Tramana Picthures: "Umore ona daukagu eta nahiko morbosoak gara"
Tramana Picthures
ARGIA.-Zergatik hasi zineten zeluloidearen munduan?
TRAMANA.–Denbora emateko modu egokia zelako eta horretarako era izan genuelako.
A.–Modu garestia, ezta?
T.–Bapez garestia. Garestia izan balitz ez genion ekingo. Gure filmeen emaitzak kostuak gainditzen zituztenez, ez zitzaigun batere garesti ateratzen. Tira, egia esan, hasi ginen 14 pertsona ginelako, dirua guztion artean jarriz kostuak banatzeko eta aktore papelak ere guztion artean jokatzeko. Gainera zorionekoak izan gara, sariak jaso ditugu eta honek ere laguntzen du.
A.–Zuek pelikukero hasita antolatzaile bukatu duzue...
T.–Guk ez daukagu epaimahaikoekin zer ikusirik. Kontu hau lauren artean zeramaten eta jende beharrean zeudenez laguntzea erabaki genuen. Lan astunak ere bete egin behar dira. Ba horretan ere bagabiltza.
A.–Aurkeztu, dituzuen pelikulak izaera tragikokoak diren arren flash komikoz beteta daude.
T.–Egia esan denetarik egin dugu. Oraingoan dokumental bat aurkeztu dugu. Orain, izan daiteke guztiek halako barreren bat izatea, baina gu geu ere horrelakoak gara: umoretsuak eta morboso samarrak.
A.–Jendearen erantzuna...
T.–Bai, bai, itxuraz jendea tristea da. Bestalde konturatu umore klabe ezberdinetan mugitzen garela eta ez dela batere erraza jendeari barre eragitea. Kontutan hartzekoa da mundua hau serioa dela eta zine komertzialean: ere gauza serioak onartuago daudela.
A.–Zortzi urte eta gero ezer berririk aurkitu diozue zeluloideari?
T.–Begira, gu honetan gustatzen zaigulako ari gara. Jendeak gure pelikulak ikustean ondo pasatzen du eta egitean geu gara ondo pasatzen dugunak, beraz pozik eta aurrera. Printzipioz ez daukagu gauza handiagoetara pasatzeko asmorik.
SABIÑO
50