BRUNO SICARDY
"Guzti hauek ikusten lehenak izan ginen"
Bruno Sicardy astronomoa da Parisko Behaleku Astronomikoan eta hiri bertako unibertsitatean Saturnoko eraztunak lehenengo aldiz ikusi zituen taldeko partaidea, urteetan burututako azterketei esker, "Bidaiari 2"a Saturnora iritsi zenean, Kaliforniako Pasadena hirian dagoen «Jet Propulsion Laboratory»tik («Bidaiari 2.aren kontrolgunea) zuzenean ikusteko gonbidapena jaso zuen, beste 20 astronomo frantziarrekin batera.
ARGIA.–Zein da zuzenki zure lana?
BRUNO SICARDY.–Parisko Behaleku astronomikoan egiten dut lan, eta batez ere planetan aztertzen jarduten dut, momentu honetan gehiago planeten eraztunen azterketan.
Duela 12 urte inguru Saturnoko eraztunak baino ez ziren ezagutzen, Galileok aurkitu zituenak XVIII. mendean. 1971.ean amerikar, indiar eta txinatar astronomo talde batek Uranoren inguruan eraztuna aurkitu zuten bide berezia erabilita: planetan mugitzean izarrak estaltzen dituzte, eta ohartu egin ziren Uranoren inguruan izarrak hiru aldiz desagertzen zirela, hots, planetak berak estaltzerakoan eta inguruko eraztunek bi aldeetan estaltzerakoan. 1979.ean Voyager untziak Jupiter-en beste eraztun bat aurkitu zuen, eta 1984.ean guk, Txiletik, Neptunoko eraztunak aurkitu genituen aurreko bideari segituta. Halere bazuen berezitasun bat, bakarrik bi aldiz desagertzen zela, planetaren azpian eta eraztunaren alde bakarrean; hortaz, guk arko bezala jo genuen, eraztun osoa izan beharrean, arkoa zegoela.
A.–"Voyager"en kontrolgunetik zuzenean ikusi ahal izan zenuen Neptusorekin elkarketa...
B.S.–Untzia nagusiki amerikarra zen, baina guk urteetan aztertu izan dugu Neptuno eta gonbidatu egin gintuzten. Beste nazioetako jende nahikotxo zegoen parte hartzen esperimendu ezberdinetan: irrati azterketan, uhin ultrabioleten azterketan... guztira hogei frantziar ginen.
A.–Esperientzia garrantzitsua izango zen, ezta?
B.S.–Bai. Lurretik gauza batzuk antzematen dituzu baina zaila da imajinatzeko. Eta bapatean minutu batzutan dena ikusi ahal izan duzu. Gainera egunez egun tamainea haundituz doa; astelehenean zerbait ikusten duzu, asteartean hodeiak ikusten dituzu, asteazkenean zurrunbiloa osatzen dutenaz ohartzen zara, ostiralean ikusten duzu poloak eta ekuadorrak ezberdin biratzen dutela... Gauza bera Triton-en: Lurretik puatutxoa baino ez genuen ikusten eta hurbildu ahala argitu egiten zen irudia ia ondo-ondotik ikusi arte... Guzti hori ikusten lehenak izan ginen. Esperientzia polita izan zen.
43