Turismoko kotseilariordea den Imanol Bolinagari elkarrizketa.
IMANOL BOLINAGA, Turismoko kontseilariordea
"Ez zaigu masa-turismorik komeini"
Argia.–Zein mailatako turismoa etortzen da Euskadira?
Imanol Bolinaga.–Itxurazko turismoa izaten da, maila onekoa, hoteletakoa nahiz kanpinetakoa. Kanpinekoari 'motxila-turismoa' deitu ohi zaio, baina turismo moeta hori ere nahiko ona da.
A.–Zer adierazi nahi duzu turismo ona esatean?
I.B.–Dirua uzten duen turismoa da hona etortzen dena, baina ez da masa-turismoa, gizabanakoen turismoa baizik. Talde txikiak izaten dira, 'tour' operadoreek ekartzen duten jendetzarik ez da etortzen. Ez zaigu masa-turismorik komeini, akats handiak ekarriko lituzke herri honentzako, herri honek dituen aberastasun asko galtzeko arriskua dagoelako. Mediterraneoa ikusi besterik ez dago zer gertatu daitekeen ikusteko. Turismo kulturala bultzatu beharko litzateke, baina ez da ahaztu behar turimoa batez ere ekintza ekonomikoa dela. 'Litrona-turismoa', esate baterako, ez zaigu komeini.
A.–Gero eta jende gehiago etortzen da udan Euskal Herrira.
I.B.–Gorantza goaz bai, baina ez da gehiegizko optimismoz ikusi behar, ari gara baina poliki poliki. Abuztuan hotel guztiak bete direla eta jendea erabat konforme agertu da. Poliki poliki ari gara aurrera egiten, baina lan handia dago egiteko.
A.–Zein dira Turismoko Sailordetzaren asmoak?
I.B.–Presupostu txiki batekin turismoa hobetzera goaz. Prentsan 400 milioi aipatu dira baina guzti hori ez da inbertsiotarako; 300 milioi ditugu inbertsiotarako. Hotel eta kanpinen azpiegitura aldetik behar handiak ditugu, eta horretara bideratutako inbertsioak lagunduko ditugu. Bestea promozioan inbertituko dugu, kanpaina bereziei ekiteko asmoa bait daukagu.
A.–Turismoaren indartzeak ez al dakar aldizkako eta behin-behineko lanpostuen ugaritasuna, eta urteguztirako lanpostuen gutxitzea?
I.B.–Beno, denetarik izaten da. Turismoa lanpostuak sortzeko medio izaugarria da. Gertatzen da gure herriak ez duela turismoak zer ekarri dezakeenaren kontzientzia handirik. Turismoak aberastasun handia dakar berarekin. Kapaz bagara 900-1000 hotel-plaza berri sortzeko, lanpostu fijoak sortuko ditugu, eta gero, sasoia denean, behin-behinekoak ere sortuko dira, baina hori azken finean laguntza bat da.
I. ISASTI
17