200 kilolako harria esku batez jasotzeko bidean


1989ko otsailaren 28an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Migeltxo Saralegi harrijasotzaileari elkarrizketa

Migeltxo Saralegik marka berria pronto
200 kilolako harria esku batez jasotzeko bidean
21 bat urtetako gaztea dugu Saralegi. Leitzar gazte indartsua. Orain, harrijosatzean marka berri bat lortzeak ematen duen ilusioaz, 200 kilotako harria esku batekin jasotzea jarri dio bere buruari helburu. Eta bihar, harri hori josoko duenean, 205 kilotakoarekin saiatuko da, beti desafioan, eta beti lanean aurreko marka gainditzekotan.
Gaztarotik datorkio Saralegiri herri kirol zaletasuna, familian bizi izan bait du zaletasun hori, iada esan daiteke amaren tititik zurrupatu duela.
"Ni baserri batean bizi nintzen eta nire anaiak aizkolariak ziren, aitak festetarako exibizioak antolatzen zituen eta niri aizkora asko gustatzen ez zitzaidanez, beharbada nik ez bait nuen hainbeste balio aizkorarako, hasi nintzen harriarekin".
Etxean zeukaten harri bat eta horrekin hasi zen Saralegi bere lehenengo saioak erdi jostaketan erdi benetan.
"Nik ez dakit nola ailegatu nintzen horra. Frogatan hasi ginen, eta behin harria altxatu nuen, hori izan zen hamabi urterekin". Horrela ia konturatu gabe sartu zen herri kirol gogor honetan. "Gero hasi nintzen piskanaka-piskanaka gero eta gehiago sartzen. Iruñera etorri ginen eta hemen ezagutu nuen jende berria eta entrenadore onak, gero beraiekin hasi nintzen entrenatzen".
Eguneroko prestakuntza
Saralegiren prestakuntza gehiena pesekin egiten du. Normalki egunero ordu t'erdi batez edo bi orduz entrenatzen du, baina marka berri bat erreusitzeko doble denbora sartzen du gimnasioan. Orain, gainera, Iruñeko gimnasio batean aritzen da lanean monitore gisa muskulatze eta pesa sailan.
Astean bost egunetan entrenatzen du, hiru egunetan pesekin eta bitan harriekin, baina marka berri bat lortu nahi izanez gero edo exibizio batean parte hartu behar duenean egunero aritzen da pesekin.
"Adibidez, 275ko harria jasotzeko pesa asko egiten nuen. Horretaz aparte lasterketa egiten duzu petxo hartzeko, bestela gero harriak jaso behar dituzanean ezin duzu arnasa ongi hartu. Adibidez, nik makina batean 100 kilotan topea baldin badauket, 80 kilotan jartzen dut, horrela bizpahiru errepetizio egiten dut eta atsedena egiten dut, eta gero berriz ekiten diot».
Baina Leitzako harrijasotzaile hau beste kiroletan ere aritzen da, batzutan pilotan, beste batzutan squashean eta beste askotan berriz mendira joaten da. Oso komenigarria ikusten du kirol mota ezberdinak egitea,
"zeure kirolatik burua piskat ateratzeko" alegia.
280 kilotako harria bi eskuekin eta 5 minututan bi aldiz altxatzea lortu duen azken marka du, eta aurrekoa 275 kilotakoa 5 minututan 3 aldiz izan zen. Datorren hilean, agian, Labriten antolatuko den jalaldi batean marka berri bat bereganatuko du, 200 kilotako harria esku batekin jasotzea hain zuzen ere.
Elikaduraren prestakuntza ere oso inportantetzat du, oso komenigarria jeneralean, dio, baina batez ere noski
"txapelketa edo marka berri baten aurrean aurkitzen zarenean".
Elikagai gehigarriak hartzen ditu orduan, zera mineralak, bitaminak, gozokiak eta antzekoak aldiz, lagatu behar izaten ditu.
Bizkarreko arazoak sortzeko arriskua
Saralegik ez du oso garbi ikusten harriak jasotzeak zer suposatu diezaiokeen osasunari dagokiolarik, batez ere gerora begira. Bere kasu konkretuan.
"orain dela urte bat egin zizkidaten radiografia batzuk eta badut bizkarreko bertebra bat gaizki, ondokoarekin elkartuegia, eta mediku batzuk esan zidaten uzteko, bestela 30 urtetarako makila hartu beharko nuela. Gero beste batzuek ikusi ninduten eta esan zidaten kaleko jende askok ere bazuela hori eta beharbada nik kirola egiten nuelako arazo gehiago izango nezakeela, baina ez zidaten uzterik aipatu. Orain egingo dut beste errebisio bat medikuekin eta galdetuko diet ia nola dagoen nire bizkarra".
Halere Migeltxo Saralegik beste 10 urte gehiagoz harri jasotzen segitzea espero du eta horrela azpimarratzen digu. Horregatik pentsatzen du denbora baduela marka gehiago eta altuagoak eskuratzeko eta agian egunen batean lehendabiziko postua egiteko berea, dena den zaila eta gogorra ikusten du hori.
"200 kilotatik gora harriak jasotzen hasten zarenean gauzak ez dira errazak eta kiloak gehiago nabari dira".
"Herrietan errazagoa herri kirola'
Herri kirolaren egoeraz eta etorkizunaz zer pentsatzen duen galdetzen diogunean, herriaz hitzegiten hasten da, alegia herrietan egurra dagoela eta horregatik errazagoa dela edo izan dela herri kiroletan sartzea, gainera herrietan zaletasun eta tradizio handia dago. Hirietan ordea oso zaila ikusten du Saralegik ihardutea.
"lehenengo egurra falta delako eta gero oso garestia dagoelako ere".
Dena den, gaur egun gora ateratzea oso zaila ikusten du eta propioago ikusten du herri bat, honetan aritzeko.
Alabaina, herrietan ere oso gutxi dira harria jasotzen dutenak, baina esatebatera aizkorari jende askok ekiten omen dio.
"Leitzan adibidez, ihauterietan egin zen txapelketa eta jende mordoa apuntatu zen".
Bere lana oso herriarekin oso lotuta ikusten du, eta uda osoa herriz herri pasatzen du, batetik bestera, exibizioak eginez. Bestalde, Saralegirentzat hori diru iturri bat da. Ordea,
"ez da diru asko ateratzen kirol honekin"
aitortzen digu, eta bere burua luzaro monitore gisa ikusten du gehiago.
Ditugun galderen artean dopingari buruzko bat dugu, eta guztiz kontrakoa dela esaten digu, biribilki. Dena den ez du halako gai beltz eta ilun batean sartu nahi, eta argitzen digu:
"Ez dakit, horretaz hitzegiten baduzu, zure hitzak edozein formaz hartu daitezke".
Konpetizio kirola, "pike" osasuntsua
Konpetizio kirolaren aldekoa da Saralegi eta oso beharrekoa ikusten du,
"ez baldin badago pike hori baten batekin, ba entrenatu egiten duzu baina ez da gauza bera, ez duzu desafiorik eta". Baina eransten du segidan bera ez dago inorekin pikatuta, bakarrik orain harri jasotzean lortutako bigarren postua mantendu nahi luke, "bigarren jarri naiz eta postu horri eustea zaila izanen da".
Kirolaren gain, arrantza eta ehizarako zaletasuna du; hori ere familiatik omen datorkio, bere aita eta anai zaharra ere ehiztariak bait dira. Baina Saralegi ehiztariez mintzatzen denean ez du bere burua "eskopetero" gisa ikusten, eta hauen aurka posizionatzen da.
"Niri ehiza gustatzen zait baina ez dut edozein animalia ehizatzen, gainera askotan ez naiz joaten".
Esaten digunez, basurdeak ditu bere gustoko bitxoak.
Arrantza garaian ere erraza da Saralegi edozein ibaitan kaina hartuta ikustea. Esaten du hau lasabide moduan hartzen duela eta izugarri gustatzen zaiola. Horretaz gain, 21 urtetako gazte askori bezala ongi pasatzea ere gustatzen zaio.
MARTA DIEZ
Hainbat herri eta plaza korritu ditu honeskero bere sasoi bikaina eta aparteko indarra erakusten.
Migeltxo Saralegi, 200 kilotako harriaren gainean lasai.
22-23


GaiezKirolaHerri kirolHarri-jasotHarrijasotz
PertsonaiazSARALEGI1
EgileezDIEZ1Kirola

Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude