Xaximiku: "Zuzenean jotzeko abesti bat prestatu eta diskorako beste era batetan moldatu behar da"


1989ko uztailaren 23an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Xaximiku musika taldeari elkarrizketa

«MUSIKAREN INDARREAN GATOZ» LEHEN DISKOA KALERATU IZ DISKOETXEAREKIN, DOINU-LETRA BERRIEZ OSATURIK
Xaximiku: "Zuzenean jotzeko abesti bat prestatu eta diskorako beste era batetan moldatu behar da"
Duela hiru urte bildu ziren musikari tolosar hauek. Helburu batzuten: doinu eta abesti berriak kaleratzea. Lehenengo diskoa oraintxe argitaratu da: "Musikaren indarrean gatoz". Beraiekin hitzegin dugu horretaz eta beste zenbait gauzetaz.
Asun Larrea (ahotsa), Juan Kruz Arregi (akordeoia), Jon Ander Larrañaga (gitarra eta ahotsa), Margari Alargansoro (bibolina) Iñaki Salvador (dultzaina, flauta eta ahotsa), Isidro Larrañaga (teklatua, dultzaina eta ahotsa) eta Jose Javier Mendizabal (perkusioa eta teklatua), zazpi lagun tolosarrek osatzen date "Xaximiku" taldea
XAXIMIKU.–Gure asmoa zen herria pixkat mugi erazi. Herriko gazte batzuen letrak jaso ditugu: Penagarikano bertsolari ezaguna, Kike Amonarriz, Felix Aiestaran, German Ormazabaleta beste batzuk. Eta abesti guztiak berriak dira.
ARGIA.–Nola sortu zen ordea taldea?
X.–Hasieran bakoitza bere aldetik zebilen herrian: batzuk akordeoia jotzen, beste batzuk dultzainarekin... Elkartu eta hasi ginen entsaiatzen. Organoa dultzainarekin, gero perkusio pixka bat, gero gitarra piska bat ere. Ikusi genuen gauza majoa gelditzen zela eta aurrera jo genuen. Hori orain dela hiru urte izan zen. Gero musika sortzen joan zen. Jon Anderrek melodiak sortu zituen letra batzuei buruz, denon atean melodia horiek landu eta azkenean temak sortzen joan ziren.
ARGIA.–Nola egiten duzue lan, lehendabizi letra hartu eta hari musika jarri edo alderantziz?
X.–Denetatik, biak nahastuta. Batzutan letrak ekartzen zizkiguten lehendabizi, eta beste batzuetan musika egiten genuen lehendabizi. Beti ere letra berriak eta musika berriak bildu nahi izan ditugu. Gertatu zitzaigun Arestiren letra batekin hastea, harekin entsaiatzea eta gero beste talde bati entzutea. Eta beste hirugarren bertsioa ere ba omen da. Hori ez da posible. Horrela ez ibiltzeagatik musika eta letra erabat berriak erabiltzea erabaki genuen. Eta horrekin batera inguruko idazle gazteak kaleratzea da helburua. Agian liburu bat edo ez dute argitaratuko, eta horrela bere lanaren zati bat ezagutzera ematen da.
A.–Izena ere nahiko berezia da, nondik dator?
X.–Gehiegi pentsatu gabe jarri genuen. Amonari entzundako hitza da, ume bihurriari edo jaten ez duen umeari deitzen zaio horrela. Inguruko baserrietan entzuten den hitza da.
A.–Iazko Euskal Herriko Kantu Txapelketan eman zineten ezagutzera. Nolako esperientzia izan zen?
X.–Lehenengo kantaldia Tolosan AEKk antolatutakoa izan zen, Erramun Martikorenarekin batera gero herriko eta auzoko jaietan hasi ginen, eta ondoren etorri zen Euskal Herriko Kantu Txapelketa. Bertan sari bat lortu genuen. Esperientzi polita izan zen, beste guztiak bezala. Batez ere ezagutzera emateko balio izan zuen.
A.–Aurrerapauso handia izan da lehendabiziko diskoaren grabaketa.
X.–Kaleratzeko asko laguntzen du. Hasiera bateko .helburua zen. Lanean hasi eta ea noiz ateratzen genuen gure lana. Asko ikasi dugu.
Esperientzia falta genuen eta... Ez da bakarrik musika jotzea. Diskoak beste arazo batzuk dakartza. Zuzenean jotzeko abesti bat prestatu eta diskorako beste era batetan moldatu behar da. Abantailak ere badaude: musiko extrak sartu, posibilidadeak aprobetxatu behar dira.
A.–Zuen musika zein arlotan sailkatuko zenukete?
X.–Guk ez genuke etiketarik jarriko, besteek klasifikatuko gaituzte. Rock ez dena hemen folk edo berbeneroa da. Folk taldeak hartu eta ez dira denak berdinak, oso desberdinak baizik. Rockeroak ez gara, orduan non bait sartzekotan inguru fol guk hala aukeratuta. Garbi dago euskal musikan oinarritzen garela: fandangoak, kalejirak, e.a. baina horretan bakarrik gelditu gabe, ateratzen dena ondo iruditzen bazaigu aurrera jotzen dugu erritmoa eta begiratu gabe. Irekiak gara alde horretatik.
A.–Hamaika abesti ditu diskoak. Horietatik bederatzi Jon Anderrek idatziak, beste bat Isidrorena, eta bestea German Ormazabalena. Jon Ander da motore nagusia?
X.–Ez, oraingoan hala egokitu da, etorria izan du eta. Baina beste batean beste edozein etorriko da doinu batekin eta gustatzen bazaigu oso gustora egingo dugu. Oso positiboa litzateke denok abestiak egitea. German oso gustora gelditu da eta beste bat ere agindu digu.
A.–Lehendabiziko kanta, "Musikaren indarrean gatoz", aurkezpen bat bezala da. "Ametsak egi bihurtu" eta "Gure herriaren oihartzun txingarrak su bihurtu" nahi dituzuela esaten duzue hor.
X.–Hori da lehen egindako abestia. Gure helburuak eta esplikatu genizkion Kikeri eta berak egin zuen letra. Sarrera bezala ondo enkajatzen du: musika tresnak aurkeztu, gure nahiak...
A.–Badira abesti lasaiak, melodiosoak, amodiozkoak.
X.–Momentu lasaietan entzuteko oso egokiak dira, «Amets kolore» bezala. «Erronkariko ama»k euskararen egoera azaltzen du, arima galdua noiz piztuko den eta.
A.–Helburu bezala salaketa duten abestiak ere badira, gure herriarekin konprometituak.
X. - "Noizbait adiskideok" eta «Gorpuak ere bahitzen dituzte». Lehenengoa autopistan hil zituzten hiru lagunei eskeini diegu: Bakartxo, Satxa eta Joxi. Bestea Josena Asensiori dedikatua. Hasieran bere izena agertzen zen letran, baina beste askoren egoera salatu nahian, izenik ez jartzea pentsatu genuen, orokorrean azaltzea.
A.–Dantzarako eta saltoka egiteko doinu alaiak gero.
X.–Bai. Tabernatan sar tzen zara gauez eta soinu pila jartzen dizute. Hauek horretarako ere balio dute, jendea dantzan eta alai jartzeko. Helburua ez da bakarrik protesta edo amodiozko kantak ematea, dantzan jartzea jendea ere. Bestalde diskoari arintasuna ematen diote abesti hauek.
A.–Azken abestia oso martxosoa. Peñagarikanoren bertsoak, zazpi puntukoak.
X.–Fox-trot edo omen da. Musika irekia egiten dugula garbi uzteko sartu dugu diskoan, betiko erritmoz aparte beste gauzak onartzen ditugula adierazteko. Eta gustatzen zaigulako, noski. Bertso bati doinu berri bat jartzea badago.
A.–Diskoa entzunda oinarri batzuk ateratzen dira. Taldearen oinarri bat akordeoia eta tekladuak dira. Gehienak mundu horretatik zatozte: Isidro Larrañagaren ikasleak zarete lau.
X.–Bai lau akordeoilari gaude, baina gehiena Juan Kruzek egiten du. Paper garrantzitsua du gure taldean. Beste oinarri bat dultzaina da. Batez ere abesti hasiera eta bukaeretan sartua, tartean sartuz gero nahiko hutsik gelditzen bait da ondoren. Kalean jotzeko behintzat egokiena abesti hasiera eta bukaeran sartzea da. Asko betetzen du. Bestalde kontrakantoan egiteko edo ahotsaren azpitik oso estridentea gelditzen da. Folk taldeen artean dultzainari garrantzi bereziena eman diogunak gara agian.
A.–Eta taldearen beste zutabea ahotsa da. Hamaika abestietatik bederatzietan ahotsa azaltzen da.
X.–Letra oso garrantzitsua da mezua emateko. Beti ahots bakar bat entzutea nekatu egiten du, horregatik beste hiruk laguntzen dugu Asun. Duoak eginez asko irabazten du abestiak. Beharrezkoa da ahotsa, bestela zerbait falta dela somatzen da.
A.–Eta hurrengo diskoa noizko?
X.–Eperik ez dugu jartzen. Orain hau kaleratu nahi dugu. Urte bete barru agian beste bat izango dugu, baina ez dugu eperik jarri nahi. Kontua ez da bakarrik diskoak egitea. Kalean jotzea ere oso garrantzitsua da. Helburu bat lortu dugu hau argitaratzean, baina ez gara horrekin konformatzen. Bultzada handi bat da diskoa. Orain etapa berri bat hasten da.
JOXEMI SAIZAR
48-49


GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakXAXIMIKU
EgileezSAIZAR2Kultura

Azkenak
Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Valle de Odietako makroetxaldearen epaiketa
Digestato kutsadura handia izan zen, eta isurketa, antza, Valle de Odietak eragin zuen

Astearte honetan egin da Valle de Odietako makroetxaldearen aurkako epaiketa Iruñeko Justizia Jauregian. Epaileak ebatzi behar du ea 2021ean haien lur sailetan egindako isuri baten ondorioz, lur eremu horiek larri kutsatu zituzten ala ez, eta nork eragin zuen. Aditu... [+]


2025-09-03 | ARGIA
Baionako Atalante zinema-ohia jarduera politiko eta kulturalerako okupatu du Kontseilu Sozialistak

Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.


Euskalduntze prozesu osoa doakoa izateko pausoak eskatu ditu AEK-k

Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.


2025-09-03 | ARGIA
Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestek Vueltaren Nafarroako etapa hartu dute

“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.


Venezuelak gezurtatu egin du AEBek ontzi baten aurka egindako erasoa

Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua:
“Jaurlaritzarena zehaztasunik eta daturik gabeko txosten politikoa da”

Pentsioak osatzeko 145.000 sinadura bildu dituen herri ekinaldi legegilea eztabaidatzeari ezezkoa eman ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua oso gogor agertu da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin eta "bi aldiz engainatuta" sentitu direla azaldu du. EH Bilduk eta... [+]


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]


2025-09-03 | Gedar
Beste sarraski bat itsasoan: 160 bat lagun hilak Mauritanian, ontzi bat hondoratzean

Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.


‘Txoloak, sudakak, moroak, payoponiak’

Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]


Normal plantak egiten

Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.

Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]


2025-09-03 | Castillo Suárez
Maitasunaz

Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]


Teknologia
Turistak eta aktibistak

Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]


Eguneraketa berriak daude