Puerto Rico vs. Estatu Batuak


1989ko otsailaren 05ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Puerto Rico-ko Liga Nacional-eko presidentea den Luis Nieves Falcóni elkarrizketa.

Karibetar koloniaren auziari buruz Herrien Tribunala bildu da Barcelonan
Puerto Rico vs. Estatu Batuak
Herrien Eskubideen eta Askatasunaren aldeko Puerto Ricoko Liga Nazionalak bultz eginda, urtarrilaren 27tik 31ra bitartean Barcelonan Herrien Tribunala bildu da, bertan puertorricotarrek beren kolonizazioaren auzia mahai gainean jarri dutelarik eta Estatu Batuen politika salatu.
Hori dela eta Liga horren presidentea den Luis Nieves Falcón-ekin telefono solasaldi bat izan dugu bilkura hasteko bezperan, afera nondik nora planteatzen duten ezagutu dezagun; eta galde-erantzunetara pasa gaitezen besterik gabe.
ARGIA.– Zein bide korritu duzue Barcelonako Tribunal honetaraino?
Luis Nieves.– Sortu Puerto Ricoko Liga 1985ean sortu genuen, eta urte hartan bertan egin genuen eskakizuna Puerto Ricoko auzia ikertzearren bildu zedin Tribunala; 88an erabaki zen berriz 89ko urtarrilez egin genezan.
A.– Zein leporapen egiten diezue Ameriketako Estatu Batuei?
L.N..– Bat, oinarrian: gure herriak autodeterminatzeko daukan eskubidea –nazioarteko hainbat erabakik ezagutzen dutena, kolonialismoa amaitu dadin– ukatu egiten dutela.
Estatu Batuek esaten dute Nazio Batuen erabakiak ez dagozkiola Puerto Ricoko kasuari, zerengatik Puerto Ricok bere buruarentzat "Estado Libre Asociado"ren formula onartu bait du. Guk berriz esaten dugu formula hori kolonialisrnoa lotsabariki mozorrotzeko modu bat dela; ez zaigu-ta subiranotasunik ezagutzen, Españapeko 1897ko "Carta autonómica"rekin baino botere gutxiago dugu.
Kolonialismoaren seinaleak
Hori dena grabeagotzen da ikusten badugu estatubatuarrek "Puerto Ricoko Estatu Batuen Tribunal" izeneko bat apailatu dutela, irlan gertatzen den edozein problemari buruz konpetentziak dauzkana: puertorricotarren bizitzaren alderdirik garrantzitsuenak erregulatzen eta ideologikoki kontrolatzen dituena.
A.–Kolonialismoaz hitzegiten duzue eta, zertan konkretatzen da hori?
L.N.–Hori argien beharbada ekonomiari begiratuta ulertuko duzue. Gure irlak ematen dituen aberastasunen %90a estatubatuarren menpean dago. Bertako jendea baztertuta dago, desabantailan alegia. Baina kulturan ere ematen da kolonialismoa; 1948garren urtera bitarte ingelesa zen hizkuntza ofiziala, ordudanik baimendu egiten da sistema publikoan, nahiz pribatuetan ingelesez irakasten den jeneralean. Telebistan, prentsan, epaiketetan ere espainola mugatuta dago.
Transnazionalek nahi dutena egiten dute irlan, eta hori da gure beste kexa bat, esatebatera, lurrazpiko urak hidrokarburoen industriak eta industria farmazeutikoak oso kutsatuta daude, ez da beraz ingurugiroa gure interesen arabera zaintzen.
Eta gero ditugu EEBBetara emigratu behar izan duten bi milioi puertorricotarrak. Han, naziogabetzen dira, eta gainera pobrezia baldintzarik eskasenetan bizi dira haiek.
Eta azkenik errepresioa aipatuko dizut, kolonia sistema honi kontra egiten diotenek pairatzen dutena: atxilotuak badira eta tratu umilagarria ematen zaie, eta halaxe edukitzen dituzte kartzeletan. Hamabost preso ditugu momentuan Estatu Batuetan, gizakiari zor zaizkion baldintza minimorik ere gabe. Orain bi aste, beste bi puertorricotar atxilotu zituzten, lehen esan dizudan Tribunal Handi horren aurrean deklaratu nahi izan ez zutelako–zeren eta Tribunal horretan ez bait dute defentsarako eskubiderik; eta, ez deklaratzeagatik bakarrik, pertsona bat preso sartu eta 18 urtez izan dezakete barruan.
Botere morala
A.– Base militarrez hitzegin behar ote duzue?
L.N.–A bai, ahazten bait zitzaidan. Base horiek, geu ezezik, inguruko herriak kontrolatzeko ere badira. Areago, 1965eko Santo Domingoko inbasioa bertatik egin zuten, orobat Granadakoa.
A.– Zer lortzea pentsatzen duzue Barcelonako prozesu horretatik?
L.N.– Estatu Batuen kondena bat noski, esan dizudan bezala iparramerikar erregimenak Puerto Ricon daraman politikagatik. Jakina, Tribunalak ez du inor bortxatzeko ahalmenik, Haya-ko Tribunalak ez daukan bezala; ordea badute tribunal hauek botere moral bat kontutan hartu beharrekoa.
A.–Bukatzeko, ezer aldatu edo aldatuko al da Bushen etorrerarekin?
L.N..–Ez dira gauzak aldatu. Baina Bushek esan du: "Beharbada erreferendum bat izango da beharrezkoa". Eta orain irlako partidu politikoek gutun bat idatzi diote Bushi erreferendum hori eskatuz. Baina ez da mamizko aldaketarik nabaritzen.
PABLO SASTRE
EEBB presentzia ekonomiko-militarra salatu da bereziki Barcelonan.
18, 19


GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaPUERTO RICO
PertsonaiazNIEVES1
EgileezSASTRE2Politika

Azkenak
Javier Milei eta bere arreba eroskeria trama batekin erlazionatu dituzte filtraturiko audio batzuek

Argentinako hainbat hedabidek Desgaitasun Agentzia Nazionalaren buru den Diego Spagnuoloren audioak zabaldu dituzte. Argentinako Gobernuan eroskeria dagoela aitortu eta azaldu du horietan Spagnuolok, eta ustelkeria kasu horren buruetako bat Argentinako presidente Javier Mileiren... [+]


2025-08-28 | Gedar
Bere historian lehen aldiz, 110.000 milioi euroko kapitalizazioa gainditu du Iberdrolak

Europako energia-enpresarik handiena da jada, eta bi handienetako bat munduan.


Frantziako Gobernuaren aurka “guztia blokeatzeko” deia indartzen ari da

Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Alemaniak derrigorrezko zerbitzu militarra “beharrezkoa” denean ezarriko lukeen lege proiektua onartu du

Europako azken urteetako joerari jarraiki, derrigorrezko zerbitzu militarraren harrabotsa Alemaniara heldu da: SDP Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata buru duen Defentsa Ministerioak borondatezko soldadutza ezarriko lukeen lege proiektua onartu du, "beharrezkoa" denean... [+]


Nafarroako lau pilotari ijitori omenaldia egin diete Mañuetako pilotalekuan

Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


2025-08-28 | LAB sindikatua
38 urteko garraiolari bat hil da Erriberrin

LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


Hainbat ekintzailek bidea moztu diote Israel-Premier Tech txirrindularitza taldeari Espainiako Itzulian, Gazako genozidioarengatik

Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]


Martxoaren 15 eta 22an iraganen dira Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeak

Bozketa arauei dagokionez hainbat aldaketa bideratu zituen maiatzaren 21ean bozkaturiko legediak. Bozkatzeko prozedura argiturik, abuztuaren 27an eman du hauteskundeen agendaren berri Frantziako Gobernuaren bozeramaileak.


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Eguneraketa berriak daude