Nerea Azurmendi: "Ez dago benetako borondaterik euskarazko egunkaria atera dadin‘’


1989ko otsailaren 28an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Nerea Azurmendi kazetariari elkarrizketa

Nerea Azurmendi: "Ez dago benetako borondaterik euskarazko egunkaria atera dadin''
Nerea Azurmendi, 27 urte, Olaberrian jaioa. Kazetaria ofizioz, Deia eta Egunan aritu ostean Donostiaio Udaletxeko prentsa bulegoko arduradana dugu egun. Literatur munduan saio zenbait gauzaturikoa bestalde, berak "gaztetako pekatuak" kontsideratzen dituenak, emakume irekia eta eritzi sendoez jantzia ikusi dugu bulegora sartu bezain pronto euskaltzaleok kezkatzen gaituzten hainbat gai ikutu eta sakontzeko orduan. Hona segidan guzti honen testigantza.
GALDERA: Nolatan sartu zinen literatur munduan?
ERANTZUN: Gaztetako pekatuak dira horiek... baina beno, egia esateko 'pinitoak' egin nituen kotxe bat erosi behar nuenelako; lehiaketa batzutara aurkeztu, suertea izan nuen, bi edo hiru irabazi nituen, bigarren eskuko kotxe bat erosteko adina lortu eta han utzi nituen 'pinitoak'. Aparteko 'pinitoak' nere kasa egiten ditut, baina saltsa haundiagotan adineko sartzeko ausardiarik ez dut. Jarraitzen dut ahal dudan neurrian baina mundura irtetzeko moduan ez, astirik ez daukat, errespeto piskat badiozu literaturari ba... nere ustez horrek dedikazio gehiago behar du, asteburuetan 2 ordu hartu eta, zure neurak piskat landa,-piskat lasaitu eta horretan utzi. Ahal dudan neurrian, eta aukeraren bat sortzen bada, emakumea eta literatura izan ziren ihardunaldi haietan parte hartu nuen modura, talde lanean zerbait sortzen den neurrian, saiatzen naiz baina bestela, momentuz kajoia betetzen ari naiz. Ustutzeko sasoia ere iritsiko da.
GALDERA: Zer eritzi duzu emakumeak eta literaturari buruz?
ERANTZUNA: Jakinerako egin nuen lan batetan atera nuen ondorioa izan zen izen orokorren zerrendan emakumeen izenak ehundik gora ateratzen zirela, ez dela hain fenomeno berezia beraz, urri, marginal eta bitxia.
Neri ez zait oso txukuna iruditzen, halere, literaturan bete duen papera; iruditu zait emakumeak gehienetan literatura erabili duela bere beste funtzio batzuren lagungarri bezala. Pedagogia munduan zebilen emakumeak, edo militantzia politikoa aurrera zeraman emakumeak, horretarako duintasun apur bat zuenean, hori erabiltzen zuen arma bezala edo baliapide bezala bere beste funtzio bat betetzeko. Gerra ostean aurkitu daitezke horrelako hainbat, literatura egiten dute ikastolen mundutik eta pedagogia mundutik piskat hurrunduta, baina nik diot azken 20 urteotan hasi daitekeela emakumea eta literatura berez josten.
GALDERA: Eta literatur lehiaketez? Azken parte honetan badirudi sua piztu dela berriro.
ERANTZUNA: Normala da. Neri .pertsonalki ez zait biderik egokiena iruditzen, ez diot aparteko baliorik aurkitzen. Bi aldetatik ikusita: epaitu eta epaileen ikuspuntutik. Momentu batean, esaten dizut nik, kotxe bat erosteko egin nituen nik 'pinito' haiek, erosi nuen azkenean, errekara erori zitzaidan eta kitto! han bukatu zen historia. Epailearen partetik ere, ez dizut esango kontzientzia problemarik dudanik, normalean nahito ondo lo egiten dut, baina zalantzatan jartzen dut...
Nere ustez kritika ezarena da beti erabiltzen dugun leloa honetaz hitzegiterakoan, eta hori argi dago, kritikarik ez dago, gehien bat lagun batek edo etsai batek egiten dizun komentario hutsa, baino epai mahai baten funtzioa erabat desberdina da, zuk horrekin epaitzen duzu momentu konkretu batetan pertsona konkretu batek egin duen lan konkretu bat, horren arabera ezin dezakezu idazle bat kalifikatu eta idazle baten obra kalifikatu, neri oso friboloa iruditzen zait hori; epai mahai baten lana da, azken batean, erakunde batek edo norbaitek diru bat du eta intentzio batekin edo besterekin diru hori hortan sartu nahi du, eta epai mahaiak egiten du bitartekoaren lana, diru hori justifikatu, baina lehiaketa batetara aurkezten duzun lan baten arabera kritika bat egin, idazle edo idazle gai bat kritikatu eta obra bat kritikatu, nik hori pertsonalki idea bezala ez dut onartzen, eta epaile izan naizen neurrian ere ez dut argi ikusten. Beste maila batetan akaso, gabezia bat betetzen dute eta kontzientziak asko lasaitzen dituzte, halere ez zait iruditzen formula batarra.
GALDERA: Gaiaz aldatuz, nola dakusazu, gaur eta orain, prentsa mundua?
ERANTZUNA: Prentsan panorama bitxia ikusten dut, negargarri samarra, momentu honetan behintzat; orain dela egun batzuk irratian pontifikatzen duen batek esan zuen hemengo egunkari gehienak bilatatu direla komunitatu hartzaile eta banatzaile soilak, eta ni ados nago. Nere ustez kazetaritzak eduti behar luke dinamita piska bat.
Hemen enpresen monopolio bat dankagu, eta pautek markatzen dituztenak monopolioak dira, eta bakoitzak bere kapilatxoan egin dezake bere saioa baina oso gutxi egiten dira. Momentu honetan, Euskal Herrian egiten den prentsa kritiko eta profesionalik... jendea badago baina, komunikazio enpresa bezala ganzak argi ikusten dituenik... bi mutur dauzkazu: batetik, dirua egin nahi dutenak, dirua egiten dute eta oso ondo ateratzen zaie; eta bestetik, beste helburu batzuk dauzkatenak, baina hor erdian, zer? Nik ez dut esperantza haundiz ikusten.
Hor dago kazetarien egoera ere, profesionalki nahiko desastrosoa. Neri tristeena iruditzen zaidana da kristoren gaiak daudela, eta kanpokoek ateratzen dituztela. Hemengoek ez dakit, autozensura edo alferieria den daukaquna, baina hemen dauden 'minak' kanpokoak jorratzen dituzte, ondo edo gaizki, eta beraien interesen arabera. Pisket galdu da lanaren lilura hori, profesioaren lilura, enpresak multi-media bilatatzen ari dira: irrati bat ez daukana tontoa da, telebista bat ez daukana tontoagoa, eta nahi ez duena tonto t'erdi. Enpresak horretara bideratzen dituzte beren aheleginak: administrazio kontseiluak pozik eduki, enpresa bezala sendoak izan, dirua irabazi, eta azken batean profesionalak bilatatzen dira.
GALDERA: Euskal prentsan buru belarri aritu zaren neurrian izango duzu zer esanik euskal egunkariari dagokionean.
ERANTZUNA: Nere ustez ez dago beneteko borondaterik euskerazko egunkaria atera dadin; gauza bat da egunkari bat kalean jartzea, eta hor eztabaidatu daiteke zein den modeloa, ze estruktura eman hor ahalik eta talde gehienak ordezkatuak senti daitezen, inor kanpoan senti ez dadin, baina hor bigarren pauso bat duzu, nola promozionatu hori. Zergatik ez du inork bere gain hartzen? 100 milioi gastatzen harpidetza gratuitoak egiten?, jendeari egunkariak bidaltzen, halako grina bat sortzen, teknika berriak erabiltzen, hori behar bat bilakatu dadin denbora pasa ahela. 60 milioi eman eta kontzientzia lasaitzen da eta kitto!
Bestalde, une honetan oso zaila iruditzen zait euskal egunkaria sortzearena, gainera oferta momentu honetan oso haundia da, orotara, gero eta zabalagoa izango da eta gero eta zailagoa lekua aurkitzea. Orduan zer? Informazio orokorreko egunkari bat egingo dugu euskaraz? Egin dezagun informazio orokorreko egunkari bat euskeraz baina saia gaitezen bideak jartzen hori iritsi dadin. Ez du balio laguntzak ematea salduko ez den egunkari bat kioskotan egon dadin; batzuk pozik daude egunkaria daukatelako eta beste batzuk pozik kontzientzia lasaitu dutelato, eta kalean protestarik ez daukatelako. Azken batean, egunkeri bat irakurtzen ez baldin bada zertarako duzu? Epe historito horretan historiara pasatzeko? Lehenbiziko euskal egunkaria nik egin nuen...
Alor horretan dagoen arazorik nagusiena promoziarena da gainera. Batzutan, badirudi gure mundutxo honetan beldurra ematen digula hitz hori erabiltzea: markenina, promozioa, sal erazi, ez etekin bat lortzeko baizik eta ezagutzera emateko. Ez dakit norbait dagoen horrekin orain aurrera jarraitzekotan.
GALDERA: Beraz maila honetan ez duzu itxaropen haundirik.
ERANTZUNA: Etapa bat galdu dela ematen du. Eza da desarroilorik ikusten. Hemen eta Eguna hor dituzu, hasieran jendeak besapean eramaten zituen, orain berriz, besapean ikustea zaila egiten da askotan. Hor beti gauzak hasten ditugu baina ez ditugu bukatzen, etendurak sortzen dira, eta beti hutsera jo behar duzu hasteko.
Nik, Egunarena kasu, oso gauza prezipitatu bezala ikusi nuen, baina beno, nere proiektua hasi zen moduan behintzat, erabat desberdina zen, asteroko egunkaria baina aldi berean astekaria den egunerokoa, eta nik uste kazetariak oso ausartak izan ginela, produktuak berak, eta Deiak atera zuen ideia, oso arinki bota genuen kalera.
Ni askotan oso yankia izaten naiz nere planteamenduetan, baina azkenean gauza praktikoak gauza praktikoak dira edo bestela hor geratzen dira bidean. Argitaratu ziren bi produktuak, nahiko desberdinak bata bestearengandik, beren interesa zuten, baina bagenekien guztiek bakoitzak bere aldetik jendeak zer nahi zuen? zeri erantzungo zion? eta zer zen benetan baliagarria? Benetan nahiko izan zen garai hartan egin zena? Hor esperientziak erakutsi duena da hor gelditu dela, kandela bat piztu zen eta piskanaka-piskanaka hor doala kandela itzaltzen, eta horrek ez du aurrera pausurik, norberak adaptatu ditu bere eskemak ditnen plantiletara, bere arazoetara... hor ez da erantzunkizunik eskatu, efikaziaren erantzunkizunik ez da eskatu, baloratu den ere ez dakit, ez baldin badakizu zein izan den zuk egin duzunaren ondorio argia ez dezakezu horrekin aurrera jarraitu, ezin duzu hori beste maila batetara eraman. Irtenbide bat eman behar zaio nahi eta nahiez. Hutsene hori hor dago eta hor jarraitzen du.
I.URIA J.J.PETRIKORENA
35-37



Gaiez\Komunikabid\Prentsa\Euskaraz pr
Pertsonaiaz\AZURMENDI6
Egileez\URIA3\Komunikabid
Egileez\PETRIKOREN1\Komunikabid

Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude