A. Exeixa: "Ex da posible lorcen apoteosia erakustea, ingurane guxtia maturreioka ari den bitartean‘’


1989ko otsailaren 19an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Antton Ezeiza, luzemetraien zuzendariari elkarrizketa

A. Exeixa: "Ex da posible lorcen apoteosia erakustea, ingurane guxtia maturreioka ari den bitartean''
Antton Ezeiza, 1935. urtean Donostian jaioa, Madrilen egin zituen zinema ikasketak 60. hamarkadan. Lau luzemetraia: "EI próximo otoño" (1963), "De cuerpo presente" (1965), "Ultimo encuentro" (1967) eta "Las secretas intenciones" (1969). Mexikora egingo zuen mudantza gero, han errodatuko zitula "Mina viento de libertad" (1976) eta "El complot mongol" (1977). Mexikoko Unibertsitatean hiru urtez zinema irakasten.
Hego Euskal Herrira itzulirik, 20 "Ikuska" erroda zitezen ardura hartu zuen (batzu berak burutuak), eta beste hainbat dokumental eta spot gehingo segidan. Martxoan "Ke arteko egunak" luzemetraia zuzentzeari ekingo dio.
ARGIA.–Noiz sortu zen «Ke arteko egunak egiteko proiektua?
A. EZEIZA.–Urte batzuk bai. Lehen ere Koldo Izagirrerekin batera zenbait gauza egin ditut, futbolean beroketaldia deitzen den modura edo. Ez dakit esentzian eta erritmoetan asmatu ote dugun baina... Hemen, mundu guztiak, autonomia delakoa ailegatu zelarik, uste izan zuen lurrak nahikoa ongarrituak zeudela. Baina guk bestelako planteamendua egin genuen.
Tira, pelikula egiteko azken erabakia orain bi urte hartu genuela, alegia. Hauxe da bat, baina bi edo hiru ere baditugu proiektatuak. Ez dakit posibleetakoen artean onena den ala onenen artean posibleena.
A.–Esentzia eta erritmoak aipatu dituzu.
A.E.–Mexikoko exiliotik itzuli nintzenean, bazirudien Euskal Herrian denetarik egin behar zela, eta horien artean zinema. Baina borondate eta ausardiaz pentsatu nuen erritmo bati jarraiki behar geniola. Lehenik zinema euskaraz egiten ikasi behar genuela, hemengo jendea landu behar zela, ez teknikoen aldetik bakarrik, bai eta nolabaiteko eskola aktiboaz ere. Orduan "Ikuska"k egitearekin jendean aukerak eman behar zitzaizkiola pentsatu nuen, zinema egiten jendea trebatzen has zedin edo.
Uste dut esentzian asmatu dugula, baina ez dakit erritmoan, ze batzu egundoko abiadura hartu bait dute honetan... eta ba omen dira jadanik 17 luzemetraia. Ez dut uste ordea, esentzia erratu garenik, ez bait dakit guzti hori den benetan errealitateak eskatzen duen produkzioa, edo hori izan den herri honen kulturarentzako benetako aportazio kreatiboa.
A.–Zure traiektoria pertsonalagatik akaso zenbaitek filme politiko bat espero du.
A.E.–Nik zoritzarrez, frankismo garaian Estatu espainolean egin nituen pelikuletarik batere ezin izan nuen holakorik egin. Ez dut ukatuko sentsibilitate politiko markatudun piztia ez naizenik, eta arazo kolektiboak indubidualek baino gehiago unkitzen nautela.
Baina pelikula honek nolabaiteko bokaziorik baldin badauka, gizabanakoaren hainbat frakaso eta garaipen agertzekoa da, pertsonaia nagusiaren derrota, esango nuke. Hala ere, ezin uler daiteke hemen egindako pelikula bat, non ez den urrundik ere jorratzen Euskal Herrian, gaur eta hemen gertatzen ari dena: dela linguistikoa, opresiokoa edo dena delakoa, beste zenbait lekutan hain nabarmen agertzen ez direnak.
Ez da posible loreen apoteosia erakutsi nahia, ingurune guztia muturrekoka ari den bitartean. Begira, nazkatuta nago spot-ak errodatzen hasi eta kamara non kokatu jakin ezean ibiltzeaz... etxetako hormetako pintadak ez daitezen ikusi! Ez litzaidake burutik pasatu ere egingo, zinema egin nahi eta abstrakzioetan denbora galtzen aritzea.
GORKA ARRESE
47


GaiezKulturainemauzendariakEZEIZA1
GaiezKulturainemaFilmeakLuzemetraia
PertsonaiazEZEIZA1

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude