EUSKAL JATETXE MUSEOA


1989ko urriaren 08an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Ameriketako Idaho estatuko hiriburua den Boiseko "Oñati" deituriko euskal jatetxeko nagusiari eta Euskal Kultur Etxeko partaide bati elkarrizketa.

Ameriketara joan nintzen xentimorik gabe (4)
EUSKAL JATETXE MUSEOA
Idahoko estatuko hiriburua den Boisera joun nintzen estraineko egunean sekulako sorpresa zoragarrirekin egin nuen topo. Egun berean ezagututako telebista-manager batek hirian zegoen "euskal jetetxe" batetan bazkaltzeko konbitea luzatu zidan. Bertaratu bitarteko bidean amerikar jetetxe baten "euskalduntasuna" zertan zetzakeen aritu nintzen ausnartzen.
Kotxea aparkatu eta burua jiratu nuenerako han nuen OÑATI BASQUE RESTAURANT zioen txartel ikaragarria. Sartu eta Oskorriren musika eta Euskal Herriko hainbat poster paretetan. Zerbitzarien nik bezain ondo zekiten euskaraz eta bertako nagusia, jatetxearen izenari omen eginez, oiñatiarra. Boisen jaio eta bizi den euskal koadrilen biltoki ezin hobea.
Boisek badu Euskal Zentroa, bere Euskal Jatetxea eta hirukia osatzeko Euskal Museoa ireki zuten 1985ean. Baina ez edozelako museoa, oso bide erakargarria aurkitu bait du museoaren zuzendaritzak amerikar arruntari euskaldunek Boisek ehotu duten historiaren berri emateko: euskal erako afariak eskaintzea museoan bertan. Oñati jatetxeko nagusia den Jesus eta Euskal Kultur Etxeko partaide Garro anderearengana jo dugu Amerika guztian bakarra den esperientzia honen berri eman diezaguten.
GALDERA.- Boise bezalako hiri batetan Euskal Museo bat eratzea harrigarria bada ere, euskal jatetxe museo bat irekitzea mundu guztia txundituta uzteko moduko ideia da ezta?
ERANTZUNA.- Ideia ez da gaur goizekoa baina beste museoak eskaintzen ez zuten zer edo zer eman behar zitzaion bisitariari. Dena dela, euskal jatetxe museoa hau proiekto zabalago baten partea da. Benetako helburua Euskal Kultur Etxea sortzea da.
G.- Zertan datza egitasmo hori?
E.- Aspaldidanik dugu Boisen Euskal Zentroa dei genezakeena. Edaritegia, jangela, sukaldea, euskal dantzak entsaiatzeko gela handia eta lehen pisu batez hornitutako etxezar hau, gehienez, Boise inguruan bizi diren euskaldunen topaleku da gehienbat. Oinkari izeneko dantza taldearen entsaioak ezik, gainontzeko aktibitate guztiek ez dute zerikusi handirik kultura dei genezakeenarekin. Hori dela eta, Euskal Zentroa alde batetara utzi nahi izan gabe, euskal kulturaz lan egingo duen etxea eraiki nahi dugu. Baina luze joko duenez gero, oraingoz museoarekin hasi gara.
G.. Zer aurki genezake musoe horretan?
E.. Denetarik esan genezake. Izan kontutan lehen euskaldunak 1890ean iritsi zirela Boisera. Beraz, aspaldiko da euskaldunaren presentzia inguru honetan. Eta ez dugu museoa edozein edifiziotan zabaldu; azken mende honetan euskal artzainen ostatu izan zen etxe berean jarri dugu museoa. Zer leku aproposagorik, euskaldunen etxea izandakoa baino? Ahalik eta elementu gehien biltzen saiatu gara museoak euskaldunen bizimodu eta kulturaren berri eman dezan. Alde batetik, aintzinako euskal etxearen barrukaldea erreproduzitu nahi izan dugu, eta horrekin batera aipatutako artzainek beren lanerako erabiltzen zituzten tresnak eta artzainen beraien argazkiak ere bildu ditugu. Eta bestaldetik, gaurko euskal kulturaren hainbat adierazle jarri ditugu bisitarien begibistan; hala nola, euskara ikasteko metodoak, oparitarako pitxiak, euskal musika, eta orohar salmentaren bidez horren urria dugun dirua biltzen lagunduko diguten euskal produktoak.
G.- Eta nola lortu duzue ikusgai prantatu duzuen materiala?
E.- Batari eta besteari eskatuz. Izan kontutan euskaldunena kanpotarren talde etnikorik handiena dela eta Idahoko estatu osoan nonahi aurki daitezkeela euskaldunen etxeak. Beraz, bilketa lan handia izan dugu eta jendearen eskuzabaltasunari esker eskuratu ditugu gehienak. Badira, dena esan beharra dago, Euskal Herritik bertatik iritsi zaizkigun objetuak; gure lana eta beharren jakinen gainean zeuden batzuk bidalita. Garai bateko historian murgilduta geratu nahi ez izateak bultzatu gaitu, lehenago esan bezalaxe, gaurko kultura ere kontutan hartzera. Baina azken urteotako kultur agerraldiak, museotik gertu kale berean aurkitzen den etxean jarriko ditugu.
G.- Azken hau lehen aipatu dugun Euskal Kultur Etxea litzateke...?
E.- Hala da. Erakusketa gela, liburutegia, euskaltegia, hitzaldi aretoa eta hitz batez edozein Kultur Etxek duen ekipamendu eskainiko duen eraikuntza egin nahi dugu. Gero eta gehiago dira, Boisen jaiota, Euskal Herrian beren euskara maila hobetzen urte bete igaroten duten gazteak. Baina zein harreman geratzen zaie euskal kulturarekin behin Boisera itzulita? Eta Euskal Herrira joateko aukerarik ez dutenek, non ikasi edota hobe dezakete euskara? Atzerapenik jasan ezin duen proiektu hau ezinbestekoa da ia mende osoa daraman etniak bere nortasuna galduko ez badu.
G.- Nevadako estatuan dagoen Reno hiriko Unibertsitatean euskarazko irakasle bat izan dute Gasteizko Gobernua eta Renoko Unibertsitatearen arteko akordioari esker. Zuen proiektoa ere hortik abiatu da?
E.- Hortik abiatu nahi dugu. Boiseko unibertsitatera bere ikasketak egin edota hobetzera letorkeen euskal ikasleak eman ditzake euskarazko klaseak hemen. Ideia eta berauek aurrera eramateko kemenik ez zaigu falta; beraz epeak gauzatzen hasteko ordua heldu zaigu.
G.- Museoaren gaiari itzuliz, nola otu zitzaizuen jatetxe museoa edo museo jatetxearen ideia?
E.- Berez jatetxe museoa izango litzateke; alegia, batzutan jatetxearen papera betetzen duen museoa. Museoa zabalik izatea ez zen aski; zerbait berri eskaini nahi genuen eta bertan bazkariak eta afariak ematea pentsatu genuen. Negu inguruan asko dira Boise hirian egiten diren kongresuak eta osagarri gisa ideia egokitzat jo genuen. Hartara, jaten ari diren bitartean euskal kultura eta askorentzat etniaren berri izan dezaten. Inoiz, afariaren bukaeran, OINKARI dantza taldekoen emankizuna ere prestatu izan dugu afalkideentzat.
G.- Zer menu eskaintzen duzue otorduetan?
E.- Ezeren aurretik argitu behar dugu, aurrez enkargatutako otorduak ematen direla bakarrik. Hau da, museoa museo gisa dago irekita eta, enkargatutako kasuetan soilik, paratzen dugu jatetxe gisa. Menuari dagokionez, euskal erara ematen saiatzen gara; beti ere oso kontutan izanda non gauden eta norentzat ari garen lanean. Nolabait esateko, euskal menua amerikarren gustora egokitua.
G.- Zenbaterainoko arrakasta du asmatu duzuen formula berriak?
E.- Hasi berriak gara, baina ezin gara kexatu. Gero eta ospe handiagoa du ideia honek eta denborak esango du. Zailena, horrelakoetan gertatu ohi denez, jende ekartzea da, behin hori erdietsiz gero oso pozik eta gustora ateratzen dira. Ardanza lehendakaria berari ere eskaini zitzaion afari bat museo honetan Iparrameriketara egin zuen bidaiaren barruan.
G.- Non prestatzen ditue otorduak?
E.- Jesus Oñati jatetxeko arduradunaren esku fin eta trebean geratzen da menuari dagokiona. Aipatu jatetxearen sukaldeetan prantatu eta museora ekartzen dute. Orain artekoaren arabera euskal erara egindako menu hauek oso arrakastatsu dira, eta bistan da, Jesusen esku ikasiari esker, oso ohitura bait dago jatetxetik kanpoko otorduak prestatzen.
G.- Zer asmo duzue etorkizunerako?
E.- Euskal Kultur Etxea ahalik eta zerbitzu gehien eskainiz jartzea. Erronka handia, baina irabazi beharrekoa.
Zaila eta garestia izan behar du Euskal Herritik Boisera museoan erabilgarriak izan daitezkeen altzariak bidaltzera, baina, Adela Garro andereak egindako eskaerari bide emanaz, Boisen prest daude hemendik bidalitako edozer gauza hartzera. Ea zein animatzen den. Hau duzue Boiseko Euskal Museoko arduradunarekin harremanetan jartzeko helbidea: Basque Museum and Cultur Center, 607 Grove Street, Idaho, Boise, USA.
Bosgarren atalean, "Hordago taldea, amerikar gautxorien alaigarri" gaia aztertuko dugu, musika talde honen gora beherak aztertzeko asmoz.
FRANKIE TAI
Adela Garro museoaren atarion.
Amerikako euskaldunen lekuko bilakatu nahi da Euskal Museoa.
22-23




GaiezGizarteaEuskal dias
EgileezTAI1Gizartea

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude