Anje Duhalde: "Norberak behar du bere bidea egin, ez musika estilo batean, egiteko era berezian baizik"


1989ko uztailaren 09an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Anje Duhalderi elkarrizketa.

"NAHAS-MAHAS" DISKO LUZEA KALERATU BERRI DU: 10 KANTUZ OSATUA, I.Z. DISKOETXEAREN ESKUTIK
Anje Duhalde: "Norberak behar du bere bidea egin, ez musika estilo batean, egiteko era berezian baizik"
Errobi taldean hasi zen Anje Duhaldek bere hirugarren diskoa kaleratu berri du bakarka. Diskoaren izenburuak adierazten duen bezala, nahas-mahas, orotariko doinuak aurkezten dizkigu honetan, ohi duen gisan soinu garbiz eta kanturako melodia goxoki zaindu.
Iparraldean bizi den arren, Anje Duhaldek Hegoaldean egiten du kasik bere bizitzaren erdia, kantaldiz kantaldi aspaldidanik, eta taula gainean ari ez denean ere musika munduarekin lotuta gehien bat, hala nola Baionako Gure Irratian. Donostian atzeman genuen guk, Imanol Urbietak Amaran duen estudio ttikian, eta gipuzkeraz solastatu zitzaigun, primeran ikasia.
ARGIA.–Hamar kantu bildu dituzu "Nahas Mahas" honetan.
A. DUHALDE.–Aspaldiko gogoa nuen honelako zerbaiten egiteko, doinu orotako kantuez osatutako diskoa. Bestalde, bai eta ere jende batzuri beharbada erantzun bat bezala egiteko. Jende askok galdetu dit: 'hik ze estilo daukak?, hik finkatzen ahal duk hire estiloa?'. Eta ez zaidak inoiz gustatu horrelako galdera bat, ze musika estilo ugari bait dizkiat gogoko eta nere baitan dizkiat bai rock bai folk, izan jazz izan saltsa, eta musika herrikoi eta tradizionala... Orai arte egin dudana duk piska bat nahastu, baina ez huen nabarmentzen disko honetan nabari den bezala. Apropos egin diat, doinu bat hartu eta hori landu kantuan, eta gero beste bat.
Hor aurkitzen ahal dituk " Los Lobos" californiarren doinu bat ["Ezinbestean" izenekoa], eta aurretik Brassens-en melodia bat ["Fama Txarra"]; segidan Manex Pagolaren bat ["Astiria Mendian"] eta azkenik kantu herrikoi bat ["Nere sortetxeari"]. Hori duk nolabait jendeak ezartzen dituen etiketa apurtzeko edo. Horregatik izan duk baita ere "Nahas-Mahas" hori.
A.–Hirekin dabiltzan mutikoek ere erraztu diate hori...
A.D.–Hori hasi huen aurreko diskotik. Egin nian apostu bat bezala, adibidez, trikitixa erabiliz, baina ez normalean erabiltzen zen moduan, baizik eta gehiago chicanoek edo blues egiten dutenek darabilten moduan, soinu diatonikoz nahi baduk. Eskerrak hor aurkitu nuela Joseba Tapia (aurrekoan), eta geroztik ezagutu diat orain gurekin moldatzen den Joxean Goikoetxea, nahiz soinu kromatikoarekin egin. Uste diat hemen dugun musiko interesanteenetariko bat dugula.
Esku soinuaren kolorea ez diat oraindik, nere ustez, ongi finkatua. Urte bete eskas lanean ari gaituk, baina hemen oinarri bat jarri diagu agian geroari begira zerbaiten egiteko. Gero beste modu batean, Tapiak ere aipatu zidan bere hurrengo diskoan gitarra eta sartuz nahi duela zerbait egin eta hortik baliatu gaitezke denok elkarrekin. Ate batzu irekitzen ahal ditu, nahiz eta ez musika mailan berrikuntza eta iraultzarik ekarri.
A.–Musika garbia entzun dugu disko honetan. Melodikoa da abiatu duzun ildoa.
A.D.–Norberak behar du bere bidea egin. Uste diat norberak behar duela finkatu, ez musika estilo propio batean, baizik eta musika egiteko era berezi batean. Egia duk, Errobi-n ere, nere iduriko, gauza garbi hori nabari zela, garai batean rockari zuzenduagoa bazen ere. Baina bai Mixel Ducau-k bai nik ere ukan diagu arregloak eta zaintzeko modu hori. Esan nahi bait da, melodia aldetik beti hurbildu garela tradizional aldera, nahiz eta arregloek beste gauza bat ekarri.
Soinu garbia maite diat. Garrantzia gehiago ematen zioat melodiari edo ahotsaren erabilerari, ezen ez eta kriston inprobisazio bati gitarran edo hola. Ahotsak egiten duen armoniari garrantzi gehiago ematen zioat, bestea ukatu gabe, noski.
A.–Dantzarako propio eginak ziruditek. Doinu batetik besterako erritmoen aldaketek kantaldi edo jalaldi batean gauden itxura eman ziguk.
A.D.–Denborarik gehiena jaialditan pasatzen bait diat jotzen. Hori alde batetik, baina ez diat pentsatu aurretik hola izan behar zenik. Hama bost kantu neuzkan eta hamar eskaini dizkiat. Nahi nian izan zedila kontraste hori, jendeak ez dezan pentsa Anje Duhalde hau edo hori duk eta besterik ez.
A.–Erreferentzia gisan aipatu dituk arestian Los Lobos edo Brassens. Baina beste kantari bat baduk hiretzat erreferentzia nagusiagoa, Paul Simon; ez da hala?
A.D.–Bai, orain hona zetorrek gainera. Han izango gaituk! [farreak]. Niretzat Paul Simon izan duk –ez Simon & Garfunkel, baizik eta Paul Simon bera–, bai 70. urtetan bai folk hasi zenean, garai honetan oraindik ezagutzen diren doinu sonaturikoen egilea. Melodian maisua duk agian. Eta hara non Paul Simonek 87an ateratzen duen disko bat beltz batzuekin. Plazer handia egin zidak eta uste diat bere ondoren beste pilo batek segitu diola. Beste herrialdetako musikaren erabilera oso inteligenteki egin izan du beti berak. Lehenetariko kantari zuria izan huen reagge bat atera zuena, ez duk ahantzi behar hori, 75ean. Melodista eta kantuegile bezala eta beste herrialdetako musikaren konprenitzaile bezala lehenetarik jarriko nukeena duk Paul Simon.
A.–Dantzaldiz dantzaldi entzuten haugu. Diskozale baino gehiago maite duk jendearen aurrean?
A.D.–Gaztetandik hasi niñuan eta hala jarraituko diat. Nere oinarriak horiek dituk nere lehen eskola jaialdiak izan dituk. Dantzaldietan daukak kantaldian ez duan hartu-eman hori, jendeari hurbilagoa haiz, eta nola festa giroan hagoen ez haiz hain erdigune 'mitifikatua', baizik eta festaren partaide bat gehiago. Hori sartu diat nere baitan, ezin diat aldatu, ez diat aldatu nahi, nere nortasuna horretan finkatzen dudalako. Batzuk oso hotz-hotzean hartzen diate beren lana, detaile guztiak finkatu, gauza guztiak xeheki pentsatu...
Nik ez diat kontua horrela ikusten, eta beharbada nere akats bat izan liteke. Baina, nere barruan koherentzia izan badaiteke ere, disko bat egiterakoan, hau adibidez, hor utzi diat estudioan egiteko lan bat; esan nahi bait da, ez inprobisazioa, baina nolabait hurbiltzen zaiona, gauza batzuri askatasun piskat utzi grabaketarako orduan, esperientziak gero kontrolatu ahal dituenak. Momentuan momentuko berotasuna ekartzen dik horrek. Hori duk jendearekiko kontaktuarekin gertatu ohi den bezalakoa, baina estudiora eramana.
A.–Lan asko egiten duk hire musikaz gainera...
A.D.–Bai, agian gehiegi. Denboraldi bat duk ordea hori. Esperientzia gisan ona duk Gure Irratian lan egitea, eta gero Bertsolarien Elkarteak egin dituen lan horietan (eskolartean bertsoak ikasteko lan hori)... Datorren urtean gutxixeago hartuko diat. Bazeudek beste proiektu batzu.
A.–Proiektu berriak?
A.D.–Hobe izaten duk ez aipatzea batere, ezen eta gero ez dituk gauzatzen... Tira, Xabier Amurizarekin agian... eta gero gerokoak. Hurrengo diskoa, Duhalderena, guztiz beste gauza bat izango duk... Brassens-en kantuekin bide egitea... Denborak esango dik.
GORKA ARRESE
Manex Pagolaren kantuaren aldamenean, Gillaume Irigoye-nen hitzen ironia sarkastikoa, edota Jakes Ahamendaburu-ren poema bat.
48-49


GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakDUHALDE1
PertsonaiazDUHALDE1
EgileezARRESE1Kultura

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Eguneraketa berriak daude