Ernest Alkat: "Euskal Herriko xapelgoa bertze maila batean dago"


1989ko apirilaren 30ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Ernest Alkat bertsolariari elkarrizketa

Ernest Alkat: "Euskal Herriko xapelgoa bertze maila batean dago"
Saioan baino zainek joago iduri zuen Ernest Alkat iholdiarrak xapela buruan akabantxan. Hainbat komunikabideri erantzun ondoren, gure aldi zen; eguneko gaiak ibili genituen, usainzkoak. Berak nahi baino beranduago utzi genuen.
ARGIA.–Nola izan dituzu zainak, nola atzeman zuhauren burua egungoan?
E. ALKAT.–Esan nezake, nerbioek jotzen gaituzte denak, baina borrokarik handiena nerbiotasun hori neurtzea da, eta saio normal batean bezala agertzea eta hori zen ene egungo helburua, usaiaz kanpoko zerbait egiten ari ez banintz bezala jokatzea, askotan horrek galtzen du pertsularia.
A.–Kanporaketako egunaren aldean nola senditu zara?
E.A.–Gorabehera gutxiagorekin, gorabehera gehiago eman dut orai artinoko kanporaketan, ta uste dut gaur neurri batean hasi naizela ta neurri berdinean segitu dudala.
A.–Entzulegoa ez zegoen aski hotz hasieran?
E.A.–Ez dut uste. Bai, hasieran bai bertsolariak eta bai entzuleak ere hoztasun batean dira, gero hartueman batzu sortzen dira eta uste dut gaur ere hala gertatu dela, nahiz ongi entzuten ez zen frontoinean.
A. -Gaien aldetik ez duzu uste gehienak inguru berera biltzen zirela, hizkuntzaren eta herriaren gerora nola politikara?
E.A.–Hori askok esaten dute, baina gaurko munduan behar dugu bizi, eta nahi denean farre egiteko gai izan, gaur egun saio normal batzuetan farre egiteko nahiko gaiak badaude, baina ez dugu ahaztu behar gaurko bizitza hori ere, behar duela aipatu bertsulariak, eta horregatik beharbada gaiak oso seriosak izaten ahal dira, baina denak beharrezkoak dira.
A.–Irri eta omorea badaki baliatzen halarik ere Alkatek:
E.A.–Bai, ni oso omoretsua naiz nerez. baina bertsotan asko sofritzen dut omorezko gaiei buruz eta gai sakon eta seriosetan errazago kantatzen ditut bertsoak.
A.–Aipatzen dute bertsularitzari ez dakarkiola onik xapelgoak. Nola dakusa hori Nafarroako xapeldun den Ernest Alkatek?
E.A.–Txapelketa ez da bertsularien onerako, zeren eta nahi ala ez neurtze bat baita. eta denak adiskideak eta neurtu behar puntuazioaren bidez. Baina txapelketak duen ona da bertsu giroa bizten duela eta su bat bizten, bakoitzak bere inguruko entzuleak ekartzen dituela eta horrek du bertsularitza aurrerat eramanen, ta horrek du gaurko gazte eta umeei gogoa biztuko, eta horretan da nere ustez xapelketaren indarrik handiena.
A.–Xapelgo honetan hautematen ote oraino mugaz eskuinaldekoen nagusigoa?
E.A.–Bai eta pixka bat holako oztopo batzu sortzen ditu horrek, azkeneko urteetan saria gehien bat Iparralderat etortzen dela, baina horri buruz lan egin behar dugu, guk eta bertzeek, Hego ala Iparreko, eta bertsulari biek dute Nafarroa ere elkartuko, ez da guri berezkuntza egiten hastea, baina bertsuen bidez, kantuaren bidez elkarren arteko hartuemanen bidez Nafarroa ere bihotzaren barnean lehenbizirik beharko dugu osatu.
A.–Eta Euskal Herriko xapelgoari buruz?
E.A.–Euskal Herriko xapelgoa bertze maila bateko xapelgoa dago, eta nafartarrek ere abalaren arabera parte hartuko dute baina ez uste izan Nafarroakoa eta Euskal Herriko xapelgoa maila berdinekoak direnik.
IÑAKI CAMINO

Alkat txapeldun; atzean: Ezponda, J.M. Argiñarena eta M. Eire.
49


GaiezKulturaBertsolaritTxapelketakEHko Bertso
GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaALKAT1
PertsonaiazALKAT1
EgileezCAMINO1Kultura

Azkenak
2025-07-24 | Gedar
Aurka kolektiboa
“Auzi politikoa da: zertarako egiten dugu musika?”

Musika-eszena antikomertzialean alea jartzeko asmoz sortu dute Aurka kolektiboa. Martin eta Katalin kideekin hitz egin dugu arlo horretako kolektiboen loraldiaz, musika politizatuaz eta musikaren potentzialitateez, industria musikalaz, makrojaialdiez eta beste.


Euskarafobia ari du beste behin Lizarrako Udalean

Lizarrako Udalak udarako antolatu dituen bost musika ikuskizunetan eta beste horrenbeste film emanaldietan bat bera ere ez da euskaraz izanen; datorren astean hasiko diren festen egitarauan haurrentzako ekitaldi bat dago euskaraz programatua, justu, erraldoi eta buruhandien... [+]


2025-07-24 | El Salto
Israelek Marwan Al-Hams doktorea bahitu du, Gazako kanpaina-ospitaleetako arduraduna

Abu Youssef Al-Najjar Ospitaleko zuzendari Marwan Al-Hams kanpainako ospitaleen arduraduna da eta Gazako Osasun Ministerioko bozeramailea. Uztailaren 21eko arratsaldean atxilotu dute Israelgo Indar Armatuek.


Guggenheim Urdaibai egitearen kontrako iritziak gailendu dira entzuketa prozesuan

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta eta Agirre Lehendakaria Center erakundearen eta New Yorkeko Columbiako Unibertsitatearen gidaritzapean egindako entzuketa prozesuaren emaitzak aurkeztu dituzte uztailaren 23 honetan. Museoa eraikitzearekin sustatuko... [+]


Prep botika farmazietan eskuragarri jartzeko asmoa iragarri du Espainiako Osasun Ministerioak

GIBarekiko esposizio aurreko profilaxia da Prep botika. Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariaren arabera, farmazietan eskuratzeak itxaron-zerrendak gutxitu ditzake. Alabaina, arriskuez ere ohartarazi du.


2025-07-23 | Onintza Enbeita
Aloña Erauskin. Biziraulea
“Sortzetiko gaixotasunak ditugunok ez daukagu erabakitzeko aukerarik gauza askotan”

Bihotzak eztanda egin arte biziko da Aloña Erauskin (Berrobi, 1999), beste guztiok bezala. Besteon aldean, ordea, presente dauka aukera hori.


2025-07-23 | Iñaki Lasa Nuin
Gizakia kosmosa da

Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.

Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]


Desobedientzia praktikatzen

Hankak lurrean dituzte gure solaskideek. Euskalgintzaren eta herri mugimenduen joko-zelaian dabiltza etengabe eta eskarmentu horretatik hitz egiten dute euskarari eusteaz, hizkuntza zapalkuntza ez normalizatzeaz eta erdaldunengandik espero beharko genukeenaz. Gorka Torrek ez du... [+]


2025-07-23 | Josu Jimenez Maia
Marokoren estrategia zahar-berritua

"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.

Kezka, ezinegona eta... [+]


Txorimaloei mokoka

Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.

Miope bezain itsu,... [+]


2025-07-23 | Patxi Saez Beloki
Euskara gara

Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.

Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]


Jaurlaritzako Osasun Sailak lantaldea berregituratu du, “arreta modernizatzeko eta kalitatezko zerbitzu publikoa ziurtatzeko”

Kargua hartu eta urtebetera, Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak lantaldean aldaketa batzuk egin dituela iragarri du, "etorkizuneko osasun sistema publikoaren eraldaketari" ekiteko: besteak beste, Gontzal Tamayo Medel sailburuorde berria... [+]


Euskal gastronomia tradizionalaren Ja(ki)tea sariak banatu dituzte, “balioez beteta” eta erakundeak interpelatuta

Zazpigarren urtez, Adunako (Gipuzkoa) Zabala sagardotegian egin dute Ja(ki)tea sarien banaketa, euskal gastronomia tradizionala oinarri duten jatetxeen artekoa. Besteren artean, Getariako Kosta Aroak irabazi du bertako ekoizle onenaren saria, Tafallako Tubalek plater... [+]


Europako Batasuneko herrialde gehienek bat egiten dute migratzaileak deportatzeko neurriak gogortzearekin

Migratzaileak deportatzeko neurriez mintzatzeko, EB Europako Batasuna osatzen duten 27 estatuetako Barne eta Migrazio ministroak bildu dira asteartean, Kopenhagen. Ondorioztatu dute EBko herrialde gehienek babesten dutela etorkinak deportatzeko neurriak gogortzea... [+]


Iruñeko polizia-etxean hil zen Ndiayeren omenezko plaka kendu dutela salatu dute

“Badirudi memoria kolektibotik ezabatu nahi dutela hiriak bizi izan duen polizia-indarkeria arrazistaren ekintzarik latzena”, salatu dute. Bestalde, azken boladako diskurtso eta eraso arrazisten gorakadaren aurrean, elkarretaratzea deitu dute Irun eta Donostiako... [+]


Eguneraketa berriak daude