"Pelotari", frontoiko jokoa gorputzaren jario askea medio


1989ko urriaren 22an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Maite Agirre kolektibokoei elkarrizketa.

ANTZOKI ZIRKUITORIK EZEAN PILOTALEKURAKO ANTZESLANA
"Pelotari", frontoiko jokoa gorputzaren jario askea medio
Maite Agirre Kolektiboaren azken lana, "Pelotari", Oteizaren eskultura batean inspiratutako tetralogiaren amaiera da. Barrokismo eta adorno guztiak alde batetara utziz, pilota jokoan baina pilotarik gabe.
Oteizaren kutxa metafisikoarekin hasi eta dagoeneko nahiko dela diote,
"laugarren antzeslana dugu hau eskultura honekin, eta amaitzeko garaia iruditzen zaigu. Pelotari eszenografiaren, kutxaren apurtzea da".
Antzeslanaren bi bertsio egin dituzte, antzokian eta frontoian egiteko, bigarren hau bada ere nagusia,
"ze hemen frontoi piloa dago, eta inolako antzoki zirkuiturik ez dagoenez...".
Frontoi giroa
Entsaiatu ere frontoian egiten dute, eta bertako espazio zabalera ohituta daude jada. Izan ere,
"frontoia zabalagoa da eta ondorioz lana ez da hain teatralizatua, askatasun haundiagoa dugu".
Pelotari-k ez du gidoi idatzirik, baina ezin esan daiteke testurik gabekoa denik. Kolektiboko partaide den Martak zera diosku,
"hitz egiten dugu, baina ez da aurretik prestatutako testua. Imajina lagun batekin jolasten ari zarela frontoian, ba egoera horretan sortzen diren bapateko komentarioak egiten ditugu, aldioro ezberdinak, inprobisazioari aukera emanaz".
Pilotaren jokoa ahalik eta egokien isladatzea dute helburu, eta horretarako ia urte bete eman dute frontoietara joaten, partiduak ikusten eta elkarren artean ere pilotan jokatzen.
"Benetabo jokoan gertatzen dena isladatu nahi genuen eta antzeslanari kutsu errealista eman diogu; aurrera edo atzerako lasterkadak, tantuak, artekeriak, kaleak... pilota joku normalaren eszena mantentzen dugu. Baina oso zaila zaigu, batez ere neskoi, pilotariek erakusten duten indarra agertzea".
Gorputza eta ahotsa
Maite Agirre Kolektiboaren espektakulu guztietan bezala, garrantzi haundia ematen diote gorputza eta ahotsaren erabilpenari. Martak dionez,
"gorputzarekin beti jokatu izan dugu, baina ez gorputz espresio soila egiteko. Testu eta monologo luzeekin lan egin dugu, baina sekula ez irakurriz. Kontatzen duzunak zeure barnetik irten behar du, gorputzetik, naturala izan behar du. Eta hau lantzen ari zarenean, une batean zeure buruak ez du pentsatzen, eta askoz naturalago zara, normalagoa".
Gorputza omen da lehena kolektiboaren lanean,
"ez dantzari edo mimo izateko, ezta postura sineskaitzak hartzeko ere, baizik eta aktore izateko. Honetan ona izateko gorputza landu behar da, borroka horretan sartu, zeren gorputzak ez du gezurrik esaten, eta buruak bai".
Ahotsari ere berebiziko garrantzia ematen diote, musikalitatea lortzeko bide gisa nagusiki.
"Ahotsarekin lan bat egin dugu, greziar koroen modukoa; pilotak horman jotzean egiten duen soinu berezia errepikatuz jokoak egin ditugu, txalapartaren antzerako melodiak sortuz".
Antzeslana egituratua dago oso, garbiki berezitako eszenatan, baina bapateko erantzunekin osatzen dute zati bakoitza, urtetako entsaioek ematen dieten inprobisazio erraztasunaz;
"jokuaren keinuak eta bertan gertatzen dena ez dago aurretik erabakita, saio bakoitzean ezberdin gertatzen da".
Publikoari dagokionez, erantzun hotza zein partehartze osoa jaso dituzte, baina inoiz ez kritika gogorrik,
"normalki errespeto haundia, ze izerditan blai amaitzen dugu eta lana ikusten da. Ulertu ere denek egiten dute, ze nork ez du ikusi pilota partidurik?".
Pilotarik gabekoa ikusi nahi duenak Legazpin izango du aukera urriaren 20an, bertako frontoian, gaueko 11etan.
XABIN MAKAZAGA Argazkia: IÑICO ROYO
16

GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakMAITE AGIRR
EgileezMAKAZAGA2Kultura


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude