada, adjetiboetan ari gara salatzen azken urteotan, publikoa dela, pribatua, ikastola... baina ene aburuz, gaiari sakonean heldu behar zaio, eskola guztia Euskal Herrian nola osatu behar dugun erantzunez, alegia. Gero, norberak, egiten diguten aukeraren aurrean, hori nola gauzatu beharko litzatekeen zehaztasunak eman beharko genituzke. Baina, esiola projektu osoa Euskal Herrian nola abordatu betarko litzatekeenaren gutxiengoak seinalatu beharko lirateke.
Aurreprojektua kalean dago jadanik, zer balorazio egiten da Federaziotik?
Guretzat, oso inportantea da benetako kontzientzia zabaltzea, eta jendea, projektu on bat egiteaz aparte, beste zenbait gauzetara lotzea. Gauzak ongi egiteaz gain, jendea lotu egin behar da projektu horretara, eta une honetan, gure xede nagusia, geuk bermatu dezakegun kolektiboak, ikastoletako jendeak bada, herria ilusionatzean datza, Euskal Hertiko hezkuntza projektu berri batean animatu gabe. Gu zer nahi dugun definitzen saiatu gara lehen altatu markatu horretan, jendea projektu horretara lotzen, eta gero, hori negoziatzen.
Zelako harremanak izan dituzue azken urteotan PSOEk gidatu duen Hezkuntza Sailarekin?
Beharbada, sorpresiboa izan da guretzat, baina sobera lagundu digu oraintsu gogoratu dudan erizpide horrek: guk geuk argi edukitzea zer nahi dugun. Zeorrek argi daukazunean, kezka gutxiago ematen dizu aurrean nor jartzen den. Nolanahi ere, horrek ez zigun beldurrik eman, geuk argi genuen momentutik eta geurekin zenbait jende zegoen kontrastea oso gertukoa eginda. Klaro, gure planteamendua berak esan eta aztertzen zuenaren eran joan da pixkabat, geureari buruzko adierazpenak azaltzeko, baina ez dugu sekula jarrera defentsiborik izan. Guk, zer nahi genuen eta zenbat zetozen geurekin argitu dugu.
Eta heuren aldetik, zer nolako erantzuna jaso duzue?
Zaila izan da, negoziaketa oso gaitzak gertatuz; ez 85dira konfidantza mailan ematen diren elkarrizketa samurrak, eta apika, orain artean eduki izan ditugun modukoak. Giroa aldatu egin zitzaigun erabat, eta geure harrerak ere aldatu beharrean aurkitu ginen.
Zailtasun honek, gehiago pentsaraztera bultzatu gaitu, asesoreak inguruan eduki eta basearekin harreman gehiago izatea. Horrek, talde sendoagoa egitea suposatu du, talde zentzu gehiago dago geure artean.
Orain, hurrengo hauteskunde orokorrak sor dezaketen aldaketaren aurrean, eta Rekalderen balizko martxarekin bereziki, zer gerta daiteke, eta zer jokabide pentsatzen duzue hartzea baldin eta honela gauzatzen bada?
Guk, lehen esan bezala, markatutako planteamendua eramango dugu aurrera. Ezin gara kinielatan oinarritu markoa definitzeko, eta altaketarik ez datorren bitartean daukagunarekin segituko dugu, eta horretan, bai bata zein bestearen aldetik, leialtasun bat egon dela uste dut. Negoziaketak zailak izan dira, baina definitutako markoari batak eta besteak eutsi egin dio, eta momentuz, ez daukagu markoa aldatzeko prebisiorik.
Adjetibo kontura itzuliz, pribatua ala publikoa?
Federazio bezala, Euskal Herrian bertako projektuari buruz apostua egin behar dugula ikustea da garrantzitsuena. Eta horixe da, hain zuzen, landuko duguna behar den guztiarekin. Gero, azkenean, hori nola legeztatzen den eta nolako aukerak ematen zaizkion iniziatiba bakoitzari, beste asuntu bat izango da, baina guretzat, inportantzia, bertako projektuari buruz apostua denok egitea da.
Markoarekin jarraituz, bestalde, Nafarroa eta Iparraldeko ikastolak kanpoan geratzen al dira?
Ez. Komenioan, bai, baina gure projektuan ez. Itauna egiten ari ginen une berean, iparraldekoak berea trebatzen ari ziren, eta nafarrek ere beren saiakerak egin dituzte bi urte hauetan, ezer ez lortu arren. Dena den, hori gure kezka bat da, eta horregatik gaude bertan buru belarri sartuta. Uste dugu, halaber, ailegatu dela ordua jada, beste inongo pausorik eman baino lehenago, elkarrekin zer nahi dugun definitzeko, negoziatzen dena negoziatu, bakoitzak negoziatu behar duen erakunde eta administrazioarekin, denok projektu baterakoi bat bultzatu dezagun. Bestela, dispertsatu gaitezke bidean. Guk garbi daukagu, momentu desberdinetan emango den projektu hori ondo definitituta eduki behar dugula berehala.
Egungo aurreprojektua onartuz gero, Nafarroa eta Iparraldeko arazoak baztertzeko arriskua egon daiteke ezta?
Politikoek baloratuko lukete, kolektibo oso batek definitu duenetik oso desberdina gelditzen den lege bat aurrera eramango duten ala ez, erabaki gauza asko erabaki daitezke. Edozein polititok badaki, jakin, berak projektu on bat egiteaz aparte, hori martxan ipini behar duela. Eta hor gertatzen da, guztiok martxan sartzen garenean jokuan. Horrez gain, saiatzen ari gara, geuk argi edukitzetik aparte, ahal den jenderik gehiena animatzen, hezkuntza eta hezkuntzatik kanpo herri honetan apostu serioago bat hezkuntzan egin dezaten. Adituek, bat datoz gaurregun Europan esiolaren desfaseaz hitzegiterrako orduan, eta praktikoki, gaurko gizartea eskolara egokitu gabe dagoela azpimarratzean, ez duela ondo erantzuten, eta dagoen zulo horretatik ateratzeko, beste zenbait sektoreren laguntza behar du, eskolak, bere kabuz, ez baitu dagoen zulotik irteteko gaitasunik.
Eta Nafarroaren legeztatze arazoa?
Oso urrun dakusat oraindik. Geuri, geurea kostatzen ari bazaigu, zer esanik ez Nafarroari buruz, larriagoa baita bertako egoera. Ikastolen Elkarteko markoa eta gure gogoetak nahiz azterketak ez daude Elkarte Autonomoko ikastolei soilik zuzenduta; hemengoen negoziaketa ematen ari garenean, hori konstrastatu behar dugu, baina Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko gobernu organoa biltzen denean, lurralde guztietarako planteamenduak lantzen dira, eta era horretan, Nafarraroarekin oso arduratuta egon da. Orain oso serio ari da aztertzen zer estrategia planteatu beharko litzatekeen, kualitatiboki pausu haundi bat eman beharra baitago epe laburrera Nafarroan.
Integrazioa ala konfluentzia?
Integrazioa, zalantzarik gabe, ez da inoiz gure planteamendua izan. Dokumentuetan egon dira integrazio projektuak bidean, baina ez da inongo aposturik egin horien alde Federaziotik. Konfluentzia bai, nahiz eta zenbait momentutan aldaketa tekniko bat edo hitzen arteko diferentzia teknikoak azaldu, guretzat oinarrizko diferentzia dago. Konfluentzia, bi erakunde pausu baterakoiak nola eraman ditzaketen planteatzea da, eta bestea da batak bestea zurrupatzea. Edonork ulertzen du hori oso diferentea dela, eta guk uste dugu dauden eskolak ez daukatela, besterik gabe, gugandik zurrupatuak izan beharrik eta ez litzatekela egokia izango, eta guk argi daukagu, alderantziz gertatzea. Orduan, bakoitzak zertan egokitzen joan behar dugun ikusi beharko dugu, Administrazioarekiko lotura nola burutu eta bertako eskolek beren eskola projektua izateko zer aldaketa ematen joan beharko luketen ikusi beharko dute. Hemen garbi dago, guk zenbait abantaila badugula: urteetan eratutako erakundea denez, kontraste sistemak egituratuta dauzkagu eta Administrazioak berak, agian, zailtasun gehiago dauzka bere basearekin kontatzeko, berak onartu duena zenbatekin kontatzen duen gero aldaketa hori emateko. Beraiek zailtasun gehiago dauzkate eskolak aldaketara animatzeko.
Baina sare publikoaren euskalduntzea ez doa nahi bezala, oztopo franko agertu da tartean?
Bai, badirudi baietz. Hor gauza asko dago batera nahastuta. Guk geuk, barrutik bizi dugun mundua ez dugunez, bada, kanpotik karga subjetibo haundiarekin kuestionatzeko arriskua daukagu. Administrazioak berak zenbait aldaketa emateko erraztasunik ez dauka, apostua oso gogorra dago hor. Funtzionario sistema, esate batera, horri egituratuta dago, eta dagoen aginte politikoa egon, hor lege hoiek funtzionatzen dute, eta hori oso itxia da. Orduan, funtzionario batek ez badu euskaldundu nahi, sistemak babestu edo apoiatu egiten du.
Hauteskunde garaia da, autonomikoak datoz berehala. Alderdi bakoitzak bere plantamemduak ditu. Federazioak burutazio guzti horien gainetik bideratuko al du bere proposamena, edo partiduen arteko elkartera jo beharko da?
Guk alderdi politikoak elkartzera bultzatzea pretentziosoa izango litzateke. Partiduek beren planteamenduak dituzte eta guk harremanak ukan beharrean gaude, alderdi sindikalekin ere bai, baina oso garbi daukagu, beste zenbait ere apuntatu behar dela herrian, gizartean sare bat egiteto. Alderdi eta sindikatoarekiko errespeto guztiarekin, geuk ere egituratu beharra daukagu barruan, eta bakoitza bere autonomiarekin. Gure helburua ez da, esaten dugunarekin hezkuntzan guk nahi duguna ateratzea eta kitto. Ez, oso inportantea iruditzen zaigu, gizartean erakunde bakoitzak berak zer nahi duen garbi edukitzea eta hori gero kontrastatzea besteekin. Sarritan joaten gara, ordea, edonorekin kontrastatzea, talde bakoitzak zer nahi duen aurrez argitu gabe.
Partiduetan, ordea, planteamendu desberdinak daude. Beraz, adostasuna lortzea edota guztiok helburu batera iristea nahiko zaila da, desberdintasunak jadanik puntu honetara heldu direnean.
Mundu guztia kontra dagoen aspektu bat aurrera eramatea, beraien buruari hara-kiri bat egitea izango litzateke. Momentu honetan, egoera politikoa honela dagoelako, komeni zaidana esatea al da onena ala, aitzitik, benetako projektua aurrera bultzatzeko, benetan sinesten dudana. Gauza bat izan daiteke taktikoa, eta bestea, aldiz, projektu bati erantzuten diona.
Urriaren lln, Federazioa, Sindikatoak, Jaurlaritza, Gurasoen Federazioak, enpresa gizenak eta beste hainbat erakunde bildu ziren Eskola Kontseiluan. Bertan, espainiar sindikatuek lege aurreprojektua aurrera ateratzea nahi dutela adierazi zuten. Zer eritzi duzue arazo honi buruz eta nolako jokabidea burutzea pentsatzen duzue?
Ez daukagu notizia gehiegirik bukaeran erabaki zenaz, baina eritzi argia genuen kontseilua eratu aurretik. Eskola Kontseiluan ematen den jokoa ez da egunero ematen den jokotik apartekoa. Beraz, ez da inongo sorpresa guretzat, eta gure aldetik garbi askorik daukagu, horrelako organo batzuek benetan egokiak izateko, denbora asko kontrastatu betarra daukagula elkarrekin. Ikusi egin beharko da organo horrek zer joko ematen duen, hasi berria baita.
Nolanahi ere, ez da ezer aldatu zegoen girotik; nora bere lekua zein den ikusten ari gara, baina hori baino gehiago interesatzen zaiguna kontraste horiek egiten jarraitzea da, konfluentzia hori nola eskuratu dezagun ikusteko. Kontraste informal gehiagoren bitartez errazago gauzatuko da, organo beraiek oso epe luzeetara funtzionatzen baitute. Baina, azken finean, behean gauden guztiok kontsentsu gogor bat lortuko bagenu, dagoen politikoa egon, ez al duzu pentsatzen zenbait gauza egin beharra edukiko lituzkela nahita nahiez.
A. GOSTIN M. ARRIETA
27-30

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakKonfederaziBesteak
PertsonaiazBEREZIARTU3
EgileezGOSTIN1Gizartea
EgileezARRIETA5Gizartea

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude