Spike Lee beltz amerikerra, zintzoa ez den zinegilea
"Do The Right Thing" (Egin ezak ondo dagoena) filma estreinatuko da egunotan EEBBetako Atlantan, Spike Lee bere zuzendari beltzaren jaioterrian. Cannes-en saria eraman ez badu ere ameriker zuzendari beltz omenduenetakoa dugu une honetan.
Pertsonaia beltz mordoa. Rap musika. Radio Raheem kalean. Rap koadrila. Salsa koadrila. Rap, rap, rap. Fight The Power ozenago jarri du Mookie-k. Irabazi du salseroen aurrean. Pizzeria bat. Rap-loroa ozenago berriro. Pizzeriako 'anaia' italiarra moskeatu eta beisbol bate baten bidez txikituko du loroa. Matxinada orokorra. Inork ez daki nola bortxak eztanda egin du. Ozen.
Do The Right Thing film honetan giltzarria da musika. Musika beltza. Ez da alferri Spike Lee jazz kontrabaxista eta konposatzaile baten seme. Musika afro-amerikarra termometrorik onena omen komunitate afro-amerikararen eta Amerika zuriaren arteko indar-harremanak neurtzeko.
–Etsituta Cannes-ekoaren ondoren?
–Etsituta ez, amorratuta. Jainkoak bedeinka dezala Wim Winders. Esan beharra dago, crack kaskarra hartuko zuen egun horretan. Nire filma Cannes-eko bi onenetako bat zen, baina ez zegoen idatzita nik sari bat jaso behar nuenik.
–Maiz esan zaizu ez dagoela drogarekiko aipamenik zure pelikulan, hain zuzen, New Yorkeko honelako auzo batean arazorik handienetako bat den kontua.
–Neronek erabaki nuen drogaren ausentzia film honetan. Crack saltzaileak ez dira komunitate beltzekoak bakarrik. Droga, amerikar gizarte maila guztietan ageri da. Wall Street-en esaterako.
–Zergatik ez da ageri Michael Jackson Disjokeiak 'eskerrik asko bizitzeko alaitasuna eman diguzuelako' kantatzerakoan kantari beltz mordoa aipatzen duenean?
–Berak ez du nik bere publizitatea egiteko beharrik. Aldiz Prince-k bai. Bere azken bi diskoak ez dira ondo atera merkatuan eta bere filma ere ez. Gainera, kantari beltz amerikarren lista osoa bete behar izatekotan ez genuke bi urtetan amaituko.
–Iruditzen zaizu Cannes-eko sarietatik kanpo uzteak eraginik izan duela EEBBetan zure filmak izan duen arrakastarekin?
–Ezta pentsatu ere! Hemen jendeak ez daki zer den Cannes-eko Zinemaldia. Wim Winders-i galdetzea baino ez duzu. Urrezko saria irabazi zuen Paris Texasekin eta Ameriketan berriz pott!
J.M. HERITZ
Musita beltzaren Radio Raheem portatila.
55