I. Irazabalbeitia: "EHUk ezin pretendi dezake Euskal Herriko Unibertsitatea izatea"


1989ko uztailaren 16an
Iñaki Irazabalbeitiari elkarrizketa.

I. Irazabalbeitia: "EHUk ezin pretendi dezake Euskal Herriko Unibertsitatea izatea"
Iñaki Irazabalbeitia Donostian jaio zen duela ia 32 urte, eta kimika ikasketak egin ondoren Donostiako Fakultatean hasi zen irakasle lanetan. Bertan sei urte eman zituen, Tesi Doktorala egin artean, bitartean Elhuyar-en lanean hasiz, aldizkari tekniko-zientifikoaren zuzendari dugularik egun. Aspalditxo hasi zen UEUn parte hartzen eta azken bi urteotan bertako zuzendari lanetan dihardu.
ARGIA.- Zer harreman ditu UEUk Euskal Herriko beste unibertsitatekin?
IRAZABALBEITIA.–Elkarte autonomoko unibertsitate ofizialarekin ez daukagu harremanik. Saioak izan badira ere orain arte pott egin dute. Pertsonal mailan berriz erlazio ezin hobeak ditugu, bertako irakasle asko gaure irakasle ere bada eta. Bestalde, EHUk ontzat ematen du UEUk egiten duen lana, oraintsu agiri batetan adierazi ziguten moduan.
Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin ere harremanetan sartu berri gara. Erretoregoarekin egon gara eta espiritu onean aritu ziren haiek, baina ezer konkretatu gabe. Lehenengo kontaktuak baino ez dira izan; kontutan hartu behar da beraiek oraindik martxan hasi gabe daudela. Urrian hastekoak dira eta ordurako gelditu ginen, erretoreak irakasle bat jarriko zuela geurekin harremanak gauzatzeko. Nik uste Nafarroako Unibetsitateari utzi egin behar zaiola bere burua lurrean ondo kokatzen eta orduan hasi behar dela elkarlanean.
A.–Zer eskein diezaioke UEUk Unibertsitate ofizialari?
I.I.–Ba berak egin ezin dituen hainbat gauza; euskaraz Udako Ikastaroak antolatzea, ze EHUk erderaz antolatzen ditu. Baita zera ere, geure mintegitan jendea formatzea, beren buruak trebatzea euskaraz eskolak ematen hasteko, baita plataforma ere, unibertsitateko konpartimentu estankotan dagoen jendeak elkar ezagutzeko; arlo ezberdinetako irakasle zein ikasleei komunikaziorako aukera eskeintzen diegu. Bestalde, UEUk berak sortutako testugintza eskeintzen dio, Unibertsitate Ofizialean erabiltzeko. Gaur egun, unibertsitate ofizialean euskaraz dauden testu liburu gehienak UEUren bidez publikatuak dira, edo bestela Elhuyarrek; beraz oso gertutik dena.
A.- Ze problema dituzue erakunde mailan UEU eta UPVren artean?
I.I.–EHUk nahiko luke UEUk Iruñean antolatzen dituen ekitaldien antzekoak antolatzea, baina ez du biderik ikusten. UEUk garbi dauka egiten duena ez dela EHUren konpetentzia, ezin duelako izan, besterik ez bada egituragaltik. UEU ez da inoiz etorkizuneko Euskal Unibertsitatea izango. Faktore bat izango da, akuilu gisa eraginez, gainean egonaz... Baina Euskal unibertsitatea lortzen dugunean ere UEUk iraungo du, edo UEUren antzeko plataformak. Unibertsitate guztiek dituzte udako ikastaroak, eskaintza kulturala, funtzio soziala dutenak.
Bestalde, EHUrekin ez gara segi beharreko bidetan ados jartzen; bakoitzak bere independentzia gorde nahi du, bere modura funtzionatu. Eta UEUk Euskal Herri osoa hartzen du, EHUk zati bat baino hartzen ez duenean. Ezin pretendi dezake, egin izan duen moduan, Euskal Herriko unibertsitatea dela, ze hemen beste unibertsitate asko dago, Nafarroakoa, Deustukoa, Iparraldekoa... UEUrekin harremanetan jarri zirenean, geuk segi beharreko bideak planteatu nahi izan zituzten, diru truke. Ez genuen zilegi ikusi; nola edo hala UEUren antolakuntzan parte hartu behar badu, unibertsitate guztiek hartu beharko dute.
XABIN MAKAZAGA
59


GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaEHUIrakasleakBesteak
GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaUEU
PertsonaiazIRAZABALBE1
EgileezMAKAZAGA2Gizartea

Azkenak
EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


Ostiralean hasi eta urte bukaera arte iraungo du Arestiren ekarria ezagutarazteko Bilboko egitarau oparoak

Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez,  Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Energia berriztagarrien arloko kooperatiben europar federazioko Kontseilu Errektoreko kide bihurtu da Goiener

Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta  "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan... [+]


Eguneraketa berriak daude