Mattin eta Morau: "Aurreritzi gehiegi daude komikia eta bere inguruarekiko"


1989ko otsailaren 28an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Mattin eta Morau, komiki egileei elkarrizketa

«BOKARTA» PERTSONAIAREN EGILEEKIN SOLASTATU GARA BERE SORRERAREN BIGARREN URTEA BETETZEAR DAGOELA
Mattin eta Morau: "Aurreritzi gehiegi daude komikia eta bere inguruarekiko"
ARGIAko komikizaleek ezagutzen duten "Bokarta" ikertzaile traketsaren egileak ditugu Mattin eta Morau, bi komiki jale amorratu. Hernanin lotu ginen eurekin solasean, Bokarta bera ere biekin batera agertu zitzaigula artean: bi metrotako gizon puska gabardina baten barruan.
Bai Morauk (gidoiegilea) bai Mattinek (marrazkilaria), "biziogatik hasi ginen" garbi bota ziguten lehenik eta behin, beren zaletasunaren nondik norakoa galdetzerakoan. Morauk hain zuzen,
"badakizu komikiak irakurtzen dituzu, a mogollon, eta. poliki poliki hasten zara mundu hori ezagutzen eta maitatzen nolabait ere. Gidoietan eta, istorio txikiren bat ez ezik 'Bokarta' izan da nere lehen gidoia". Mattinen esperientzia, berriz: betidanik, ez dakit noizdanik, dibujatzen aritu naiz, dibujatzen eta dibujatzen, komiki pila bat irakurriz eta toki askotara ene marrazkiak bidaltzen. Ikasketak eta? batere ez, teknika libururen bat eta kitto. Komikia gustatzen zaion dibujantea naiz..
Auxtin Ibarrola Lekunberri, Bokarta, ikertzaile pribatuaren pasadizuak 1987. urteko iralean hasi ziren ARGIAko TXT komiki orrialdetan plazaratzen. Eta apirilaren 3ko data daraman 1.193. alean ezagutuko genituen, aurrerago, Mattinen trazo berriak.
"Iñaki Bakedanok, hasierako marrazkilariak, utzi egin behar izan zuen eta berri baten bila hasi nintzen" dio Morauk, "eta azkenean 'elementu' hau aurkitu nuelarik".
Asteroko tira bikoitza
Bokarta tira berari eutsiz, bere gorabeherak kontatu zizkiguten.
"Tira horrek oso dinamika berezia eskatzen du, ez da orrialde oso bat egitea bezala, beti zerbait kontatzen ihardun behar ezin duzu akzioa geldirik utzi hurrengo tirarako–suspentsea lortzekotan ez bada–. Ekintza, umorea, txistea sartu behar, eta horrek teknika berezia eskatzen du".
Izan ere komikeru pare honen xedea horixe litzateke, atal bakoitza autonomoa izan dadila.
Nahiz eta pertsonaiaren bilakaeraz konsziente izan ez, beren burua erdibidean ikusten dute, eredu finko bati heltzeko oraindik:
"gauzak ezin daitezke prezipitatu, azken batean, printzipiante batzu gara, prolemak ere badaude: noiz biltzen garen, nola ibili behar dugun gidoiak eta marrazkiak elkarri pasatzeko, zenbat lan egin dezakegun, etab. Hala ere, gure erritmoa segituz, poliki poliki, nik uste ondo goazela".
"Pertsonaia pertsona bat bihurtu"
Mattinek aipatutako helburua dutelarik, eta pertsonaiak berak arestian aditzera emandako erritmo dinamikoa baldintzatzen duela argi edukita, Bokarta "jenero beltzaren parodia moduko zerbait" genuke. Gidoilariaren ustez, bigarren mailako pertsonaiak ere garrantzi handikoak dira
alde batetik agertzen dutelako nolako bizimodua daraman Bokartak, eta bestetik, Bokartari kontrapuntua jartzen diotelako; horrela konplementazio harreman horietatik, Super-Ertzaina bezalakoek sortzen dit, horien konbinaketaz bilatzen ditala txisteak, desdramatizazioa. Oso zaila baita, pertsonaia bakarrik, ingururik gabe, aurrera eramatea.
"Bokarta beti errealitatearen mugan dago"
eta Bokartaren istorioek nolabaiteko errealitatearekiko loturarik badutela esaterik badago. Adin guztietako jendeari zuzenduta dauden istoriak
"jenero beltzeko bezain kañeroak"
ezin izan baldin badute ere, soma ditzakegu absurdoaren galbahetik filtratutako umorezko pasadizu garratz-alegerak.
Egungo joera desberdinak
Hernaniko 'Molotoff' irratiko Corto Seltza irratsaioaren inguruan bildutako komikizale taldeari –non gure heroiak ezagutu zute elkar– eta sortutako mugimenduak eman diezaiekete perspektibari esker, Hego Euskal Herriko komikiaren joerak hiriburuka desberdintzen ahal duela pentsatzen dute.
"Gasteizen modernoak daude (A. Ortega eta), línea clarakoak; Iruñea aldean berriz, underground esajeratu bat (Murillo, Simonides, TMOkoak...), oso kañeroak; Bilbon, bi fantzine ditugu 'komikalia' eta 'Apurtu', azken hau komik radical vasco moduko bat; eta Donostian, a la francesazko abentura istoriozaleak, marrazkilari finkatuak, kategoriakoak (Berzosa, Harriet, Redondo...). Aken hauek vbeste maila batetan dagoen jendea da, bai profesionaltasunaren aldetik, bai gaien aldetik".;
Profesional mailako komikigintza aldebat, errepasu eginez gero gure solaskideek Napartheid fantzineari derizkiote saiorik interesanteena, euskararekiko konpromezua eta komikia uztartuz
"oso esperientzi polita". "TMO ere bai esperientzia moduan kristorena da, kasik aldizkari baten maila duelarik. Gainera, jendearenganako lotura saiatu dira lortzen eta eskuratu dute; tabernak distribuzio kanal moduan erabiliz. Hori da inportanteena".
Beste adibide gisa:
"Ondarru aldean, 'Clobo'kock edota Ceroikaldeko jendea 'Kultur Txou' elkartearen inguruan, asko mugitzen ari dira. Jendearen zaletasuna ere areagotzen ari da eta nabari da nola halako oinarrizko mugimendu bat, herrietan, irrati libreetan... Interes bat badago"
Komikigintza
"arte autonomo bezala kontsideratzea" aldarrikatzen du Mattinek. Horrela "zinema edo musikarekin bezala joera ezberdinak aurkitu ahal izango ditugu".
Tendentzia eta jarrera auzi horri bagagozkio, konpromezu gabeko posizionamenduak Donostia eta Gasteizen lirateke nagusi, nahiz eta egunetik egunera lotzen ari zaion koupromezu horri. Esaterako, errealitate sozialari atxikimendu handiena azaltzen duena 'Apurtu' fantzine bilbotarra genuke"inguruak asko markatutakoau, Oreretan sortu berria den taldea ere bai, edota 'Napartheid' bera.
"Nolabait hortan gauzatu da aldaketa, marrazkilari babartiaren irudia pixkat urtu dela". "Egitura sendo bat behar du komikigintzak topatu, aldizkari bat alegia, baina ez 'HabeKomik' bezalako txapuza bat"
zeinak aipatutako tendentzi atomizazioa batuko lukeen, eta zirkuito berri hauetako komikigintzaren garapena jasoko. "Agian pixkat itxoin beharbo da oinarrizko mugimendu horrek forma har dezan".
Komikia euskaraz
Euskal Herrian ederki asko nabarmentzen ahal dira hiru komiki joera multzo nagusi: 'komik vasco' delakoa, 'bande dessinée basque' eta euskal komikia hirugarrenez, euskaraz egiten den komikia hain zuzen, urria bada ere bilakaera enbrionario batetan legokena
"izan ere Euskadin gauzak horrela egin dira beti, musikan bezala, gutxina gutxina. Ez da boom bat gaur egungoa, prozesu bat baizik". Jende ona asko dagoela uste dute"baina prolema betikoa da, ez dago publikatzeko aukerarik eta jendeak etsi egiten du. Komiki onak berriz, eginez sortzen dira.
Arazo handienetakoa ordea, jendearen komikiarekiko aurreritzietan omen dago.
"Jendeak pentsatzen du komikia haurrentzako zerbait dela, edota biolentziaz, matxismoaz eta sexuaz gorritutako zeozer. Jendearen bila joan behar da komibia zer den ezagutarazteko eta eritzi horiek aldatzeko: herrieteko erakusketez, lekuan lekuko informazioz"
Komikiak literatura edo zinemarekiko ez duela inbidiarik izan behar adierazi eta gero, frantses eta espainiar estatuetako komikigintzen arteko sima sakona komentatu ziguten.
"Espainako errebisten industria 'circulo uicioso' batetan sostengatzen da, beti bere egoera penagarriaz kexatuz, baina horren konponbideetan sartu gabe. Nahiago dute minoria bat alimentatzea, jakinez, gero minoria horrek ordoinduko duela ordaindu beharrekoa".
JOXEAN OIZ
Morou eta Mattinek kerriatu egin behar izan zuten Bokarta, nekatuta omen zegoen eta egun hartan.
50-51


GaiezKulturaArteaKomikigintzKomikilaria
PertsonaiazMATTIN1
PertsonaiazMORAU1
EgileezOIZ1Kultura

Azkenak
Gazara martxak bere helburua mantentzen du Egiptoko Gobernuaren errepresioaren gainetik

Egiptoko Poliziak militante ugari atxilotu ditu ostiralean, eta hainbat zauritu eragin, protesta oztopatzeko saiakeratan. Nazioarteko martxaren antolatzaileek adierazi dute aurrera jarraituko dutela, eta datozen orduetan erabakiko dituzte hurrengo pauso zehatzak.


Euskadi nazioa da

2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.

Euskalduna naizen aldetik,... [+]


Sader-Profersaren Zorrotzako lantegien jarduera etetea eskatu dute auzokideek osasuna kaltetzen duelako

Auzo elkarteak, herri mugimenduak eta ekologistak batu ziren asteazkeneko kontzentrazioan. Lantegien jardueraren amaiera itxaroten ari dira duela hamar urte.
 


Landaguneen despopulazioa
Perotx oinetxea birgaitu, Nafarroako Urraul Goiti biziberritzeko

Nafarroako landa gune asko daude despopulazio arrisku larrian eta horietako bat da Urraul Goiti Pirinioaurreko bailara. Hango Adoain herrian biztanle bakarra bizi da iraunkorki eta 93 urte ditu. Han da ere Perotx oinetxe zaharra eta berau birgaitzeko herri ekimena abiarazi dute.


Tunisiatik Gazara abiaturiko ‘Al Soumoud’ auto-karabana geldiarazi dute Libiako Sirte hirian

Asteartean pasa zuten Tunisia eta Libiaren arteko muga, ondotik Egiptora sartu eta bertatik Gazara heltzeko asmoz. Berez, Libiako autoritateen babesa jasota du ekimenak, eta jarrera horri segika bidea berriz irekitzea galdetu diete poliziei antolatzaileek.


Israelen erasoaren aurrean, Iranek mendekua iragarri du eta 100 bat dronerekin erantzun du

Israelek Iranen aurka orain arte egindako aire eraso gogorrena egin du ostiral goizaldean, Leon operazioa-rekin. Erasoan, Israelgo Armadako 200 bat gerra hegazkinek hartu dute parte eta kalte handiak eragin dituzte Iraneko nuklear programa garatzeko eta misil balistikoak... [+]


Bilboko San Frantziskon ertzainek egindako eraso bat ikertzen ari da Segurtasun Saila

Erasoa Bilboko kale horretako ile apaindegi batean egin zuten maiatzean. Erasoa grabatua izan zen eta auzokideek salatu zuten.


Agus Gorbea, Gazako martxatik deportatua
“Martxak ezin badu aurrera egin, beste alternatiba batzuk jarriko dituzte martxan; zerbait egingo dute ziur”

Gazarako Martxara bidean, Kairoko aireportuan atxilotu zituzten euskal herritarren artean dago Agus Gorbea, eta momentuz deportatu duten bakarra izan da. Euskal Herrira bidean dagoela erantzun ditu ARGIAren galderak.


2025-06-13 | Irutxuloko Hitza
Palestinaren aldeko bi eguneko baraualdia egingo du Argituz elkarteak Donostian

Palestinako herria pairatzen ari den genozidioa salatzeko bi eguneko baraualdia egingo du Argituz elkarteak Donostian asteburu honetan, larunbatean eta igandean. Garibai kaleko 19. zenbakian egingo dute elkartasun ekintza.


Israel gosea arma gisa erabiltzen ari dela salatu du Nazio Batuen Batzar Orokorrak

Espainiako Estatuak eta Palestinak bultzatuta, 146 herrialdek alde bozkatu dute, 12k kontra eta 19 abstenitu dira. Ebazpenak Gazako sarraskia eta Israelen hedapena Zisjordanian salatu ditu eta nazioarteko ebazpen judizialak betetzea eskatu.


Zer egin Lemoizko zentral nuklearragaz?

1984an, Lemoizko zentral nuklearrak bere ateak betirako itxi zituen, konpondu gabeko urteetako gatazka eta zauriak atzean utzita; zentralaren azpiegitura ia berdin mantendu da, eta gertatutakoa, isilpean iraun du. Orain, tokikoek hainbat proiektu proposatu dituzte Basorda kalako... [+]


Eguneraketa berriak daude