"Nire jainkoa erlijio guztien aurka dator"


1989ko irailaren 03an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Patxi Larrainzar apaizari elkarrizketa.

PATXI LARRAINZAR:
"Nire jainkoa erlijio guztien aurka dator"
"Ni apaiza naiz, hemen ondoan jaiotakoa, orain ura kendu behar diguten herri batekoa, Riezukoa, Yerri (Deierri)-ko bailaran, Vianako printzeak esaten zuen bezala Euskal Herria jaio zen leku berberekoa" dio Patxi Larrainzarrek harrotasunez. Iritzi sortzaile bera, gizarte honen kontzientziatzeko –berak dioen lez– lanean beti, egungo errealitateak sortu dituen jainko eta mito guztiak aspaldian suntsitu zituela aitatu digu.
Esaiguzu, labur bada ere, nor zaren zu.
Jaio eta seminariora joan nintzen, Lizarrara, gero Amerikara, Chilen bost urte egin nituen, unibertsitate katolikoan, handik bueltan urdailetik oso gaixorik etorri nintzen; badakizu, jenio txarrak barrenak nahasten dizkit... Eta hala nabil ordudanik, hementxe, gauza haundirik egin gabe.
Egun batean 'El lebrel blanco' antzerki taldeko zuzendaria topatu nuen entzierroan, eta hitzegitearen poderioz karlismoari buruzko obra bat idatzi behar genuela otu zitzaigun, total, eta ez dakit zergatik, nik ez bait daukat karlistatik deus, 'literatur pinitoak' egiten hasi nintzen, 'Carlismo y música celestial' izeneko obra batekin, zeinak arrakasta handia izan zuen, momentu onean tokatu zelako edo. Gero, 'Navarra sola o con leche' egin nuen, Euskadi-Nafarroaren afera ukitzen nuelarik, eta Nafarroa osoan antzestu genuen, batipat Erribera aldean, falta gehien egiten zuen lekuan, gure euskaldun sustraiak aldarrikatuz eta... Ixildua izan zen, PSOEren aginduz uste dut, ze konturatu zenean obraren bidez Erriberako jendea kontzientziatzen ahal genuela, kieto!
79an edo, bestalde, sari bat irabazi nuen Opus Deiri buruzko antzerki batekin, 'La conquista del cotarro', eta ez genuen antzesterik izan, aktoreetarik zenbait Opusen ikasten ari zela-ta, eta zera. Opusek, hemen, indar handirik ez badu ere finean beti izaten bait da oztopo.
Eta halaxe, azkenez, antzerkigintzan barneratu nintzen batipat obra historikoak eta, zeren hain da erraza niretzat idaztea ezen azaleko obrak egiten bait ditut, oso gutxi landuak. Gasteizko 8. mendeurrenekoan kasu, bertako historia antzerkiratu nezan eskatu zidaten, 'Cooperativa de Noq' antzerki taldekoekin, eta bizpahiru aldiz anizestu genuen, 'La Llanada solitaria', eta jarraian. Iparragirreren rnendeurrenean beste zerbait ere egin nuen; gero artikuluak ere egiten ditut, pare bat liburu ere egina dut, bat Iruñerriari buruzkoa eta halaxe, hemen gabiltza bada, ez gaituzte inon ere nahi eta aurrera...
Antzerki munduaz aritu zara; apaiz bezala berriz, nola bizi izan dituzu urteok?
Beno, Francoren azken urteetan, entzerrona batzuk egin genituen, zazpi aldiz pasatua naiz komisaldegitik, hiru alditan komentuan entzerratu naute, eta hori... Beldur latzak pasatua naiz.
Gogoan dut igandeetako sermoiak arras deigarriak izaten zirela, ze edozer gertatzen zelarik gu bait ginen hitzegiteko libreenak, inork ez zezakeen bestela deusik ere esan. Halere, astelehenak ezkutuan pasa ohi genituen igandekoaren ondoren polizia beti gainean izaten bait genuen.
Beno, noizbait gotzaitegian entzerratu ginen, hara joaten zen gotzaia gozoak eta laraniak hartuta porzierto, behin Arbeloa ere entzerratu zen gurekin, Urralburu ere aritu zen gurekin, gitarra joz eta; adiskidetasun apur bat egin genuen orduan eta hauteskundeak irabazi zituen egunean –ez zuten erotuta ere espero!– saludatzera joan gintzaizkion, gerora badakizu...
Nire eritziz hemen gertatzen denaren errudun bakarra PSOE da; Nafarroak beste hiru herrialdeekin bat egin behar zuela zioten orduan, hori idatzita dago, eta gero, Madriletik nonbait agindua etorri zitzaien, mozteko, eta kaka!
Nola dakusazu, sasoi hartatik hainbat urte pasa direla, nafar herria egun?
Nik pentsatzen nuen herriak aurrera egin zuela, kontzientzia mailan, esnatu, hezi, hazi egin zela, baina uste dut ilusio gehiegi egin genuela. Bestela izan da, yupien mundua hazi zaigu, lotsagabekeria osoz, iraingarriki, Adolfito Dominguezen trajeaz ditxoso dabiltzanak, harri filosofala aurkitu dutelakoan; eta bestalde, herri xehea deitzen dugun honi, ezagutzen ditudan auzoetaz ari natzaizu, antza denez kontsumismoa primeran datorkio: telebista, kotxea, utopiak ahaztea... Auzo langile honek adibidez, PSOEri ematen dio botoa oraindik ere, eta egundoko paroa dago, PPri ere askok, ze koño gertatzen da hemen?
Gauzak honela, eskeptiko hutsa egina nago, mota guztietako jainkoak erortzen ikusi ditut nonahi, hori, uste nuen herria ongi esnatu zela... Begira, beti defendatzen dituzu galdutako kausak, azken finean irabazle suertatuko direnak, hor bait daude, botereari 'pupa' egiten, eta orduan, ba, nagoen lekutik, nahiz eszeptiko hutsa izan, apaiza bezala, kontzientzia piskat eragin dezakedan neurrian lan egiten dut.
Eta kontrientzia eragile izan nahi duen apaiza izaki nola antzematen duzu eliza, eta beste instituzioak?
Begira zer diren gauzak: 83an, 'El diario suburbano de Pamplona' idatzi nuelarik, gotzaiak deitu eta egundoko buila egin zidan eta hiru galdera: "Patxi zu obseso sexuala al zara?"; "bai gotzai jauna", erantzun nion, nor ez da ba obseso sexuala? Eta are gehiago gure giroan, txikitandik zikiratu gaituztelarik, eta hori inork ez dezake konpondu ja, tximino gazteen hormonak baliatuta ere. Bigarren galdera zera izan zen: "Elizaren aurkako obsesoa al zara?"; "bai, gotzai jauna" berriz ere nik; ze pertsona buruduna ez dago muntaia honen aurka? Hirugarren galdera: "Institu zioen aurkako obsesoa al zara.?", eta nor ez da?, eta halaxe aritu zitzaidan, ni berriz farre eta farre, eta azkenean, haserre batean zera galdetu zidan: "Nitaz farre egin behar al duzu?"; "zutaz?, nitaz egiten dut farre, nire 50 urtetan horrelakoak entzuteaz..." Orduan, seminarioko klaseak kendu zizkidan, "gazteengan eragin txarra izan nezakeelakoan, instituzioen kontra nengoelako...", etabar, etabar.
Nola uste duzu ulertzen dela boterea elizaren baitan?
Azkenean, botereak oro elkar besarkatzen dira, oro! elkar mantentzen dira, hor duzu aita sainduaren etorreraz egindako muntaia tzarra. Nork ordaindu ditu gastuak? Xuntak, gobernuak... Eta zergatik? Azken finean gizon hau baliogarri zaielako... Gizon atzerakoi hau, aktore hau, PSOEri primeran datorkio, hor ari da gainera eliza,diruz mantentzen, ematen dizut eta ematen didazu tratupean, ezkontza sakratu bat baino ez da hori, aspaldi batetik datorrena, Constantinoren sasoitik.
Ranner Alemaniako jesuita teologoak zioen bezala: "Mitra inteligentziaren 'apaga-velas'a da". Nik beti esan dut: "Nor iristen da gizarte honetan goi postuetara? Erlijio, estatu mailako edo beste dela: nor? Noizbait bere bizitza traditu dutenak, ipurdiak lamizkatu dituztenak, 'kazoa'jarri dutenak, saldu direnak... ze ikusten duzunean botereak sistema bera mantentzen duela, erretiratzen zara edo aurrera jarraitzen duzu makinaria berotzen, eta azkenez irentsi egiten zaitu, jan, eta nik holakorik ezagutzen dut franko".
Ze funtzio betetzen du Euskal Herrian elizak egun?
Ikusten duzu jende onik badagoela, bustitzen dena, hezitzen duena, mundu honetan inork egiten ez duen lan horretan ari dena, kontrakorrontean, elkartasuna aldarrikatuz; baina irudiaren mundu honetan, komunikazioaren mundu honetan, etengabeko bonbaztaketa honetan murgilduta gaudelarik hain da zaila analisi bat egitea, pentsatzea, ze botereak erraza bait du jendeak pentsa ez dezan saiatzen delarik, eta begira zer esango dizudan: ziur nago nafar apaizgoaren artean, jatorrenetan ere, inor gutxi dagoela aurten liburu bat irakurri duenik, latza da hori, latza!
Azkenean, sistema mantentzea geratzen da, eta hori denok egiten dugu, hain dira luzeak boterearen hatzaparrak! Gauzak egiten dira, baina nire eritziz, elizak, Nafarroan, boterea mantentzen du, konturatuta ala konturatu gabe, baina azkenez mantendu egiten du.
Zure eritziz apaizak eguneroko bizitzaren gora beherekin leporaino sartu behar al du?
Hain dago hori eztabaidatua! Hain ditu bakoitzak bere iarrerak hartuta! Gaur egun ez daiteke zalantzaz jokatu, egiten dugun guzti-guztia da politika.
Niretzat kristautasunaren inbentoak zerbait ona badu pobreen jainko bat izatea da, ze erlijio guztiek lagundu bait dute betidanik boterea, eta honen aurrean, nire jainkoa erlijio guztien aurka dator.
Zer gertatu da pobreen jainkoarekin? Constantinoren garaitik babitua izan da, eliza boteretsu bilakatu da; eta Santiagon izan den gizon hau, urrez eta purpuraz estalia, ez dakit zer-nolako gastu izugarriak eginez, gazteak artaldeko ardi mantsoak izan daitezen dei eginez aritu da.
Begira. gizonak, ateo, agnostiko, edo beste dela, beti sinistu beharko du jainko batengan, absoluto batengan, ze gurea bezalako mundu arazotsu batean beti geratzen dira airean galdera zenbait: "Nor naiz? Zer egiten dut mundu kaka honetan, gau ilun honetan....?", baina nor joaten da egun elizara? Nor dago aita sainduarekin? Ze gazte mota? Goi burgesiakoa. Zein da aita saindu honek gustoko duen ideologia? Opus dei. Honen aurrean aukerak argi geratu behar du, ikusterik besterik ez dago, miseria, paroa... Politikarik ez egiteko? Elizak betidanik egin du, mila modutara, Frankoren garaietan, eta ondoren, ez diezaietela esan politikan ez direla sartzen.
|ta zu zerk mantentzen zaitu eliza honetan?
Sartrek esaten zuen: "Nietzscherekin hil dugu jainkoa. Eta orain zer? Ze nik oso gustokoa nuke umeak hiltzea, eta nork debekatuko dit?", ze ez badago hor gaineko zerbait, gizonok adostasunez onartzen duguna... Azken finean gizakia kaka mutur bat besterik ez da, eta gauzak honela azken instantzia goreneko bat onartzen ez bada nork debakatu neri burgesa izan eta behekoak zapaltzea?, edo umeak hiltzea Sartrek zioen bezala? ba hori, gizarte hau hain da hotza, non gizakia galdu egiten bait da absolutorik gabe. Baina zein absoluto? Hor dago Bibliak dioen "el señor que derriba a los poderosos y enaltece al humilde".
Gizarte honetako protagonista bakarrak pobreak dira, eta horien defentsan ateratzen den jainko batek egon behar du, edo bestela asmatu egin beharko litzateke. Ze beste jainkoa gugan dugun absolutoa da, beste hark esan zuen bezala, "Jainkoak gizakia bere irudira egin zuen eta gizakiak mendekatzeko bere irudira egin ditu jainkoak", batzurentzat dirua dena...
Baina halere, askotan planteatzen duzu zer egiten duzun elizan, ikusten duzu, Nafarroan bakarrik, 110ek edo apaiz izateari utzi egin diotela, eta zertan dabiltza orain?, sakelari begira, eta kitto!, diruari begira, asko erreko ziren; begira, jende askok kritikatzen gaitu esanez eliza barruan egonez gero sistema indartu baino ez dugula egiten eta ateratzeko, eta eztabaida hori azken urteetan askotan izan dugu, baina ikusten duzu irtenez gero sistemak erabiltzen dituen bide horietarik landa geratzen zarela ez boz ez botorik duzula, esaten dizut ba gotzaia gu joan gaitezen desiatzen dagoela, eta azken batean su hori mantentzen baduzu...
Zertan ari da edo zarete edo zer uste duzu egiten duela Euskal Herriko apaizen koordinadorak?
Gauza gutxi egin daiteke eta gutxi egiten da, beti ari dira autoakusatzen gauza bera: "Ze letxes ari gara egiten?", gutxienez euskararen gaiari gehiago eskaini beharko litzaioke, egoera askoren aurrean bestalde prestuago erantzun, matxakatzen etengabean, baina bestalde esaten duzu: "Ezagutzen zaituzte: koordinadorabo ero horiek, Herria-eliza aldizkariko ero honek, betikoak", eta hori, akaso zabaltasunean irabazten duzuna sakontasunean eta eragineari galdu egiten duzu, ze egiten diren komunikatuak ikusita nik ez nuke gehiagorik egingo adibidez, ze hilabetero ari bazara matxakatzen, errealitate bat, eta beste bat, eta beste bat, ez zaituzte seriotan hartzen; lehengoan esan zidaten niri, "Patxi hori amargatu bat baino ez da, amargatu bat", klaro, ez dago batere gaizki 200 apaiz zera honetan bildu eta lanean aritzea, baina hor behin eta berriz ez dakit, eta gero zera, zahartzen ari garela, ni esaterako oso zaharra sentitzen naiz, orain gainera gehiago ezagutzen dudalarik errealitatea, gizakia, esaten duzu, "baina, baina zer da hau?", idealak ere lasaitzen doaz, eta apaizgoa gero eta zaharragoa da, eta atzetik datozen gazteak usadio zaharrei eusten diete, solteroak, boteretsuak, herriaren zuzpertzaile izan beharrean betikoari eusten diote, eta gero zera, hedatzen ari direnak komunitate karismatikoak dira, lurra ukitzen ez dutenak, egungo arazoei aurre egin nahi ez dietenak...
Zer eritzi dezu demokrazia honetaz? Partidu politikoez? Jokatzen duten paperaz?
Kamelo bat dela, engainu bat, esaten dute prozesu handi bat dela, ez dela hobeagorik asmatu, eta bada ba, historia osoan gizona ez dela gai izan askatasuna eta berdintasuna uztartzeko, hori tragedia handi bat da, eta hor dabiltza utopiaren aurkakoak, dena frakasatu duela esanez, hainbat eta hainbat Hungria eta Austriatik ihes egiten ari dela, Txinako Tiananmengo gertakizunak ere hor daude, eta gero Savater bezalako etika irakaslea txaketeroa defendatzen ateratzen zaizu, eta gainera burla eginez utopikoari, berak hain ongi menderatzen duen zinismo hori baliatuz, dena behera etorri dela argudiatuz.
Nora goaz euskaldunak?
Gauzak egun gaizki ikusten dira, halere mugimendua bada eta horrexegatik badago esperantza eta azken finean historia bera mendekatzen da, eurek hemengo bizitza itotzen saia daitezke, gero historia irabazleek idazten dutela, beno, baina natura bera mendekatzen da; ba al dago herririk gurea bezain mugiturik? Ez da posible, eta azken urteotan jaitsi egin da, eta boterea asko lortzen ari da, jendea nekarazten. pesimismoa sartzen. hain erraza izanik bestea, hauek lau herrialdeen lotura onartu izan balute bere garaian, tentsio guzti hauen oinarri dena, baina beno, segi dezagun elefantearen azala urratzen, halere garai bateko helburuak desagertzen ari dira, boterea iluntzen ari da.
J.J.PETRIKORENA
39-43


GaiezGizarteaErlijioaEliza katolApaizak
PertsonaiazLARRAINZAR1
EgileezPETRIKOREN1Gizartea

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Eguneraketa berriak daude