Olatz Beobide: "ETB, ezinbestekoa umeengana euskaraz"


1989ko urriaren 29an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Olatz Beobide aktoresari elkarrizketa

Olatz Beobide: "ETB, ezinbestekoa umeengana euskaraz"
Olatz Beobide, aktoresa da berez, baina ETBko 'Bai Horixe' saioan lanean jarri zenetik, komunikabide honetan aritu izan da. Saio horren bidez beste programa batetarako frogak egin zituen eta haurrentzako 'Banan-bana' eko aurkezlea da gaur egun. Teatro munduko lanaz gain, euskal telebistan haurrentzako programetako aurpegi ezagun bat bilakatu da azken aldian.
ARGIA.–Nola ikusten duzu zure saioa?
Olatz Beobide.–Beno, 'Banan-bana' nahiko berezia da pertsona bakarra ni bait naiz eta beste denak fikziozko pertsonaiak direlako. Horregatik nolabaiteko giroa sortu behar da, pertsonaia horiek ez bait dute berezko bizirik. Gero eskulanak egin, margotu, gauzak sortu eta beste hainbat kontu egiten irakasten diet haurrei jolasean, lagunarteko giroan.
A.–Eta zure ustez ETBn, nahiko garrantzi ematen al zaio haurrentzako saioei?
O.B.–Nik ez dut gehiegi ezagutzen alde hori. Ni telebistako langile soil bat naiz, kontratatua, eta ez dakit gehiegi horretaz. Baina uste dut ez dagoela hain gaizki, hor bait ditugu Poli, Marrazki Bizidunak... Nik uste bai ETBkoa dela bai telebista espainiarrakoa dela, haurrek nahiko saio dituztela pantailan. Beno, gero, haurrek telebista itzaltzen ere jakin beharko lukete, baina tira! Hala ere telebistak izan dezake nolabaiteko funtzio pedagojikorik, horretan pentsatua baldin bada. Euskara irakasteaz gain, denbora ondo pasatzen ere lagundu behar du. Adibidez 'Banan-Banan'saioan euskara pedagojikoa irakasteaz aparte, ikuspegi ekolojista batetik zuhaitzak bota, giroa kutsatu eta abar egiten ari garela azaltzen diegu haurrei. Baina beno ezin da ikasgai bat bezala planteatu, bestela egun guztia pasako bait lukete gelan bezala eta hori ezinezkoa da.
A.–Dena den ohartzen zarete beraz, haurrentzako saioek bai hezkuntza eta baita hizkuntza aldetik funtzio garrantzitsu bat joka dezaketeela?
O.B.–Hori bi urtetan halaxe izan da. Gure helburua jendeari euskaraz entzun araztea da, ikuslegoak euskera jaso dezala. Baina askotan arriskutsua izaten da, erakusten dugun euskara haurrentzat gehiegi izaten delako. Kontutan, bi gauza izan behar ditugu, batetik euskara aberats eta polita erabiltzea eta bestetik, lagun arteko giro horretan jendearengandik hurbil egotea. Jendea mintzatzen den bezala hitzegin ahal izan behar zaie haurrei eta horretarako saioan aholkulari bat dugu. Gure taldea emakume talde bat da eta bai hizkuntzaz arduratzen den pertsona hau eta ahotsak jartzen dituztenak ere, neskak dira. Gidoiak idazten dituenak ezartzen ditu kriterio pedagojikoak, zer esan eta nola.
A.–Orain behintzat telebistan jarraituko duzu ezta?
O.B.–Oraingoz antzerkira dedikatzeko denbora ere ba dut, saioak grabatu egiten bait ditut. Bestalde ETBko zuzendaritza saioaz pentsatzen aritu zen eta bira asko eman dizkiote hizkuntza aldetik eman beharreko formari. Halere denok bat gatoz, umeengana iritsi behar dugula euskaraz, errezki.
B. ARTOLA
61

GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazBEOBIDE3
EgileezARTOLA3Komunikabid

Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude