Yassa: "Norberak bere nortasuna eta hizkuntza mantendu behar du"


1989ko ekainaren 18an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
"Yassa" reagge taldeko abeslaria den Diallo Nouhou-ir elkarrizketa.

REAGGE MUSIKA EGITEN ARI DEN BAIONAKO TALDEAK ABENDURAKO ATERAKO DISKOA J. ARRABIT-EN ESKUTIK
Yassa: "Norberak bere nortasuna eta hizkuntza mantendu behar du"
Afrikako herrialde desberdinetatik ailegatutako gazteak paristar eta baionatarrekin elkartu dira "Yassa", reagge taldea osatzeko. Iparraldean ez omen daukate jotzeko aukera handirik, baina antza denez aurten kaleratuko dute beren lehen diskoa.
Adurrak bildu ditu eta izen bereko ibaiak ferekatzen ditu babesa eman dien hiriaren lurrak. Reagge-aren inguruko musikarako zaletasunak jarri ditu batera lanean, jatorria, erizpide eta gustu desberdinak dituen musikoak. "Yassa" izeneko taldea osatu dute eta urte pare batetan Eushal Herriko plazetako erritmoak markatuko dituzte. Ea zer kontatzen digun taldeko kantaria den Diallo Nouhou-k.
ARGIA.–Leku askotako jendea omen zarete. Zeren eraginez jarri elkarrekin lanean?
D. NOUHOU.–Oso arrazoi desberdinengatik Baionan bizitzea halabeharraren kontua bada ere, hona bizitzera etorri aurretik musiko izateak ere erraztu du "Yassa" taldearen osaketa.
A.–Nondik etorri zarete eta zergatik Baionara?
D.N.–Taldeko batzu bertako baionatarrak dira, ni neu ordea Costa de Marfilekoa; bateria, Guadalupe frantziar koloniakoa; eta Kasimiro, senegaldarra. Ikusten duzun bezala frankofono gara, nahiz munduko lau izkinetatik etorriak garen. Baionara biltzearen zioa, oso desberdina da bakoitzaren kasuan. Ni neroni Zuzenbidea ari naiz ikasten eta esplikatzeak luze joko lukeen arrazoiengatik Baionako giro euskaldunetan oso ezaguna den Noblia familiarekin bizi naiz. Kasimiroren kasua bihotz kontua da: Parisen bizi zelarik, hemengo neska bat ezagutu eta hona jaitsi zen.
A.–Hau da osatzen duzuen lehen taldea edo ibiliak zarete lehendik ere beste zenbait taldetan.
–Denetarik dago. Philippe baxuak, baionarra bera, kitarra jotzen zuen lehen talde heavy batetan. Jimmy bateriak, Pabeko talde batetan jo zuen eta beste guztiek goizera sortzen den zerbait. Hortaz, nola edo hala beti mugitu gara giro horietan.
A.–Errazki bildu al zineten taldea osatzerakoan?
D.N.–Adur hutsa izan zen. Zenbait garaitan, ikasketak osatu eta diru pixka bat ateratzearren, lan egiten nuen enpresakide baten bidez jarri nintzen harremanetan gero taldea eratzen lagunduko zidanarekin.
A.–Nondik atera duzue "Yassa" izena.
D.N.–Kasimiro senegaldarrak ekarri du bere hizkuntzatik, eta bi hitzetan adierazita, haragia elkarrekin eta denak ontzi zabal beretik jatearen zeremoniari deituko genioke. Eta azken batean horixe da guk geure kontzertuetara datorren jendeari eskaini nahi dioguna. Une atsegin bat elkarrekin eta musika eta dantzaren bidez denek parte hartzeko moduko zeremonia bihurtu geure kontzertua . Paralelismo horrek animatu gintuen "yassa" izena hautatzera.
A.–Reagge musika da nagusi zuen kontzertuetan...
D.N.–Hala irudi balezake ere ez da hori guztia. Alde batetik jotzen dugun reaggea geure propioa delako, hau da, ez da Kariben egiten denaren kopia hutsa; baizik eta geure jatorrizko kulturak kontutan hartuta –Senegalekoa, costa de Marfilekoa, Guadalupekoa eta Baionakoa bertakoa– egindakoa. Eta bestaldetik, reaggetzat jo genezakeen horreza; gain, entzulegoarengan dantza eta jauzirako joera sortuko duen edozein musika moeta ere jotzen dugu. Estilo propio baten atzetik gabiltza, eta denboraren esanetara utzi beharko dugu erdietsi dugun ala ez.
A.–Erabiltzen dituzuen letrak, gehienak behinik behin, ez frantzesez, ez ingelesez, ez euskaraz daude. Zein hizkuntza da hori?
D.N.–Mendebaldeko Afrikan bada nazio askotan hitz egiten den hizkuntz nagusi bat: diala izenekoa. Taldea sortu eta bideratzen ari ginela gainontzeko taldekideei oso hizkuntza musikala iruditu zitzaien. Proba batzu egin eta egiten dugun musikara ezinhobeto egokitzen denez gero, letrak idatzita dauden hizkuntza berean kantatzea erabaki genuen. Bada hala ere, ingelesez eta frantsesez den kantarik. Euskaraz ere badugu baten parte bat, "Maite" izenekoa, eta denborarekin gehiago sartuko ditugu. Taldean gaudenetatik, Franck, tekladoetakoak, badaki eta nik neronek, bizi naizen etxeko hizkuntza nagusia denez gero, ari naiz zer edo zer ikasten.
A.–Zer modatako letrak idazten dituzu?
D.N.–Esanahia izango dutenak egiten saiatzen naiz. Eguneroko bizitzaren gorabeherak eta askotan, Afrikan aurki ditzakezun hainbat arazo: gosea, gerlak, arrazakeria (zurien beltzekikoa dutena eta ezezagunagoa den beste bat; alegia, beltz askok beltzekiko dutena). Inguru hauetan erabat ulerkaitzak izan arren, aurkezpen txiki bat egiten dut entzulegoak nondik norakoa jakin dezan. Hogeitabost bat ditugu denetara.
A.–Nola zabiltzate aktuazio aldetik?
D.N.–Hemen Iparraldean oso gaizki. Eta bi arrazoirengatik nagusiki: alde honetan ez dugu managerrik, honek suposatzen duen guztiarekin; eta bigarren zioa, jendartean ezagutzera emango zigun aktuazio handi baten falta litzateke. Iparraldeko giro musikala oso pattalduta dago eta jendea kontzertuetara animatuko duen saltsa falta da. Hegoaldean egoera oso bestelakoa da, entzule askoko jaialdiak, antolaketak, promozioa, azpiegitura teknikoa... Beste mundu bat da. Merkatuan oraindik diska bat ez izateak asko mugatzen du, komunikabideak direla bide, talde batek har lezakeen oihartzuna. Parisen bizi gero guztiz desberdina izango litzateke, baina...
A.–Bi merikatu potentzial dituzue orduan: Hegoaldea eta Parise.
D.N.–Hala da. Dena dela, eta anekdota gisa, Afrikan ere ibili garela argitu nahiko nuke. Iragan udan Burundi, Zaire eta beste herriren batetan ere izan ginen jiratxoa eginez. Oso arrakastatsua izan zen eta baliteke aurten ere, Reunion izeneko irlan ere besteren bat egitea. Ikusten duzun bezala, etxean ezin jo eta kanpora irten beharra. Parise, gaur egun, musika beltzaren hiriburua denez gero, itsukeria litzateke aukera hau zokoratzea.
A.–Eta Hegoaldea?
D.N.–Konpetentzia handia dago, eta diskorik gabe jai, egia esan.
A.–Noizko hortaz diskoa.
D.N.–Estudioetan sartu baino lehenago egoki eritzi diogu azken urteotan euskal musikan horrenbeste lan egin duen Jimmy Arrabiten eskutan uztea hainbat zuzenketa egiteko eta estilo definizioa. Hobe dugu astiro eta ongi, presaka eta gaizki baino. Oso litekeena da, dena ondo joanez gero, abendurako kalean izatea.
A.–Eta diskotik arrakastara...
D.N.–Erraza ez izanagatik horixe dugu xedea. Ez genuke dena dela, gure aldeko lagunak agurtu gabe bukatu nahi, eta hor doakie gure agurra 'diula' hizkuntzan: "a kanan gninan a fa kanka parce que ni yiri; kamin tcholo tcholo a te ke bemba ye": "norberak bere nortasuna eta bere hizkuntza mantendu behar du", edo antzeko zer edo zer esan nahi duen proberbio itzulgaitza.
FRANKIE TAI
48, 49


GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakYASSA
PertsonaiazNOUHOU1
EgileezTAI1Kultura

Azkenak
2025-09-08 | Axier Lopez
Argentinako ultraeskuinak lehen kolpea jaso du haustekundeetan

Peronismo klasikoak Buenos Aires probintziako hauteskunde legegileetan botoen %47,2 lortu du. Javier Mileiren La Libertad Avanza hautagaitza 13 puntura geratu da (%33,7). Emaitza esanguratsua da bozka emateko eskubidea duten argentinarren %38 Buenos Aires probintzian biltzen... [+]


‘Esnatu ala hil’, kaleko euskaltzaleentzako liburua ondu dute Goikoetxeak eta Iurrebasok

Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan (Elkar) liburua argitaratu dute Garikoitz Goikoetxeak eta Iñaki Iurrebasok. Egileen helburua da gaur egun euskarak bizi duen egoera ulertzeko tresna bat eskaintzea, “ezinbestekoa delako aurrera... [+]


2025-09-08 | Gedar
Igorreko Kiñu Gaztetxearen aurkako epaiketa, irailaren 15ean

09:00etan Durangoko epaitegi aurrean biltzera deitu dute Kiñuko kideek. Duela bost urte hasi zen Gaztetxearen aurkako prozesua.


2025-09-08 | Ahotsa.info
Bideoa: Labaren irekiera festa ospatu dute Iruñean

Labaren itzulera ospatzeko festa antolatu dute egun osoan zehar. Broken Brothers Brass Band-en kalejirak Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ditu Estafetaraino, ondoren lehiotik kantua izan da Amets Aranguren, Julen Goldarazena Flako, Idoia Tapia eta Oier Zuñigaren eskutik; eta... [+]


2025-09-08 | ARGIA
“Terroristak” dira Espainiako Vuelta geldiarazi zuten Bilboko ekintzaileak, Israel-Premier Tech taldeko jabearen arabera

“Ez gintuen harritu nola hartu gintuzten Euskal Herrian, ezker muturreko ekintzaileen eta separatisten gotorlekua baita”, adierazi du Sylvan Adams-ek.


Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


2025-09-08 | ARGIA
Desplazamendua behartzeko Gaza hirian palestinarrak hiltzen eta eraikinak suntsitzen jarraitzen du Israelek

Astelehen goizaldean 23 palestinar gutxienez hil dira Gazako hiriburuan, tartean bi haur gosetearen ondorioz. Igandeaz geroztik gutxienez 50 etxebizitza eraikin eraitsi ditu Israelek, beste 100 kaltetu, eta desplazatuen kanpamenduetako 200 denda suntsitu.


2025-09-08 | Sustatu
Hiru urteko isilaldiaren ondoren, Bermeoko Itsuki Irratia berriro uhinetan da

Itsuki Irratia Bermeoko ahotsa izan zen 1985etik 2022ko otsailera arte. Orduan, zailtasun ekonomiko eta teknikoek proiektua bideraezin bihurtu zuten, eta irratiaren itxiera ekarri. Baina urtebeteko berrantolakuntza prozesu baten ondoren, irailaren 1ean berriro martxan jarri dute.


2025-09-08 | Jon Torner Zabala
Ertzaintza beste 11 pertsona ari da ikertzen, uztailaren 20an Azpeitian izandako liskarren harira

Uztailaren 20an, goizaldeko 04:00ak aldera, Azpeitiko Gaztetxearen ondoan jazo ziren gertakariak, gazte batek pilen edukiontzi batean ACAB leloa [All Cops Are Bastards edo "Polizia guztiak sasikumeak dira"] idatzi eta ertzainek isuna jarri ostean. Hasiera... [+]


2025-09-08 | Bertsozale.eus
Bertsolaritza lurralde guztira hedatzeko apustua egingo da Nafarroako Bertsolari Txapelketan

24 bertsolarirekin ekingo dio bideari Nafarroako Bertsolari Txapelketak. Auritzen izango da, urriaren 4an; eta, lehen aldiz, Nafarroa Arenan izango da finala, azaroaren 29an. Saio guztietarako sarrerak salgai daude dagoeneko, Bertso Sarrerak atarian.


Jaizkibel konpainiak gutuna eman dio alkateari, desfilean: “Estrategia aldatzeko garaia dela adierazi diogu”

Jaizkibel konpainia berdinzaleak ekintza berezia egin du Hondarribiko alardearen egun honetan. Gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako planteamendu batzuk jar ditzala eskatuz.


Euskarazko ekoizpen ugari, Zinemaldian

Sail Ofizialean erakutsiko dira hiru: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak. Lehia nagusitik kanpo, zuzendari onenaren saria irabazten ahaleginduko da Irati Gorostidi Aro berria pelikularekin. Beste zenbait lan ere aurkitu ahalko dira.

Zinemaldiaren atariko orokorra beste [+]


Gida bat Donostiako Zinemaldiaren atarian

Euskarazko ekoizpenek presentzia nabaria izango dute aurtengo edizioan. Bestelakoen artean, espektatiba handiko lan eta gonbidatuak izango dira Donostian: George Clooney protagonista duen Jay Kelly pelikula; Angelina Jolie ere ikusiko dugu Couture-rekin; Julliete Binoche... [+]


ANALISIA
CAFek Israelekin kontratua eteteko asmorik ote du?

Etengo du. Hori da kaskora supituan etorri zitzaidan pentsamendua, gosaria ahoan eta Euskadi Irratia sintonian, Imanol Pradales lehendakaria entzun nuenean CAF “gogoeta etikoa” egitera gonbidatuz, Palestinako lur okupatuetan trena eraikitzeko duen kontratua eten edo... [+]


Eguneraketa berriak daude