"Hemengo produkzio sistemak nireganatu nahi ditut"


1989ko irailaren 24an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Joxe Ignazio Goienetxe artzainari elkarrizketa

JOXE IGNAZIO GOIENETXE
"Hemengo produkzio sistemak nireganatu nahi ditut"
'Moxo' eta Joxe Ignazio Goienetxeren kasuak zeharo kontrakoak dira. Hura goseak eraman zuen Ameriketara; hau berriz, jakinminak eta bizimodu propioa izateko gogoak. Ez dugu, euskal artzain gazteagorik ikusi, izan ere, banaka batzu bait dira Euskal Herritik Ameriketara datozen artzain gazteak. Hogeitabat urte beteta dituen Joxe Ignazio gaztea Elizondotik gertu dagoen Elbetea herria utzi eta Nevadako lautadetan dagoen Paris Rantxoan ari da lanean azken hiru urte honetan.
ARGIA.–Zu ez zintuen goseak ekarri...
J.I.GOIENETXIE.–Ez hala da. Nik banuen baserrian lan egiteko aukerarik baina gure herriko askoren joerari jarraituz, herria utzi eta honuntza etorri ninizen hemezortzi urteak bete berriak nituelarik. Hamalau urte bitartean eskolan ibili eta San Martineko lanbide eskolan bi urte egin ondoren etxean ihardun nuen lanean honerakoa egin behar nuela erabaki bitartean.
A.–Herriko jendearen joera aipatu duzu. Horrenbestekoa al da?
J.I.C.–Orain baino gehiago lehen. Elizondo eta Lesaka bitartean ez da hemen ahaiderik ez duenik izango. Nik neronek, hemendik ordu batzutara dut osaba eta nire aita bera ere lau urtez egon zen Elko hirian artzain gisa 63an etorrita. Beraz, banekien nora eta zertara nentorren.
A.–Zu ere, aitaren antzera, itzultzeko asmotan etorri zara...
J.I.C.–Alde batetik nire buruaren jabe izan nahi nuen, eta bestetik gure herritik at erabiltzen den lan metodologia ikusi nahi nuen. Hortaz baliteke beste hiru bat urte pasatakoan gure herrira itzultzea. Aurretik, hori bai, hemengo produkzio sistemak ondo ikasi eta nireganatu nahi ditut. Euskal Herrikoak atzeratu xamar geratu dira, eta ondo dago kanpoan zer egiten den jakitea, gurea hobetuko badugu.
A.–Zein da zure lana rantxoan?
J.I.C.–Hemen denetarik egin behar da, eta denetan iaioa izan. Artaldeak eta behitaldeak dauzkagu zenbait artzain eta kanperorekin; eta horrezaz gain iturgin, mekaniko, elektrizista... Hemen ez da hirian bezala, furgoneta izorratu eta tailerrera deitu; hemen norberak egin behar du.
A.–Sosa aldetilr, ba al dago aberasteko modurik?
J.I.C.–Euskal Herrian baina gehiago irabazten da baina hemengo bizitza maila kontutan hartuta ez dago aberasterik. Zer edo zer egin duenak asko irabazten duelako ez baino gutxi gastatzen duelako egingo zuen. Artzain gisa ezin da aberastu; beste kontua litzateke batek rantxo bat hartuko balu. Baina izugarri garestia da norbera bere kontura jartzea, izan ere inbertsio haundia egin behar da gero zure bizitza guztian ordainduz joateko. Ni nagoen rantxoak, konparazio batera, seirehun behi eta bost mila ardi dauzka, eta negozioa zifra horietan sartuz gero ez da txantxetakoa gauza. Pertsonala, makineriak, eraikuntzak, lur sailak... ikus dezakezunez amaierarik ez duen soka.
A.–Parix rantxo hau urrun xamar dago inguruko herrietatik; zein dibertsio mota izaten duzue hemen?
J.I.G.–Udan lana da dugun dibertsio bakarra. Neguan berriz, lauzpabost hilabete iragaten ditugu elurrak estalita. Aukera gutxi, beraz. Herririk itxurosoena ordu pare batetara dago eta hara jotzen dugu zernahi behar dugularik. Hemen distantzien kontzeptua oso bestelakoa da. Ordu pare batetan aldenik alde gurutza dezakegu Euskal Herria kotxez; guk hemen, berriz, ordu parea behar tabernara joateko.
A.–Mantentzen al duzu harremanik Euskal Herrikoekin?
J.l.C.–Bai noski, hiru urte daramatzat hemen eta behin izana naiz jada. Bertako libururen bat eta musika taldeen zintak ere ez zaizkit falta eta, adibide gisa, aspaldion irakurtzen ari naizen liburu ingelesak badu zer ikusirik Euskal Herriarekin: Custav Henningren historiagilearen The advocate witches–Basque witchcraft and the spanish inquisition izenekoa da.
Artzain atipikotzat jo genezake Joxe Ignazio elizondotarra. Etxean etorkizuna izan, herriko giroan txertatuta izan eta hala ere, jakinminak eta kanpoko lan metodologiaren berri izan nahiak eraginda, putzuari jausi egina. Historiazale amorratua, rantxo lanak amaitu eta irakurtzeari ekiten dion artzainak ez du etorkizun makala izango.
40


GaiezEkonomiaLehen sektoArtzantza
PertsonaiazGOIENETXE1
EgileezTAI1Ekonomia

Azkenak
Eguneraketa berriak daude