"Eritzi ofiziala zen lehen, orain egia esaten dugu"


1989ko martxoaren 26an
Mosku Irratiko Victor Txerevskiri elkarrizketa.

Mosku Irratiko Victor Txerevski:
"Eritzi ofiziala zen lehen, orain egia esaten dugu"
Victor Txerevski Mosku Irratiko Kanporako zerbitzuaren arduraduna, Euskal Herriko Unibertsitateko Giza eta Informazio Zientzien Fakultateak antolaturiko "Mass-Media eta Perestroika" izenburuko ihardunaldietan aritu gara berarekin. Glasnost edo irekitze informatiboa eta Perestroika izan dira ikutu diren gai nagusiak eta honi buruz ere zertxobait azaldu digu Txerevskik.
Mosku Irratiak 66 hizkuntzetan egindako saioak emititzen ditu gaur egun, hauen artean euskarazko programak ere topa daitezke hileroko 18ro, emanaldi hauek joan den Abuztuaren 18az geroztik aideratzen direlarik. Zerbitzu honen helburua SESB-eko eguneroko bizitza ezagutzera ematea da Txerevskiren esanetan.
Kazetari honen aburuz Mosku Irratia entzuten dutenek nahiko ondo ezagutzen dute Sobietar Batasuna, irratsaio askotan sobietarrek berauek bere arazoak azaltzen bait dituzte; era berean hortxe bizi diren euskaldunek bere esperientzia pertsonala ezagutzera ematen dute. Bere ustez informaturik egon nahi duenak izan dezake, hemengo egunkariak irakurri arren, irratiaren informazio osagarria, gero hango irudi zehatza egiteko. Baina hona heltzen den informazioa egiazkoa izaten delakoan dago, lehengo mitoak guztiz ahaztu direlarik.
ARGIA: Glasnost dela eta informazio eta eduki mailan aldaketarik izan al da?
TXEREVSKI: Bai noski. Adibidez edukia aldatu dugu; lehen irazkin gehiago sartzen genituen. Baita sobietar arazoei buruz hitzegitean aldaketa asko izan dira; iraganean dena oso ondo zegoen, ez genuen arazorik, gure sistemaren gauza onak baino ez genituen ikusten, denak ondo zebiltzan. Orain egia esaten dugu, etxebizitza, merkantzien kalitate edota elikadura arazoak ditugula esaten dugu. Sobiet Gorenerako hauteskunde kanpainan eritzi ezberdinak azaltzen ditugu; Perestroikaren alde zein kontrako alderdikideen eztabaidak ere ematen ditugu.
Lehen iritzi ofiziala baino ez zegoen, orain batzu agertzen dira. Gaur egun Mosku Irratiko kazetarien ikuspuntua eta ofiziala ez dira beti bat etortzen. Nazioarteko zein estatu espainarrean gertatzen denari dagokionez ere aldaketak izan dira. Gertaera bat dagoenean ez dugu uste ofiziala eman behar, gurea baizik. Gauza bat da gobernuen arteko harremanak eta bestea, guztiz ezberdina, kazetariek pentsatzen duguna.
A: Hala eta guztiz ere, Mosku Irratia ofiziala da, badago beste irrati batzuk ateratzeko biderik?
TX: Galdera bera egin digute alderdiei buruz, horregatik honetaz hitz egin nahi dut lehen. Franco hil ondoren eta espainiar demokrazia izan zelarik, itzalean zeuden hainbat alderdi politiko legalizatu ziren, baina aurretik zeuden. Orain galdetzen digute noiz izango ditugun alderdi politiko gehiago Sobietar Batasunean. Nik zera erantzuten diet, orain ez dagoela alderdirik, ezta ezlegaltasun egoeran ere, orduan zer legaliza daiteke. Sortuko direnean arazoa nola gainditu aztertuko dugu.
Gauza bera gertatzen da irratiei dagokienez, oraindik ez da irrati gehiago izateko arazoa sortu. Estatu espainiarrean badaude auzoko irratiak. Nik uste dut etorkizunean Moskun ere izango direla. Mosku 30 udalek edo osatzen dute, seguraski erakunde bakoitzak bere irratia izan nahi du, baina oraindik ez dute eskatu. Moskun telebista saio bat dago, beronetan auzokoek parte har dezakete bere salaketa, kritika edota eskaerak aurkeztuz.
Aipatu behar dut SESB-ean dagoen prentsa legearen arabera, biztanle batek erakunde publiko baten lana salatzen edo kritikatzen badu, honen arduradunak erantzun behar duela hilabete pasa baino lehen. Erantzun honen kopia bat dagokion ministraritzari bidali behar dio, beste bat salaketa agertu zen egunkarian argitaratu ere; horrela egiten ez badu bere postutik kendu egingo dute.
Bestalde, kazetariek kritika bat egiten dutenean frogatu behar dute eta egia osoa azaldu, bestela "Gatazken Batzordeak" zigorturik izango da.
A: Zuek euskerazko saioan Euskal Herrian izaten diren gertaerak azaltzen dituzue. Ze informazio duzue gure herriari buruz eta ze irudi dago Sobietar Batasunean guri dagokigunez?
TX: Euskaldun eta sobietarren arteko harremanak oso estuak dira, guda zibilean haur euskaldun asko etorri zitzaigun Sobietar Batasunera, askok nazien aurka borrokatu zuten gure armadako soldaduekin, gehienek bizia galduz. Historian beste adibide bat ere badugu, nafartar batzuk Napoleonen armadarekin etorri ziren hona burrukatzera eta ailegatu bezain laster guregana pasatu ziren, gero gure gobernuak armak eta untzi bat eman zizkien Cadiz-eko Gorteak defenda zitzaten.
Arazo politikoari dagokionez esan behar da ez garela sartzen estatu espainiarreko barne arazoetan, gure eritzia ematen dugu baina ez dugu ez irtenbiderik ezta aholkurik ematen. Ezagutzen denez gu biolentziaren aurka gaude politikan -hau eritzi ofiziala dela dio berak uste duena azaldu nahi barik- Euskadiko arazoa bide politikoaren bidez gainditu behar dela uste dugu. Ikusi dut Iranizu Mugetaren aldeko manifestazioa, estudiante honi egindako erasoa lotsagarria da herri zibilizatu batetan. Gatazka bat dagoenean bi aldeek hitz egin behar dute, besteen interesak eta nahiak ere kontutan izan behar dute.
Guk biolentzia asko jasan dugu historian zehar eta orain ez dugu gehiagorik.
A: Nola eta noiz hasi ziren euskarazko saioak?
TX: Nik aspalditik neukan asmo bat zen, baina gure herrian oso pertsona gutxik zekiten euskara, georgiar neska bik eta hemen bizi diren estudiante batzuk besterik ez, baina ezin genuen aurrera joan. Joan den abuztuaren 18an hasi ginen Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea den Gorka Palazio etorri zenean, berak lagundu gintuen proiektua eraikitzen. Geroxeago beste kazetari batzu etorri ziren, aipatzekoa da ere Josean Manterola bertsolariak saio batetan parte hartu zuela. Orain bi kazetari euskaldunek lan egiten dute Mosku Irratian. Bidai hau dela eta Unibertsitateko zein Kazetetako arduradun batzuekin elkarrizketatu dut jende gehiago etorriko zaigulako asmoz. Era berean hona etortzen diren euskaldunak Mosku Irratitik pasa daitezke, oso harrera ona izango dute.
ARANTZA GUTIERREZ
48-49


Gaiez\Politika\Nazioartea\Estatuak/Na\ERRUSIA
Gaiez\Komunikabid\Irratia\
Pertsonaiaz\TXEREVSKI1
Egileez\GUTIERREZ2\Komunikabid

Azkenak
2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Eguneraketa berriak daude