Fermin Lazkano: ..AEK pikutara joango dela agindu dute‘’


1989ko otsailaren 28an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Fermin Lazkano, AEKko partaideari elkarrizketa

Fermin Lazkano: ..AEK pikutara joango dela agindu dute''
HABEk kaleraturiko azken ebazpenak ezarritako baldintzen aurka, kanpaina berri batean murgildurik azaltzen zaizkigu AEKkideak, administrazioak erakunde herritar hau suntsitzeko duen asmoari so egiteko asmoz. Guzti honetaz hitzegiteko, AEKko partaidea den Fermin Lazkanorekin mintzatu gara.
ARGIA.: Gure azken alean HABEko zuzendari orokorrak esandakoari buruz, ze balorazio egiten duzu?
FERMIN LAZKANO–Ez du gauza handirik esaten, baina gauza konkretu batzuei buruz egin daitezkeen kritikaz gain, azken galderari egiten dion erantzuna da lotsagarriena, hots, hilabete bat daramala soilik eta oraindik ikasteko fasean dagoela. Zergatik izendatzen du administrazioak gai honetan aritua ez den pertsona bat?, Ze esperientzia dauka gizon honek helduen berreuskalduntzean?
A.– PNV eta AEKren arteko akordioari dagokionez, zein da egoera?
F.L.–Guk PNVrekin akordioa sinatu genuenean, alderdi honek gure zenbait errebindikazio onartzen zituenez, administrazioak ere onartuko zituela pentsatuz egin genuen. PNVk bitartekari lana hartu zuen, baina ostean, segituan konturatu gara horrek ez duela ezertarako balio, administrazioak akordio hori PNVrena dela esan bait du, eta ez administrazioarena.
A.– Zergatik ez administrazioarekin zuzenean negoziatu?
F.L.– Garai hartan admimstrazioak ez zigun inongo jaramonik egiten, eta beste bide batzuk irekitzea erabaki genuen, lorpen batzuk beharrezkoak ikusten bait genituen. Lortu dugun gauza bakarra, paktoaren fruitu ustela izan delarik.
A.–Nola daude gaur egun negoziazio hauek?
F.L.– Administrazioarekin izan ditugun 3 bileratan, ez dugu probetxuzko ezer lortu, administrazioaren jokaera duela urte asko azaldurikoa bait da. Beraien esanetara makurtu arazi nahi gaituzte, makurtzen ez bagara, ebazpenen bidez jipoitu egingo gaituela adieraziz. Are gehiago, hemendik 3 urtetara, jokaera berdinarekin jarraituz gero, AEK pikutara joango dela agindu dute.
A.–Nafarroa eta Iparraldeari dagokionez, zein da egoera?
F.L.–Nafarroan PSOEk egin duena PNVk prestaturiko ebazpenen kopiaketa hutsa besterik ez da izan, honek PNVren jokaeraren desegokitasuna azaltzen duelarik, PSOE azken urte hauetan argi eta garbi ibili bait da euskararen aurka. Beraz, dakusagunez, PNVk eta HABEk AEKren aurka erabilitako sistema bera erabili du PSOEk Nafarroan; honenbestez ezin esan dezakegu PNV euskararen alde dagoenik, bere helburua AEKrekin amaitzea delarik. Garbi dago etsaitzat hartzen gaituela, nahiz eta ahoz Martin Etxeberriak edo edozein bozeramailek heri mugimendua beharrezkoa dela esan.
A.–Zein dira azken ebazpenak ezartzen ditnen murriztapen nagusiak?
F.L. - 1983. urtean helduen berreuskalduntzea arautu nahi zuen HABE lege bat kaleratu zen, lege horretan oinarrituta administrazioak urtero dekreto andana bat kaleratzen duelarik. Besteak beste, ebazpen hauen helburua dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea da, hau da, dirulaguntza jaso behar dutenen ihardunaren baldintzak zehaztea. Baina erabilera ez da horretara mugatzen, baldintza politikoak ezartzea bait da ebazpenen helburu nagusi bat.
I.GOIKOETXEA
43


GaiezHizkuntzaEuskaraAlfabetatzeAEKMobilizazioBesteak
PertsonaiazLAZKANO4
EgileezGOIKOETXEA5Hizkuntza

Azkenak
Gazara martxak bere helburua mantentzen du Egiptoko Gobernuaren errepresioaren gainetik

Egiptoko Poliziak militante ugari atxilotu ditu ostiralean, eta hainbat zauritu eragin, protesta oztopatzeko saiakeratan. Nazioarteko martxaren antolatzaileek adierazi dute aurrera jarraituko dutela, eta datozen orduetan erabakiko dituzte hurrengo pauso zehatzak.


Euskadi nazioa da

2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.

Euskalduna naizen aldetik,... [+]


Sader-Profersaren Zorrotzako lantegien jarduera etetea eskatu dute auzokideek osasuna kaltetzen duelako

Auzo elkarteak, herri mugimenduak eta ekologistak batu ziren asteazkeneko kontzentrazioan. Lantegien jardueraren amaiera itxaroten ari dira duela hamar urte.
 


Landaguneen despopulazioa
Perotx oinetxea birgaitu, Nafarroako Urraul Goiti biziberritzeko

Nafarroako landa gune asko daude despopulazio arrisku larrian eta horietako bat da Urraul Goiti Pirinioaurreko bailara. Hango Adoain herrian biztanle bakarra bizi da iraunkorki eta 93 urte ditu. Han da ere Perotx oinetxe zaharra eta berau birgaitzeko herri ekimena abiarazi dute.


Tunisiatik Gazara abiaturiko ‘Al Soumoud’ auto-karabana geldiarazi dute Libiako Sirte hirian

Asteartean pasa zuten Tunisia eta Libiaren arteko muga, ondotik Egiptora sartu eta bertatik Gazara heltzeko asmoz. Berez, Libiako autoritateen babesa jasota du ekimenak, eta jarrera horri segika bidea berriz irekitzea galdetu diete poliziei antolatzaileek.


Israelen erasoaren aurrean, Iranek mendekua iragarri du eta 100 bat dronerekin erantzun du

Israelek Iranen aurka orain arte egindako aire eraso gogorrena egin du ostiral goizaldean, Leon operazioa-rekin. Erasoan, Israelgo Armadako 200 bat gerra hegazkinek hartu dute parte eta kalte handiak eragin dituzte Iraneko nuklear programa garatzeko eta misil balistikoak... [+]


Bilboko San Frantziskon ertzainek egindako eraso bat ikertzen ari da Segurtasun Saila

Erasoa Bilboko kale horretako ile apaindegi batean egin zuten maiatzean. Erasoa grabatua izan zen eta auzokideek salatu zuten.


Agus Gorbea, Gazako martxatik deportatua
“Martxak ezin badu aurrera egin, beste alternatiba batzuk jarriko dituzte martxan; zerbait egingo dute ziur”

Gazarako Martxara bidean, Kairoko aireportuan atxilotu zituzten euskal herritarren artean dago Agus Gorbea, eta momentuz deportatu duten bakarra izan da. Euskal Herrira bidean dagoela erantzun ditu ARGIAren galderak.


2025-06-13 | Irutxuloko Hitza
Palestinaren aldeko bi eguneko baraualdia egingo du Argituz elkarteak Donostian

Palestinako herria pairatzen ari den genozidioa salatzeko bi eguneko baraualdia egingo du Argituz elkarteak Donostian asteburu honetan, larunbatean eta igandean. Garibai kaleko 19. zenbakian egingo dute elkartasun ekintza.


Israel gosea arma gisa erabiltzen ari dela salatu du Nazio Batuen Batzar Orokorrak

Espainiako Estatuak eta Palestinak bultzatuta, 146 herrialdek alde bozkatu dute, 12k kontra eta 19 abstenitu dira. Ebazpenak Gazako sarraskia eta Israelen hedapena Zisjordanian salatu ditu eta nazioarteko ebazpen judizialak betetzea eskatu.


Zer egin Lemoizko zentral nuklearragaz?

1984an, Lemoizko zentral nuklearrak bere ateak betirako itxi zituen, konpondu gabeko urteetako gatazka eta zauriak atzean utzita; zentralaren azpiegitura ia berdin mantendu da, eta gertatutakoa, isilpean iraun du. Orain, tokikoek hainbat proiektu proposatu dituzte Basorda kalako... [+]


Eguneraketa berriak daude