"Inguruko herrietara eramango ditu arazo urbanistikoak"


1989ko maiatzaren 28an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Javier Salazar arkitektuari elkarrizketa.

Javier Salazar, arkitektu hirigina:
"Inguruko herrietara eramango ditu arazo urbanistikoak"
Argia.- Errealista al da Plan Orokorra?
Javier Salazar– Kontuan izan behar dugu ez dela 10 urtetan burutuko den plana. Hiri bat diseinatzerakoan 40-50 urteri begira egin behar da, gutxienez belaunaldi t'erdirentzat izango den hiria egin behar da. Epe laburrera utopikoa da plana, baina ez luzera. Datorren mendeko Bilbo nolakoa izango den marrazten du planak, eta aurrikusten dituen lanak teknikoki egin daitezkeenak dira, 40 edo 50 urteren buruan.
A.–Izango du, du, hala ere, arazorik...
J.S.–Bai, plana Bilbo udalaren esparrura mugatzen da, eta soluzioak 8, 10 edo 15 urtetarako balio dezakete baina hortik aurrera, Bilbok Ibaizabalgo itsasdarraren inguru guztian eragina duenez, inguruko herrietara eramango dituen arazo urbanistikoak sortuko ditu. Hau, jakina, ezin du Bilboko Plan Orokorrak konpondu, plan zabalago bat egin beharko litzateke, Bilbokoak inguruko herrien problematika ez bait du kontutan hartzen.
A.–Posible al da egun ezagutzen dugun ibai narratz hau hiriaren bizkar-hezurrean bihurtzea?
J.S.–Noski, ura erregeneratzen bada, eta portuko nahiz trenbide zerbitzuak Nerbioiko beste guneetara eramanez gero, itsasadarra erabilgarria izango da. Eta gaur 'Gran Via' den bezalaxe izan daiteke etorkizunean itsasadarra hiriaren ardatza.
A.-250.000 milioiko gastua egokitzen al da planak suposatuko duenera?
J.S.– Inbertsio publiko zuzenera egokitu daitekeen kopurua da 250.000 milioi, baina garbi dago aurrikusten diren lan guztiak egiteko diru gehiago beharko dela. Diru horrek esku pribatuetatik atera beharko du, eta inbertsio publikoa lau edo bost aldiz izatera hel daiteke zerbitzu, garraio, eraikuntza eta abarretan, hau da, bilioi bat inguru. Dena den, 50 urtetan egiten bada, urtean 20 mila milioi suposatzen du bataz beste, eta kopuru hau gaur egun gainditzen da.
I. MURUA
25


GaiezGizarteaAzpiegituraHirigintza
GaiezKulturaArteaArkitekturaArkitektoak
PertsonaiazSALAZAR1
EgileezMURUA2Kultura

Azkenak
Eguneraketa berriak daude